1 minute read

ASTELEHENA Gabiria-Legazpi

Next Article
ASTEAZKENA Legazpi

ASTEAZKENA Legazpi

MUTILOAKO JAIAK

EKAINAK 29, ASTEAZKENA Eguerdian, festei hasiera emateko, Txerriaren jaitsiera Udaletxeko balkoira. 14:00etan Meza 14:30ean PAELLA JATEA Bazkal ondorena ELUSTONDO ANAI ARREBAk trikitilariek alaituko dute

Advertisement

EKAINAK 30, OSTEGUNA 18:30ean XXIII. PATATA TORTILA LEHIAKETA hasiko da Ondoren prestatutako tortillak gerturatzen direnen artean banatuko dira. Lehiaketan parte hartzeko Ostatun eman behar da izena. Patata tortillari laguntzeko ARDOA ere banatuko da. 20:00etan TOKA lehiaketa. Bi sari izango dira, bata gizonezko onenarentzat eta bestea emakumezko onenarentzat. Iluntze aldeko giroa IÑAKI REZUSTA eta JON SAGARNA trikitilariek alaituko dute.

UZTAILAK 1, OSTIRALA 20:00etan, XXVIII. SAGARDO DASTAKETA egingo da. • Sagardotegi desberdinetako SAGARDOA probatzeko aukera ezin hobea. • TALOAK eta PINTXOAK txorizo nahiz gaztarekin. • Ondoren, nahi dutenentzat OILASKO ERREA jateko aukera izango da. Dj OXANIk giroa alaituko du. Gaueko 23:30etik aurrera JOSELU ANAIAK taldearen eskutik dantza aspertu arte egiteko aukera.

UZTAILAK 2, LARUNBATA Eguerdian, BAZKALDU AURREKO POTEOA. 14:30ean, GAZTE BAZKARIA. 17:30ean, UME JOLASAK 21:00etan, HERRI AFARIA.

Gaueko 23:30etik aurrera:

• HIZPIDE musika taldearen emanaldia • MUGI PANDEROA trikitilari taldea UZTAILAK 3, IGANDEA 11:00etan, BOLA LEHIAKETA. Honako sari hauek egongo dira: • Lehenengo eta bigarren sailkatuarentzat • Herriko irabazlearentzat Parte hartzeko epea eguerdiko 12:00etan itxiko da eta goizez bakarrik izango da. 11:30ean MEZA NAGUSIA 11:30ean UMEENTZAKO PUZGARRIAK 12:15ean Gabiriako GORUNTZ taldearen dantza saioa. 12:30ean TXAKOLIN DASTAKETA BEÑAT TELLERIAren GAZTAK dastatzeko aukera ere egongo da. 12:45ean “HEGOAK, ERROAK eta EROAK” elkartearekin IKUSKIZUNA. Bazkal aurrekoa ELORTZA ETA IÑAKI LARRAÑAGA trikitilariek alaituko dute. 17:00etan IÑAKI VILLANUEVAren ERAKUSTALDIA (VILLANUEVARTEA). Motozerra eta egurra tailatuz irudia egingo du. 18:30ean HERRI KIROLAK PENTATLOI IKUSKIZUNA XABIER ZALDUA eta IORITZ GISASOLA Ondoren ELORTZA ETA IÑAKI LARRAÑAGA trikitilarien eskutik erromeria izango da

OHARRA:

•Gazte bazkariko eta zapatuko afarirako txartelak hartzeko deitu 943 80 11 66 telefonora

This article is from: