Gmail kontu bat sortu
1/3
Gmail kontu bat ireki Gmailek doako kontuak eskaintzen ditu korreoa kudeatzeko edo beste baliabideak erabiltzeko. Horretarako, gune horretara joan behar dugu: www.gmail.com. Behean, eskuinean, kontu berri bat sortzeko aukera ikusiko dugu:
Gure datuak sartzen hasiko gara. Teorian, izen-abizenak benetakoak izan behar dira, horixe izango baita jasotzaileak ikusiko duena. Dena dela, gero aldatzea ere badago.
Atal guztiak bete baino lehen, konprobatu zuk aukeratu duzun izen hori libre dagoen, bestela atzera egingo dizu:
Gmail kontu bat sortu Ondoren, pasahitza aukeratuko dugu:
Bi aldiz idatzi behar dugu sartu dugun hori ongi dagoela ziurtatzeko. Tartean maiuskulak eta zenbakiak nahasten badituzue, seguruagoa izango da.. Hemen izango dugu gure datuak berreskuratzeko bigarren aukera:
Gure galdera propioa ere idatz dezakegu:
Hurrengo atalean, atera zaizkigun hitzak kopiatu behar ditugu. Pausu hau ezinbestekoa da, ez ahaztu:
Amaitzeko, Googlek jartzen dituen baldintzan irakurri eta onartu behar ditugu:
2/3
Gmail kontu bat sortu
3/3
Testuaren gainean sakatzen dugunean, zabalduko da eta onartzeko aukera emango digu:
Bidean zerbait gaizki bete badugu, atal hori gorriz markatuta agertuko zaigu eta pasahitza eta hitz ezkutua (captcha) berriro jarri beharko ditugu. Eta, horrela, gure kontua sortu dugu: