ONDOJAN ESPECIAL: OSOA FREECOKING, CONSEJOS PARA EQUILIBRAR UNA CUARENTENA

Page 31

OTSAILA Febrero

ZALBIDE SAGARDOTEGIA: TXINDOKIPEAN ATSEDENA Nola? Zalbiden 30 urtez ospetxu egin zuenaren omenez hauek ere sardiñaz egindako nahaskia prestatzen dute eta benetan diotsut, dastatu dudalako, earra daola. Gozatu eta ikasi dezakegu bertan, bixita gidatuak egiten bait dituzte sagardoaren prozedura ezagutzeko baita sagar mota ezberdinak identifikatzeko. Nik adibidez ez nekien mozolua sagar garratza zenik, ezta manttoni sagar izena zenik edo moko ala txalaka. Segi Zalbidera eta galdetu. Eta umeak eraman ditzazkegu lasai asko, leku aparta dutelako jolaserako eta futbolina, kroketak, makarroiak, berotze sistema… ez dago gehio eskatzerik. Sekretu bat kontatuko dizuegu ere, ezkontza ahaztezinak ospatzen dituzte Txindokipean.

T

xindokira igotzeko Larraitzetik pasa behar nahi ta nahi ez. Jesterakoan berriz indarrak hartzeko asmotan hobe da Abaltzisketara bideratu eta Zalbide sagardotegian parada egitea. Bertan hiru belaunaldiz mostradore atzean ibilitako sendiak hartuko gaitu gogotsu. Ordizian aspaldi batean amonak tren geltokiko taberna ipini zuen. Handik irten zen Mari Carmen Barandiaran ama Patxi Garmendia aitarekin ezkondu zenean eta biek Aldeko tabernan egin zuten familia eta lana edo alderantziz, berdin dio. Unai eta Aloña bertako seme alabak betidanik ezagutu dute tolarea amaren baserrian, Itsasondoko Urkigoienazpin. Aita berriz Zaldibiko Gaintxais baserrikoa izanda sagardoa betidanik egin izan du, ez dute asko behar arkakuxo hauek sagardo ona egiteko, dedio! Unai parrilan, burni eta suarekin harreman estua bait dauka eta Aloña kudeatzaile, antolaketa sistema kuriosoak martxan jartzen. Famili elkarlana, betiko tabernetan egiten zen modura, jendea gustura etor dadin, jendea gustura joan dadin, ez al da hori tabernari on baten lana? Zalbiden bertako sagarrondoetatik jasotzen dute fruitua, hantxe lurrean garbitu eta makinaria modernoez baliatuta betiko zuku prexkoa ateratzen dute betiko legez. Lanik neketsuena sagarra jasotzea da, dudaipe! Sagardoari laguntzeko ohiturazko menua daukagu, txorixoa sagardotan egosita, bakailo takoak frijituta edo saltsan, Goya harategiko txuleta eta azkenbururako etxeko irasagar gozoa, intxaurrak eta Lazkaoko Ixidroren gazta. Eta bakailo nahaskia? Ba bai, badute bai, baina baita ere sardiña zahar nahaskia.

40 gida

© Zalbide Baserria

EQUILIBRANDO EL AÑO

Kontaktua: Zalbide Baserria, Albaltzizketa |Tel. 943 65 21 76 | www.zalbide.eus

ERREZETA / LA RECETA:

BERDELA SAGARDO SALTSAN OSAGAIAK: 2 berdel; 2 tipula handi; Edan ez dezun sagardoa; Kalitatezko oliba olioa eta itsas gatza NOLA EGITEN DEN: Berdela zatitu tamaina berdineko trontzetan, gatz-pipertu eta olio beroan frijitu. Olio berdinean juliana erara moztutako tipulak sueztitu eta kolore polita hartzen dutenean sagardoa gehitu. Irakin. Berdel zatiak ipini eta egosi genienez 3 minutuz.

© Zalbide Baserria

Urtea Orekatuz


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.