KOMUNIKAZIO PROIEKTUAK EUSKARA ETA GAZTELANIA LANTZEN LEHEN HEZKUNTZA B00 https://sites.google.com/site/komunikazioproiektuak/home/sarrera Web gune honen helburua honakoa da:Hizkuntzen Trataera Bateratuaren ikuspegitik abiatuta, EAEko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculumak aldarrikatzen duenarekin bat datozen euskara eta gaztelania lantzeko komunikazio-proiektuak, sarean libre eta eskuragarri daudenak, biltzea eta antolatzea. EAEko hizkuntza irakasle askok hauxe galdetzen dute sarritan:baina, badago programazio osoa antolatzeko komunikazio-proiektu nahikorik? Baietz uste dugu. Alde batetik, EAEko Hezkuntza Berriztatzeko Sailaren ekimenez Hizkuntzen Trataera Bateratua programak egindako unitateak eta materialak daude eskuragarri; eta bestetik, irakasle askok egindako proiektuak. Batzuk besteekin uztartuta, LH eta DBHrako programazioak osatu daitezkeela uste dugu. Sites gune honetan, hamaika komunikazio-proiekturen erreferentziak eta deskribapenak emango dira eta horretaz gain, euskara eta gaztelania arloetako programazio bateratuak egiteko orientabideak azalduko dira.