Kontukontari Motzin
Aldizkaria
39
43
ZALDUPE Ondarroako Eskola Publikoko
2014ko ABENDUA
Kaixo Zaldupe eskolako kideoi, Zuen esku artean duzue 43. Kontu-kontari. Bertan, 2015-2016 ikasturteko lehen hiruhilekoan egindako ekintzen berri laburra ematen dizuegu. Konturatuko zarete irailean hasi ginetik zenbat ikasi dugun eta zenbat ekintzetan parte hartu dugun! Lanean ekin eta ekin jardun dugu eta, konturatu orduko, Gabonak heldu zaizkigu. Egin ditugun ekintza guztiak dira bereziak, baina guztien artean bi azpimarratu nahi genituzke, biak euskaren egunaren ospakizunarekin lotutakoan. Alde batetik, eskolan grabatu genuen Lipdub-a. benetan ikusgarria da! Eskerrik asko gurekin batera parte hartu zenuten guztioi! Zaldupe eskolak euskaraz bizi eta ikasi nahi duelako! Bestetik, Hondar Ahuak guraso elkarteak aurten, eta bigarren urtez antolatu duen Danborrada ikusgarria! Benetan pozgarria da hainba lagunek herriko kaleetan zehar sortutako giro bikaina! Eskerrik asko antolatzaile eta parte hartu zenuten guztioi! Datorren urtean, aurten ezin izan duzuenok
ANIMATU ETA PARTE HARTU, euskarak merezi du eta. Guk egin ditugun ekintzez gain, kontatu behar dizuegu udan Zaldupe eskolako teilatua berritu dutela. Honez gain, jada hasita daude patio txikiari hertsidura ipintzen, gure eskolako txikienak gozo-gozo egon daitezen jolastordu eta bazkalostean. Guzti hauengatik eskerrak eman behar dizkiegu Ondarroako Udalari eta Eusko Jaurlaritzari.
0-2 HAURRESKOLAPARTZUERGOA
Kaixo laguntxook, Ikasturte berri bat hasi dugu haurreskolan eta dagoeneko poz-pozik etortzen gara danok elkarrekin jolastera. Ikusten duzuen moduan panderetak eta marakak hartu eta Olentzeroren abestia entsaiatzen ibiltzen gara, haurreskolara datorrenean politxo abesteko eta honela opari asko ekartzeko.
Eguberri Zoriontsua eta Urte Berri On!!
Kontu-kontari... Motzin 43.
HAUR HEZKUNTZA Kaixo, lagunok! Ikasturte berri honetan ere hemen gabiltza lan eta lan, jolastu eta jolastu. Ze ondo pasatzen dugun. Zelako famauk gazen!! Ikasturte hasieran urte bikook, nahiz eta batzutan negargura pixka batekin egon, esan genezake lagun asko egin ditugula eta gero eta pozago gatozela eskolara.
Kontu-kontari... Motzin 43.
Gauza berri pilo bat egin ditugu lagunekin: jolastu, dantzatu, abestu‌ psikomotrizitate gelan primeran pasatzen dugu saltoka!
Nahiz eta amatxo eta aitatxok egindako janaria faltan bota, goxogoxo jaten dugu eskolako jantokian.
Kontu-kontari... Motzin 43.
Zaldupe eskolako ekintzetan parte hartzea gustuko dugu. 2 urtekook txapeldun!
Udazkena heldu da eta 3 eta 4 urtekoak institutura hosto bila joan gara. Zenbat hosto desberdin eta ze ondo pasatu dugun! 3 urtekoontzat gure lehenengo irteera izan da Zaldupen gaudenetik eta asko gustatu zaigu, UPI!
Aurten 5 urtekoak mundua ezagutzeko asmoarekin etorri gara eskolara. Horretarako, bidai agentziara joan eta bertan hainbeste katalogo kuskuseatu ditugu: Europakoak, Asiakoak, Euro Disney.... Bueltan, neka-neka eginda Zuberoa okindegian atsedenaldi txiki bat egin dugu eta bertan, oparitutako ogiarekin hamaiketakoa egin dugu, bai ogi goxoa!
Kontu-kontari... Motzin 43.
4 eta 5 urtekook Ondarruko Txomin Agirre liburutegira joateko aukera izan dugu eta primeran pasatu dugu han kontatutako ipuinak entzuten. Desioen putzuan txanpon bana bota eta bakoitzak eskari bat egin dugu.
Eta Urriaren 30ean‌ zelako sorpresa! Sorgin bat etorri zaigu eskolara Halloween gurekin ospatzera. Hasieran apur bat beldurtu arren, bai sorgin jatorra! Kontu-kontari... Motzin 43.
Azaroak 25ean emakumeenganako indarkeriari ezetz esan diogu haur hezkuntzako ikasle eta irakasleok.
Gabonak datoz eta txintxo-txintxo portatu garenez Olentzerok Kontu-kontari... Motzin 43.
opariak ekartzea espero dugu. Gabon zoriontsuak eta urte berri on!
LEHEN HEZKUNTZA 1.
Zikloa
IRTEERA
PIRATEN ETXERA
Ikasturtea hasi bezain laister, badaezpada ere, gerorako utzi gabe, 2. mailakoak Pasaiako Piraten etxera joan ziren hiru egun pasatzera. Hasierako nerbioak, emozioak, beldurrak‌ uste baino lasaiagoak izan ziren eta berehala denbora pasatu. Elkarrekin bizitako une polit haiek atzean utzi beharrak berriro pena ekarri zien. Izan ere, zoragarri pasatu zuten, jolasak, bidaiak, berbenak, pijama-desfilea ‌ egiteko, non aukera hoberik?
Kontu-kontari... Motzin 43.
.
DINOSAUROEN GARAIA Azken bost asteotan, dinosauroan garaian murgilduta ibili gara buru-belarri: nola jaio ziren, nolakoak ziren, zer jaten zuten, zergatik desagertu ziren, etab. ikasi dugu, besteak beste. Aipatu behar dugu zaila egin zaigula hain izen bereziak ikastea (Apatosaurus, Iguanodon, Brachiosaurus, Pteranodon...). Horrez gain, paperezko brontosauroak, buztinezko fosilak eta hormirudi erraldoi bat ere egin dugu, ikasi dugun guztia azalduz. Ikusgarriena egin dugun sumendia izan da; sumendi horretatik labea atera da eta denok aho zabalik geratu gara hari begira. Azkenean, maketa polita lortu dugu eta garrantzitsuena, ondo pasatu dugu.
Kontu-kontari... Motzin 43.
GALDONARA IRTEERA Urriaren 9an, 1. eta 2. mailako neska-mutilok txango txiki bat egin genuen Galdonara, ikasturte berriko lehenengo txangoa, hain zuzen ere. Eguraldia lagun, poliki-poliki, oinez abiatu ginen. Patxadaz ibili ginen eta helduaz batera, hamaiketakoa egin genuen. Gero, ziburuetan, zomorroak batzen, zaldiak ikusten eta aringa-aringan ibili ginen. Goiza berehala pasatu zen eta konturatu orduko, bazkaltzeko sasoia iritsi zen. Bazkaldu eta jolasean aritu ginen berriro. Handik lasterrrera, izozki bana jan, autobusa hartu eta Zaldupera iritsi ginen. Egun ederra pasatu genuen lagun artean jolasean.
Kontu-kontari... Motzin 43.
EUSKERA EGUNA Abenduaren 3an, Zaldupen, Euskera Eguna ospatu genuen, nahiz eta guretzat Euskeraren Eguna urteko 365 egunetan izan. Aurten, eskolako jai batzordeak ekintza berezia, lip duba, antolatzeko proposamena luzatu zigun. Horretarako, Esne Beltza taldearen “Euskaraz bizi nahi dut� abestia ikasi eta landu genuen. Denok eskulanak, hormirudiak, marrazkiak etab. egin genituen gelak eta karrejuak apaintzeko. Slogan asko asmatu genituen eta grabazio eguna baino lehen bi entsegu egin genituen. Gustura ibili ginen globo, koloredun kamiseta, txano, peluka, betaurreko eta kolore artean. Egunari berea emateko, aurten barriro, danborrada ederrarekin bukatu genuen. Sautrela eta Guk euskaraz donuekin Zaldupetik Itsas Aurreraino joan ginen danbor hotsak lagunduta. Guztia antolatzeko parte hartu zenuten guztioi, eskerrik asko.
Kontu-kontari... Motzin 43.
2.
zikloa
AIERIKO PADURAKO HEGAZTIAK Azaroaren 12an Aieriko padurako hegaztiak ikustera joan ginen. 9etan ornitologo bat gure zain zegoen Artibai ibaiaren ondoan. Ornitologoa hegaztiak ikasten eta ikertzen dituen pertsona da. Hona hemen hegaztiei buruz ikasi genuen hainbat gauza: Euli-txoria ikusi genuen zuhaitzen artean. Txori hau txikia, gris kolorekoa eta insektujalea da. Kalatxoriak kaioak deitzen direla esan zigun, eta arrak badira buruan borobil beltz bat dutela. Borobil hau neguan handitu eta udan txikitzen da. Gaztetan, kaioen lumak grisak dira, baina helduak direnean zuriak dira. Kaioak taldeka bizi dira. Hegaztiak eta txoriak, bi berba hauek ez dira sinonimoak, txoriak hegazti txikiak dira: Kontu-kontari... Motzin 43.
kaioak ez dira txoriak, baina txantxangorriak bai, txoriak dira. Hegazti asko ikusi genituen: belea, ubarroia (kormorana), martin arrantzalea, lertxuntxo txikia, kaio hankahoria, enarak‌ ONDO PASATU GENUEN!
GOROZIKARA IRTEERA Urriaren 2an, ostiralean, 4. eta 3.mailako ikasle guztiak Gorozikara joan ginen. Mendiko bidean euria hasi zuen eta oinez gindoazenez txanoa eta aterkiaz tapatu behar izan ginen. Hala ere, berehala atertu zen eta egun ona izan genuen. Bertan, Gorozikako baserri auzora heldu ginenean, asko jolastu genuen, baita hartu genituen landare batzuen hostoekin kolonia ere egin genuen, hango baserrietako animaliak ikusi, urarekin ibili eta batez ere asko gozatu genuen inguruneaz. Kontu-kontari... Motzin 43.
Bazkaldu aurretik, alboko baserriko andreari giltza eskatuta, plazako baselizan sartu ginen. Eliza barrutik ikusi genuen eta Gorozikako jaien inguruan, San Juani buruz eta aspaldiko kontu askori buruz egin genuen berba. Horrela, herri-ohitura polit asko galtzear daudela konturatu ginen, gaur egun ez baitira lehen bezala egiten. Baselizatik irten eta segituan bazkaldu genuen. Ondoren argazkiak atera, gehiago jolastu eta amaitzeko, etxerako bideari ekin genion. Hasieran, Gorozikako errepidetik aldapan behera abiatu ginen eta aldapa amaitutakoan, gainerako zatia, bide gorritik egin genuen eskolaraino. Oso ondo pasatu genuen naturaz inguratuta.
ITSASPEKO BIHOTZAK IBILBIDE LITERARIOA Kontu-kontari... Motzin 43.
Azaroaren 6an, 4.mailako ikasleak kofradia zaharrera joan ginen, “Itsaspeko bihotzak� izeneko erakusketa literario eta aktibo batean parte hartzera. Bertan, txoko ezberdinetan, jolas, ekintza eta liburu batzuk zeuden.
Guk dibertitzeaz gain, jolasen bidez eta ipuinekin ikasi ere egin genuen. Itsaspeko giroaz apainduta zeuden txokoetan maitasunari buruz, mutil eta nesken arteko berdintasunari buruz, baita etxeko lanen banaketari buruz eta gai gehiagoz ere hausnartu genuen. Azken txokoan bideo bat ikusi genuen, maitatzeko era ezberdinak daudela ikasteko. Sabaian zintzilik marmokak zituen beste txoko baten beldurra kentzeko ipuin bat irakurri ziguten. Amaitzeko liburuak ikusi, irakurri pixka bat, eta maileguan hartzeko aukera ere eman ziguten. Denok asko gozatu genuen.
Kontu-kontari... Motzin 43.
VICTORIA ITSASONTZIA ONDARROAN “Victoria” itsasontzia Ondarroara etorri zen urriaren amaieran eta gu ikustera joan ginen. Itsasontzi hau Elkanorenaren kopia da eta antzina bere izena Santa Maria zen. Santa Mariaren jabea ondarrutarra zen, Domingo de Apallua, eta horregatik ekarri zuten Ondarroara, guk ikusteko. Urriaren 25ean Nao Victoriak alde egin zuen.
Lehenengo “Boga-boga” abestu zuten han bildutakoek eta gero irrintziak bota zituzten bere omenez; ematen zuenez, gustura egon ziren Ondarroan. Portutik irteterakoan paperezko zapiekin agur egin genien eta hemendik Santander aldera joango zirela esan ziguten. Alde egiteko unean aldameneko txalupak mugitu egin behar izan zituzten, maniobrak ondo egiteko.
Kontu-kontari... Motzin 43.
3.
zikloa
AUGUSTIN ZUBIKARAI RALLYA ETA IZEBA TEKLA Urriaren 7an 5 eta 6. mailako ikasle guztiek ipuinak idatzi zituzten eta honen ostean Kofradi Zaharrean ekitaldia izan zuten. Urtero Augustin Zubikarai ondarrutar idazlea gogoratzeko eta omentzeko, Ondarroan ipuin rallya egiten dute. Ikasle bakoitzak bere ikastetxean idazten du ipuina. Horretarako ikasleei esaldi bat ematen zaie. Aurtengoak horrela zihoen: “… entzun zen herri osoan eta argi guztiak itzali ziren bat-batean” Idatzi ondoren kofradi zaharrera joan ziren udalak antolatutako ekitaldia ikusi eta entzutera. Sarreran, ikasle guztiak, borobilean eseri ziren piano baten inguruan. Informazio asko eman zien bertan zegoen gizonak, lehiaketa baten antzerakoa egin zien. Amaieran, ”Felisak ez daki jotzen …” abestia abestuz eta eskuekin erritmoa eramanez amaitu zuten ekitaldia. Handik egun batzutara lehiaketako irabazkeak nortzuk ziren jakin genuen. ZORIONAK PARTE-HARTZAILE GUZTIEI! Kontu-kontari... Motzin 43.
KIRMEN URIBE ZALDUPEN Kirmen Uribe Zaldupe eskolan. Marabilli festibalari buruz hitz egin zien 5. eta 6. mailako ikasleei. 2015eko irailaren 28an, Kirmen, Zaldupeko liburutegira etorri zen bere laguna zen, Aitzol Aramaio zenari buruz hitz egitera. Aitzol zinemagilea zela esan zuen, eta bera omentzeko, lagunek, �Marabilli� festibala antolatu zutela Ondarroan. Aipatutako jaialdia bi urtetik behin egiten da eta musika, kanta, pelikulak, dantzak ‌ egiten dira eta egingo dira herrian.
Kontu-kontari... Motzin 43.
GARAZI ETXABURU ZALDUPEN 2015EKO URRIAREN 30EAN GARAZI ETXABURU ZALDUPEN IZAN ZEN 3. ZIKLOKOEKIN. 5 eta 6. mailakoak liburutegian elkartu ziren Garazi Etxabururekin batera. Denbora luzea igaro zuten Garaziren hitzaldia entzuten. Garazi, Zaldupen ibilitako ikasle ohiak, bere dantza ibilbidea kontatu zien ikasleei. Esan zien eskolatik institutura joan zela eta handik Gasteizera, batxillerra ikasi eta dantza akademiara. Gaur egun dantzatik bizi dela esan zien. Oso pozik entzun zituzten bere hitzak, eta une ederra igaro zuten berarekin. ESKERRIK ASKO GARA
Kontu-kontari... Motzin 43.
KARMELE ETA MARI JOSEREN AGURRA Zaldupe eskolako lehen hezkuntzakoak saloian batu ziren omenaldi txiki bat egiteko. 2015eko Urriaren 29an, 10:45etan Zaldupe eskolako ia ikasle eta irakasle guztiak psikomotrizitate gela handian batu ziren Karmele eta Mari Jose ludotekako arduradunak 17 urtetan izan zirenei agur on bat egiteko. Eurak 2015eko udan utzi zuten lana, baina ezin izan zutenez agurrik egin eta merezi zutela pentsatu ondoren., Kontu-kontari... Motzin 43.
udazkenean egitea erabaki zuten. Biak gezur txiki batez engainatuak etorri ziren eta atea zabaldu eta gero, hainbeste jende eta marrazki ,kartela “Eskerrik asko Karmele eta Mari Jose“ ipinita, emozioz gainezka, negarrez hasi ziren . Gauza asko egin ziren: Antzerkiak, bertsoak, ‌ eta erregalo asko eman zizkieten 4., 5. eta 6. mailakoen partez. Oso pozik joan ziren etxera eta beste guztiak ere ondo pasatu zutela esan zuten.
Kontu-kontari... Motzin 43.
KARMELE ETA MARI JOSERI KOPLAK
Karmele Mari Jose arduradun onak gu aguantatzearren zuei zorionak.
Zaldupe eskolatik joan zarete aurten ondo pasatu dugu zuekin jolasten.
17 urtetan gustura zuekin ta nahi duzuenean bisita bat egin. Kontu-kontari... Motzin 43.
Doinua: Ama begira zazu
ZALDUPEKO IKASLEAK MUTRIKUN 5. eta 6.mailakoak Mutrikura joan ziren oinez. 2015eko irailaren 30ean Zaldupeko hirugarren zikloko neska-mutilak, Mutrikuko igerilekuetan izan ziren. Goizean, eskolatik irten eta mendiko bidea hartuta Mutrikura heldu ziren. Bero handia egiten zuela aprobetxatuz bainu ederra hartu zuten herriko igerilekuetan. Egun guztian zehar ibili ziren saltoka. Bertan bazkaldu, kartetan ibili, bainu ederrak hartu eta ondoren, autobusera abiatu eta laurak aldera Ondarroara bueltatu ziren.
Kontu-kontari... Motzin 43.
Doinua: Ama begira zazu LA MECANICA DEL CARACOL Radio Euskadiko zientziaren inguruko irratsaioa. 2015eko urriaren 23an, Radio Euskadiko kazetaria den Eva Caballero etorri zen eskolara ikasle eta irakasle batzuekin La mecanica del caracol irratsaioa grabatzera. Ikasleek natura eta science arloetan egindako esperimentuak kontatu zituzten, landaretza tailerrean eta ortuan egiten dituzten lanen azalpena eman zuten. Honez gain, Gunterren Pauliren fabuletan irakurri eta landutakoa azaldu zuten. Kazetariarekin batera Manu Hernandez irakaslea etorri zen eta hainbat esperimentu interesgarriak egin zituen ikasleen eta irakasleen aurrean. Irratsioa entzun nahi izanez gero, sartu zaitezte zaldupe.eus web orrian eta lotura bertan aurkituko duzue.
Kontu-kontari... Motzin 43.
Azaroak 25
Tailerrak: ESKERRIK ASKO DANOI!
Kontu-kontari... Motzin 43.
ABENDUAREN 3a EUSKARAREN EGUNA Ah zelako idea ona Zaldupekuk euki dabena Euskararen Eguna aldarrikatzeko. Ikasle, irakasle, guraso, bolondres, sukaldari, zaintzaile, danak batea
EUSKARAZ IKASI ETA BIZI nahi dabela bideo baten agertu dabe. Poza eta alaitasuna nagusi bideo horretan. Ummm!!!Datorren urtin neuk be agertu nahi dotela esan bitset Ondio ez dozule ikusi??? Zeren zain zaz, ba???? Youtube-n sartzi baño ez dakazu: https://youtu.be/9hCrMjuWV40 Esne Beltza taldin “Euskaraz Bizi Nahi Dut” abestixe kanta eta dantza eiñaz Zaldupeko eskolakuk euskararekiko konpromiso sendu daukela bista-bistan geatzen da. Ikusi, entzun, kanta eta dantza eurakin batea. Aurten benetan merezitxuez ekarriko doitxuazen opari ederrak. SEGI HOLAN!!! Geu be entera Kontu-kontari... Motzin 43.
gaz gara
Kontu-kontari... Motzin 43.
Kontu-kontari... Motzin 43.
Kontu-kontari... Motzin 43.
GABONETAKO KONTSUMOA Gabonetako Publizitateak Publizitateak eramaten gaitu. Gehiegikeri arazoak sortzen ditu osasunean, bai
kontsumoak ez du amaierarik. erakartzen gaitu. honek bai ingurumenean.
Honen aurrean, Komunitateak proposamenak dizkizue:
Zaldupe Eskola honako luzatzen
Kontu-kontari... Motzin 43.
GURE PROPOSAMENAK OPARIAK-KONTSUMOA Opari ekologikoak erosi, pilarik gabeak, material egokiz eginak, birzikla daitezkeenak, kutsatzen ez dutenak‌ o
Sorpresazko opariekin kontuz ibili. Maskotak erosi aurretik ongi pentsatu, bizidunak dira. Askok ez dute etxerik, abandonaturik egoten dira eta adoptatu egin daitezke. o
Kontu-kontari... Motzin 43.
ENERGIA-KONTSUMOA o
Gabonetan energia kontsumoa handitzen da.
Modu eraginkorrean jokatu ezkero, kaleetako argiekin, etxeetako argi apaingarriekin… kontsumoa gutxitu dezakegu. o
HONDAKINAK o
Behar ez dugunik ez erosi.
o
Sortutako hondakinak egoki birziklatu.
Guzti horrekin jabetzen garenean INGURUMENARI lagunduko diogu, hondakin gutxiago sortuko dugulako! HORREZGAIN EGUBERRITAN ERE:
MURRIZTU – BERRERABILI – BIRZIKLATU!
EGUBERRI ZORIONTSU ETA JASANGARRIAK OPA DIZKIZUE ZALDUPE ESKOLAK!
GABON ZORIONTSUAK FAMILIAN BATU Kontu-kontari... Motzin 43.
MAHAIAN ELKARTU ETA BERTSOAK KANTATU AFALDU ETA GERO DATOR OLENTZERO OPARI ASKOREKIN URTERO-UTERO GABONAK HELDU DIRA ONDO PASATZEKO, LAGUNEKIN JOLASTU TA DESKANTSATZEKO Doinua: Olentzero
Gabon zoriontsuak eta urte berri on!
Kontu-kontari... Motzin 43.