LABURBIRA 2014 Film Laburren Zirkuitua
Martxoaren 14tik apirilaren 16ra
ABUZTUA. 2013 (17´) PELLO GUTIERREZ Pello Gutierrezek Zazpi T’erdi ekoiztetxea sortu zuen 2007 urtean, David Aguilarekin batera. Ordutik dokumentalak, laburmetraiak eta bideo sormenak landu ditu bertan, zuzendari, errealizatzaile edo edizio lanetan. Komiki eta telebista gidoilari lanetan ere jardun du, eta 2002 urtetik aurrera ikus-entzunezkoari buruzko tailerrak ematen ditu heldu eta haurrentzat. Sinopsia Julenek mugitu ezin den amonaren ardura izango du uda euritsuko arratsalde sargorietan. Egunek aurrera egin ahala, hasierako axolagabetasuna jakin-min bilakatuko da. Kontakizun bat maitasuna eta izuaren mugan. Sariak eta jaialdiak • Golden Anteaters Film Festival, Poland 2013, Masters Of Short Film Award. • Sorsi Corti, Parlermo, Italia 2013, Best Fiction International Shortfilm. • Festival International de Contis, France 2013, Prix spécial du jury. • Fer Film Festival, Kosovo 2013, Best Short Film Award. • Premio Internacional de Cortometrajes Universidad de la Laguna, Tenerife 2013, Best Director Award. • Thess International Short Film Festival, Thesalonika, Greece 2013, Cinematic Achievement Award • Lekeitioko Zine Bilera, 2013. Film labur onenaren saria. Goian ageri direnez gain, Abuztua mundu osoko zine jaialditan egon da azken urtean, besteak beste Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian, Pariseko L'inconnu Film Festival-ean, Estatu Batuetan, Colombian, eta Indian.
LABURBIRA 2014 Film Laburren Zirkuitua
Martxoaren 14tik apirilaren 16ra
AIO. 2013 (10´04´´) ERABAKI PRODUKZIOAK: OIHAN AMEZUA, KARLOS IBARBIA, NETZER BEREZIARTUA, ASIER SUSTAETA.
Azpeitiko ekoiztetxe amateurra da Erabaki produkzioak. Lau lagunek osatzen dute taldea, eta helburu nagusia zine eta bideogintza indartzea da, laburmetraiak ekoiztuz. Aldi berean, Azpeitian dagoen hutsune eta gabezia betetzen saiatzen dira.
Iaz “Oinaze egoitzak” filma izan zuten Laburbiran, taldearen lehen lana, eta 2013an “Aio” film laburra ekoiztu dute. Bi lan hauek Lekeitioko zine bileran sarituak izan dira. Sinopsia 25 urte atzera gertaturikoak...eromenera darama sendi oso bat. Datu teknikoak • • • •
Zuzendaria: Asier Sustaeta Argazki zuzendaria: Oihan Amezua Zuzeneko audioa: Karlos Ibarbia Atrezzoa/makilaia: Netzer Bereziartua
LABURBIRA 2014 Film Laburren Zirkuitua
Martxoaren 14tik apirilaren 16ra
EUSKALDUN BERRIAREN ESKETXA. 2013 (5´12´´)
KEPA ERRASTI Batez ere aktore bezala da ezaguna Kepa, telebistan, zineman eta antzerkian ibilitako baita. Azken urtetan gidoilari bezala ere aritu da. Aretxabaletako Loramendi euskara elkartearekin batera burututako lana dakar Laburbirara, prozaka.eus ikuskizunerako sorturikoa. Sinopsia Robertok izugarrizko borondatea dauka euskaraz jarduteko. Handiegia, antza, batzuentzat… Datu teknikoak • • • • •
Gidoia eta zuzendaritza: Kepa Errasti Argiztapena: Xabier Ormazabal Soinua: Ainara Luarizaierdi Produkzioa: Loramendiko Sustapen Taldea Aktoreak: Laura Perez, Aitziber Kintanilla, Eneritz Pagaldai eta Kepa Errasti
LABURBIRA 2014 Film Laburren Zirkuitua
Martxoaren 14tik apirilaren 16ra
IRUDI MINTZATUEN HIZTEGI POETIKOA. 2013 (13´20´´)
AITOR GAMETXO, MAIDER FERNANDEZ IRIARTE ETA MARIA ELORZA Aitor Gametxo (Lekeitio, 1989), Maider Fernandez Iriarte (Donostia, 1988) eta Maria Elorza (Donostia, 1988) ikus-entzunezko arloan mugitzen diren hiru gazte euskaldun dira. Urteotan lan bat edo beste burutu dute elkarrekin, “Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa” (2013) azken lana izanik. Proiektu honen esperientzia abiapuntutzat hartuta, elkarrekin lanean jarraitzea erabakitzen dute, Doloresenea-ren izenpean. Benito Ansola Saria Maiderrek, Mariak eta Aitorrek irabazi zuten 2012ko Benito Ansola Saria, eta 2013ko abenduan kaleratu da egindako film laburra. Irudi Mintzatuen Hiztegi Poetikoa proiektu bat zela aurkeztu zuten, eta sariarekin gauzatu dute lana 2013an zehar. Benito Ansola Saria Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen du, Lekeitioko Zine Bilerarekin lankidetzan. Sinopsia Gizon batek hitzak lekuak direla esan zigun. Horrela, sei hilabetez tokiz-toki ibili ginen, euskalki ezberdinetako esamoldeak bilatzen. Bidaia horretan topatutakoarekin sei esapide batu eta hiztegi txiki bat osatu dugu, pantaila hitz irudikatuen eta irudi mintzatuen topagune dela pentsatuz.
LABURBIRA 2014 Film Laburren Zirkuitua
Martxoaren 14tik apirilaren 16ra
MARYLIN. 2013 (11´15´´) IÑAKI BERAETXE Aktore moduan ezagutzen dugu batez ere, Goenkale eta Mugaldekoak telesailetan, esate baterako. Baina Iñaki Beraetxe gidoigile, zuzendari eta bikoizle lanetan ere aritzen da. Hainbat film labur egin ditu, azkenak Edozer (2011) eta Marylin (2013).
Sinopsia Askatasunari eta adiskidetasunari kantua da Marylin. Bizitza une batetik bestera aldatu daitekeela erakusten du filmak.
Datu teknikoak • Gidoia eta zuzendaritza: Iñaki Beraetxe • Kamera eta argi zuzendaria: Iñigo Kintana • Soinua: Ander Mañero, Beñat Gantxegi • Produkzioa: Miyagi Lubaki • Aktoreak: Iñaki Beraetxe, Nora Lizarralde, Ainhoa Aierbe, Karmele Askasibar eta Pitxu • Off ahotsa: Fariba Sheikhan • Off ahotsaren testua: Ainhoa Unanue • Musika: Joseba Beristain • Efektu bereziak: Luis Hernandez • Atrezzoa: Gorka Arostegi • Arropak: Marifer Azpitarte • Makilaia: Elba Perurena • Estudioa: Akene filmak
LABURBIRA 2014 Film Laburren Zirkuitua
Martxoaren 14tik apirilaren 16ra
PLAZA BAKARRA. 2013 (3´06´´) MEDIAWORKS 3.0: ION VAZQUEZ EIZAGIRRE, CARLOS ALONSO DORREGO, ION BARATAS IGLESIAS, ELBIRE RICO JÁTIVA Mediaworks 3.0 EHUko Publizitate eta Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleek sortutako taldea da. Hainbat lan egin dituzte batera eta hasieran unibertsitateko eginbeharra zena zaletasun bilakatu da. Klaseko lanez gain, pelikula laburren lehiaketa expres ugaritan hartu dute parte. Kameratoia Kameratoia ikus-entzunezkoen Rallya gazte sortzaileei zuzendutako lehiaketa da. Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen du urtero, eta lehiaketaren helburuak gazte euskaldunon sormena bultzatzea eta ekoizpen artistikoa gizarteratzea dira. 2013ko Durangoko Azokan izan zen azken edizioa, eta Plaza Bakarra lanak lortu zuen lehen saria. Sinopsia Gabonak badatoz. Amalur neskatxa gaztea urduri dago, aurten izango dituen oparien zain baitago. Baina, bere buruan galdera garrantzitsu bat ari da bueltaka... Zein da gabonen jatorria?
LABURBIRA 2014 Film Laburren Zirkuitua
Martxoaren 14tik apirilaren 16ra
SORMENAREN BIDE EZKUTUAK. 2013 (15´36´´) LARA IZAGIRRE Lara Izagirrek Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, Zinema Zuzendaritza NYFAn eta San Antonio de los Bañosen eta Film Luzerako Gidoigintza ESCACen. 2010ean bere ekoizpen-etxea sortu zuen, Gariza Produkzioak. Bere enpresarekin ekoitzi eta zuzendu ditu lehenengo film laburrak, horien artean Kea (2011), Next Stop: Greenland (2012) eta Sormenaren Bide Ezkutuak (2013), nazioarteko zinema-jaialdietan sariak irabazi dituzte azken bi dokumentalek. Sinopsia Eneko Atxa sukaldariak eta Lara Izagirre zinemagileak sormenaren bideetan barrena eramango gaituzte. Nola egiten da hiru izarreko plater bat? Nola sormen-prozesuari buruzko film labur bat? Elkarren artean hain desberdinak diren bi diziplina horien bestaldera eramango gaituen bidaia. Ikusleari proposaturiko jolasa, bien arteko jolasa, sutondo eta zinemako argi artean jolasturiko jolasa. On egin! Datu teknikoak • • • • •
Gidoilari eta zuzendaria: Lara Izagirre. Argazki zuzendaria: Jon Goitia. Argazki laguntzailea: Agare López. Editorea: Ibai Elorza. Musika: Joseba Brit.
Filmaren sariak • Film and Cook 2013 Festibaleko Laburmetrai Onena Saria • Lekeitio Zine Bilera 2013 Aipamen Berezi Saria