IZENA
KURTSOA
TXIRULA AURREKO PAUSUAK Eskuen posizioak
Hatzen posizioak txirulan
TXIRULA AURREKO PAUSUAK HATZEN JARRERA 1- Eskuak eta atzamarrak erlaxatuta egon behar dira 2- Zuloak estalita egon behar dira guztiz, beraz hatzak zapalak kokatu behar ditu eta ez zut.
ARNASKETA Komeni
da
Arnasketa
-
ariketak
egitea
jo
baino
lehen.
Arnasketaren
kontrola
ezinbestekoa da. Arnasketa ariketa: 1.
Birikak indarrez eragin gabe arnasa sakon hartuko dugu
2. Airea momentu batez mantenduko dugu 3. Ezpainak txistu egiteko posizioan jarri eta poliki poliki arnasa bota. Arnasa jarioa jarraian bota behar da. Esku-azpiak aurrean jarri dezakegu ikusteko nola ateratzen den. 4. Birikak indarrez eragin gabe arnasa mantendu ahal dugun denboran
ARTIKULAZIOA 1.
Soinuak ahoskatuko ditugu mihia erabiliz eta “d” isila esanez, hau da, ahots kordak erabili gabe.
2. Hurrengo ariketa egin ahal duzu “d” isila esanez nora bakoitzerako.
TXIRULAREN DIGITAZIOA
TXIRULA ABESTI BAT IKASTEKO METODOA Hobe da abestia zatiz ikastea (4 konpas aldi bakoitzean, adibidez) 1. PAUSUA -
Orri batean marraztuko dugu lehenengo 4 konpasen erritmoa (irudiak eta konpasa soilik, pentagramarik gabe)
-
Pultsazioak marraztuko ditugu
-
Ahotsarekin erritmoa lantzeko, hurrengo silabak idatziko ditugu irudiaren arabera:
BELTZA: TA / ZURIA: TU – U / 2 KORTXEA: TI TI / (ETABAR.) -
Oinarekin pultsazioa jarraituz silabak esango ditugu erritmoa lantzeko.
2. PAUSUA -
Orri beran erritmoa kopiatuko dugu berriro.
-
Pultsazioak marraztuko ditugu
-
Orain noten izenak idatziko ditugu aurreko silaben ordez (irudi bakoitzaren notaren izena idatziko dugu)
-
Pultsazioa oinarekin jarraituz noten izenak abestuko ditugu notak eta erritmoa lantzeko.
3. PAUSUA -
Aurrekoa landuta izanda txirula hartuko dugu.
-
Txirula kokotsan jarriz (putz egin gabe) eta pultsazioa oinarekin jarraituz, noten erritmoa eta txirularen posizioak aldi berean markatuko ditugu.
PULTSOA (Oinarekin) + ERRITMOA ETA NOTAK (ahotsarekin) + POSIZIOAK (Txirularekin putz egin gabe – kokotsan jarrita)
4. PAUSUA -
Aurrekoa landuta izanda, abestia jo dezakegu txirularekin.
-
Ez dugu ahaztuko pultsazioa oinarekin eraman behar dugula.
*PAUSU BAKOITZAK ERREPIKATU BEHAR DA HELBURUA LORTU ARTE *LEHENENGO 4 KONPASAK AMAITU ONDOREN, HURRENGO LAUAK HARTUKO DITUGU ETA METODOA OSOA BERRIRO APLIKATUKO DUGU (Horrela jarraitu konpas guztiekin abestia osoa ikasi arte)