GAZTETXOEN ASTEKARIA
783. ZENBAKIA
LARUNBATA, 2018KO UZTAILAREN 7A
m a
n
t
a
n
g
o
r
r
i
ASTEKO ASMAKIZUNA
berria
Kaixo badiot nik, kaixo dio berak; agur badiot nik, berak agur. Hemen nauzue bere beldur. Zer da?
Sormen Erantzuna: oihartzuna.
Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburutik, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela).
JAIZKI FONTANEDA / FOKU
faktoria
4 m a n t a n g o r r
LARUNBATA, 2018KO UZTAILAREN 7A berria
i
ERREPORTAJEA
Udalekuak Udaleku irekiak egin dituzte 4 eta 8 urte arteko umeek, Aiaraldea Ekintzen Faktorian; eskualdeko hainbat herritako haurrak ibili dira, eta sormena eta mugimendu askea landu dituzte txoko eta jolasen bitartez.
T
Umeak, aske eta sortzaile
enperaz bustitako paper handi bat dago lurrean; hara sartzeko amorratzen daude haurrak, bainujantziak soinean. Oinekin hasi dira margotzen, baina laster ekin diote eskuekin, buruarekin eta bizkarrarekin ere, zikintzeko beldurrik gabe. Papera bezalaxe, kolorez, ilusioz eta sorkuntzaz beteta egon da astebetez Aiaraldea Ekintzen Faktoria; Laudioko (Araba) herrigunetik kanpo dagoen pabiloi handia da, eta haurrek hartu dute ekainaren 25etik 30era. Udaleku irekiak egin dituzte: besteak beste, sormena eta harremanak landu dituzte hezitzaileek prestatutako txokoetan eta dinamiketan, haurren beharretatik abiatuta. Irail hasieran egingo dute bigarren txanda. Aiaraldea Ekintzen Faktoria sortu berriak antolatu ditu udalekuak lehenengoz: ÂŤAiaraldea elkartea komunikabide gisa sortu zuten duela zortzi urte, euskara eskualdean zabaltzeko. Duela bi urte, helburu hori lortzeko beste baliabide batzuk behar genituela ondorioztatu genuen, eta euskararen komunitatea sortzea erabaki genuenÂť, azaldu du Aritz Lili hezitzaileak. Horretarako, hainbat lan ildo jorratzen hasi dira, besteak beste
berria LARUNBATA, 2018KO UZTAILAREN 7A
hezkuntza, eta bertatik antolatu dituzte. Laudioko, Amurrioko, Urduñako eta Luiaondoko (Araba) hamalau haur elkartu dira faktorian, 4 eta 8 urte artekoak. Sormena landu dute, eta mugimendu asketik abiatu dira: «Haurren ekimena eta behar pertsonalak izan ditugu oinarri», azaldu du Lilik. Harremanak ere landu dituzte, haur askok ez baitzuten elkar ezagutu ere egiten: «Lehen egunean harremanak sortu behar ziren. Orain, lagun talde bat gara», azaldu du hezitzaileak. Egun bakoitzak bi atal izan ditu: txokoak batetik, eta probokazioa, bestetik. Lehenengoan, umeek lau txoko aldakor eduki dituzte aukeran: eraikuntza, sormena, jolas sinbolikoak eta esperimentazio gunea. Hainbat gauza erabili dituzte; azken txokoan, esaterako, ura, haziak, zerrautsa eta belarra, besteak beste. Probokazioak, berriz, goizaren bigarren zatian guztiek batera egindako jolasak izan dira: bigarren egunean, adibidez, ibilbideak sortu dituzte, aldamio, aulki, soka eta abarrekin. Haurrak izan dira udalekuetako protagonista, baina baita faktoria bera ere; izan ere, Lilik azaldu duenez, hura ezagutarazi nahi zuten: «Haur kuadrilla batek faktoria gozamenerako gune gisa hartzea nahi genuen; erreferentzia hori Laudion soilik ez geratzea garrantzitsua da guretzat». Halaber, gurasoek ere parte hartu dute udalekuetan; hain justu, azken egunean familia eguna egin dute. Egun horretan, gurasoak ere sortzaile bihurtu dira, eta haurrak izan dituzte gidari.
Euskaraz, eman eta jaso Udalekuak amaitu berritan, hezitzaileak pozik dira egindakoarekin: «Oso gustura egon dira, eremuarekin konfiantza hartu dute, baita kideekin ere». Era berean, euskaraz aritu direla azpimarratu du Lilik:
m a n
t
a n
g
o
r
r
i 5
Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren pabiloian egin dituzte sormen udalekuak, ekainaren 25etik 30era. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
«Eskualde ez hain euskaldun batean harremanak oso euskaldunak izan dira, eta hori ez da ohikoa Aiaraldean». Emateaz gain, jaso ere egin dutela aitortu du: «Une oro ikasi dugu haurrengandik, batez ere zer behar dituzten, zerk funtzionatzen duen eta zerk ez». Astebete koloretsuaren ostean, hezitzaileak iraileko txandari begira jarri dira. Lehenengoko haur batzuek errepikatu egingo dute; beste batzuek lehenengoz hartuko du-
te parte. Lilik adierazi duenez, ez dute askorik aldatuko: «Dinamika bera erabiliko dugu, gauzatxo batzuk moldatu arren». Hala ere, garraioak sortutako zailtasunak arindu nahi dituzte; haurrei joan-etorriko treneko bidaian lagundu diete hezitzaileek: «Horrek prestatze lanak zaildu ditu, arratsaldez eta aritu behar izan baitugu». Iraileko udalekuak amaitzean, hutsik geratuko da 2017 bukaeran Aiaraldea elkarteak erositako pabi-
loia; ez luzerako, ordea, obrak egingo baitituzte Aiaraldea Ekintzen Faktoria fisikoki ere martxan jartzeko: «Proiektuaren lan ildoak han egongo dira, baita ekonomatu bat, kultur sorkuntzarako oholtza bat eta komunikabidearen bulegoak ere». Bitartean, jadanik martxan dituzten hezkuntzako proiektuei ere eutsiko diete, hala nola familia irteerei, eskolaz kanpoko ekintzei eta ikastetxeetan egiten dituzten proiektuei.