DIAGNOSTIKO FASEA AZAROA-URTARRILA
SUSTATZAILEA
LAGUNTZAILEA
TALDE TEKNIKOA
AURKIBIDEA
1. DIAGNOSTIKOA
SARRERA 6 SEKTOREKAKO SAIOAK
13
HAURRAK 14 GURASOAK 26 EMAKUMEAK 32 JUBILATUAK 36 ELKARTEAK ETA OSTALARIAK 40
SAIO IREKIA 45 ONDORIOAK
GAI NAGUSIAK 54 DISEINURAKO GAI KLABEAK 56
53
ZALDIBIA PLAZARA!
2014an abiatu zen Zaldibiaren etorkizuna partaidetza prozesuan landutakoan oinarrituz, udalak Zaldibiako Eraikin Publikoen gaineko Ekintza Plana sortu zuen 2016an. Bata zein bestea uztartuta, plazaren eraberritzeari ekin zitzaion. Udal Eraikin berria egiteko lanak martxan direla, plazaren diseinu berria zehazten joateko unea heldu da. Estalpea, parkea, egonlekuak‌ denon artean herriaren bihotza den plaza antolatzeko prozesu parte hartzailea da, Zaldibia plazara! 2019ko azaroan hasitako prozesu honek, Zaldibiko herritarren partaidetza sustatzea du xede, hau da, martxan jartzea herritarrek aktiboki eta zuzenean parte hartzeko kudeaketa eredu bat.
6
SARRERA
ZALDIBIA PLAZARA! PROZESU PARTE HARTZAILEAK HURRENGO ERRONKEI ERANTZUNGO DIE: > Herri dinamika zabala egitea prozesuaren nondik norakoak ezagutzera emateko, herritarrekin kontrastatzeko eta haien balorazioak nahiz ekarpenak jasotzeko. >Plaza eraberritzeko proiektu-lehiaketa ireki, eta berau garatzea, herritarrak prozesu horretan hasieratik amaierara inplikatuz.
Helburu nagusia herritarren partaidetza ardatz izanda Zaldibiko plaza eraberritzeko gakoak, ideiak, lehentasunak... zehaztea litzateke, etorkizunean garatuko den plaza berriaren oinarriak finkatuz. 7
HELBURUAK
>Zaldibiko Udalaren eta biztanleen artean partaidetza finkatzea lan-prozedura gisa, eta, halaber, udal kudeaketan pertsona orok parte har dezan lortzea. >Parte hartzeko egitura eta dinamikak sortzea eduki politikoarekin, eta gure udalerrian herritarrek parte hartzen jarraituko dutela ziurtatzea. >Aurretik abiatutako prozesu parte hartzailearen oinarrietatik abiatuz prozesuari jarraipena ematea. > Plaza ingurua era integral batean birmoldatzeko prozesua garatzea. > Espazio publikoak era parte hartzailean definitzea. > Herriatarren arteko harremana elkar errespetuz eta berdinatsunean garatu ahal izateko espazioak egokiak definitzea. > Genero berdintasunean oinarritutako espazio publikoaren ezaugarriak definitzea. > Genero estereotipoekin apurtzeko eta berdinen arteko tratu onak bultzatzeko espazioen erabilera ezberdina definitzea. >Herriaren izaera dela eta, euskara eta hizkuntza bizikidetzarako, zein kultur arteko bizikidetzarako egokia izango den harreman espazioak definitzea.
8
9
PARTE-HARTZAILEAK Fase honetan helburua herriko plazaren eremuaren diagnostiko bat egitea da, eta saio hauetan inplikaturik dauden talde guztiek parte hartzea komeni da. Herritarren parte hartzeaz lorturiko emaitzak barne mailan landu dira eta talde motorearekin konpartitu eta kontrastatuko dira hurrengo faseko pausuak zehazteko. Horretarako saio proposatu da:
mota
ezberdinak
-Sektorekako saioak: -Haurrak -Nagusiak -Gurasoak -Emakumeak -Elkarteak
egitea
KOMUNIKAZIOA
Prozesua ezaguarazteko beharrezkoa ikusi da komunikazio kanpaina egitea. Abiapuntua irekia zen, baina argi zegoen hasieratik proiektuak izaera propio bat hartu behar zuela herrian, bizitza propio bat, eta horretarako beharrezkoa izan da planteamendu konkretu bat egitea. Proiektu publiko-komunitario bat izanik, Udala izan behar zen kanpaina honen dinamizatzailea eta babeslea, baina Hiritik At-ek kanpainaren diseinu aholkularitza eskaini eta euskarriak prestatu ditu. Prozesuaren abiapuntu komunikatiaboa Ardiki eguna aprobetxatuz abiatu zen, bertan prozesuaren helburuak eta honek izango zituen faseak azaldu zitzaizkien bertaratutakoei, horretarako eskuorriak banatu ziren. Hortaz gain plazako argazkien erakusketa ere jarri zen. Gainontzeko lan komunikatiboa euskarri fisiko eta digitalak uztartuz egin da. Saio sektorialetarako sektore bakoitzeko jende erreferentearen bidez ere zabaldu da deialdia sektorekako gonbidapen zuzenak eginez. Deialdiak zabaltzeko, udalak normalean erabiltzen dituen tresnak ere erabili dira, twiter, web orria, paneletako kartelak...
-Saio irekia: Herritar guztiei zuzenduta. -Talde motorearekin bilerak.
10
11
SEKTOREKAKO SAIOAK
13
HAURRAK NOIZ: 2019-11-20 NON: LARDIZABAL ESKOLAN SAIOAREN IRAUPENA: 90' PARTE HARTZAILEAK: 5. ETA 6. MAIALAKO IKASLEAK PARTE HARTZAILE KOPURUA: MUTILAK: 11 NESKAK: 13
SAIOAREN DESKRIBAPENA 1. ARIKETA Plazara iristeko bideak zeintzuk diren identifikatu zituzten lehen ariketan. Plazako sarrerak, nondik datozen, ibilbidea‌markatu zituzten herriko planoan, honakoei erantzunez: Etxetik natorrenean zein ibilbide erabiltzen dut? Eskolatik natorrenean zein ibilbide erabiltzen dut? Beste ibilbiderik? Plazan zehar nundik nora mugitzen naiz? 2. ARIKETA Plano baten gainean gaur egun burutzen dituzten jarduerak kokatu zituzten, honakoari erantzunez: zertan aritzen zarete plazan egunerokoan? Jai egunetan? Egun berezietan? Jarduera horiek norekin burutzen dituzten aipatzeaz gain jarritako gometxaren ondoan honen inguruko informazioa jaso zuten. Ibilbideak markatu eta erabilera espazioak markatu ondoren plazakon eremuaren inguruan zituzten proposamenak aipatu zituzten. Hurrengo orrietan talde ezberdinen emaitzak ikus daitezke eta talde guztien emaitzaren laburpena eta hauen irakurketa.
14
15
16
17
18
19
20
21
IBILBIDEAK Etxetik plazarako ibilbidea egiten dutenean normalean plazaren eskubira bizi direnak kultur etxe zaharreko tartetik sartzen dira plazara eta ezkerretan bizi direnak Joxepane ondotik. Eskolatik plazarako bidea egiten duten gehienetan, jantokira doazenean kantxan jolastera doazenean...frontoiko pasabidetik sartzen dira plazara, oso ibilbide ohikoa da beraientzat. Aipatzekoa da, haurrak nahiko autonomoak direla eta askatasunez aritzen dira plazatik sartu irtenean. Ibilbideak marrazteko esaten zaienean beraien desira lerroak marrazten dituztela, ez diete zebra bide , espaloiei..erreparatzen. Gurasoek aldiz ibilbidea marraztean zebrabideak, arrisku puntuak...oso era argian adierazten dituzte ERABILERA Egunerokoan erabilera nagusiak udaletxepean, elizpeko aterpean eta eliza aurreko plazako gunean kokatzen dituzte. Asteburuetan plaza era zabalagoan erabiltzen dute eta jai bereziak daudenean ere antzeko erabilera egiten dute. Aipagarria da Sant Fe kalearen beste aldean kokatzen diren eremuak ere plazako erabilera horretako parte bezala markatzen dituztela. Plazaren diseinua lantzerakoan kontuan izan beharko da Santa Fe kalearen alde banatan ematen den erabilera eta bi eremuen arteko ibilbide seguru bat beharrezkoa izango da. 22
23
EKARPENAK ETA PROPOSAMENAK >Iturri berria jartzea
>Parkea berriztu
>Frontoiko argiak beranduago itzaltzea
>Jolas gehiago
>Plazan gauean argia jartzea
>Parkea tirolinakin
>Frontoi irekian estalpe bat
>Petardo lekua
>Leku bat aterpearekin jartzea
>Eskalatzeko pareta
>Terrazak erabiltzen ez direnean jasotzea
>Skate park-a
>Beisbolean ibiltzeko baseak
>Bankuak berritu
>Ostiko beisbolean jolasteko lekua
>Banku gehiago jarri
>Gurasoek baloia indarrez botatzen uztea, orain umeen ondoan ezin dugu.
>Izkutatzeko leku gehiago
>Parkea udaletxea dagoen lekura aldatzea ez molestatzeko
24
>Eliza kendu >Komun publikoak
>Parke dibertigarriagoa
>Udaletxe berria
>Parkea txiki eta handiagoentzat
>Udaletxe barruan sartzen uztea goxo egoteko.
>Parkea handitu
>Udaletxe barruan jolasak
25
•
GURASOAK
• •• •
•‚ -€ • ƒ•
† „•…
•€
• „… ‡ • •‚
SAIOAREN DESKRIBAPENA
1. ARIKETA
NOIZ: 2019-11-20 NON: KARREANEN SAIOAREN IRAUPENA: 90' PARTE HARTZAILEAK: PLAZAKO GURASOAK PARTE HARTZAILE KOPURUA: GIZONEZKOAK: 0 EMAKUMEZKOAK: 8
Plazara iristeko bideak zeintzuk diren identifikatu zituzten lehen ariketan. Plazako sarrerak, nondik datozen, ibilbidea…markatu zituzten herriko planoan, honakoei erantzunez: Etxetik natorrenean zein ibilbide erabiltzen dut? Eskolatik natorrenean zein ibilbide erabiltzen dut? Beste ibilbiderik? Plazan zehar nundik nora mugitzen naiz?
ˆ•
•‹
•ŽŒ …• ‚ • Ž‚… • Ž‚ • …• •‚ ‘ •‚
Ž ‰…•„ ‡… ’€ “•
•‘ ˆ•‚…
3. ARIKETA Zaintza lanari lotutako jarduera horiek aurrera eramateko zein oztopo antzematen zituzten galdetu genien azken ariketan. Espazioa egokitu ta al dago zaintza lanetarako? altzariak, argitasuna, materiala, irisgarritasuna, Inseguritate sentsazioa, kotxeak, segurtasuna...gaien inguruan hitz egin genuen taldeetan.
26
‡•
† •Š ‰… •
2. ARIKETA Plano baten gainean gaur egun burutzen dituzten jarduerak kokatu zituzten, zertan aritzen diren plazan, zein jarduera puntual egiten duten, nola erabiltzen dute plaza aisialdian eta nola zaintza lanetan... Zaintza lan horiek burutzen zituzten kasuan haurren zaintza lan horiek egiteko zein gunetan kokatzen ziren eta bertatik zein espazio kontrolatzen zuten aztertu genuen. Haur txikiak direnean beraiekin mugitzen dira plazan zehar, nagusiagoen zaintzaz arduratzen direnak taberna gunetik egiten dute zaintza hori eta haurrek plazatik haratagoko eremuak askatasunez erabiltzeko baimena izaten dute.
‡ˆ‰
•‚
Œ
•‘ €• ‘ ‚
•‚
• •‘
•€ ‹
27
IBILBIDEAK Alde batetik haurrek plazan egiten duten zirkuitoa eta beste alde batetik beraiek etxetik plazara egiten duten ibilbidea marrazten dute gurasoek. Normalean bai haurrekin bai haur gabe ibilbide berak egiten dituztela aipatzen dute. Aipagarria da ibilbidean zehar aurkitzen dituzten oztopoak markatu izan dituztela planoan, eskailerak, segurtasun eza, zebrabide eza... Gehienak plazara Joxepane eta Hogarraren tartetik sartzen dira. Errekaren bestaldean bizi direnek atzeko sarrera eta lehengo kultur etxeko tartea ere erabiltzen dute plazara sartzeko, baina gehiengoak Joxepaneko sarrera erabiltzen du. Uda garaian eta aisialdirako, frontoi atzeko pasealekua oso atsegina dela eta ibilbide hori egitean frontoi atzealdeko sarrera erabiltzen dutela aipatzen dute. Ibilbide hau uda garaitik at, egunerokon eskolara joateko ere erabiltzen dute batzuek. Talde batean udaletxeko gaur egungo eraikina kentzean errepideak sortu ditzakeen arriskuak aipatu dituzte. Eraikina eraistean espazio zabal handiago geldituko da errepidearen ondoan eta hori moduren batean babesteko beharra adierazten da. Errepidea itxi edo mugatzearen gaia aipatu da, errepideak espazio publikoa banatzen duenaren iritzia dago.
28
29
ERABILERA Hurrengo irudian gurasoek egiten dituzten ekintzen planoa ikus daiteke. Hau da gurasoek egunerokoan plazan daudenean egiten duten espazioaren erabilera:
>Frontoi atzea kontuan izan diseinuan
>Jarlekuak egokitu
>Frontoian estalpea
>Jarleku luzea denok sartzeko
Zaintzari lotutakoak:
>Eszenatoki, estalpe mugikorra
>Jarleku epelagoak, goxoagoak, egurra...
Haurrekin Meriendatu Bankuetan egon Kultur etxean,liburutegira joan , yoga.. Haurrekin arrainak ikusi Itzaletan egon Haurrekin zisnea ikusi Elizpean egon euria denean Udaletxepean, euria denean egon Liburutegira liburuak hartzera joan Iturrian udan globoekin jolastu Zaintza lanak Eserita egon Ezkur arbolan jolastu Eguzkitan egon
>Estalpe bat neguan bizia egoteko
>Adinekoentzat egokitutako bankuak.
>Jaietarako gune estali bat
>Plazako ikuspegia mantentzea, erdian oztopo gabe
Aisialdiari lotutakoak: Jaietan denetik egiten da plazan Tabernan kalamareak jan igandetan Asteburuetan terrazen arteko gunean egon Tabernan afaldu Jaietan berbena Jaietan txoznetan egon San Juan jaietan egon Poteo,festak
30
EKARPENAK ETA PROPOSAMENAK
>Ur txorroak udarako >Parkea estaltzea >Material naturalak parkean: horriak, enborrak...
>_Petril altuaren diseinua berrikusi, seguratsuna >Udan plazan zuhaitz beharra.
>Skate park txikia
>Iturriak beharrezkoak, egokitutakoak
denon
neurrira
>Bankuen kokapena hobetu
>Haurrek estalita jolasteko alternatiba.
>Errepidea oinezkotu
>Plazako sarrerak mantendu
>Haurrek jolasteko altrenatibak plaza osoan zehar.
>Errepidearen inguruan segurtasuna behar da.
>Ezkur zuhaitza mantendu
31
EMAKUMEAK
SAIOAREN DESKRIBAPENA
NOIZ: 2019-11-20 NON: KARREANEN SAIOAREN IRAUPENA: 90' PARTE HARTZAILEAK: EMAKUMEAK PARTE HARTZAILE KOPURUA: GIZONEZKOAK: 0 EMAKUMEZKOAK: 3
Emakumeak dira hein handi batean egunerokoan espazio publikoa bizi dutenak, hauek baitira oraindik ere lan erreproduktiboa burutzen dutenak, eta hori horrela izanda ere lan produktiboaren parametroetan diseintzen dira orokorrean espazioak. Horri buelta emateko eta lan erreproduktiboa zentralidadean jarriz, emakumeek egunerokoan espazioari buruzko duten iritzia jasotzeko plantetatu zen saio hau. Deigarria da Gurasoen saioan ere parte hartu zutenen gehiengo emakumeak izatea, lan erreproduktibo horrek emakumeengan duen pisuaren adierazle 1. ARIKETA Plazara iristeko bideak zeintzuk ziren identifikatu zituzten lehen ariketa honetan. Plazako sarrerak, nondik mugitzen gara plazan, ibilbidea‌markatu zituzten herriko planoan. Emkumeek plaza eta inguruan gauean zuten pertsepzioa ere jaso nahi izan genuen eta gauean, jaietan plazarekiko zuten harremanean sakondu genuen. 2. ARIKETA Plano baten gainean gaur egun burutzen dituzten jarduerak kokatu zituzten, zertan aritzen diren plazan, zein jarduera puntual egiten duten, nola erabiltzen dute plaza aisialdian eta nola zaintza lanetan... 3. ARIKETA Zaintza lanari lotutako jarduera horiek aurrera eramateko zein oztopo antzematen zituzten galdetu genien azken ariketan. Espazioa egokituta al dago zaintza lanetarako? altzariak, argitasuna, inseguritate sentsazioa, kotxeak, segurtasuna...
32
33
IBILBIDEAK
EKARPENAK ETA PROPOSAMENAK
Plazako eremurako ibilbideak aztertzerako orduan, herria bere osotasunean begiratzeko joera izan zuten. Lanketa esparrua plaza izanik ere herriko espazio publikoen lotura egoki eta ibilbide sare bat izatea oso garrantzizko jo dute, espazio publikoen sare bat osatzeko proposamenak marraztu eta ibilbide alternatibo osatu bat planteatuz.
> Frontoia estaltzeko aukera ikusten da, baina zail ikusten da hori lortu ahal izatea.
Hortaz gain, ibilbide horiek gauez egiterako orduan gune batzuetako argitasun falta aipatu zuten, frontoi atzean, eskola inguruko aparkalekuan eta karreane inguruko plazako atzealdeko sarreran. Segurtasunari eta espazio publikoaren erbilerari lotuta, Sant Fe kalea tarte batean moztearen ideia aiapatu zen. Udaletxe zaharra botatzen denean espazio gehiago geldituko da errepidearekin konatktuan eta hor seguratasuna moduren batean beramatzea ikusten zen, egun berezietan kalea ixten dela ikusita egunerokoan ere gune hori oinezkoentzat izateko aukeraz hitz egin zen, merkatari eta baimenduentzako tarte bat uztirik edo antzeko formularen bat erabiliz. ERABILERA Erabilerari dagokionez , egunerokoan gehien erabiltzen duten espazio, frontoi ondoko pertrila eta taberna ingurua da, euria ari duenean berriz elizako arkupea. Egun berezietan plaza asko erabiltzen dela aiipatzen da, baia haurren bai nagusien toapgune eta aisialdirako espazio dela. 34
>Estalpe polibalente baten beharra aipatzen da. >Frontoiaren alternatiba modura estalpea udaletxe berriaren alboan egitea proposatzen da. > Eatalki barruan kokatuko lirateke: eszenatokia, jolas gune eremu bat... >Estalpea eremu erabilera anitza izango litzateke. > Estalpea eta udaletxearen arteko erlazioa, kota aldaketarekin jolastuz. > Estalkia aldeetatik ixteko aukera izatea proposatzen da. > Jolas gune espazio konkretu bat izan beharrean plazan zehar jolasteko aukerak zabaltzea proposatzen da. > Petrilak oso ondo baloarzten dira, baina material goxoagokoak izatea proposatzen da, egurra... > Banku luzeak izatea, jende asko batera jartzeko modukoak > Natur elementu gehiago jartzea: zuhaitzak, loreak... > Gaur egun baloiak plazaren erdialdea inbaditzen du, hau ekiditeko neurriak hartzea proposatzen da, bankuak... 35
NAGUSIAK NOIZ: 2019-11-21
SAIOAREN DESKRIBAPENA Tertulia formatuan hiru gai ezberdinen inguruko hausnarketa egitea izan zen saioren helburua. Plazaren identitatean, adinekoak biltzeko espazioaren eta plazaren inguruko harremanean , eta irisgarritasunean zentratu zen saioa.
NON: KARREANEN
Gai horiek lantzeko antzinako eta gaur egungo argazkiak erabili ziren, plazaren memoriatik abiatu eta etorkizuneko plazaren gaineko hausnarketa egiteko memoriaren ibilbidea erabiliaz.
SAIOAREN IRAUPENA: 90'
Saio interesgarria izan zen eta adinekoek plazarekiko duten harremanaren gaineko informazioa asko bildu genuen. Tertulian ari ginen bitartean akta jasotzen ibili ginen eta plano geinean beraien kezka, behar eta erabilerak jaso genituen.
PARTE HARTZAILEAK: ADINEKO PERTSONAK PARTE HARTZAILE KOPURUA: GIZONEZKOAK: 1 EMAKUMEZKOAK: 8
36
37
IBILBIDEAK Ibilbideei dagokienez gehiengoak plazara sartzeko aurreko sarrera erabiltzen du. Aldameneko sarrera egun berezietan edo hileta egunetan erabiltzen dela aipatzen da. Erreka albotik datorren atzeko bidea ez dute normalean erabiltzen, baina farmaziara joan behar dutenean lasterbide bezala erabiltzen dute. EKARPENAK ETA PROPOSAMENAK >Udaletxe berrian, nagusien egoitzak (hogarrak) izango duen disposizioaren gaineko kezka azaltzen dute, oso garrantzitsua ikusten dute tabernako terrazak orain duen orientazio bera edukitzea, eta beste terrazarekin kontaktu bisual zuzena izatea. Nagusien egoitzako sarrerari zentralidadea eman beharz aiola aipatzen da. >Iturria beharrezko ikusten dute, agian kokapena aldatu daiteke, baina kontuan izan behar da Taloak egiten diren lekutik gertu egoteko. >Estalpe baten beharra argi ikusten da. Frontoi estalian ekimenak egiten direnean ekimenek xarm agaltzen dutela aipatzen da. Estalpeaz gain korronteak ere kontuan eduki behar direla aipatzen da. >Elizako gelak eraistearen beharra aipatzen da, petatxo bat bezala ikusten da. >Plaza berrian espazio "monumental", zabal eta libre bat egotea beharrezkotzat jotzen da. >Gaur egungo bankuak egoki baloratzen dira, baina hauek hotzak direla aipatzen da. >Zuhaitz gehiago jartzeko beharra ikusten da baina hauek zein motakoak diren aztertzea garrantzitsua dela aipatzen da, zuhaitz mota batzuen hostoak irristakorrak izan daitezkeela aipatzen da eta horri arreta berezia jarri behar zaio. >Santa Fe kalea salbuespenekin ibilgailuentzat ixtea ondo baloratzen da. >Txistulariaren estatua dagoen lekuan mantentzearen ideia azaltzen da. >Irisgarritasunari eta plazako pabimentua arreta jarri beharra azpimarratzen da. 38
39
ELKARTE ETA OSTALARIAK NOIZ: 2019-11-21 NON: KARREANEN SAIOAREN IRAUPENA: 90' PARTE HARTZAILEAK: ELKARTE ETA OSTALARIAK PARTE HARTZAILE KOPURUA: GIZONEZKOAK: 4 EMAKUMEZKOAK: 5
40
Eragile eta elkarte ezberdinei deialdi zuzena egin zitzaien saioan parte hartzeko, herriaren eragile eta elkarte sarearen iritzia jakitea oso baliagarritzat jotzen da. Ariketak egiteko eta talde bakoitzaren beharrak identifikatu haal izateko elkarte bakoitzak kolore bat hartu zuen bere jarduerak aurrera eramateko behar zuen espazioa markatzeko. 1. ARIKETA Plazara iristeko bideak zeintzuk diren identifikatu zituzen. Plazako sarrerak, nondik etortzen diren, ibilbidea‌Elkartetik natorrenean? Ekimenak egiten ditudanean, kalejirak, jaiak...? Plazan zehar nundik nora mugitzen gara? 2. ARIKETA Plano baten gainean gaur egun burutzen dituzten jarduerak kokatuko zituzten, plazako espazioa nola erabiltzen duten aztertuz. Materiala non jartzen duten, postuak, dantza non egiten duten...
ELKARTEEN PLANOAK ETA ONDORIOAK!!
3. ARIKETA Egiten dituzten jarduera horiek aurrera eramateko zein oztopo antzematen zituzten galdetu genien azken ariketan. Espazioa egokituta al dago ekintza berezietarako? altzariak, argitasuna, materiala, irisgarritasuna... Zein beharrizan aurkitzen dituzue asetu gabe eintzak burutzerakoan? Plazako altzariak funtzio berezirik bete behar al dute?
41
IBILBIDEAK Ibilbideen inguruan dantza taldea da espazio era dinamikoenean erabiltzen duen taldea, kolore laranjaz ikus daiteke plazatik sartu irtena nundik egiten duten kalejiran doazenean. Gainontzeko taldeek sarrera ibilbideei dagokionez gehienetan Joxepaneko sarrera erabiltzen dute. Aipatzen da, materiala plazara sartzeko ibilgailuak erabiltzen dituztela normalean, horretarako orain arte dagoen pasua zabalik mantentzea beharrezkoa ikusten da zamalan lank egiteko. ERABILERA Erabileraren inguruan talde bakoitzak ekintza bakoitzean espazioaren erabilera ezberdina planteatzen du, eta ekintza batzuek plaza bere osotasunean erabiltzen dute, baita Santa Fe kaleko eremu bat ere. Gazte festetan, eliza eta udaletxe arteko espazio erabiltzen da. Eszenatokia petrilaren inguruan jartzen da eta txosna bere inguruan. Ardiki egunean frontoia jartzen dira postu gehienak eta plaza osoa zehar gainontzeko ekintzak banatzen dira. Festetan, frontoian eszenatokia kokatzen da eta txosnak udaletxe inguruan. Bazkari eta afari herrikoiak egiteko eguraldi ona dagoenean frontoia erabiltzen da, eta euria denean elizako arkupea. 42
Ekitaldi politikoak, erakusketak... egiteko, Joxepane aurreko eremua erabiltzen da, jendea hemen elkartzen da era naturalean. Dantzarko normalean udaletxearen eta elizaren arteko eremua erabiltzen da, udaletxera begira egiten da dantza. Dantzari txiki egunena udaletxe aurreko espazioa erabiltzn da, baita jaietako txupinazoan ere. Tabernetako terrazak presentzia handia dute plazan eta elkartzeko gune naturala dira. Garrantzia handia ematen zaio espazio honi eta diseinu berrian bi terrazen arteko harremanari arreta jartzeko beharra ikusten da. Hiletak direnean eliza eta plaza erabiltzen dira, familiakoen ibilgailueek frontoira sartzeko aukera izaten dute. Hileta zibilak direnean, hauek egiteko udaletxe azpiko espazioa erabiltzen da euria dagoenean. Askotan txiki gelditzen da espazioa. Euria ari duenean, elizako arkupea eta udaletxeko arkupea erabiltzen dira ekintzak egiteko. Espazio horiek nahikoa ez direnean frontoi estalian antolatzen dira gauzak, baina jendeak askoz gutxiago parte hartzen du bertan denean, eta giroa ezberdina izaten da.
EKARPENAK ETA PROPOSAMENAK > Estalpe baten beharra ikusten da, tamaina aldetik gaur egun egiten diren ekintzak jasotzeko modukoa. > Frontoia estaltzearen ideia ateratzen da, elizarekin negoziazioa abiatzeko beharra. > Plazaren akustikari arreta jartzea. >Plazako haize korronteak kontuan izatea. > Eguzkia, itzala kontuan izatea > Logistikarekin lotutako kontuak aipatzen dira, fokuak, argiztapena, iturria..hauek kontuan izatea ren beharra aipatzen da. >Dantzarako espazio libre bat izatea. >Gaur egun aurrera eramaten diren ekintzak ahalbidetzen jarraitzen duen espazio bat izatea. >Aipagarria da migranteak erabiltzen dituzten espazio konkretauak markatzen direla, gurasoen saioan gai honen inguruko hausnarketa jarri zuten mahaigainean eta plazaren disenu berriak jendea elkarren artean gehiago harremantzen lagundu behar duela aipatu zen. >Eraikinen disposizio berriak plaza eta Gaztetxeren harremana ere aldatuko du eta honek plazarekiko lotura handiago izateko aukera emango du.
43
44
SAIO IREKIA
45
SAIO IREKIA
Sektorekako siaoak amaitu ondoren Saio irekia burutu zen, diagnostiko orokorretik abiatu espazioaren detalle txikiagoak lantzea eta aurrera begirako proposamenak adosteko ariketa egitea zen saioa helburua.
NOIZ: 2019-12-12 NON: HERRIKO ANTZOKIAN SAIOAREN IRAUPENA: 120' PARTE HARTZAILEAK: HERRITARREI IREKIA PARTE HARTZAILE KOPURUA: GIZONEZKOAK: 12 EMAKUMEZKOAK: 12
46
1. ARIKETA Talde bakoitzean A3ak banatuko genituen argazkiekin, helburua plazako irudi bakoitzean ikusten dutenaren inguruan hausnartzea da. Plaza erabiltzerako orduan zein oztopo antzematen duten identifikatuz eta espazioen detaileei erreparatuz: altzariak, argitasuna, materiala,kokapena... Plaza erabiltzerako orduan zein espazio dira atseginak? Eskuartean zuten argazkian elementua edo ingurua markatu eta horrekin harremanetan txarteltxo bat jarri behar zuten egoki edo desegoki bezala markatuz eta horren zergatia bertan idatzz 2. ARIKETA Saio sektorialetan ateratako proposamenen zerrenda eman zitzaien, horiekin ados ez ados zeuden adostu behar izan zuten taldean, eta horrez gain beste proposamenik izatekotan hori ere txertatu., horretarako semaforoan teknika erabili zen. Berde markatzen zituztenak proposamenak planoan kokatu behar zituzten ondoren. Ariketa amaiera arte burutzeko denbora gutxi izan zen eta gehienak proposamenak espazioan kokatzeko tarterik ez zuten izan.
47
EKARPENAK ETA PROPOSAMENAK 1.TALDEA > Iturri batzuen beharra plazan > Lorontzi handiak, ez dira politenak baina beharrezkoak bai > Parke baten beharra bai baina udaletxe parean ez Ariketen ondorio orokorrak taldez taldeko emaitzetan eta proposamenen balidazio taulan jasotzen dira hurrengo orrialdeetan.
> Eserlekuak bai baina elkarrizketak bultzatzeko modukoak
Proposamenen balidazio taulan aurretik agertzen ziren proposamenen egokitasuna ebaluatu zuen talde bakoitzak semaforoaren koloreei jarraituz.Taula batean jaso dira talde guztien iritziak eta gai bakoitzaren inguruan sortzen den adostasun edo desadostasuna ondorio nagusietan jaso da gero.
> Santa Fe kalearen errepide itxura aldatu (adokina, kolorea‌)
> Santa fe kaleko espaloiko piboteak ez, baina aparkatzea eragotziko duen zerbait bai, bankuak a adibidez.
> Zebrabide zabalagoa Santa Fe kalean > Santa Fe kaleko komertzioen espaloia moldatu, gaur egun ez dagoelako libre > Elizako saloien egoera txarra ikusita, bota egingo genuke
Azken ariketa adostasuna zuten proposamenak espazioan kokatzea izan zen, ondorengo irudiak jasotzen da talde bakarra amaiera arte burutu zuen ariketa. Beste talde batek bi elementu bakarrik kokatu zituen eta hirugarren taldeak ez zituen proposamenak espazioan kokatu.
48
49
2.TALDEA
3.TALDEA
> Santa Fe kalea kotxeentzat irekita komertzio ordutegian, asteburuetan itxita
> Bankuak bi aldetara jarri, aurrekoan zeuden moduan
> Kanala bistaratu
>Txistua plazan bai, baina hor? Udaletxe ondoan?
> Plazako sarbidea kotxeentzako moztu eta Joxepane atzetik bideratu
> Jolaslekua mantendu eta aniztasun gehiagorekin hornitu
> Argiteria handitu gaueko 10:00arte, gero jeitsi
> Lorontziak mugitzeko modukoak jarri
>Modulokako eszenatoki bat izatea udalak
> Saloiak bota, ez dira erabilgarriak eta eliza simetrikoa jarriko genuke
> Autobus geltokia plazan berraztertu
> Berdeguneak handitu
> Petrilak mantendu > Santa Fe kaleko zuhaitzak mantendu > Kanala bistaratu > Santa Fe kaleko piboteak estetiko itxusiak dira, eta ahal bada gabe, bestela altuagoak > Kotxeak geldiago joateko neurriak hartu, pabimentua aldatu eta bestelako zerbait > Illatiko terraza mantendu baina itxura politagoa eman
> Frontoia mantendu > Txirula mantendu hor edo beste nonbait > Terrazak ondo daude > Kotxerik pasa behar ez bada oinezkoa delako, lorontziak eta piboteak kendu > Plaza inguruan dauden eraikinak egoera txarrean daude eta plazari itxura txarra ematen diote > Haur parkeko zona oso betea eta zokoratuta ikusten dugu > Lur zorua koskakin eta irristakorra da euri egindakoan, estetiko ez da ondo ikusten > Frontoiko atea, pasadizo eta paseo politak dira, mantentzea komeni da > Saloiak ez dira erabiltzen eta egoera txarrean daude. > Plazako zorua irristakorra da > Petrilaren altuera handia da kultur etxe aldetik > Parke inguruan eserleku egokiak daude eta beharrezkoa da > Terrazen arteko gunea jendea elkartzeko gunea da > Santa Fe kalea, egokia izango litzateke oinezkoa izatea. Piboteak kendu, zentzurik ez duelako > Santa Fe kalea oinezko izatea edo behintzat ordu batzuk ondo egongo litzateke > Illatiko tabernako terraza, zebra bide ondoan dago eta haurrei bisibilitatea kentzen die bide gurutzatzeko.
50
51
52
ONDORIOAK
53
GAI NAGUSIAK
54
•
Estalpea Kokapena ez dago argi Frontoia estaltzea denek ez dute ikusten Gehienek ez dute beste kokapen bat bisualizatzen
•
Estalpearen ezaugarriak Gune polibalente bat estali behar duen ideiak indarra dauka Ez da mugikorra izatea ikusten
•
Haur parkea Kokapena ez da argi ikusten Parkea bakarrik estaltzea ez da ikusten Parke plazan integratuago egotearen ideiarekin ados Gune dibertigarriago, jolas aberatsagoekin. Denok bat egiten dute gaur egungo jolas eremua oso mugatua dela. Naturarekin lotuago dagoen parkea, elementu naturalekin
•
Jolas espezifikoak Haurrek aipatutako jolas espezifikoak, eskalada, skate...ez dira plazan ikusten, horiek beste eremu batzuetan egon behar dutela aipatzen da taldeetan Haur jolasek plazan beste modu batera egon behar dutela ikusten da, modu orokorrago batean eta integratuago
•
Santa Fe kalea Moldatzea ikusten da, zehaztasunetan dago aldea Trafikoa moteltzeko neurriak hartzea ikusten da Oinezkotzearekin zalantzak daude, ordutegiak, noiz..
• Kanala Sektoreko bileretan aipatu ez bazen ere, bi taldetan aipatu da, hortaz garrantzia eman diote gaiari. •
Elementuak, altzariak Bankuak elkarrizketarako eta bi aldetara jartzekoak Iturria moldatu, baina beharrezkoa ikuten da Ez da eszenatoki finko ez mugikor baten beharra ikusten, baina udalak bat izatea aipatzen da. Komun publikoen beharra adierazten da (hau eraikin berrian jasota dago)
•
Natur elementuak Zuhaitzak mantendu kopuruz, baina lekua moldatu behar bada moldatu Berdeguneak presentzia gehiago izatea
•
Mantendu beharrekoa Frontoiko petrila Txistua, baina kokapena aldatu daiteke Terrazak parez pare egotea Zuhaitzak, baina kokapena moldatu daiteke Orokorrean elementuak aipatzen dituzte baina ez dute elementuek plazaren diseinua baldintzatzeko ezaugarririk aipatzen
•
Sarrera Gaur egungo sarrerak mantentzearen ideia errefortzatua ateratzen da, baina batzuek kotxeen sarbidea Joxepane atzetik bakarrik izateko ideia aipatzen dute
• Eguzkitzapena Garrantzia ematen zaio, bain gune eguzkitsuak zein itzaletan egoteko guneak izateari, estalpearen kokapenarekin adi egon beharko da kontu honekin. •
Argiztapena Asko aipatu den gaietako bat da, batetik argitasun falta eta bestetik gaueko ordutegia, neguan batez ere jolasteko aukera mugatzen delako, bereziki frontoian
55
GAI KLABEAK DISEINU FASEAN ARRETA BEHARKO DUTEN GAIAK
•Estalpearen gaiaren inguruan zalantza asko atera zen taldeetan, lekua erabakitzeko arazoak azlatzen dira. • Estalpeak izan behar dituen ezaugarrien definizio falta nabari da, argi dute zer nahi ez duten, baina ez dute garbi zer nahi duten. Diseinu fasean ezaugarrien inguruko lanketa egitea beharrezkoa ikusten da. •Diseinu fasean haurren garapenerako eta plazaren diseinurako egokia izengo den jolas eremua lantzea garrantzitsua izango da. Bai eskolaren baitan ematen ari den hausnarketari lotuta bai gizartean ematen ari den filosofia aldaketari erantzunez. •Santa Fe Kalearen moldaketa edo oinezkotzea landu beharreko beste gaietako bat izango da. Fokoa jarri beharko da espazioaren ezaugarrietan, bide segurtasunean,erabilera ordutegietan... •Elementuei dagokienez, elkartzeko eta egoteko guneak aipatzen dira gehien bat, garrantzia handia ematen zaio terrazen inguruan sortzen den elkarbizitzari, plazaren eskala aldaketak gai honetan izan dezakeen eragina neurtu beharko da. •Plaza egunerokoan bizigarriago egiten duten ezaugarriak, argia, itzala, eguzkia, materialen aukeraketa, lurzoruen aukeraketa... Plaza epel eta goxoagoa lortzea izango da erronka. TALDE MOTOREAREN EKARPENAK •Talde motorean ekarpen moduan, kota ezberdintasunaren gaia eta kanalaren gaiaren inguruan lanketa egitea proposatzen da, gai hauek klabe izan daitezkeela adierazten da. Gainontzean egindako analisiarekin ez da desagostasunik aipatzen. Batzuek plazaren eta estalpearen ezaugarrien gaineko zalantzak agertu izana horren inguruko lan sakonagoa egiteko aukerarik egon ez izanari egozten diote. Hori horrela, diseinu fasean adibideak eskaini eta herritarrei dauden aukera posibleak imaginatzeko aukera ematea oso garrantzizko jotzen da.
56
57
ZALDIBI, 2019ko URTARRILA