2022 Bidaiak %100Nagusi kutxabank katalogoa

Page 86

2022 BIDAIAK

TANCIA

Vancouver

Urruneko Zirkuituak

Kanada mendebaldea eta Itsas bidaia Alaskan 17 EGUNEKO ZIRKUITUA 15 Gaueko egonaldia Erref.

Data

2156

Ekainak 05

Plazak

Prezioa

25 6.800 € Batentzako logelaren gehigarria: . . . . . . 2.625 € %100Kutxabank ez diren bezeroen prezioa Erreserbak Martzoak 30tik aurrera

2156

Ekainak 05

7.000 €

1. Eguna: Jatorri puntua - Vancouver Irteera jatorri puntutik Loiu - Bilbo aireportura joateko. Fakturazio eta ontziratze tramiteak, Munich bidez Vancouver - era doan hegaldia hartzeko. Irits eta hotelera joango gara. Afaria eta ostatua. 2. Eguna: Vancouver Gosaria. Ibilaldi bat Vancouver hiritik.Hiriko gune esanguratsuenak bisitatuko ditugu, eta Granville uhartean amaituko dugu; portu txiki batean dago kokatuta, eta ezagunak dira bertako eskulanak eta marinel giroa. Bazkaria. Arratsaldean, Vancouver hegoaldea bisitatuko dugu.CapilanoSuspension zubia zeharkatuko dugu, munduko zubi esekirik luzeena, eta bertako arroilaren ikuspegi ikusgarriez gozatzeko aukera izango dugu. Teleferikoa hartuko dugu,Grouse mendira igotzeko, mendiaren gailurretik hiriaren ikusmirez gozatuko dugu. Hotelera itzuli eta ostatua. 3. Eguna: Vancouver - Victoria - Vancouver Gosaldu eta Victoria bisitatuko dugu. Egunari hasiera emateko, ordu eta erdiko bidaia erosoa egingo dugu ferryan. Bidean zehar artxipelago batean barrena nabigatuko dugu, herri txikiak eta landako etxeak ikusiko ditugu, eta zortea alde badugu, balea grisak, orkak eta fokak ikusi ahal izango ditugu. Auzo txinatarra bisitatuko dugu, Empres hotela eta Legebiltzarra ezagutuko ditugu, eta Government Street kalean eta Butchar Lorategietan barrena ibiliko gara. Amerikako lorategi ospetsuenak dira bertako lore eta zuhaitzen aniztasun apartagatik. Arratsaldearen hondarrean Vancouverrera itzuliko gara ferryz. Hotelera joan eta han hartuko dugu ostatu. 4. Eguna: Vancouver - Itsas bidaia Alaskan Gosaria.Goiza libre Alaskarako itsas bidaia hasiko dugun Canada Place portura joateko ordura arte. Bazkaria, afaria eta gaua ontzian.

86

5. Eguna: ltsas Bidaia Alaskan - Barnealdeko pasaia Mantenu osoa. Barnealdetik bidaiatuko dugu, munduko itsas ibilbide ikusgarrienetako batetik igarota. Ostatua itsasontzian. 6. Eguna: Itsas Bidaia Alaskan - Juneau Mantenu osoa. Tracy Arm fiordoaren eta Twin Saywer glaziarren inguruan itsas bidaia. Juneaura eguerdiko 13:30ak aldera iritsiko gara. Juneau Gastineau kanalean kokatzen da,mendi handien magalean eta Mendenhall glaziar ikusgarriaren ondoan. Denbora librea izango dugu hiriaz gozatzeko. Gau aldera Juneautik irtengo gara, gure ibilbidearekin jarraitzeko. Ostatua itsasontzian. 7. Eguna: Itsas bidaia Alaskan - Skagway Mantenu osoa. Skagwayra goizeko 07:00ak aldera iritsiko gara. Denbora librea izango dugu hirian paseatzeko. Urre bilatzaileen ibilbidean kokatutako herria da, bertatik igarotzen baitziren White Pass edo Chilkoot Pass - era igotzeko. Skagwayetik gaueko 21:00ak aldera abiatuko gara. Ostatua itsasontzian. 8. Eguna: Itsas Bidaia Alaskan - Glaziarren Badia Mantenu osoa.Glaziarren Badiako parke nazionaletik nabigatzen igaroko dugu eguna.UNESCOk Biosfera Erreserba eta Gizateriaren Mirari gisa izendatu zuen. Glaziarren badiak gutxitan aldatzen den paisaia glazial batean bizi diren landare eta animalien ekosistema paregabe bat babesten du. Ostatua itsasontzian. 9. Eguna: Itsas Bidaia Alaskan - Ketchikan Mantenu osoa. Ketchikanera goizeko 10:00ak aldera iritsiko gara, eta egun osoa izango dugu Tongass itsasartearen ertzean dagoen herri lasaia hau bisitatzeko. Creek kalean Historiaren Museoa aurki dezakegu, non Alaskako totem bilduma handiena dagoen. Ketchikanetik arratsaldeko 18:00ak aldera abiatuko gara. Ostatua itsasontzian. 10. Eguna:Itsas Bidaia Alaskan - Barnealdeko pasaia Mantenu osoa. Barnealdetik igaroko gara, eskaintzen dizkigun leku natural zoragarriez gozatuz. Ostatua itsasontzian. 11. Eguna: Lurreratzea Vancouver - en - Point Grey - Stevenson - Kamloops Gosaria.Goizeko 8:30ak aldera Vancouverretik abiatuko gara.Kanada mendebaldeko paisaia ikusgarriekin hasiko dugu bidaia, eta aukera izango dugu ikusteko nola eraldatzen den paisaia mendi malkartsuetatik belardi ederretara. Bidaian zehar geldialdi batzuk egingo ditugu Bazkaria. Arratsalde erdialdean Kamloopsera iritsiko gara, eta gauzak hotelean utziko ditugu. Afaria eta ostatua.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook

Articles inside

Uzbekistán eta Estambul

4min
pages 102-103

Japoniako Kontrasteak

5min
pages 104-105

Egipto

4min
pages 98-99

Baldintza Orokorrak

8min
pages 106-108

Argentinako Hoberena

4min
pages 96-97

Ezinbesteko Guatemala

6min
pages 94-95

Costa Rica

5min
pages 92-93

Kanada eta Itsas bidaia Alaskan

5min
pages 86-87

Puerto Vallarta

3min
pages 90-91

Polonia

3min
pages 80-81

New York

3min
pages 88-89

Madeira

3min
pages 58-59

Georgia eta Armenia

4min
pages 78-79

Turquia

3min
pages 76-77

Albania, Grezia Iparraldea eta Mazedonia

4min
pages 70-71

Apulia: Italiako hegoaldeko altxorrak

3min
pages 66-67

Italia xarmangarria

3min
pages 64-65

Ezagutu Azoreak

3min
pages 56-57

Tirol eta Baviera

3min
pages 62-63

Portugal

3min
pages 54-55

Gurutzaldia Danubio Ibaian

3min
pages 48-49

Proventza eta Kosta Urdina

4min
pages 52-53

Roma

2min
page 46

Berlín

1min
page 44

Andaluziako Hiriburuak

2min
pages 42-43

Cádiz eta Herri zuriak

3min
pages 40-41

Malaga eta Caminito del Rey

3min
pages 38-39

Jaen, Andaluziako Atea

2min
pages 36-37

Girona eta Frantziako Hegoaldea

2min
pages 34-35

Ezagutu Galicia

3min
pages 32-33

Ezagutu Gaztela Ostatuen Bidez

2min
page 31

La Palma: Turismo Aktiboa

3min
pages 28-29

Tenerife Iparraldea eta Gomera

3min
pages 26-27

Ibilaldiak eta Atsedena Ourensen

4min
pages 20-21

Europako Mendietako Parke Naturala

2min
page 22

Val d’Arán, Pirineako Parke Naturala

2min
page 23

Tenerife Hegoaldea - Kanaria Handia

1min
page 17

Cambrils

3min
pages 7-8

Panticosako Bainuetxea

2min
page 19

Gomendioak

1min
page 4

Ihesaldi Txikiak

2min
page 6
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.