2 minute read
ASTEARTEA Legazpi
from GIDA 210 (Mayo 2022)
by ZUM Edizioak
gida
210. Alea. 2022ko maiatza
Advertisement
ZUM EDIZIOAK S.L.
Patrizio Etxeberria, 7 20230 Legazpi Tfnoa. 943 73 15 83-639 21 89 40 E-maila: zum@zumedizioak.com gida.aldizkaria Inprimaketa: Leitzaran Grafikak Lege Gordailua: SS-534-2015
Erredakzioa: Josema Azpeitia. Kolaboratzaileak: Asier Zaldua, Javier Mosquera, José Angel Igarzabal Argazkiak: Ritxar Tolosa, Josema Azpeitia, .... Diseinua: Truke Estudio Grafikoa Maketazioa: Ritxar Tolosa eta Josema Azpeitia
PUBLIZITATEA:
UROLA (692 79 59 71) GOIERRI/TOLOSALDEA: (Iñigo Etxenike 655 74 46 57)
ZUM EDIZIOAK-ek Gida hau banatzen du hiru hilabetean behin Urola Garaia, eta Goierriko 600dik gora tokitan, bere orrietan iragartzen diren denda eta entrepresen laguntzari esker.
KULTUR edo KIROL TALDEAK: Zuen ekintzei buruzko informazioa modu zuzenean jakinarazi diezagukezue ZUMeko helbide, telefonoa, faxa edo posta elektronikoa erabiliz.
agenda@zumedizioak.com
Nire kuadrilla
Hilabete neraman zuekin elkartu gabe: birusa, beste plan batzuk, neguko hotzak petraldutako umorea... Ostiralean, ateratzea erabaki nuen eta primeran pasa nuen. Dozena erdi kaña eta hamaika txorrada. Behar nuen.
Umemoko batzuk ginen elkar ezagutu genuenean eta elkarrekin egin ditugu azken ia 40 urteak. Haurtzarotik alopeziara.
Ikastolako garaia, Soto, La Oca Jokaldi eta Santana, Isabelitaren gozoki-denda, Videoteca 85, Xabiren amonaren etxea, Itzalon eta Zelai Arizti zineak, larunbat arratsaldetako futbol partidak, Slader, Legazpiko Nafarroa kaleko gaztetxea, Urbiako akanpadak, Areai, Beriteko txupitoak, Florida-Osaba-Gazteleku-Laket, Tom Cat, Avenida, Navarro, Katabara, Golden, Charro, Karibe Zaharra, Atari, Patxi, Anaiak, Kukue, Giroa, sanjuanak, santaisabelak, Urretxuko jaiak, sanferminak, Bilboko jaiak, Ondarroako jaiak, Durangoko Azoka, Etxarriko eta Oiartzungo akanpadak, Haroko Aste Santuak, Ordiziako gaztetxea, Ordiziako, Azpeitiko eta Azkoitiko jaiak, Oñati, Ikaztegietako sagardotegia, Eitzako jaiak, Geltokietako jaiak, Zegamako jaiak, Elgoibarko jaiak, Nafarroa Oinez, Kilometroak, Iruñeako unibertsitateko festa, Enekoren Iruñeako ikasle pisuak, nire Bilboko ikasle pisuak, Atotxa eta San Mameseko derbiak, Vicente Calderoneko egun madarikatua...
Tximas, Iker Mendi, Iñaki Torres, Ce, Letxu, Agirre, Garri, Txapela, Imanol, Txus, Junquera...
Indurain, 1996ko Tourra, Otsagabiako kanpina, Santa Engraziko eta Zugarramurdiko tortillak, Salouko diskotekako komuna, Cadiz, Vejer, Benalmadena, Benidorm, Blaneseko kanpina, Marie Blanque, Aubisque eta Tourmalet, Canfranc-eko geltokia, Poteseko tabernak, Fuentede, Alpeak, Dolomitak, Bardeak...
Parabellum taldearen kontzertua Legazpiko kiroldegian, Negu Gorriaken kontzertua Oñatin, La Polla, Hertzainak, Deep Purple, Dire Straits, Corcobado, Flamin Groovies, Barricada, Oasis, Blur, Su Ta Gar, Guns N’Roses, Smashing Pumpkins, Greenday, Bad Manners, Los Fabulosos Cadillacs... El Fary, Esteso, Pajares eta Ozores...
Enekoren R-11a, Istekoten Talbot Horizona, Osiren R-4a, Rafaren Patrola, Agusen 205a, Mitxelen Golfa, nire AXa.
Ezkontzak eta funeralak. 2022ko otsailaren 7a. Txiza egitera jaiki naiz eta ezin dut lo hartu. 04:41 A.M. Ordu ona taberna guztiak ixten zituen kuadrillari buruz idazteko.
Xabi, Rafa, Agus, Eneko, Jon, Mitxel, Osi eta Iste. Maite zaituztet, mutilak!
Goazen Legazpiko jaietara!
ASIER ZALDUA Kazetaria