Ehbildu berriozar prentsa oharra 1

Page 1

Berriozarko EH Bildu prentsa oharra Berriozarko Alkatetzarako hautagaia EHBildu koalizioaren aldetik Raul Maiza izanen da, gaur egun alkateorde eta hirigintza zinegotzia dena Berriozarko Kulturgunean gaur, arratsaldeko 6etan ospatu den ekitaldian EH Bilduk bukatzen ari den legealdi honen balantzea zabaldu du auzokideen aurrean. Nafarroa Baiko Xabi Lasa eta Bilduko Olaia Juarez hautetsiak azken lau urteotan gobernu taldeak burututako jardueren berri zehatza eman dute. Gaur egungo Alkateak eta zinegotziak azpimarratu dute Udalak arlo ekonomikoan burutu behar izan duen ahalegin berezia, izan ere Nafarroako Gobernuak ezarri dituen murrizketek eragin gogorra izan baitute udaletan. Hala eta guztiz ere, egindako lanaren gaineko balorazio baikor eta guztiz positiboa egin dute. Beste aldetik, EH Bilduk ekitaldia baliatu du maiatzeko hurrengo Hauteskundeetako alkategaia aurkezteko. Xabi Lasa Alkateak iragarri du gaur egungo Alkateorde eta Hirigintza Zinegotzia den Raul Maiza izanen dela EH Bilduko zerrendaburua. Lasaren arabera “heldu den ekainetik aurrera etapa berri bat hasiko da Berriozarren. EH Bilduk hautagai bat aurkezten du zerotik abiatuko ez den talde bat lideratzeko. Aldez aurretik egindako lan sakon baten esperientzia eramanen du berekin, horrek ezkerreko politikak, publiko eta komunaren defentsa eta krisi honen biktimei laguntzeko estrategiak mantentzeko betae eskainiko dio”. Lasak, halaber, azpimarratu egin du “garai berri baten aurrean gaudela hagitz inportantea Euskal Herrian bakea erdiesteko, euskara Iruñerrian bultzatzen eta zabaltzen jarraitzeko eta gure herriarendako askatasun helburu berriak jorratzeko”. Bukatzeko Raul Maizak berak hitza hartu du. Alkategaiak azpimarratu du “EH Bildun tokia dutela eredu ekonomiko, ekologiko eta sozial berri baten alde apustu egiten dugun guztiok, aberastasunaren banaketa justuago baten alde gaudenok, eta langileez osatutako gehiengo soziala erreferentzi nagusitzat hartzeko prest dagoena”. Maizak segurtatu duenaren arabera Berriozarren “ezker abertzaleak gobernatu ala eskuindar espainolzaleek eginen dute. Zerbitzuak pribatizatuko dituen gobernu batek ala publikoaren alde jokatuko duenak, euskara baztertuko duenak ala euskararen alde jarraituko dugunok, erran nahi baita, alternatiba aurrerakoiaren aldekook, baliabideen kudeaketa publikoa defendatu eta hiritarrekin elkarrizketan etengabe gaudenok ala eskuindarrek”. Hautagaiak auzokideak gonbidatu ditu hauteskunde-programaren burutzean parte hartzera. Horretarako arloen araberako lan taldeak sortuko dira “denon artean hauteskunde programa on eta aberatsa prestatu dezakegulako Berriozarrentzat”. EH Bilduko zerrendan egonen diren beste hautagaiei buruz Maizak iragarri du datozen asteotan osatuko dela zerrenda, eta bere asmoa agertu du “gizon eta emakume talde serio eta langile bat osatzeko, gaitasun handikoa eta ilusioa transmititzeko gai izanen dena lan instituzionalean esperientziaduna, langile, solidario eta zintzoa”. “EH Bildun argi dugu. Udal politika egiteko modurik hoberena auzkokideekin kontatzea da, haien galderak, proposamenak eta iritziak entzunez. Herritarren parte-


hartzea bultzatzea premiazkoa da demokrazia benetakoa izan dadin, lau urtean behin burutzen den hitzordu elektorala baino askoz gehiago. Bermea gara zerbitzuak kudeaketa publikoan mantentzeko eta auzokideen onurarako kalitatea segurtatzeko� baieztatu du egungo alkateordeak eta hurrengo hautagaiak�. Berriozarren, 2015eko urtarrilaren 31a Oharra: Ohar hau ezin da argitaratu arratsaldeko honetako 18:00 ordura arte.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.