JOLASA ATERABIDEAK BILATU UREKO HONDAKINEN AURKA BORROKATZEKO. www.oceaninitiatives.org/es/
Jolas honek, ureko hondakinek eragindako kutsadura hobeto ulertzen lagunduko dizu eta hondakinen garapena murrizteko ideiak emango dizkizu. Galdera bakoitzarentzat bere erantzuna bilatu beharko duzu aukera ezberdinen artean. Erantzun zuzena aukeratu ezazu! Txartelaren atzekaldean ikusi ahal izango duzu erantzun zuzena. Galderetan zehar, lau hondakin motek gure ozeanoetan eragiten duten kutsadura murrizteko alternatibak ezagutuko dituzu. Parte harrarazi itzazu bertan dauden jendeak, bakoitzari galdera bat egiteko aukera emanez. Hondakin bilketa ondoren, erabili ezazu jolas hau moderaziorik gabe zure lagunekin! www.oceaninitiatives.org/es/
ZIGARROKINAK
KOTOIZKO TXOTXAK
ELIKAGAI BILGARRIAK
PLASTIKOZKO MIKROPARTIKULAK
#01 GALDERA
ZIGARROKINAK
ZEIN DA ZIGARROKINAK LIBRATZEKO MODURIK ONENA? 1.
Estolda-zulo batera apuntatzea, estiloarekin.
2.
Lurrean itzali eta zakarrontzira botatzea.
3.
Kaxa hermetiko batean itzaltzen utzi eta hura maiz hustea.
#01 ERANTZUNA
ZIGARROKINAK
3. Kaxa hermetiko batean itzaltzen utzi eta hura maiz hustea.
Zigarrokinak bi urtetik gora behar ditu lurrean deskonposatzeko eta 500 litro ur kutsatzen ditu. Azken ikerketek erakusten dutenez, tabakoaren produktu toxiko gehienak zigarrokinari lotuta geratzen dira, beraz, lurrean zapaldu eta zakarrontzira botatzea ez da nahikoa. Erretzaileentzako irtenbiderik onena oraindik piztuta dauden zigarrokinak kaxa hermetiko batean jartzea eta hura maiz hustea da.
#02 GALDERA
ZIGARROKINAK
ORDEZKARI POLITIKO BATEK ZER BALIABIDE DITU ESKURAGARRI HONDARTZETAN ZIGARROKINEN PRESENTZIA MURRIZTEKO? 1.
Hondartzetan zakarrontzi eta hautsontzi gehiago jartzea.
2.
Kontzientziatze-kanpaina bat abian jartzea.
3.
Herriko erretzaile guztiak kanporatzea.
4.
Udalerriko hondartzetan erretzea debekatzea.
#02 ERANTZUNA
ZIGARROKINAK
1, eta 2, 4.a eztabaidagarria da. Hondartzetan erretzeko debekuaren abantailak: • •
Erretzaile kopuruaren murrizketa eta, horrekin batera, hondartzako zigarrokin kopuruaren murrizketa. Erretzaile ez diren erabiltzaileei eragindako kalteen murrizketa.
Hondartzetan erretzeko debekuaren eragozpenak: •
•
•
•
Hondartzetan topatutako zigarrokinak ez dira hondarretara botatakoak soilik izaten. Zigarrokin gehienak hirietan edo itsasotik urrun botatzen dira. Kontzientziatze aktiboa eraginkorragoa izan liteke. Izan ere, informaziorik gabe erretzaileek nekez ulertuko dute zer ondorio izan ditzaketen beren ekintzek ingurumenean; besterik gabe, beste hondartza batera joatea erabaki dezakete eta, horrela, arazoa beste leku batera eraman. Sorosleak izan ohi dira zaintza horretaz arduratzen direnak eta, beraz, beren zeregin nagusia oztopatzen du. Sorospen-postuak itxi ondoren, dena baimenduta dago!
#03 GALDERA
ZIGARROKINAK
ORAIN, ZENBAIT ZIGARROKIN BIODEGRADAGARRIAK DIRA. IRTENBIDE EGOKIA IRUDITZEN ZAIZU?
#03 ERANTZUNA
ZIGARROKINAK
Onartutako erantzuna: Noski
ezetz.
Zigarrokinaren
arriskua
produktu
toxikoetan dago nagusiki, baita iragazkian geratzen den tabakoan ere. Zigarrokin
biodegradagarriek
materialak berak eragindako kutsadura murriztuko dute, baina ingurumenean produktu toxikoak askatzea eragingo dute. Biodegradagarri
kontzeptuak
hanka
sartzera
eraman dezake herritarra eta zigarrokina ingurunera botatzera bultzatu, desagertu egingo dela pentsatuz. Produktu biodegradagarriek denbora behar izaten dute
degradatzeko,
deskonposatzen
dira,
eta
partikula
baina
horrek
txikiagoetan ez
ditu
ingurumenean izan ditzaketen ondorio kaltegarriak desagerrarazten (faunak irenstea, kutsatzaile kimikoen sakabanaketa eta abar).
ZIGARROKINAK ZIGARROKINEK ERAGINDAKO KUTSADURA MURRIZTEKO IDEIAK.
Zigarrokinak patrikako zakarrontzietan botatzea.
Zigarrokinak ondorengo erabileretarako gordetzea birziklatu ahal izateko (ehungintza...). Kontzientziatze kanpaina aktiboak sortzea enpresari eta erakunde publikoen artean. Izan ere, informaziorik gabe erretzaileek nekez ulertuko dute zer ondorio izan ditzaketen beren ekintzek ingurumenean; besterik gabe, beste hondartza batera joatea erabaki dezakete eta, horrela, arazoa beste leku batera eraman.
#04 GALDERA
ELIKAGAI BILGARRIAK
NOLA MURRIZTU GURE ZABORRAREN PISUA?
#04 ERANTZUNA
ELIKAGAI BILGARRIAK
Onartutako erantzunak:
Bilgarriak eta produktuak
gehien erosten
ahalik murriztea ditugunean,
gaikako bilketa egitea, hondakin organikoen konposta egitea, berrerabil daitezkeen bilgarriak lehenestea...
#05 GALDERA
ELIKAGAI BILGARRIAK
BA AL DAGO DENDETAN BILGARRIEN KONTSUMOA MUGATZEKO EKIMENIK?
ELIKAGAI
#05 ERANTZUNA
BILGARRIAK
Onartutako erantzunak: •
Bilgarririk gabeko supermerkatuak (adib.: Bordelen: La Recharge; Berlin-en: Original Unverpackt; Texasen: In.gredients).
•
Solteko
edo
txikizkako
salmenta,
edukiontzi
berrerabilgarrietan. •
Berriz kargatzeko moduko erosketa.
•
Kantitate handietan eta norberaren kontsumora egokituta erostea.
Hainbat aukera dituzte industriek: produktuen bilgarriak mugatzea, bilgarrien diseinu ekologikoa lantzea, bilgarrien berrerabilpena bultzatzea eta kontsumitzaileei kostu txikiagoan berriz kargatzeko aukera eskaintzea, material berrerabilgarriak eta iraunkorrak aukeratzea eta hori ezinezkoa denean, birziklagarriak izatea. Banatzaileek eta supermerkatuek ere badute beren eginkizuna: bilgarri gutxiago dituzten produktuak etiketen bidez seinalatzea, jasotzen dituzten produktuen bilgarriak bezeroen eskura jartzea beren erosketak eramateko erabili ahal izateko (adib.: kartoizko kaxak).
#06 GALDERA
ELIKAGAI BILGARRIAK
NOLA MURRIZTU DITZAKE KONTSUMITZAILEAK, BILGARRIEK ERAGINDAKO HONDAKINAK? 1.
Ezinezkoa da, industria da produktu hobeak proposatu behar dizkiguna.
2.
Gutxiago kontsumitu behar da.
3.
Produktuak aukeratzean lagun dezakegu, industriak bilgarriekin eta politikariek araudiarekin bezala.
#06 ERANTZUNA
ELIKAGAI BILGARRIAK
3. Produktuak aukeratzean lagun dezakegu.
Produktu baten bilgarria amaierako
produktuaren
pisu totalaren % 80 izan daiteke eta kostuaren % 65era arte bilgarrirako izan daiteke. Era berean, bilgarrien hondakinek etxeko zabor guztiaren % 30 inguru har dezakete pisuan eta % 50 inguru bolumenean. Arrazoi horiek direla-eta, denok jarri behar dugu arreta produktuak aukeratzen ditugunean, batez ere industriak gure eskakizunak kontuan hartzen dituela jakinda.
#07 GALDERA
ELIKAGAI BILGARRIAK
ZER NEURRI HAR DITZAKE ERAKUNDE PUBLIKO BATEK INGURUNE NATURALEAN AURKITZEN DEN BILGARRI KOPURUA MURRIZTEKO?
#07 ERANTZUNA
ELIKAGAI BILGARRIAK
Onartutako erantzunak: •
Berrerabiltzeko politikak bultzatzea, batez ere, itzulketa-sistemaren bidez.
•
Biztanleen esku ontzi birziklagarriak jartzea, batez ere eguneroko jakiak erosteko (adib.: arraina).
•
Etxeko zabor-bilketari tarifa bat jartzea, norberak benetan
ekoizten
duenaren
arabera
pizgarria). •
Hondakinen gaikako bilketa optimizatzea.
(zerga
ELIKAGAI BILGARRIAK ELIKAGAI BILGARRIAK MURRIZTEKO IDEIAK.
Ukatu, Murriztu, Berrerabili, Birziklatu.
Lehentasuna eman bilgarri hauei: >> Birziklagarriak direnak, kartoizkoak, beirazkoak edo metalezkoak baitira. >> Bigarren bizitza izan dezaketenak! Esate baterako, edalontzi bilakatutako kristalezko poteak; galletak, pasta, arroza edo azukrea gordetzeko balioko duen metalezko gaileta- edo te-kaxa. >> Edukiera handia dutenak eta berriz kargatuta bilgarriak xahutzea ekiditen dutenak. Jasangarriagoak diren materialak erabiltzea eta gehiegizko bilgarriak murriztea. Bestelako materialak erabiltzea (hain kutsagarriak ez direnak, berrerabilgarriak...). Neurri pizgarriak (zerga pizgarriaren adibidea), hondakinak kudeatzeko planak, industriei ezarritako betebeharrak, gehiegizko bilgarriei buruzko araudia. Itzulketa-sistema abian jartzea. Erabilera bakarreko bilgarrien gaineko zerga gehigarria (bilgarri ekologikoak).
#08 GALDERA
KOTOIZKO TXOTXAK
ZERGATIK TOPATZEN DITUGU KOTOIZKO HAINBESTE TXOTX HONDARTZAN? 1.
Hondartzan erabiltzen direlako.
2.
Erabili ondoren komunetik botatzen direlako.
3.
Zabortegiak daudelako ur-ibilguetatik.
#08 ERANTZUNA
KOTOIZKO TXOTXAK
2. Erabili ondoren komunetik botatzen direlako.
Komunetik botatako objektu txikiak ez dira beti hondakin-urak tratatzen dituzten
araztegietan
berreskuratzen.
Ondorioz, objektu horiek estolderian barrena joaten dira ingurugiro naturalera eta, azkenik, itsasora iritsi arte. Horregatik, horien
zati
bat
topatzen dugu.
hondartzetan
#09 GALDERA
KOTOIZKO TXOTXAK
ZER AUKERA ERABIL DITZAKE ORDEZKARI POLITIKO BATEK INGURUGIRORA BOTATAKO KOTOI-TXOTXEN KANTITATEA MURRIZTEKO?
#09 ERANTZUNA Onartutako erantzunak:
Jendea kontzientziatzea komunetik bota ez ditzan, hondakinurak biltzeko sistemak eta estolderiak hobetzea (sare unitarioak gaikako sareekin ordezkatzea, nagusiki), erabilera bakarreko plastikoen aurkako legea, industria presionatzea bestelako materialak erabil ditzan (zura...).
KOTOIZKO TXOTXAK
#10 GALDERA
KOTOIZKO TXOTXAK
ZER IRTENBIDE PROPOSA GENIEZAIEKE INDUSTRIEI HONDARTZETAKO KOTOITXOTXEN KOPURUA MURRIZTEKO?
#10 ERANTZUNA Onartutako erantzunak:
Plastikoaz bestelako materialak erabiltzea txotxak egiteko (zura, kartoi trinkoa...), kontzientziatze-mezuak jartzea kaxetan, publizitatea...
KOTOIZKO TXOTXAK
KOTOIZKO TXOTXAK KOTOIZKO TXOTXEK ERAGINDAKO KUTSADURA MURRIZTEKO IDEIAK.
Kotoi-txotxak: zakarrontzira bota. Garbitzeko bestelako irtenbideak erabiltzea: belarriak garbitzeko koilaratxoak, belarrirako HOPI kandelak, arbendol gozoaren olioa, txotx biodegradagarriak, ur epela. Erabilera bakarreko plastikozko kotoi-txotxen erabilera baztertzera bideratutako legea. ÂŤKomunak ez dira zakarrontziakÂť dioen komunikazio eta kontzientziatze-kanpaina bat egin.
KOMUNAK EZ DIRA ZAKARRONTZIAK!!
#11 GALDERA
PLASTIKOZKO MIKROPARTIKULAK
ZER DIRA PLASTIKOZKO MIKROPARTIKULAK? 1.
Plastikozko hondakinen zatiketatik eratorritako hondakinak.
2.
Plastikozko partikulak, batik bat produktu kosmetikoetan erabiltzen direnak, beren ezaugarri esfoliagarriak direla eta.
3.
Plastikozko folikuluak (plastikoaren lehengaia), garraioan galdutakoak.
#11 ERANTZUNA
PLASTIKOZKO MIKROPARTIKULAK
2. Plastikozko partikulak, batik bat produktu kosmetikoetan erabiltzen direnak, beren ezaugarri esfoliagarriak direla eta.
Produktu bakar bat, esaterako aurpegigarbigarri bat, plastikozko 360.000 mikropartikula izatera hel daiteke. Zenbait produktutan, mikropartikulek produktuaren bolumen totalaren % 10a osatzen dute.
#12 GALDERA
PLASTIKOZKO MIKROPARTIKULAK
NOLATAN TOPATZEN DITUGU KOSMETIKOETAN ERABILITAKO PLASTIKOZKO MIKROPARTIKULAK ITSAS INGURUNEAN? 1.
Lantegietako fabrikazio-prozesuaren ondorioz.
2.
Itsasoz garraiatzean edukiontziak galtzearen ondorioz.
3.
Ostrek ekoizten dituzte.
4.
Dutxako edo konketako hustubidetik joaten dira eta araztegiak ez dira horiek iragazteko gai.
#12 ERANTZUNA
PLASTIKOZKO MIKROPARTIKULAK
4. Dutxako edo konketako hustubidetik joaten dira eta araztegiak ez dira horiek iragazteko gai.
Araztegi gehienek berreskuratzeko txikiegiak izanik, mikropartikula horiek araztegi-saretik igaro eta itsasoan amaitzen dute ibilbidea.
#13 GALDERA
PLASTIKOZKO MIKROPARTIKULAK
ZER NEURRI HAR DITZAKE EUROPAR BATASUNAK PLASTIKOZKO MIKROPARTIKULAK NATURATIK DESAGERRARAZTEKO? 1.
Plastikozko mikropartikulen erabilera debekatuko duen araubidea proposatzea.
2.
Kontsumitzaileak produktu higienikoen osaketari buruz informatzea eta kontzientziatzea.
3.
Higienerako produktu naturalen aldeko politikak aplikatzea.
EU
#13 ERANTZUNA 1, 2 eta 3, Hirurak.
Plastikozko mikropartikulen arazoa konpontzeko irtenbideak badaude, norberak bere erantzukizuna dauka!
PLASTIKOZKO MIKROPARTIKULAK
#14 GALDERA
PLASTIKOZKO MIKROPARTIKULAK
ZER ALTERNATIBA ERABILTZEN DITUZTE ZENBAIT INDUSTRIAK PRODUKTU KOSMETIKOETAN PLASTIKOZKO MIKROPARTIKULEN ORDEZ? 1.
Zur-mamitik eratorritako eraldatutako zelulosaz osatutako materiala.
2.
Maskorrak, fruta-hezurrak, mineralak, banbua, arroza eta argizari naturalak.
3.
Deshidratatutako meloi-haziak.
#14 ERANTZUNA 1, 2 eta 3, Hirurak.
Plastikozko mikropartikulen ordezko aukera ugari daude, erabil ditzagun!
PLASTIKOZKO MIKROPARTIKULAK
#15 GALDERA
PLASTIKOZKO MIKROPARTIKULAK
BA AL DA PLASTIKOZKO MIKROPARTIKULARIK EZ DUEN PRODUKTU KOSMETIKORIK EDO ZAINTZARAKO PRODUKTURIK? 1.
Bai.
2.
Ez.
#15 ERANTZUNA
PLASTIKOZKO MIKROPARTIKULAK
1. Bai. Plastikozko mikropartikulak esfoliatzeko produktu kosmetikoetan aurkitzen dira batez ere (aurpegigarbigarria, gorputzerako krema esfoliagarria...) edo ezaugarri zuritzaileak dituzten hortzetako pastetan. Produktuak
plastikozko
mikropartikularik
duen
jakiteko, deskargatu ÂŤBeat the MicrobeadÂť aplikazioa; higienerako produktuen barra-kodea eskaneatu eta mikropartikularik duen ala ez esango dizu. Produktuaren
osaketan
hauek
ikusten
badituzu,
produktuak plastikozko mikropartikulak dituela esan nahiko du: polietilenoa (PE), polipropilenoa (PP), nylona, polietileno tereftalatoa (PET) edo polimetil metakrilatoa (PMMA).
#16 GALDERA
PLASTIKOZKO MIKROPARTIKULAK
ZER DIRA INGURUMENEKO LOBBYAK? 1.
Utopia ederra.
2.
Egungo erronka ekologikoen aurrean herritarrek aldarrikapenak egiteko duten modua.
3.
Politikarien eta industrien gainean egindako presioa, zure beharra duena.
#16 ERANTZUNA
PLASTIKOZKO MIKROPARTIKULAK
2. eta 3. erantzunak. Herritarrek aldarrikapenak egiteko duten modua. Politikarien eta industrien gainean egindako presioa. Kalkuluen arabera, gaur egun, 5.000 eta 30.000 lobbylari inguru aritzen dira Bruselan eragin-lanetan Europako politikek beren interesen alde egin dezaten. Era berean, lege nazionalen erdiak baino gehiagok jatorria Europan duela kalkulatzen dugu. Ingurumeneko GKEetako presio taldeen lana sektore pribatuenaren dituzte)
txikia
aldean edo
(lobbylarien ahula
iruditu
2/3
ordezkatzen
badakiguke
ere,
funtsezkoa da ingurumenaren eta herritarren ahotsa erabaki
maila
gorenetan
entzunarazteko.
Surfrider
erakundeak arrakasta ugari izan du legeak aldatzeko eta itsas inguruneari, itsasbazterrari eta erabiltzaileei babes handiagoa eskaintzeko gauzaturiko eragin-lanean, beraz, merezi du harengan sinestea, baita harekiko osagarriak diren Surfriderren beste jardueretan ere: lan judiziala eta kontzientziatze eta hezkuntza jarduerak, baita hitzarmenak ere, herritarrekin, ordezkari politikoekin zein industriarekin.
PLASTIKOZKO MIKROPARTIKULAK PLASTIKOZKO MIKROPARTIKULAK MURRIZTEKO IDEIAK.
Mikropartikularik erabiltzen ez duten higienerako produktuak aukeratzea (http:// get.beatthemicrobead.org/)). Osagai natural biodegradagarriekin erraz ordezkatu daitezke, esate baterako, intxaur-azalekin, abrikot-hezurrekin edo gatz-kristalekin (mikropartikulekin ordezkatu, merkeagoak baitira eta azalera erregularragoa baitute). Antzeko propietateak dituzten, baina kutsagarriak ez diren materialak ikertzea. Produktu kosmetikoetan plastikozko konposatu iraunkorren erabilera debekatzea (plastikozko mikropartikulak dituzten produktu higienikoak debekatu dituzten AEBetako estatuak: Illinois, Kalifornia eta New York). Surfrider-en lobby kanpainan parte hartu Kosmetikari buruzko Europako Zuzentarauaren berrikuspenean, mikropartikulak debekatzeko (2015-2016). Hiritar lobbyan parte hartu kosmetikoetan mikropartikulak erabiltzea debekatzeko.
Ureko hondakinak beren jatorrian murriztea helburutzat daukan egitasmoa. Ibaietan, lakuetan, ozeanoetan eta itsas hondoetan burututako bilketa aktibitateei esker, gizartearen jarrera aldaketa bultzatzen du, hezkuntza kanpaina baten bidez. Aktibitateetan zehar bildutako informazioak nondik norako orokorra egiteko aukera ematen du, europako araudia hobetzeko asmoz.
www.oceaninitiatives.org/es/
OCEAN INITIATIVES 2015-EKO BABESLEAK