DENONTZAKO PATIOA ELKARREKIN DISEINATZEN
Esperientzia baten oharrak
Bilbo, 2016eko Maiatza Koordinazioa eta erredakzioa: Ttipi Studio Koop.Elk.Txikia Ilustrazioa, diseinua eta maketazioa: Josu Aguirre
creativecommons.org/licenses/by/4.0
E
skuartean duzun dokumentoa, Hibrilaldiak proiektuaren markoan Ttipi Studio eta Ermuako San Pelayo Ikastetxeak garatutako prozesuaren esperientziaren laburpena da. Hibrilaldiak elkarte, enpresa edo pertsona talde batek identifika-
tutako erronka bati aurre egiteko hibridazio prozesuak dira; talde honekiko profil ezberdina duen profesional baten laguntzarekin, ikaskuntza eta elkarlanean oinarritutako metodologia erabiliz.
Donostia /San Sebastiรกn 2016 Europako Kultur Hiriburuaren ildo metodologikoetako bat da, c2+i/Conexiones Improbables-en euskarri metodologikoarekin eta jarraipenarekin garatzen dena. San Pelayo Ikastetxeak hasieran aurkeztutako erronka eskolaren jolasaldi espazioa erabilgarriagoa, erosoagoa eta dibertigarriagoa izatea zen. Horrela, Ttipi Studiok espazioaren analisi, elkarsorkuntza eta prototipatze metodologia ezberdinak erabiliz erantzutea proposatu zuen, beste testuinguru eta pertsona/kolektiboek erreplikatu eta eskalatu dezaketen prozesu erraz eta eraginkorra ezarri ahal izateko. Ondorengo orrietan erakusten den talde-lan prozesua 2016eko martxoa eta maiatza artean garatu zen Ermuan (Gipuzkoa).
Ttipistudio Ttipi Studio S. Coop. diseinu kolaboratibo prozesuak eta zerbitzuak ezarri eta dinamizatzen lan egiten dugun kooperatiba gara. Gure proiektua parte hartzea eta harremanak bizitzeko modu berriekin esperimentatzeko behar eta desiotik jaio da, jarrera kolaboratibo eta propositiboetan oinarritutako bestelako moduekin, hain zuzen ere. Bultzatzen ditugun diseinu prozesu eta zerbitzuek beti bilatzen dute tartean dauden pertsona eta eragileak inplikatzea, bottom-up edo behetik gorako logika batetik. Ttipi Studion diseinatzailearen figura eta diseinu prozesua birplanteatzea proposatzen dugu prozesu kolektiboen bitartez, diseinu prozesu eta emaitzaren bitartez inpaktu eraldatzailea bilatuz. www.ttipistudio.com
ERRONKA
ANALISIA
San Pelayo Ikastetxea Ermuako San Pelayo Ikastetxea Ermuako (Bizkaia) zentro zaharrena kudeatzen duen hezkuntza kooperatiba bat da, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza eskaintza integrala duena. Erakunde bezala, talde lana, hezkuntza berrikuntza, etengabeko berziklapena, autoebaluaketa, hurbiltasuna-enpatia, erantzukizuna eta hobetze ahaleginean oinarritutako baloreak ditu zentroak. Ikastetxearen ezaugarri berezienetariko bat talde eta adin ezberdinetako ikasleen arteko kooperazioa da, hala nola kanpo eragileekikoa ere. Duela urte batzutatik ikaskuntza zerbitzu solidarioa egiten du, berau komunitateari laguntzeko bidea moduan planteatzen delarik. DBH-ko 4. mailako (15 -16 urteko) 17 ikasleek osatutako talde batek zentroaren instalakuntzak hobetzea planteatu du. www.colegiosanpelayo.es
IDEIAGINTZA
PROTOTIPATZEA
1 SAIOA
ERRONKA BIRPLANTEATZEN zein helburu lortu nahi dugu? zein emaitza izatea gustatuko litzaiguke? nola egin nahi dugu? ze baloreekin lan egin nahi dugu? zelan lan egingo dugu elkarrekin? zein espazio eta momentu jarriko ditugu martxan? zer behar dugu? Lehenengo saioaren helburu nagusia erronka berdefinitu eta berari aurre egiteko prozesuaren oinarriak zehaztea izan da. Erronka ber-definitzearekin, aurre egin nahi dugun desafioa antzemateari buruz ari gara. Prozesutik eratorri nahi dugun emaitzatik haratago, benetazko arazoa detektatu eta erantzun nahi den helburu konkretu bat zehaztea dakar, eskuragarri dauden aukera eta baliabideak aintzat hartuz. Iraupena: 3 ordutako saioa Partehartzaileak: TTtipi Studio + San Pelayoko Zuzendaritza + Irakaslegoa Teknikak: Venn diagrama, Visual Strategy, Collage Materialak: post-itak, zatar-papera, kartoi meheak, koloretako paperak, kola, artaziak, zeloa, pegatinak Emaitza: bide-orria (saioak, edukiak, mekanismoak) eta ekiteko erronkaren definizioa, eskuragarri dauden aukerak eta baliabideak kontuan hartuz
COLLAGE
Batzutan gauzak egitea da gauzengan pentsatzeko modurik onena. Collage-a iritziak eta emozioak adierazteko modu erraza da, abstraktua dena ukigaia bihurtuz. Diseinu prozesu baten barnean dauden pertsonak collage batean lanean jartzean, beraien balio, eredu mental, espektatiba eta desioak ulertzen lagun dezake. Honen balioa, proiektuari buruzko elkarrizketa eta esposaketa bat hasteko euskarri bezala erabiltzean datza.
2 SAIOA
ESPAZIOA ETA BERE ERABILERAK AZTERTZEN zer hartu nahi dugu aintzat patioaren espazioa aztertzean? nolakoak dira eskolako jolas espazioak? zein erabilera ematen dira? nola erabiltzen dute espazioa pertsona ezberdinek? zein harreman dago espazio bateko elementuen eta erabileren artean? ze jarrera eta sentsazio sortzen ditu espazioak eta bere diseinuak? ze behar eta gabezi antzeman ditzakegu? Bigarren saioaren helburu nagusia espazioa eta bere erabileren analisia prestatzea izan da. Horretarako beharrezkoa da espazioaren elementu fisikoen eta ematen diren erabileren artean dauden harremanak ulertzea, eta espazioa ikuspegi honetatik aztertzea. Elkarrizketak, behaketak eta bestelako tekniken bitartez, espazioan ematen diren hierarkiak, sustatzen diren jarrera eta erabilerak, eta toki hauek bizi dituztenen iritziak eta bizipenak azter daitezke. Analisi honen helburua espazioaren beharrak eta gabeziak detektatzea da, denontzako patio bat sortzeari begira. Iraupena: 3 orduko saioa Partehartzaileak: Ttipi Studio + San Pelayoko DBH-ko 4. mailako ikaslegoa Teknikak: elkarrizketak + behaketak + galdetegiak + datu bilketa Materialak: post-itak, kartoi meheak, folioak, ordenagailu eramangarria Emaitza: patioaren analisiaren prestaketa eta planifikazioa
BEHAKETA
Gure inguruari ohitzen garenean, bere konplexutasun eta oparotasuna ikusteari uzten diogu. Alderdi batzuetan zentratzea aukeratzen dugu, eszenatokiaren osotasuna ikustea saihesten digularik. Baina arazo zaharrei soluzio berriak topatzeko, egoera berdina era desberdinean ikustea garrantzitsua da. Diseinatzen dugunaren hartzaile izango den komunitatea behatzeak, jarrera, iritzi eta esperantzak antzeman eta harreman eta gizarte dinamikak topatzen lagun gaitzake, eta gai nabarmenak detektatzen.
3 SAIOA
DISEINU PROZESUA IREKITZEN zeintzuk dira patioari begirako gure desioak? zein behar ditugu? patioarentzako ze utopia imajinatzen ditugu? zein erabilera eta jarduera lehentasun ditugu? zein idea eta soluzio elkar-sortu ditzakegu denon artean? Hirugarren saioaren helburu nagusia eskola osoarekin era kolektiboan soluzioen ideiagintza prestatzea izan da. Horretarako, Design Thinking-aren ideia batzutan oinarritu gara. Design Thinking-a arazo eta erronkak ebazteko sormenezko prozesua da, erabiltzailearengan eta soluzioen prototipatzean zentratutako metodologiatik aritzen dena. Diseinu eta erabakitze prozesuan erabiltzaileak benetako partehartzaileak izatea nahi badugu, prozesua irekitzeko erreminta eta era gehiago behar ditugu. Parte-hartzearen mekanismo ezberdinei esker, “Pertsonentzat diseinatu” eta “Pertsonekin diseinatzetik Pertsonek diseinatzera” pasa gaitezke. Elkarsorkuntza ardatz dugula prozesua irekitzen dugunean, proposamenak jaso, soluzioak eraiki eta era kolektiboan erabakiak hartu ahal ditugu. Iraupena: 3 orduko saioa Partehartzaileak: Ttipi Studio + San Pelayo-ko DBH-ko 4. mailako ikaslegoa Teknikak: affinity diagram + erabiltzaile arketipoak + galdetegiak + elkarsorkuntza tailerrak Materialak: post-itak, kartoi meheak, folioak, zatar-papera, errotulkiak, margoa eta karrozari zinta Emaitza: ideiagintza kolektiborako prestaketa eta planifikazioa
ARKETIPOAK
Arketipo edo pertsonak erabiltzaile mota ezberdinak irudikatzeko fikziozko pertsonaiak dira. Normalean arketipoen eraikuntza erabiltzaileei egindako elkarrizketetatik edo behaketetatik eratortzen da, hauetan portaera, jarrera eta itxaropen ereduak aurkitzen ditugunean. Informazio kualitatiboa (erabilera ohiturak, lehentasunak, eta erabilerari buruzko informazio garrantzitsu oro) erabiltzen da. Zenbait datu kuantitatibo jasotzea ere ona izan daiteke (adina, sexua, lanbidea, etab.), aldagai kuantitatiboen arteko jarrera korrelazio bat balego ere. Arketipoen bitartez soluzioak asmatzen has gaitezke, ondoren erabiltzaile berriekin egiaztatu edo osatuko ditugunak.
4 SAIOA
LEHEN PROTOTIPOAK ETA BRIEFING-A nola gauzatu ditzakegu aukeratutako ideiak? ze soluzio zehatz gauzatzeko lan egin dezakegu? ze aukera daude? non inspira naiteke? ze baliabide dira beharrezkoak? zeintzuk dira muga teknikoak? Laugarren saioaren helburu nagusia etorkizuneko patioaren diseinuaren oinarriak ezartzea izan da. Behin espazioaren erabiltzaileek proposatutako ideiak hautatu, multzokatu eta bateratuz gero, soluzio zehatzak asmatzera pasa gaitezke. Horretarako, moodboard batean lehen nozioak adierazi eta ikusaraztea komeni da; kontzeptuak jasoz, material aukerak, diseinuak, koloreak, testurak, etab‌ Eraldatu nahi den espaziora bueltatzeak laguntzen du, baita diseinuaren lehen nozioak espazioaren eskala, dimentsio eta aukera errealekin konparatzea ere. Horrela, aurreneko prototipoak sor ditzakegu, orain arte izkutu egon diren galderak egiten lagunduko digutenak: garatu edo eraikitzeko elementu bakoitzaren forma, itxura, dimentsioak, funtzionamendua eta kokapena. Guzti hau ideia, helburu eta ekintza irizpideak islatzen dituen briefing batean osatuko dugu: zonifikazioa, erabilerak, materialak, etab. Ideietatik begien bistako soluzioetara pasatuz, diseinua zehaztu eta ideia komunikatu eta transmititu dezakegu. Iraupena: 3 orduko saioa Partehartzaileak: Ttipi Studio + San Pelayo-ko 4. DBH-ko ikasleak Teknikak: ideiak multzotan antolatu, moodboard, diseinu briefing-a, prototipatzea Materialak: post-itak, kartoi meheak, folioak, zatar-papera, errotulkiak, margoa eta karrozari zinta Emaitza: patiorako lau prototipo eta diseinu briefing-a
MOODBOARD
Moodboard-ak irudiak, objektuak edota testuak erabiliz osatzen diren collage edo panelak dira, proiektu bat diseinatzean inspirazio gisa balio diguten gauzak biltzen dituena. Gai baten inguruan sormena lantzeko erreminta bat da eta diseinu soluzioen inspirazioa azkartzeko balio du. Ideiak filtratzeko metodo erabilgarria ere bada. Ideiak, estekak, liburuak, oihalkiak, material zatiak, ehundurak, koloreak etab bilduz, ideia eta proposamenak multzokatu, baztertu eta birrosatu ditzakegu.
ETA ORAIN ZER? “Azken egunean diseinatu zuten proiektu multzotik bakarra aukeratzea adostu genuen. Gustukoen genituen eta komenigarrienak ziren gauzak hartu genituen, eta arazoak sortuko zizkigutenak baztertu genituen. Behin proiektua argi izan genuenean, Zuzendaritzari aurkezteko planoa marraztu genuen. Honetaz gain, gure proiektua aurrera eramateko materialak bilatu genituen, material hauen aurrekontua egin genuen eta zuzendaritzan aurkezteko dokumentua idatzi genuen. Programan sortu genuen material guztiarekin erakusketa bat prestatu dugu. Gure asmoa gainontzeko ikasleek eta irakaslegoak bertatik pasatzea da eta hasierako ideietatik bukaerako diseinurako lana erakustea ere bai. Bestalde, zuzendaritzarekin bildu gara bukaerako proiektua aurkeztu eta zehatz mehatz azter dezaten. Eta azkenik, patioa hobetzeko lehen urratsa eman dugu. Hibrilaldiak taldeak (kuxkuxero batzuez lagunduta) Gingko bat landatu du patioan. Aire zabalean dugun espazioa hobetzeko ematen dugun lehen urratsa baino ez da eta talde osoak lanean jarraitzeko hartze duen konpromisoa.� Iraide Uriarte, San Pelayo ikastetxeko 4.DBH-ko teknologia irakaslea.
ESKERRAK Eskerrikasko San Pelayo ikastetxeko 4.DBHko Jokin Andrade, Nagore Domínguez, Rubén Escudero, Marta Fernández Berzosa, Marta Fernández García, Daniel García, Álvaro García, Edurne Garrido, Eneko Garrido, Iván González, Garikoitz Lamariano, Yago Martinez, Julen Merino, Carlos Moya, Diego Otero, Mikel Segura eta Julen M. Sohobowale-ri, teknologia irakaslea den Iraide Uriarteri, 4. DBHko tutorea den Ana Sainz eta baita Carmen Álvarez koordinatzaileari ere.
HIBRILALDIAK
www.ttipistudio.com / info@ttipistudio.com Wikitoki, Harrobia Plaza 5, 2 48003, Bilbao