AUTORIDAD PORTUARIA DE BILBAO – BILBOKO PORTUKO AGINTARITZA EZAGUTU PORTUA PROGRAMA 1.- PROGRAMAREN DESKRIBAPENA Bilboko Portuko bisita didaktikoetan, bere bilakaera historikoa eta gaur egungo egoera ezagutzea izango da helburu nagusia. 2.- EDUKIAK Oinarriko bisitan lantzen diren edukiak:
Historia eta Geografia Itsasadarraren historia Burdina eta industriaren istorioa Portuaren historia eta kokapen geografikoa Lurran kokatzea (iparorratza, munduko bola, Peters mapa, mapa nautikoa, astrolabioa, GPS) Lurra eta ilargia (itsasgora eta itsasbehera, mareen taula)
Itsasontziak Itsasontzi motak eta funtzioak Itsasontzi baten atalak (popa, branka, kroskoa, ababor, istribor) Kontenedoreak (garrantzia, edozer sartzeko malgutasuna)
Itsas garraioa Garraiobide desberdinak eta konparaketa Produktuen garraioa: Zelanda Berritik Bilbora Portuan mugitzen diren produktuak Ogibideak: historikoak, gaur egungoak, andrazkoen ogibideak Turismoa: ferry, itsas bidaietarako itsasontziak
Energia eta ingurugiroa Birziklapena etxe eta eskolan, Portuan baita Portuko animaliak Hainbat magnitudeen neurketa Energia berriztagarriak
Aukeran dago edukiak moldatzea eta gai zehatz batzuetan sakontzea. 3.- METODOLOGIA Metodologia orokorra partehartzailea eta eraikikorra izango da. Gela barruko lanetik hasita eta Portutik autobus barruko ibilaldian amaituta, hainbat teknika planteatzen dira:
Taldearen aurreko ezagutzetatik abiatutako azalpenak Azalpen eta errealitatearen arteko lotura behaketa bidez Antzinako eta gaur egungo argazkien arteko konparaketa Objektuen manipulazioa, arrazonamendu logiko bitartez objektuen istorioaren eraikuntza Tresnen manipulazioa neurketa zientifiko sinpleak lortzeko Bisita aurretik eta ondoren bidaliko diren ariketa ludikoen bidezko finkotzea
4.- EGUTEGI ETA ORDUTEGIA 2014ko urtarrilak 13tik ekainak 27ra arteko astelehenetik ostiralerako goizak. Programak Portuan bertan 3 ordutako iraupena du. Honi zentrutik heltzea ematen den denbora gehitu beharko zaio.