1. gaia Sarrera Informatikaren historia Ordenagailubelaunaldiak Ordenagailuak gaur egun Sareak eta Internet Arazo sozial eta etikoak Oinarrizko kontzeptuak
Informatikaren historia
Lan eta aurkikuntza asko egin behar izan dira, lehendabiziko ordenagailua eraiki baino lehen. Zenbatzeko eta, aldi berean, zenbatutako kantitateak adierazteko lehen tresna atzamarrak izan ziren. Sistema hamartarra sortu zen hala. Gizakiak beti behar izan ditu kalkuluak egiteko eta informazioa prozesatzeko baliabideak. Baliabide horien konplexutasuna, denborarekin batera, areagotuz joan da behar berriak sortu ahala, eta teknologiaren aurrerapenen mende egon da.
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
2/64
Aurrekariak
Abakoa: kalkulatzeko gailurik zaharrena
Abako errusiarra
Abako txinatarra
Abako erromatarra (calculi) Abako japoniarra Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
3/64
Aurrekariak
John Napier (1617)
Logaritmoak asmatu zituen. Hala, biderketak eta zatiketak batuketa eta kenketa bihur zitezkeen. Napierren arrabola: biderketak batuketetan oinarrituta egiteko mekanismoa.
Akatsik gabe kalkulatu beharraren ondorioz sortu ziren lehenengo kalkulagailuak. Kalkulagailu mekanikoa abako moduko bat da, baina gurpil horzdunak ditu hagaxkak eta bihiak izan beharrean, eta mekanismo batez baliatzen da bururako unitateak gobernatzeko.
Blaise Pascal (1642)
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
Pascalina izeneko batugailu mekanikoa asmatu eta egin zuen. Merkataritzaaritmetikarako batuketak eta kenketak. 4/64
Aurrekariak
Wilhelm Schickard (1623)
Lehendabiziko kalkulagailu mekanikoa egin zuen. Napierren arrabolak eta Pascalen batugailuaren antzeko batukengailu bat uztartzen ditu. Pascalen makina baino hobea eta lehenagokoa.
Gottfried Leibniz (1672)
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
Kalkulu infinitesimala asmatu zuen. Kalkulu modernoaren aitzindaritzat jotzen da, Newtonekin batera. Hobetu egin zuen Pascalen kalkulumakina: kalkulagailu unibertsala. Zenbakisistema bitarra asmatu zuen, gaur egungo ordenagailuek darabilten lengoaia. 5/64
Kalkulu matematikoa Kalkulagailu mekanikoak ez ziren automatikoak. Horrek esan nahi du operadore baten laguntza behar zutela une oro, eta, beraz, eragozpen handia zen emaitzak azkarrak eta fidagarriak izan zitezen.
Joseph Marie Jacquard (1805)
Txartel zulatuak erabiliz, ehungailuak automatizatzea lortu zuen: Jacquarden ehungailua.
Charles Babbage (1822)
Diferentziamakina
Funtziotaulak kalkulatzeko eta inprimatzeko gailu mekanikoa.
Makina analitikoa
Txartel zulatuaren kontzeptua baliatu zuen. Ideia berriak erantsi zituen:
Memoria, sarrerairteerako gailuak, kontrolunitatea eta prozesadorea.
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
6/64
Kalkulu matematikoa
Augusta Ada Byron (1843)
Lehendabiziko programatzailetzat jotzen da.
Babbageren makina analitikoaz ekuazio traszendenteak eta integral definituak ebazteko zenbait programa argitaratu zituen. Aurreranzko eta atzeranzko adarkatzeak eta begiztak erabili zituen.
AEBetako Defentsa Sailak ADA izena eman zion bere programaziolengoaia ofizialari.
Herman Hollerit (1879)
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
Informazioa automatikoki tratatzen zuen lehendabiziko makina, txartelak irakurtzen zituen makina. 7 urtetik 2 urtera laburtu zuen Amerikako errolda egiteko denbora. Datuprozesaketa automatikoaren garaiari ekin zion. Enpresa bat sortu zuen, eta handik atera zen IBM (1924). 7/64
Lehendabiziko ordenagailuak
Z3 (1941)
Konrad Suse alemanak garatu zuen. Lehendabiziko ordenagailu funtzional, programagarri eta elektromekanikotzat jotzen da.
MARK I (1944)
IBM Automatic Sequence Controlled Calculator. Howard Aikenek eta Grace Hooperek garatua, Harvardeko Unibertsitatean eraiki zuten, IBMren laguntzaz. Bost tonako pisua zuen, eta 700.000 errele eta 800 km kable baino gehiago zituen.
Lehendabiziko ordenagailuak elektromekanikoak izan ziren (erreleetan oinarrituak). Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
8/64
Ordenagailuen bilakaera
Erreleak
Hutshodiak
Zirkuitu integratuak (60ko hamarkada)
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
Transistorea (1948)
Mikroprozesadorea (1971) 9/64
1. belaunaldia (19391958) Erreleen ordez, hutshodiak hasi ziren erabiltzen
Balbula bidez funtzionatzen zuten ordenagailuen garaia da.
Esparru zientifikomilitarrean baino ez zen erabiltzen. Makinak programatu ahal izateko, zuzenean aldatu behar ziren haien zirkuituen balioak (makinalengoaia). Makina handi eta astunak ziren, korrontekontsumo handikoak. Txartel zulatuak baliatzen ziren. Biltegiratzen masiboa, zinta magnetikotan eta danborretan.
ENIAC (1945)
Lehendabiziko ordenagailu elektronikotzat jotzen da. Jaurtigaien ibilbideak kalkulatzeko erabili zen. John Eckert eta John Mauchly amerikarrek garatu zuten. 18.000 hodi zituen, eta 30 tonako pisua zuen. Mark I baino 300 aldiz azkarragoa zen, eta 400.000 dolar balio zuen; Mark Iek, berriz, 5.000.000.
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
10/64
1. belaunaldia (19391958)
Colossus (1943)
AtanasoffBerry Computer (1939)
Alemaniako (Lorenz makinaz) armadaren mezuak deszifratzeko makina britainiarra. Sistema linealak ebazteko kalkulagailu txikia, John Atanasoff fisikariarena. ENIAC baino lehenagokoa, baina ez zen ez automatikoa, ez programagarria. Epaiketa bat izan eta gero, historiako lehen konputagailutzat jo zuten.
UNIVAC (1954)
Lehendabiziko kudeaketaordenagailu elektronikoa. Arrakasta handia merkatuan, ordura arte IBM nagusi bazen ere. IBMk 705ak merkaturatuz erantzun zuen, eta berehala berreskuratu zuen buruzagitza.
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
11/64
1. belaunaldia (19391958)
John von Neumann (1945)
ENIAC eraikitzen ziharduen taldean sartu zen. Programak memorian gordetzea proposatu zuen, datuak balira bezala, eta ez, Babbageren diseinuaren garaitik egiten zen moduan, memoria berezi batean.
Von Neumannen arkitektura erabiltzen da haren ondorengo eta gaur egungo ordenagailuetan.
Von Neumann motako lehendabiziko ordenagailua eraikitzen, aurrea hartu zion EDSACek (1949).
Von Neumann arkitektura Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
EDSAC 12/64
2. belaunaldia (19581964) Hutshodien ordez, transistoreak hasi ziren erabiltzen
Transistorea (1948)
Bell Laborategiek asmatu zuten. Hutsbalbula baino fidagarriagoa, txikiagoa eta merkeagoa zenez, haren lekua hartu zuen.
Belaunaldi honetan, honako hauek agertu ziren:
Lehendabiziko ordenagailu komertzialak. Aurretiazko programak zituzten, geroago sistema eragile bihurtuko zirenak.
Goimailako programaziolengoaiez (Cobol, Fortran) egindako instrukzioak interpretatzen zituzten. Hala, programatzaileak lengoaia horiez idazten zituen bere programak, eta ordenagailuak makinalengoaiara itzultzen zituen.
Erabilera berriak: Airelineetako erreserbak, airezirkulazioko kontrola... Energiakontsumo txikiagoa, tamaina txikiagoa
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
13/64
2. belaunaldia (19581964)
Transistore bidezko IBMren eta Sperry Randen lehen ordenagailuak IBM 7070 (1960) eta UNIVAC 1107 (1962) izan ziren.
IBM 7070
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
UNIVAC 1107
14/64
3. belaunaldia (19641971) Transistorearen ordez, zirkuitu integratuak hasi ziren erabiltzen
Zirkuitu integratuak erabiltzea du bereizgarri garai horrek. 60ko hamarkadaren erdialdean hasi ziren erabiltzen.
Hala, kostua merkatu eta prozesatzeko ahalmena handiagotu egin zen eta, aldi berean, txikiagotu egin zen makinen tamaina.
Garai horretan sortu ziren multiprogramazioa, denbora partekatzea eta antzeko kontzeptuak. “Softwarearen krisia” delakoa ere gertatu zen. Lengoaia unibertsalak sortu nahi izan ziren: PL/1 (1964). Estandarizatu egin ziren lengoaiarik erabilienak:
Fortran (1966), Algol (1968) eta COBOL (1970). Belaunaldi horretakoak dira, halaber, BASIC (1964) eta Pascal (1971).
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
15/64
3. belaunaldia (19641971)
Nabarmentzekoak dira: IBM 360 familia (1964), garai hartako 5.000 milioi dolar inbertitu zituen IBMk hura garatzeko; eta, batez ere, IBM 370 (1970), belaunaldi hartako produkturik ospetsuena.
IBM 360 Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
IBM 370 16/64
4. belaunaldia (19711988) Mikroprozesadoreak sortu ziren
Intel 4004 (1971)
Osagai elektronikoen integrazioa da garai horretako berezitasuna, eta, ondorioz, mikroprozesadorea sortu zen:
4 biteko mikroprozesadorea, txip soil batean egindako lehendabiziko mikroprozesadorea.
Mikroprozesadorea ordenagailuaren oinarrizko elementu guztiak uztartzen dituen zirkuitu integratua da.
Lehendabiziko ordenagailu pertsonalak sortu ziren.
Microsoft (1975)
IBMren PCrako MSDOS. Goraka hasi zen haren arrakasta.
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
17/64
4. belaunaldia (19711988)
Sinclair ZX80 (1980)
ZX81en eta Spectrumen aurrekoa.
Apple II (1977)
Garaje batean sortu zuten bi gazte iparramerikarrek: Steven Jobs eta Stephen Wozniak. 8 biteko arkitektura zuen, 6502 prozesadorean oinarritua.
IBM PC (1981)
Apple IIren arrakastak IBM PC sortzera bultzatu zuen IBM. Informatika pertsonalaren hedapen masiboa ekarri zuen. Arkitektura irekia zerabilen, eta horrek arrakasta eman zion, baina lehiakideek fabrikatutako klonak ere agertu ziren (Compaq, Dell, Gateway).
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
18/64
5. belaunaldia (1988gaur)
Japonian, ordenagailubelaunaldi berri bat garatzeko ikerketei ekin zitzaien 90eko hamarkadan. «5. belaunaldiko ordenagailu» izena eman zitzaien.
Belaunaldi horretako ordenagailuek honako eginkizunak bete behar zituzten:
Gizakien eskarmentu, arrazonamenduahalmen eta adimen osoa behar lezaketen konponbideak ematea oso arazo konplexuei. Hizkuntza naturalen azpimultzo handiak maneiatzea eta ezagutza multzo handietan oinarriturik egotea. Oso konplexuak izanik ere, informatikan adituak ez diren pertsonek erabiltzeko daude diseinatuta belaunaldi horretako ordenagailuak.
Handik 10 urtera, bistakoa zen proiektuaren porrota. Autore askok uste dute ez dela belaunaldi gehiagorik sortuko, teknologia mailako aurrerapausoak ez baitira uste bezain azkar gertatzen ari.
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
19/64
5. belaunaldia (1988gaur)
Ordenagailua lantresna gisa erabiltzeak, ordea, gero eta arrakasta handiagoa du. Aurrerapausoak hainbat arlotan ari dira ematen:
Teleinformatikaarloan. Ekipoaren tamainaren eta kostuaren murrizketa etengabea. Adimen artifiziala programatzeko eta garatzeko teknikak eta prozesu kontrolerako teknikak (robotika). Giza esperientzian oinarritutako sistema adituak: medikuntza diagnostikoak, ekipoak konpontzea, ibilgailuen bideak hautatzea...
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
20/64
Ordenagailuen etorkizuna
Ordenagailu kuantikoak
qubitak (kuantubitak) erabiltzen dituzte.
Atomo baten egoeran gordetzen dute informazioa. Atomoen propietateen arabera, hauek izan daitezke egoerak:
Zero edo bat. Bien nahaste bat.
Hala, qubit bakoitzean aldi berean bi balioen nahaste bat gorde daitekeenez, aldi bakar batean trata daiteke informazio guztia.
Oso denbora laburrean kalkulu kopuru handiak behar dituzten arazoei konponbidea emateko berebiziko gaitasuna. Gainera, atomoz eraikiko lirateke, eta miniaturizazio maila ikaragarria lortuko litzateke.
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
21/64
Ordenagailuen etorkizuna
Ordenagailu molekularrak
Prozesatu beharreko informazioa molekula organiko bidez adierazten da, eta saiodi baten barruan erreakzionarazten dira, arazo bat ebazteko.
Saiodi batean molekulek aldi berean erreakzionatzeko duten gaitasuna baliatzen da, eta, hala, datu kopuru handia trata daiteke aldi berean.
Molekulen tamaina delaeta, ordenagailu kuantikoekin lor daitekeen tamainaren antzekoa lor daiteke.
Ikaragarria da gorde daitekeen informazio kantitatea.
Zentimetro kubiko batean, bilioi bat CDtan gorde daitekeen beste informazio gorde daiteke.
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
22/64
Ordenagailuak gaur egun Superordenagailuak Zerbitzariak Lanestazioak Ordenagailu pertsonalak Ordenagailu eramangarriak Xede jakineko ordenagailuak
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
23/64
Mainframeak eta superordenagailuak
Balioa: 1.000.000 €. Konputaziolan handiak behar dituzten jardueretarako. Denbora partekatu egiten da:
Erabiltzaile bati baino gehiagori erantzuten zaio aldi berean. Erabiltzaile bakoitzari denboratarte laburrak ematen dizkio ordenagailuak.
Kalkulu intentsiboetarako erabiltzen dira.
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
24/64
Zerbitzariak
Zerbitzuak (programak eta baliabideak) eskaintzen dizkiote hainbat erabiltzaileri, sare baten bidez. Lan horretarako berariaz diseinaturik daude zerbitzariak:
Hardware erredundantea dute, fidagarritasuna eta erabilgarritasuna hobetzeko. Askotariko baliabideak (prozesadoreak, memoria, diskoak), errendimendua hobetzeko.
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
25/64
Lanestazioak
Kalkulupotentzia handia behar duten erabiltzaileentzat:
Grafikoak Prozesamendua Multiataza
Batez ere, aplikazio zientifikoak. Mahai gaineko ordenagailuak dira, gama altukoak.
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
26/64
Ordenagailu pertsonalak
Erabiltzaile bakar batentzat. Eguneroko lanetarako potentzia nahikoa:
Interneten nabigatzea. Testuak eta bestelako lan batzuk idaztea. Musika entzutea, bideoak ikustea...
Askoz kostu txikiagoa dute. Gehienak bateragarriak dira IBMren PCarekin (PCak edo klonak).
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
27/64
Ordenagailu eramangarriak
Erraz eraman daitezkeen ordenagailuak (3 kg baino gutxiagokoak). Mahai gaineko ekipoen potentzia bertsua dute. Ordenagailu eramangarrien muturrean, PDAk daude.
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
28/64
Xede jakineko ordenagailuak
Mota jakin bateko atazak burutzea da haien eginkizuna. Haien programazioa aldatzea ez da erraza, zirkuituetan grabaturik baitago (firmware). Ordenagailu txertatuak: mota askotako gailuetan ezarriak (etxetresna elektrikoetan eta gailu elektronikoetan).
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
29/64
Interneten historia Sareen sorrera ARPA agentziaren eginkizuna ARPANETen sorrera ARPANETetik Internetera Interneten sorrera Interneten iraultza World Wide Web
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
30/64
Sareen sorrera
60 hamarkadan, ordenagailuak handiak eta mugiezinak ziren.
Sareak sortzen dira:
Superordenagailuetako terminalen ordez, ordenagailu pertsonalak ezarri ziren (LAN sareak).
Zaila zen ikerketadatuak partekatzea.
Erabiltzaileak ordenagailua zegoen lekura joan behar zuen. Datuak gordetzeko euskarriak erabiltzen hasi ziren.
Kasurik onenean, modemak erabiltzen ziren (WAN sareak).
Garestia zen telefonoa erabiltzea.
Datuak transmititzeko baliabide eraginkorrak aurkitu nahi ziren. Multiplexadorea: Telefonolineako denboratarteak.
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
31/64
ARPA agentziaren eginkizuna
ARPA (1985)
Estatu Batuek ikerketarako gobernuagentzia bat eratu zuten, SESBaren mehatxuei aurre egiteko.
Sputnik I.a jarri zuen espazioan.
Defentsa Sailaren kontrolpean zegoen.
Haren helburua:
AEBak defendatzeko aplikazio teknologiko ez konbentzionalak garatzea eta eratzea.
Hurrengo urteetan ordenagailuek eta komunikazioek izandako berrikuntza askoren eragilea izan zen.
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
32/64
ARPANETen sorrera
60ko hamarkadaren amaieran, gerra hotzean.
Nola eutsi komunikazioei, gerra nuklear bat gertatuz gero? Lehendabiziko konponbidea paketekommutazioa izan zen.
Sare telefoniko batean zehar zirkulatzen duten “mezu” izeneko segmentu txikitan zatitzen da komunikazioa.
1963an, Lickliderek irudikatu zuen lehendabiziko aldiz Internet.
Internet iragartzen zuen memorandum bat bidali zien “Galaxiarteko Ordenagailu Sareko Kideei”. Ordenagailuek informazioa partekatzeko eta beste pertsona batzuekin komunikatzeko balio zezaketela baieztatzen zuen.
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
33/64
ARPANETen sorrera
1969an, ordenagailusare esperimental bat eraikitzeko eskatu zuen ARPAk.
UCLA Ikerketa Zentroa. Stanford Ikerketa Institutua (Kalifornia). Kaliforniako Unibertsitatea (Santa Barbara). Utahko Unibertsitatea (Salt Lake City).
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
34/64
ARPANETen sorrera
1970eko martxoan, ARPANET ekialdeko kostaraino iritsi zen, BBN sarean sartu zenean. 1972an, unibertsitate eta ikerketazentroetako 25 ordenagailu zeuden konektatuta.
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
35/64
ARPANETetik Internetera
1972an, “publiko” bihurtu zen ARPANET.
Hasieran, hiru zerbitzu eskaintzen zituen:
Urruneko ordenagailu eta bestelako gailu batzuetarako sarbidea. Fitxategitransferentziaren bidez, informazioa partekatzea. Urrunetik inprimatzea edo beste leku batzuetan kokatutako inprimagailuetan inprimatzea.
Posta elektronikoa urte batzuk geroago ezarri zen, eta arrakasta handia izan zuen.
1973an, nazioarteko lehen konexioa egin zen.
Satelitelotura, Londresko Unibertsitatearekin.
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
36/64
Interneten sorrera
Beste sare batzuk garatu ziren, ARPANETetik kanpo.
CSNET, BITNET, SPAN, MFENET, USENET, EARN… Bata bestearekin konektatzeko arazoak, protokoloen arteko bateraezintasunak zirela eta.
Komunikazioestandar berria garatu zen:
TCP/IP
Sare eta ordenagailu ezberdinak konektatzeko aukera ematen zuen. Sareen artean, atebide bat ezarri beharra zegoen. Paketeak garraiatzeko biderik azkarrena bilatzen zuen.
1983an, Internet jaio zen ofizialki.
ARPANETek TCP/IP estandarrera egokitu zituen bere sareak.
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
37/64
Interneten iraultza
Sistemak hazkunde handia izan zuen.
Aurrerapausoak eman ziren ordenagailuen gaitasunetan eta abiaduran.
Zuntz optikozko kableak hasi ziren erabiltzen.
Hedapenaren ondorioz, arazoak sortu ziren:
Konektatutako ordenagailuen kopurua gero eta handiagoa zen.
Datuzirkulazio handiak sortu ziren, posta elektronikoaren arrakastak eraginda.
1988an, lehen programa arrotza edo harra sortu zen.
Internet mundura plazaratu zen albisteen bidez.
Milaka ordenagailu saturatuta edo, segurtasunagatik, deskonektatuta.
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
38/64
Interneten iraultza
80ko hamarkadaren amaiera aldera, informazioa aurkitzeko eta ordenatzeko tresnak asmatu zituzten erabiltzaileek. Lehendabiziko sistema Archie izan zen:
Fitxategiei eta direktorioei buruzko informazioa aurkitzeko sistema. Datubase erraldoia zen, eta fitxategiizen asko eta fitxategi bakoitzaren zerbitzaria zeuden erregistraturik.
1990eko ekainean, desegin egin zen ARPANET. Lehendabiziko konexioak egin ziren lekuetan, Interneteko sareak jarri ziren. 1991ean, Gopher zerbitzua sortu zen Minnesotako Unibertsitatean. Informazioa menu eran antolatzen zuen. Menua ikusi, batera edo bestera joan eta hautaketak egin zitzaketen erabiltzaileek.
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
39/64
World Wide Web
1992an, Interneteko informazioa antolatzeko modu bat asmatu zuen Tim Bernerslee suitzarrak.
World Wide Web (WWW edo W3) izena jarri zion sistema hari. Hipertestuak erabili zituen; hau da, Interneteko beste gai batzuekin lotzeko erakusleak eta helbideak. Nabigatzeko eta informazioa ikusteko hasi zen erabiltzen WWW.
1993an, Marc Andersenek MOSAIC diseinatu zuen:
Web nabigatzailea, erabiltzaileak errazago eta erosoago aritzeko. Saguaz klik eginez jaso zitekeen informazioa MOSAICekin.
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
40/64
World Wide Web Beste aipamen batzuk:
1994 – Hotmailek web bidezko postazerbitzua eskaini zuen. 1994 – World Wide Web Consortium (W3C). 1995 – JAVA lengoaia sortu zen. 1996 – Mirabilis enpresak (Israel) ICQ sortu zuen. 1998 – Google sortu zen.
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
41/64
Internet gaur egun
Azken urteetan, ia edozein pertsonak dauka Internetera konektatzeko aukera.
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
42/64
Internet gaur egun
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
43/64
Internet gaur egun
Irabaziak lortzeko aukera bat da enpresa askorentzat. Informaziotruke anarkikoa, munduaren aldaketa azkarraren beraren adierazgarri. Internetkontzeptu berria sortu da, Web 2.0:
Ohiko web orrietatik zerbitzarietan ezarritako eta erabiltzaileentzat egindako webaplikazioetara igarotzea. Pentsamolde horren bultzatzaileen asmoa da Web 2.0ko zerbitzuek, kasu askotan, mahai gaineko aplikazioak ordezkatzea.
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
44/64
Interneten etorkizuna
Internet2
Web semantikoa
Informazioa abiadura handian eta fidagarritasun handiz igortzeko hobekuntzak. WWWri metadatu semantikoak eranstea, datuen edukia, esanahia eta erlazioa adierazteko. Makinek aztertu ahal izango dituzte, automatikoki. Hobetu egingo da sistema informatikoek batak bestean duten eragingarritasuna. Bitarteko giza eragile gutxiago beharko da.
Internet mugikorra
Interneten nonahikotasuna adierazten du.
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
45/64
Ordenagailuen erabilera
Bulegotikasuiteak
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
46/64
Ordenagailuen erabilera
Internet eta posta
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
47/64
Ordenagailuen erabilera
Grafikoak eta argazki digitalak
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
48/64
Ordenagailuen erabilera
Soinu eta bideo digitala (multimedia)
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
49/64
Ordenagailuen erabilera
Programazioa
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
50/64
Ordenagailuen erabilera
Zenbakizko kalkuluak eta kalkulu matematikoak
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
51/64
Ordenagailuen erabilera
Datuak biltzea eta gordetzea
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
52/64
Ordenagailuen erabilera
Entretenimendua
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
53/64
Ordenagailuen erabilera
Adimen artifiziala eta robotika
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
54/64
Arazo sozial eta etikoak Pribatutasuna arriskuan. Jabetza intelektuala babesteko zailtasunak. Sistema informatikoetan akatsak gertatzeko
arriskua. Lana automatizatzeko eta despertsonalizatzeko arriskua. Teknologiarekiko mendekotasuna.
ALDATU BEHARRA DU TEKNOLOGIAK… ALA PERTSONOK DUGU ALDATU BEHARRA?
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
55/64
Oinarrizko kontzeptuak INFORMATIKA = INFORmazioa + autoMATIKA
Informazioaren tratamendu automatikoa eta arrazionala aztertzen duen zientzia da. Sarrerako datuak jasotzen dira Irteerako datuak
Sarrerako datuak
(input). Jasotako informazioa prozesatu egiten da, behar diren eragiketak eginez. Emaitza bat sortzen da, eta kanpora eramaten da informazioa (output). Gorde egiten da informazioa.
INSTRUKZIOAK – zer egin behar duen adierazten diote ordenagailuari.
INFORMAZIOA Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
DATUAK – programak baliatzen dituen edo sortzen dituen elementuak. 56/64
Oinarrizko kontzeptuak
Informatikan 3 baliabidek hartzen dute parte:
Fisikoak: edo hardwarea (gogorra edo ukigarria) Logikoak: edo softwarea (biguna edo moldagarria) Gizakia: informatika langileak: Ikerlariak, analistak, programatzaileak, sistema edo sare administratzaileak, etab.
Ordenagailua:
Datuak habiadura handian prozesatzeko gai den gailua. Sarrerako datuen arabera irteera edo emaitza jakin bat bueltatzen duen sistema. Teknologia mikroelektronikoz osatutako sistema digital, programa edo agindusegida baten bitartez datuak prozesatzeko gai dena.
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
57/64
Oinarrizko kontzeptuak
Beste:
Informazio Sistema batek datuak edo informazioa helburu zehatz batekin kudeatzen dituen sistema da. Informatikak Informazio Sistema automatikoak ahalbidetzen ditu. Erabilera jakin baterako sortutako programa bat edo gehiagoz osatutako multzoari aplikazio deitzen zaio. Sistema informatikoa: aplikazioak burutzeko beharrezkoa den elementua. Algoritmo edo prozesu: problema baten ebazpenerako eman behar diren urratsen deskribapen formala (eragiketa segida).
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
58/64
Hardwarea: euskarri fisikoa HARDWAREA Euskarri fisikoa
SOFTWAREA Euskarri logikoa
Ordenagailua osatzen duten elementu materialen multzoa da:
Gailu elektroniko eta elektromekanikoak, zirkuituak, kableak, txartelak, armairu edo kutxak, mota guztietako periferikoak eta beste elementu batzuk.
Sistema informatiko baten elementu fisikoa da; hau da, entitate fisikoa duten elementu guztiek osatzen dute.
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
59/64
Ordenagailuaren oinarrizko osagaiak
Kutxa barruan:
Prozesadorea (CPUa). Memoria. Busak eta atakak.
Datuak gordetzeko gailuak
Periferikoak:
Sarrerako gailuak. Sarrerako gailua Irteerako gailuak. Datuak gordetzeko gailuak.
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
Prozesadorea (CPU)
Irteerako gailua
Memoria
60/64
Ordenagailuaren oinarrizko osagaien eginkizunak
Mikroprozesadorea: Datuak tratatzeko eragiketa guztiak egiten ditu. Datufluxua kontrolatzen du. Memoria kudeatzen du. Periferikoak gobernatzen ditu. Memoria: Kodea (memorian gordeta dagoen programa) eta mikroprozesadoreak tratatzen dituen datuak gordetzen ditu. Periferikoak: Ordenagailuaren sarrerairteerako sistema osatzen dute. Batetik, prozesadoreari sarrerako datuak ematen dizkiote; bestetik, prozesatutako datuak jasotzen dituzte, kanpoaldera igortzeko edo gordetzeko.
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
61/64
Softwarea SOFTWAREA
Arazoak konpondu beharra dute pertsonek. Ordenagailuek mota guztietako “trikimailu teknologikoak” egin ditzakete.
Halere, batak eta zeroak besterik ez dute ezagutzen.
Softwarearen bidez, pertsonek ordenagailuekin lan egin dezakete.
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
62/64
Softwarearen banaketa
Sistema eragileak.
Aplikazioak.
Makinaren hardwarea zuzenean kudeatzen dute, honen gaineko programen arteko interfaze moduan jokatuz. Funtzio konkretu bat betetzeko pentsatuak daude: hala nola, testu prozesadorea, datubase kudeatzailea etab.
Programazio lengoaiak eta erremintak.
Programatzaileek softwarea garatzeko erabiltzen dituztenak.
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
63/64
Ariketak.
Gaur egun Informatika, Elektronika eta Telekomunikazioekin batera dohala esaten da, zergatik? Gizarte digitala, aro digitala, mundu digitala, urradura digitala eta konpetentzia digitala. ¿Zer da digitalizazioa? Ordenagailu batek seinale digitalak, batekoak eta zerokoak, erabiltzen dituela esaten da, zergatik? Zein dira hardware eta zein softwarea? Sagua, transistorea, mikroprozesadorea, Linux, Ram memoria, karpeta, fitxategia, Adobe Reader, bozgoragailuak, Windows XP, OpenOffice, MacOS X. Zer da zirkuitu digital bat, ate logiko eta Boolen algebra? Irudi, soinu eta bideo formatu desberdinak bilatu eta sailkatu. Bilatu Sistema Informatiko baten hardware irudiak Googlen.
Hezkuntzan Aplikaturiko Teknologia Berriak
64/64