Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren hezkuntza zerbitzuen katalogoa 2018

Page 1


AUrkibidea 1. NOR GARA?

2. GURE OINARRIAK

3. EKINTZAK

4. IKUSKIZUNAK

5. EGUTEGIARI LOTUTAKO ESKAINTZA BEREZIAK 6. FORMAZIOA ETA AHOLKULARITZA

2


Nor gara Aiaraldea Komunikazio Leihoaren marka eta proiektu berritua da Aiaraldea Ekintzen Faktoria. Komunikazioaren eta euskararen esparruan zortzi urtetako ibilbidea egin eta gero, proiektuak helburu eta ildo berriak lantzeko erabakia hartu zuen 2017an; euskaratik eta euskaraz, balio eraldatzaileen arabera egituratuko diren alternatibak bizitzako esparru guztietan sortzeko eta garatzeko erabakia hain zuzen ere. Euskarari eta euskaldunoi komunitate proiektu integral bat eskaintzeko sortu da Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektua; komunikazioaz gainera, hezkuntza eta aisialdia, feminismoa, ekonomia, elikadura, kultur sorkuntza, berrikuntza sozialak, eta identitate komunitarioa izango dira Faktoriaren ildo sozial berriak. Hausnarketa horretan kokatzen da hezkuntza ildoa eta proiektua garatzeko erabakia ere. Gure eskualdeko haur, nerabe eta gazteak euskaraz eta balio aurrerakoietan hezten lagundu nahi dugu; eta horretarako, orain artean gure lan egiteko ikur izan den elkarlana ezinbesteko osagaia izango da; izan hezkuntza formaleko eragileekin, instituzioekin, aisialde taldeekin, gurasoekin zein ildoaren benetako protagonista diren haur, nerabe zein gazteekin.

1 Uste da umeak ez dakiela zer nahi edo behar duen eta kanpotik irakatsi behar zaiola heldutasunera egin behar duen bidea. Eta ez da horrela. Edozein izakik dakar berarekin izaki heldu bezala garatzeko jakinduria. Beharrak zein dituen jakiteko eta horiek kudeatzeko eta eskatzeko gaitasuna. ANE ABLANEDO

Zentzu horretan, tokikotasuna da gure balio esanguratsuena; lurraldearen garapenarekiko konpromiso irmoa, bertako hezitzaileekin lan egiteko hautua, bertako errealitatearen ezagutza sakona, eta eskualdeko ehun sozialarekiko harremana eta konpromisoa baititugu ikur. Ondorengo orrialdeetan Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren hezkuntza ildoak prestatu duen zerbitzuen katalogoa topatuko duzue, maila sozialean garatu nahi dugun proiektu hezitzailearen balioetan oinarritzen den eskaintza zabala. 3


gure oinarriak hezkuntza apustua Natur-guneak geroz eta urrunago ditugu hiriguneetatik. Haur eta gazteentzako jolaserako eremu seguruak galtzen joan dira eta beraien tokia kotxeek hartu dute. Jolasa oinarri izango duen eredu bat behar dugu, bizitzea merezi duen bizitza bat lortzea helburu duen eredu bat. Aiaraldea Ekintzen Faktoriak, Aiaraldeako komunitatearekin batera hezkuntza eredu berri bat deskubritzen hasi nahi du. Jolasak gure zentzumen guztiak elikatu egiten ditu. Jolasa, norberaren hazkuntza prozesuan ezinbesteko tresna da. Jolasarekin, ikasi egiten dugu, esperimentatzen dugu, sortzen dugu eta kritikotasuna lantzen dugu. Jolasarekin gune berriak deskubritu egiten dira eta inguruan dauden espazioak berreskuratu egiten dira. Jolasarekin mugitu egiten gara eta jolasak, aniztasunean, elkartu egiten ditu pertsona ezberdinak. Jolasaren bitartez harremanak egiten ditugu eta komunitatea sortzen dugu. Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren hezkuntza apustuak, besteak beste, bi oinarri izango ditu. Lehenengoa, aisialdi euskalduna bermatzea: egiten diren ekimen guztiak euskaraz izango dira eta euskararen garapena izango dute helburu. Bigarrena, tokikotasuna: Aiaraldeako jendea, Aiaraldeako jendearekin eta Aiaraldeako jendearentzat. Beraz, hezkuntza proiektua errealitate honetara egokitutakoa izango da. Auzoz auzo, herriz herri, basoz baso eta plazaz plaza garatuko da gure proiektua. Katalogo honetan gure mundu txiki polit hau deskubritu ahal izango duzue.

4

Umeek ez dute jostailu ezta gauza askorik behar, jolaserako espazioa behar dute, naturarekin kontaktua, beren berdinekin harremanak izan, jolas librea behar dute, beharra daukate ez zuzenduak ezta nagusi baten begiradapean egoteko. HEIKE FREIRE


2 GURE OINARRIAK Euskarazko aisialdi hezitzailea da gure helmuga eta hauek gure oinarriak:

HEZKIDETZA

A N U S A T O K I KRIT ANIZTASUNA

HARREMANAK

EUSKARA

SORME

NA

NATURA

KOLEKTIBOTA S

UNA

INKLUSIOA

TOKIKOTASU N

A

A PARTE HARTZE

SUNA A T O K E T R A R U KULT

HERRITARTASUNA

Hezkuntzaren lehenengo egitekoa bizitza astintzea da, baina garatzeko aske utzita. MARIA MONTESSORI

5


gure oinarriak lan prozedura Lan egiteko prozedura konkretu bat daukagu, fase ezberdinetan lantzen dena.

TOKIKOTASUNA

1. Fasea Ekintzak garatuko diren inguruaren ezagutza handia du Aiaraldea Kooperatiba Elkarteak. Ekintza guztiak, Aiaraldean edo Aiaraldeako jendearekin egingo dira. Hezitzaileak ere Aiaraldeakoak izango dira.

HARTZAILEA

2. Fasea Kontratatzen diren ekintza guztiak hartzailearekin batera diseinatuko dira. Hartzaileak proiektuaren txosten bat jasoko du eta Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko kide batekin batera txosten hori berrikusiko da eta ekintza elkarrekin diseinatuko dute. Horrela, errealitatera hobeto moldatuko da.

DIFUSIOA

3. Fasea Kontratatzen diren ekintzak, Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko medio ezberdinetatik zabaldu egingo dira. Bestetik, proiektuaren difusioan laguntzeko beste produktu batzuk eskaintzen ditu Aiaraldea Kooperatiba Elkarteak: Edozein tamainiako kartelak diseinatu, inprimatu 6

edo banatu, “Flyerrak� diseinatu, inprimatu edo banatu, ekintzarako sare sozialen kudeaketa, ekintza zabaltzeko aldizkari baten diseinua, inprimaketa edo banaketa, informazioaren itzulpen zerbitzua... (Galdetu prezioak)

EKINTZAREN GARAPENA

4. Fasea Lehen esan bezala ekintza Aiaraldeako hezitzaileekin batera garatuko da. Gainera ekintza guztien argazkiak aterako dira eta argazki horiek zerbitzua eskatu duenaren eskura jarriko ditugu. Egiten ditugun esku hartze guztietako hezitzaileak, guk sustatu nahi ditugun baliotan jantziak izango dira eta hezkuntzako profesional kualifikatuak eta esperientzia handikoak izango dira.

BALORAZIOA

5. Fasea Ekintzari bukaera emateko, kontratatzen den edozein zerbitzuren ostean, zerbitzu horren Balorazio txosten bat entregatuko da zerbitzu eskatzaileari. Balorazio txostena argazkiekin lagundua egongo da eta arlo kuantitatiboak eta kualitatiboak hartuko ditu kontuan. Txostenean, aurrera begirako hobekuntzak eta ekarpenak adieraziko dira.


jarduera ekintzak Herri, auzo, ikastetxe edota edozein eremutan haur, gazte eta familientzako ekintzen antolakuntza. Haur eta gazteen autonomia, harremanak, euskara eta espazioaren erabileraren sustapena dute oinarri gure ekintza guztiek. Herri, errealitate eta behar guztietara moldatzen gara, baita eskaera berezietara ere. Denetariko konbinazioak egin eta zerbitzua eskatzen duenarekin batera diseinatuko da nahi den ekintza. Haurrak edota gazteak izango dira ekintzaren ardatza, haiek bideratuko dute ekintza guztia eta haien behar eta nahietara egokituko dira gure ekintzak.

E S P E R I M E N TA Z I O GUNEA B i R Z I K L AT U Z SORTUZ N AT U R A R E K I N JOLASEAN A B E S T U E TA JOLASTU EUSKARAZ

Pertsona askeak sortuz tokian toki hezi AIARALDEA

s u K A L DA R I T Z A E TA E L I K A D U R A SORMEN GUNEA M U LT I M E D I A

* Jarduera guztien BEZ-a % 10ekoa da

7


E S P E R I M E N TA Z I O G U N E A Zer da? Mugimendu askearen bidez elkarrekin sortzeko espazioak dira. Esperimentazioa erabiliko dugu jolas ezberdinak sortzeko. Material ezberdinekin, gorputzarekin eta espazioarekin lagunduta gure gorputzak erabiliz esperimentazioari ateak irekiko dizkiogu. Norbera ezagutzetik, kolektiboa ezagutzera eta kolektibotik, mundua ezagutzeko aukera paregabea

Bizitzako ikaskuntza garrantzitsuenak, jolasten egiten dira bizitzako lehen etapan. Horregatik da hain garrantzitsua adin hauetan, jolastea eta askatasunean miatzen uztea. TONUCCI Prezio guztietan hurrengo baldintzak bermatuko dira:

8

HEZITZAILEAK Bizkaiko zein Arabako esku hartzerako hitzarmena errespetatuz, hezitzaileak kontratupean egongo dira, gizarte segurantzan altan emanda. Hezitzaileak euskaldunak eta esperientzia handikoak izango dira. Hezitzaileak balioetan hezita egongo dira.


E S P E R I M E N TA Z I O G U N E A Ekintzak

ZENTZUMEN TAILERRA Ditugun zentzumenak deskubrituko ditugu. Batzuk kentzean sentitzen duguna deskubrituko dugu eta gure barrualdea landuko dugu.

220 € + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

MUGIMENDU TAILERRA Mugimendu askea ahalbidetuko duen tailerra. Ingurua hobeto ezagutzeko aukera emango digu eta inguruan duguna deskubritzeko aukera paregabea izango da.

220 € + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

MASAJEA ETA JOLASA Masajeen bitartez jolas ezberdinak egingo dira. Familian egin daitekeen tailerra da, horrela familian loturak sortu daitezke.

300 € + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

AZALERAKO IPUINAK Gure gorputzarekin esperimentatuz, eta gure gorputza erabiliz ipuinak konatuko ditugu. Sentsazio ezberdinak deskubrituko ditugularik.

220 € + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte 9


E S P E R I M E N TA Z I O G U N E A Ekintzak:

MATERIALEKIN JOLASEAN Material ezberdinek dituzten aukera eta ezaugarriak deskubrituko ditugu. Materialekin esperimentatzeko aukera edukiko dugu.

300 € + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

ZIENTZIA TAILERRA Zientziaren mundua deskubrituko dugu. Jolasaren bitartez mundua ulertzeko aukera emango digu tailer honek.

350 € + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

JOLAS ETA ESPAZIO ASKEA Haur eta gaztearen garapenean pentsatutako jolas ezberdinak egiteko txokoak eta planteamenduak egongo dira eta parte hartzaileek modu askean jolastuko dute.

220 € + BEZ 10

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte


E S P E R I M E N TA Z I O G U N E A Ekintzak

YOGA Gaitasunak era orekatu eta osasuntsuan lantzeko tailerra. Arnasketa, gorputza eta emazioak landuko dira.

350 € + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

MINDFULNESS Lasaitzeko eta meditatzeko teknika ezberdinak landuko ditugu. Gure egoera eta alderdi ezberdinen kontzientzia hartzeko tailerra.

350 € + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

ZIRKOA Zirkoaren mundua dugu. Oreka, material ezberdinak, bertikaltasuna, horizontaltasuna, koordinazioa....

350 € + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

11


B I R Z I K L AT U Z S O R T U Zer da? Asko dira gure egunerokotasunean sortzen ditugun hondakinak. Material asko, lehenengo erabileran, zaborrera botatzen ditugu. Norberaren sormena eta esperimentazioa modu dibertigarri batean garatzeko aukera emango digu tailer honek. Tarte honetan, hondakinak hartu, analizatu, eraldatu eta erabilera berri bat emango diegu. Murgildu zaitez material ezberdinen artean eta sortu ezazu zure jolasa. Hondakinei bigarren edota hirugarren bizitza emango diegu. Materialak hartu, eraldatu eta erabilera berri bat emango diegu.

Jostailu egoki bat, dena izatea ahalbidetzen duena da, ezer konkreturik izan gabe. TONUCCI

Prezio guztietan hurrengo baldintzak bermatuko dira:

12

HEZITZAILEAK Bizkaiko zein Arabako esku hartzerako hitzarmena errespetatuz, hezitzaileak kontratupean egongo dira, gizarte segurantzan altan emanda. Hezitzaileak euskaldunak eta esperientzia handikoak izango dira. Hezitzaileak balioetan hezita egongo dira.


B I R Z I K L AT U Z S O R T U Ekintzak: KARTOIAREKIN SORTU Kartoiak ematen dituen aukera guztiak deskubrituko ditugu eta hauekin eraikuntza, jostailu eta istoria ezberdinak deskubrituko ditugu.

300 € + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

ARROPAREN “KUSTOMIZAZIOA” Arropa zaharrari beste bizitza bat emango diogu. Guk egindako arropa jartzeko aukera paregabea.

350 € + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

13


B I R Z I K L AT U Z S O R T U Ekintzak: BIRZIKLATUZ SORTU Material ezberdinak hartu eta gauza berriak sortuko ditugu. Zaborrontziko materialari beste bizitza bat emateko aukera izango dugu.

220 â‚Ź + BEZ

14

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte


B I R Z I K L AT U Z S O R T U Ekintzak: BIRZIKLATUTAKO JOSTAILUAK SORTU Tailer honetan norberak jostailu ezberdinak sortuko ditu. Birziklatutako materiala hartu, transformatu eta jostailu bilakatuko ditugu.

220 â‚Ź + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

TRUKE TAILERRA Parte hartzaileek beraien produktuak ekarriko dituzte eta trukearen kulturan barnebilduko dira.

220 â‚Ź + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

15


N AT U R A R E K I N J O L A S E A N Zer da? Natura, alde batera utzi dute gaur egungo hiriek eta naturak asko dauka guri emateko. Natura aldakorra da, egunero ematen digu zer ikasia, modu leunago batean eta zentzu gutziak elikatuta. Naturako arriskuak kontrolagarriagoak dira eta horregatik, norbanakoen arteko harremanak erosoagoak eta lasaiagoak dira. Naturara hurbiltzea eta berarekin harremana berreskuratzea izango da helburu nagusia. Inguruan ditugun natur guneetara joatea eta bertan dagoenaz gozatzea, alegia.

Prezio guztietan hurrengo baldintzak bermatuko dira:

16

HEZITZAILEAK Bizkaiko zein Arabako esku hartzerako hitzarmena errespetatuz, hezitzaileak kontratupean egongo dira, gizarte segurantzan altan emanda. Hezitzaileak euskaldunak eta esperientzia handikoak izango dira. Hezitzaileak balioetan hezita egongo dira.

Naturak gure zentzumenak fintzen eta harmonizatzen laguntzen du, mugimendua askatzen du, gure kontzentrazio eta atentzio gaitasunak berrezartzen ditu, gure energia erregulatu egiten du, estresetik indarberritzen laguntzen du, jolas espontaneoa ahalbidetzen du eta munduarekin zein gure berdinekin elkartzen laguntzen du, azken finean, umeen ongizatea handiagotzen du. HEIKE FREIRE


N AT U R A R E K I N J O L A S E A N Ekintzak: NATURAKO ELEMENTUEKIN ESKULANAK Naturak kolore eta forma asko eskaintzen dizkigu, hauek baliatuko ditugu eskulan ezberdinak egiteko.

220 € + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

NATUR ELEMENTUEKIN JOLASTEN Natur elementuen forma ikaragarriek, jolas ezberdinak egiteko aukera ematen digute. Aurretik jolasten ditugun jolas batzuk ere aldatu egiten dira natur elementuekin egitean.

220 € + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

HERRI ORTUAK EGITEA Barazki eta frutak nondik datozen ikasiko dugu. Herrietan, norbere etxean ortu txikiak zelan egin ikasiko dugu eta guk landatutako produktuak jateko aukera izango dugu.

300 € + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

17


N AT U R A R E K I N J O L A S E A N Ekintzak:

BERDEGUNEAK DESKUBRITU Inguruan ditugun berdeguneak bisitatuko ditugu eta jolaserako zein deskubrimendurako gune bilakatuko ditugu. Berdeguneak jolasarekin eta alaitasunarekin konkistatuko ditugu.

220 â‚Ź + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

MUNDU TXIKIAK SORTU Material ez egituratua erabiliz, parte hartzaileek beraien munduak sortuko dituzte. Eraikitzeko eta gozatzeko tailerra da.

350 â‚Ź + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

NATURA GINKANAK Naturan egingo ditugun jolas ezberdinak dira. Naturaren erregulartasun ezak eta egoera zein material ezberdinek eskaintzen dizkiguten baliabideak erabiliko ditugu jolasa dibertigariagoa izateko.

300 â‚Ź + BEZ

18

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte


N AT U R A R E K I N J O L A S E A N Ekintzak: GINKANA MITOLOGIKOA *(SORGINLARREN ELKARTEAREKIN KOLABORAZIOA) Mitologia ezagutzeko aukera paregabea. Pertsonaia mitologikoak deskubritu egingo ditugu eta jolas ezberdinak egingo ditugu beraiekin.

350 € + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

EGURREZKO ELEMENTUAK SORTUZ *(KALAKA AROTZAREKIN KOLABORAZIOA) Egurra erabiliko dugu tresna moduan. Eta egurrarekin jostailu eta elementu ezberdinak sortuko ditugu. Egurraren ezaugarriak deskubrituko ditugu tailerraren bitartez.

350 € + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

19


A B E S T U E TA J O L A S T U E U S K A R A Z Zer da? Jolasa eta musika euskararen zabalpenerako ezinbesteko tresna izango dira. Gainera, jolastuz, haur eta gazteek ikertu egiten dute, deskubritu eta kolektiboa sortzen dute. Gune hau, haur, gazte eta familiei zuzendutako ekintza sorta da, hizkuntzaren transmisioa bultzatzea helburu duena. Ekintza hauetan, jolastu eta abestu, gure gorputzak mugitu eta pertsonen arteko harremanak landuko ditugu, elkarrekin gozatuz.

Prezio guztietan hurrengo baldintzak bermatuko dira:

20

HEZITZAILEAK Bizkaiko zein Arabako esku hartzerako hitzarmena errespetatuz, hezitzaileak kontratupean egongo dira, gizarte segurantzan altan emanda. Hezitzaileak euskaldunak eta esperientzia handikoak izango dira. Hezitzaileak balioetan hezita egongo dira.

Ume batentzako jolastea, munduaren zatitxo bat moztea eta manipulatzeko aukera izatea da, bakarrik edo lagunekin, jakitun izanik eskuratu ezin den hori asmatu dezakeela. Horrela definitzen da jolasa, umearen benetako beharra jolas librea delarik. TONUCCI


A B E S T U E TA J O L A S T U E U S K A R A Z Ekintzak: KALEAK JOLASERAKO EREMU Kaleak jolasarekin berreskuratu egingo ditugu. Kaleetan dauden espazio ezberdinak deskubrituko ditugu eta jolaserako eremu ere izan daitezkeela ikusiko dugu.

220 € + BEZ

BETIKO JOLASAK ETA ABESTIAK Aspaldiko jolasak, gaurko egunera ekarriko ditugu. Jolasen memoria egiteko eta gure aiton amonek jolasten zituzten jolas horiek ez galtzeko aukera paregabea.

220 € + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

HERRI KIROLAK Euskal Herrian, herri kirol asko ditugu. Hauekin gozatzeko eta ondo pasatzeko aukera edukiko dugu. Herri kirolak modu kolektiboan landuko ditugu konpetibitatea alde batera utziz.

300 € + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

21


A B E S T U E TA J O L A S T U E U S K A R A Z Ekintzak:

EUSKAL JOLASAK ETA ABESTIAK Jolasek eta abestiek pertsonen garapenean daukaten garrantzia kontuan harturik, kulturaren transmisiorako ere, euskaraz landuko ditugu jolas eta abesti ezberdinak.

220 € + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

GINKANAK Edozein txokotan egingo ditugun jolas ezberdinak dira. Jolas batek bestera eramango gaitu, taldeka zein banaka egiteko jolasak dira.

300 € + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

MUNDUKO JOLASAK ETA ABESTIAK Munduan dauden jolas eta abesti ezberdinak deskubrituko ditugu. Beste kultura batzuk ezagutzeko aukera ezin hobea.

220 € + BEZ

22

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte


A B E S T U E TA J O L A S T U E U S K A R A Z Ekintzak:

JOLAS KOOPERATIBOAK Taldeka jolasteko jolasak. Bakoitzak bere ardura izango du, baina denen lana beharrezkoa izango da jolas hauetan. Konpetibitatea alde batera utziko dugu eta taldeka gozatu egingo dugu.

220 € + BEZ

JOLASA ETA ZEINU HIZKUNTZA Zeinu hizkuntza deskubritzeko jolas sorta da. Jolasaren bitartez zeinu hizkuntzan murgilduko gara eta gure eskuekin eta gorputzarekin komunikatzen ikasiko dugu.

220 € + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

EGUR JOKOAK *(PIKATZA AROTZAREKIN KOLABORAZIOA)

350 € + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

23


S U K A L DA R I T Z A E TA E L I K A D U R A Zer da? Gozamenean oinarritutako dena. Jakiak ikusi, ukitu, usaindu, entzun, dastatu baina bereziki sentituko ditugu. Tokian tokiko eta garaian garaiko elikagaiak zein ekoizleak ezagutzeko ekintza sortak. Jaten dugunak, eragina dauka gure gorputzean. Jan dezagun eta ikas dezagun jaten modu osasuntsuan.

Prezio guztietan hurrengo baldintzak bermatuko dira:

24

HEZITZAILEAK Bizkaiko zein Arabako esku hartzerako hitzarmena errespetatuz, hezitzaileak kontratupean egongo dira, gizarte segurantzan altan emanda. Hezitzaileak euskaldunak eta esperientzia handikoak izango dira. Hezitzaileak balioetan hezita egongo dira.

Nahi dut bertakoa, natural askoa, goxoa freskoa. Nahi dut lurrekoa, nahi dut etxekoa. Nahi dut eltzekoa, nahi dut garaikoa. nahi dut betikoa, nahi dut logikoa! Ekologikoa! PIRRITX PORROTX ETA MARIMOTOTX


S U K A L DA R I T Z A E TA E L I K A D U R A Ekintzak:

TOKIKO ETA GARAIKO ELIKAGAIAK DESKUBRITZEN Ekoizleen ortu eta baserrietara joango gara eta bertan dituzten produktuak ezagutuko ditugu. Bertan gaudelarik jakiak prestatuko ditugu.

300 â‚Ź + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

SUKALDARITZA TAILERRAK Jaki gozoak prestatzeko tailerra. Produktuen ezaugarriak ezagutu eta menu ikaragarriak egingo ditugu.

300 â‚Ź + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

25


S U K A L DA R I T Z A E TA E L I K A D U R A Ekintzak:

MUNDUKO SUKALDARITZA Mundua ezagutzeko beste modu bat da. Munduan egiten diren jakiak deskubritu eta hauetaz gozatu egingo dugu. Zapore berriak ezagutuz gozatu egingo dugu.

300 € + BEZ

BIZIRAUPEN SUKALDARITZA Etxean ezer gutxi daukagunean edo kalean gaudenean prestatu ditzakegun jakiak deskubrituko ditugu. Gainera kaleko materialarekin zelan sukaldatu deskubrituko dugu.

300 € + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

SENDABELAR TAILERRA Gure inguruan dauden belar ezberdinen ezaugarriak ezagutuko ditugu eta hauek sendatzeko dituzten propietateak erabiliko ditugu ukenduak egiteko.

350 € + BEZ 26

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte


SORMEN GUNEA Zer da? Sormena norbanakoek ideia, kontzeptu, objektu berriak, horien arteko loturak zein problema baterako soluzioak irudikatu, pentsatu eta sortzeko duten ahalmena da, artearen nahiz zientziaren aurrerapenerako elementu garrantzitsuena dena. Sormena berezkoa dugu pertsona guztiek. Norberak bere modua du egiteko eta norberaren bidea norberarena da. Gure gaitasunak indartu eta berriak deskubritzeko bideak irekiko dituzten ekintza askeak. Probatu eta gozatu!

Prezio guztietan hurrengo baldintzak bermatuko dira: HEZITZAILEAK Bizkaiko zein Arabako esku hartzerako hitzarmena errespetatuz, hezitzaileak kontratupean egongo dira, gizarte segurantzan altan emanda. Hezitzaileak euskaldunak eta esperientzia handikoak izango dira. Hezitzaileak balioetan hezita egongo dira.

“Txarto atera zait” edo “nik ez dakit enara bat edo anana bat margotzen!” entzuten den bakoitzean, jakitun izan behar gara, haurrak ez diola desira bati erantzuten, intentzio puru bati, baizik eta, helduaren intentzio bat eta jarrera bat inposatzen ari zaiola. ARNO STERN

27


SORMEN GUNEA Ekintzak: DANTZA: Zumba, euskal dantzak, dantza afrikarrak, flamenkoa, dantza modernoa...

300 € + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

ANTZERKIA Antzerkairen munduan sartuko gara teiler honen bitartez. An-tzezle bilakatuko gara.

350 € + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

BERTSOLARITZA Bertsoa eta hitzarekin jolasean aritzeko tailer paregabea. Euskaraz jolasteko eta hizkuntza lantzeko tailer aproposa.

300 € + BEZ

28

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

BERTSORAP Bertsoa modernizatzen duen tailerra. Errimaren munduan murgilduko gara tailer honekin.

300 € + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte


SORMEN GUNEA Ekintzak:

POESIA MUSIKATUA

Tailer honetan, musika eta poesia tartekatuko dute. Parte hartzaileek poesia egiten ikasiko dute

350 € + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

KARAOKEA Parte hartzaileak dantzan eta abesten jarriko ditugu tailer honetan.

300 € + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

KONTZERTU DIDAKTIKOAK Musikariak eramango ditugu tailer honetara eta beraiek, instrumentuen, abestien eta musikaren inguran hitz egingo digute.

350 € + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

29


SORMEN GUNEA Ekintzak:

IRAKURLE KLUBAK Irakurtzearen zaletasuna pizteko tailerra. Irakurri eta liburuaren inguruko hizketaldiak eta dinamikak egingo ditugu.

220 € + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

AZALERAKO IPUINAK Masajea eta ipuinak batzen dituen tailerra. Familia eta umea ren arteko harremana lantzeko tailer ezin hobea. Norberaren sormena lantzeko tailerra, material ezberdinak gure seme alabekin erabiltzen ikasteko tailerra izango da.

220 € + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

GRAFFITI TAILERRA “Espray”ekin margotzen ikasteko tailerra. Muralak egingo ditugu eta gure kale edo espazioe zberdinak apainduko ditugu.

350 € + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

KOMIKIGINTZA Komimi bat hasieratik bukaerara egingo dugu. Denok elkarrekin margoztuz eta istorioak sortuz.

350 € + BEZ 30

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte


SORMEN GUNEA Ekintzak:

ILUSTRAZIOA Marrazkigintzaren munduan barnebilduko gara tailer honen bitartez. Sormena izango da tailerraren oinarria.

350 € + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

SERIGRAFIA Arropa zein tela ezberdinak margotu egingo ditu eta seri grafiaren teknikak ikasiko ditugu.

350 € + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

ARTISAUTZA: buztingintza, fimoa, larrugintza, kandelagintza, xaboigintza, makramea, fieltroa, bitxigintza, egurgintza...

300 € + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

31


M U LT I M E D I A Zer da? Teknologia eta pantaila ezberdinen jendartean bizi garen honetan, haur eta gazteen hazkuntzan, egokiak izango diren multimedia jardunak garatuko ditugu. Teknologiek sortzen duten sedentarismotik, multimediek eskaintzen diguten aktibismora pasatuko gara. Teknologia berriak gure aliatuak izango dira erabilera egokiak indartzeko bidean. Teknologia berrietan trebatzeko eta sakontzeko aukera paregabea.

Denak gara jeinuak. Baina arrain bat, zuhaitz batetara igotzeko abileziagatik, epaitu egiten bada, bizitza osoa emango du ergela dela pentsatzen. ALBERT EISNTEIN Prezio guztietan hurrengo baldintzak bermatuko dira:

32

HEZITZAILEAK Bizkaiko zein Arabako esku hartzerako hitzarmena errespetatuz, hezitzaileak kontratupean egongo dira, gizarte segurantzan altan emanda. Hezitzaileak euskaldunak eta esperientzia handikoak izango dira. Hezitzaileak balioetan hezita egongo dira.


M U LT I M E D I A Ekintzak:

KAZETARITZARA MURGILTZEN Jolas eta dinamika ezberdinen bidez, kazetaritzaren munduan murgilduko gara. Aldizkari baten atal ezberdinak landu, eta atal batzuk produzituko ditugu (elkarrizketak, gomendioak...)

300 € + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

BIDEOGINTZA Tailer honen bitartez bideo bat modu egokian egiteko baliabideak ikusiko ditugu. Jolas eta dinamika ezberdinekin bideogintzaren munduan murgilduko gara.

300 € + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

ARGAZKILARITZA Tailer honetan argazkilari bihurtu eta argazki ezberdinak egiteko teknikak ikasiko ditugu. Jolas eta dinamika ezberdinekin argazkirik onenak aterako ditugu.

300 € + BEZ

MULTIMEDIA RALLYAK Eskaintzen den tartean, film labur bat egingo dute parte hartzaileek. Gidoilari, zuzendari eta aktore bilakatuko dira parte hartzaileak.

300 € + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

ROBOTIKA Tailer honekin robotika zer den ikusiko dugu eta tailer ezberdinak egingo ditugu mundu hau ezagutzeko.

350 € + BEZ

2 Hezitzaile + 2 orduko iraupena + 25 Haur eta gazte

33


ikuskizunak Euskaraz gozatzea eta euskal kultura hedatzea da ikuskizun hauen helburu nagusia. Era askotako kultur zerbitzuak ditugu, eskaintza zabala daukagu eta proposamen berrietarako ere prest gaude.

IPUIN K O N TA L A R I T Z A D I S K O T XA N T XA

Pedagogia aktiboaren ezaugarrietako bat litzateke haurra jartzen duela erdigunean.(. .) Heldua jarri behar da haurrari begira. Ane Ablanedo

34

U RT E B ET ET Z E E TA J A I E N D I N A M I Z AZ I OA


I P U I N K O N TA L A R I T Z A Ipuin kontalariak balio ezberdinetan oinarrituko ditu bere kontakizunak. Beharren eta eskarien araberakoak izango dira landuko ditugun balioak:

KULTURARTEKOTASUNA DOLUA

HEZKIDETZA EMOZIOAK

ANIZTASUNA

EUSKARA

IPUIN KONTALARITZA. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 1 8 0€ + BEZ %10 (198 €) a

HEZITZAILE 1 · ORDU 1 · 24 PARTE HARTZAILE

IPUIN KONTALARITZA + TAILERRA. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 3 0 0€ + BEZ %10 (330 €) a

2 HEZITZAILE · ORDU ETA ERDI · 30 PARTE HARTZAILE Ipuin kontaketa bukatzean, horrela eskatuz gero, sorkuntza tailer bat egingo da parte hartzaileekin.

IPUIN KONTALARITZA + TAILERRA + ASKARIA... 4 6 0 € + BEZ %10 (506 €) a

2 HEZITZAILE · 2 ORDU · 30 PARTE HARTZAILE

* KONTAKETA MITOLOGIKOAK: Mitologian barrena bidaiatu eta garai bateko pertsonaia ezberdinak ezagutzeko aukera izango dugu, Aiaraldekoak zein Euskal Herrikoak.

35


D I S K O T XA N T XA Ikuskizun dinamikoa, mugitua, herritarra...

DANTZATZEKO ETA ABESTEKO IKUSKIZUNA Haur, gazte eta familiak dantzan jartzeko diseinatua. MUSIKA Euskalduna, alaia eta animatua jarriko da. ZIRIKI ETA MIRIKI Dj eta dantzari batek osatzen dute Disko Txantxa bikotea. Djak musika jarri eta abestuko du eta dantzariak, abesteaz gain, haur eta gazteak dantzara animatuko ditu. MUSIKA EKIPOA ETA ABESTIAK Gure kontu joango dira. Gainera, gure bikoteak haur, gazte eta familiei bideratutako dantza ezberdinak irakatsiko dituzte.

Showa bermatua egongo da. Familia guztia dantzan jarriko dugu!

5 00€

+ BEZ %10a (550 €)

2 HEZITZAILE · 2 ORDU

36


U R T E B ET ET Z E ETA J A I E N D I N A M I Z A Z I OA Edozein jai edo urtebetetze ospatu nahi baduzu guk antolatuko dugu hasieratik bukaerara. Zurekin batera diseinatuko dugu eta zure beharrei hobekien erantzuten dion jaia antolatuko dugu. Ospakizunerako beharrezkoak diren hainbat gauza egin ditzakegu: Urtebetetze gonbidapenak diseinatu eta inprimatuko ditugu, tokiko produktuekin egindako merienda antolatuko dugu eta gainera Dj emanaldi martxosoarekin, musikaz girotuko dugu ospakizuna. Bertan dauden parte-hartzaileak animatuko ditugu, dantza, abesti eta jolasen bidez. Horrez gain, jaia osatuago egiteko hainbat ekintza eskaintzen ditugu: JOLAS ETA ABESTIEN DINAMIZAZIOA: Jolas eta abesti ezberdinak egingo ditugu, adinera eta parte hartzaileen ezaugarrietara moldatuz. AURPEGIAK MARGOTZEKO TAILERRA: Hezitzaileek aurpegiak margotuko dituzte hartzaileek nahi duten pertsonaia bihurtuz. HAUR LUDOTEKA: Haur txikiei zuzendua, jolas ezberdinen ludoteka eskaintzen dugu. TAILERREN DINAMIZAZIOA: Haur edo gazteen adinera zein beharretara egokitutako tailerrak eskainiko dira. Txapa, malabare, bitxigintza, ponpa,... tailerrak besteak beste. PHOTOCALL GUNEA: ospakizunean zehar bizitako uneak gordetzeko argazki gunea. Bertan, mozorro, osagarri eta apaingarriz betetako kutxa jarriko dugu argazkia ateratzeko bakoitzak nahi duen bezala mozorrotzeko. Argazkiak internet bidez bidaliko dira.

PREZIOA KONTSULTATU.

KONTRATATZEN DIREN EKINTZEN ARABERAKO AURREKONTUA EGINGO DUGU.

37


egutegiari lotutako eskaintzak Aukera ezberdinekin gozatzeko aukera emango dugu hurrengo egitasmoetan. Urtaroaren araberako ekintzak izango dira. Herri, auzo eta norbanako guztien nahi eta beharretara moldatzeko aukera eskaintzen dugu.

U DA L E K U A K NEGULEKUAK

bizitzan urteak betetzea bezain garrantzitsua da, abenturak bizitzea. PORROTX

U DA B E R R I K O ESKAINTZA

H E R R I E TA A U Z O E TA K O JAIAK

38


U DA L E K U A K Udalekuek haur, gazte eta familientzako espazio hezitzaile ezin hobea eskaintzen dute. Parte-hartzaileen arteko harremanak indartzeko, balioak lantzeko eta euskara indartzeko aukera ematen dute. Ahal den heinean, eraikinetik kanpo burutuko ditugu ekintza guztiak eta parte-hartzea izango da gure oinarri nagusia. Hau da, oinarrizko programazio bat izan arren, programazioa parte-hartzaileekin batera diseinatu eta aurrera eramango da, hezitzaileak bidelagun izanik.

Udaleku itxiak Udalekuak dira uda garaian aisiaz gozatu, lagun berriak egin, herri berriak ezagutu eta esperientzia berriak bizi eta ikasteko espazio egokienak.

UDALEKU IREKIAK Opor garaian herrian, euskaraz lagun artean jolasteko eta bizitzeko aukera eskaintzen digute. Haurren behar eta ezaugarrietara moldatuko den programazioa, herria oinarri izango duena.

UDALEKU IBILTARIAK Aiaraldea eskualdeko paraje eta bizilagun ezberdinak ezagutzeko udaleku ibiltariak eskainiko ditugu.

39


NEGULEKUAk Neguko egunak ilunagoak eta hotzagoak diren arren, ekintza ugari burutu daitezke garai honetan. Egun hauetan euskaraz lagun artean jolasteko parada eskaintzen digute Negulekuek. IRTEERAK TAILERRAK JOLASAK DINAMIZAZIO EZBERDINEN eskaintza oparoa. GABONETAKO HAUR ETA GAZTEEN PARKE en dinamizazioak, adibidez.

U DA B E R R I K O E S K A I N T Z A UDABERRIKO ESKAINTZA

Udaberriko garaian, haur eta gazteen opor garaian garatutako eskaintza zabala da. Haur, gazte eta familiek lagun artean euskaraz gozatzeko. IRTEERAK TAILERRAK JOLASAK DINAMIZAZIO EZBERDINEN eskaintza oparoa. 40


H E R R I E TA A U Z O E TA K O J A I A K Herri eta auzoetako jaiak eta ospakizunak osatzeko ekintzen eskaintza oparoa daukagu. Musikaz girotuko ditugu egiten ditugun ekintza guztiak eta hauek dira eskaintzen ditugun ekintza batzuk. Hala ere, denetariko konbinazioak egin eta bezeroarekin batera diseinatuko da nahi den ekintza. HAUR LUDOTEKAK

ROKODROMOAK

TAILERRAK

TIROLINAK

JOLASAK

APAR FESTAK

AURPEGIAK MARGOTU

KARAOKEA

PUZGARRIAK Adibidez,

Aratusteak

Solstizioak

Arimen gaua

a

Emakumearen nazioarteko egun

Ekinozioak

Euskararen eguna

ETA ZUEN HERRIETAN OSPATZEN DEN EDOZEIN JAI!

Prezioa aldagarria da, BEHARREZKOAK DIREN HEZITZAILE KOPURUA ETA HARTUKO DIREN UME KOPURUAREN ARABERAKOA. ZUEN BEHAR ETA ERREALITATEARI EGOKITUKO DEN AURRENKONTU ZEHATZA EGINGO DIZUGU GUSTU HANDIZ. 41


Formazioa eta aholkularitza Formakuntza eta aholkularitza eskaintza zabala daukagu. Formazio guztien ostean, titulua eskainiko da. Eskaintzen diren gaietan adituak eta arituak izango dira formakuntza emango dutenak. Hezitzailea izanik, eguneroko lana indartzeko aukera ezin hobea. Familia izanik, gure seme alabekin harremana indartzeko aukera eskaintzen dizugu. Edozein adinetako pertsonentzako ere, jendartean bizitzeko gaitasunak landuko dira.

Jendarte honetan, oso zoritxarrekoa naiz, haurrak, izaki senilak bihurtu arte birrindu egiten dituen eskola bat dugulako. ARNO STERN

42

HEZITZAILEENTZAKO FORMAKUNTZAK

FA M I L I E N T Z A KO FORMAKUNTZAK

A D I N G U Z T I E TA R A K O FORMAKUNTZAK


HEZITZAILEENTZAKO FORMAKUNTZAK Beharrezkoa da, inor baino lehenago, helduok konbentzituta egotea, haurrak ez direla soilik beraien eskubideen jabe, baizik eta kultura propio baten garraiatzaileak ere badirela. Kultura sortzeko gaitasuna dutela eta beraien kultura propioa eraikitzeko, zein gure kultura kutsatzeko kapazak direla.. LORIS MAGALUZZI

PEDAGOGIA FEMINISTAK

Aisialdian hezkidetzara murgiltzen Hezkidetzaren oinarrizko kontzeptuak landuko dira. Hezkidetza definituko da, sexu genero sistemak landuko dira eta aisialdian hezkidetza praktikan jartzeko dinamika eta baliabide ezberdinak eskainiko dira.

EUSKARA

Euskal jolasak eta abestiak Euskararen transmisiorako, tresna baliagarria dira jolasa eta abestia. Jolasa eta abestia zer diren eta hauen helburuak zeintzuk diren landuko dira. Tailerra familia eta hezitzaileei bideratua dago. 43


HEZITZAILEENTZAKO FORMAKUNTZAK EUSKARA

HAUR ETA GAZTEEN PARTE-HARTZEA

Zelan landu euskara aisialdian? Gaur egungo haur eta gazteek ez dute egunerokotasunean euskara erabiltzen. Aisialdian teknika, dinamika eta material ezberdinak daude, hizkuntza ohiturak modu positiboan eta erakargarrian lantzeko. Teknika hauen onurak landuko ditugu euskararen motibazioa bizipen positibo bilakatzerako bidean erraztasunak bilatzeko. Haurren parte-hartzean murgiltzen Haurrak aisialdian subjektu aktibo bihurtzeko teknikak eta baliabideak aztertuko ditugu. Parte-hartzea zer den eta haurtzaroaren kultura landuko dira. Gazteak eta parte-hartzea Gazteen ikuspegitik, parte- hartze esparruak, teknikak eta baliabideak aztertuko ditugu. Asanbladaren teknika landuko da eta gazteek parte- hartzearen aurrean dituzten beldur eta aukerak landuko dira. Zelan egin Ludoteka edo Gazteleku bat parte-hartzailea? Gaur egun dauden espazioetan, hezitzaileek zelan jokatu behar duten eta haur zein gazteen ahalduntzea ahalbidetuko duten dinamika eta baliabide ezberdinak landuko dira. Espazioetan hezitzaileen rola ere landuko da.

44

Zelan egin udaleku parte-hartzailea? Udalekuak haur eta gazte asko biltzen dituzten espazioak dira. Bertan, botere harremanik gabeko harremanak sustatzeko teknikak eta baliabideak aztertuko ditugu. Jolas askea eta autonomia landuko dira. Baita hezitzaileen beldurrak aisialdian eta hauek ekar ditzaketen mugak ere.


METODOLOGIA

Metodologia ezberdinak aisialdian Hezkuntza dinamikoa da, gaur egun asko dira pil-pilean dauden hezkuntza metodologiak. Metodologia eta proiektu ezberdinak aztertuko ditugu gure errealitatera ekartzeko. Taldeen dinamizazioa Talde izaera landuko da. Zelan lortu talde kohesioa bai nagusien artean zein haurrekin? Haur edo gazte taldea dinamizatzeko metodo, baliabide eta material ezberdinak aztertuko ditugu. Hezitzailearen papera aisialdian Hezitzailearen rolak landuko dira eta baita jolas eta dinamika berritzaileak ere. Hezitzailearen bidelagun rola landuko da. Hezitzaileentzako birziklapenerako ikastaroa izango da. Udalekuetan balioak lantzen Udaleku baten antolakuntzan kontuan hartu behar diren kontzeptuak landuko dira. Balio ezberdinak zelan txertatu, hezitzaileak taldean aritzeko teknikak eta hezitzailearen rola. Lehen sorospenak aisialdian Aisialdiko larrialdietara egokitutako formazioa izango da, osasun saileko profesionalekin garatuko dena. Larrialdi egoera baten aurrean zelan jokatu behar dugun freskatuko dugu, zeintzuk diren kontuan hartu behar ditugun protokoloak eta zein den hezitzailearen ardura. Oinarrizko botikina ere landuko dugu.

45


FA M I L I E N T Z A KO F O R M A K U N T Z A K irakatzi iezadazu pentsatzen, ez men egiten. JOAN TURU

PEDAGOGIA FEMINISTAK

Zelan landu hilerokoa haur eta gazteekin? Hilerokoa tabu bat izan da, modu asko daude jaiotzetik haurrekin hilerokoa lantzeko. Tailer honetan hilerokoaren inguruan dauden mitoak eta sinismenak desmitifikatuko ditugu eta haurrekin eta gazteekin hilerokoa lantzeko hainbat dinamika planteatuko ditugu. Liburu, jolas eta teknika ezberdinak landuko ditugu. Zelan landu sexualitatea haur eta gazteekin? Sexualitatea haurra jaiotzen denetik landu behar da. Adin bakoitzera egokitutako dinamika eta jolas ezberdinak landuko dira. Sexualitatea ulertzeko hausnarketak landuko ditugu eta haur eta gazteekin lantzeko teknika, dinamika, liburu eta jolas ezberdinak ezagutuko ditugu.

46


FA M I L I E N T Z A KO F O R M A K U N T Z A K

EUSKARA

Aiton amonak euskaraz jolasten eta abesten Aiton-amonek oso paper garrantzitsua jokatzen dute haurren zaintzan. Hizkuntzaren transmisioan oinarrizko pieza bilakatu dira, horregatik, abesten eta jolasten jarriko ditugu. Beraien garaiko jolasak eta kanta- jolasak birgogoratuko ditugu eta hauek haurrekin euskaraz zelan landu ikusiko dugu. Etorri berriak euskaraz jolasten eta abesten Euskal Herrira etorri berri asko etortzen dira eta beraien seme alabek eskoletan euskaraz ikasten dituzte jolasak eta abestiak. Batzuek ezintasuna daukate jolas horietara jolasteko. Tailer hau etorri berriak euskarara hurbiltzeko tailerra izango da. Bertan, beraien seme alabekin euskaraz jolasteko eta abesteko dinamika ezberdinak landuko dira Zelan eta zertara jolastu haurrekin? Familiek askotan ez dakite zertan jolastu haurrekin. Ikastaro honetan jolas eta abesti ezberdinak landuko ditugu. Helduen papera jolasean ere aztertuko dugu.

47


HAUR ETA GAZTEEN PARTE- HARTZEA

Gurasoak bidelagun (gurasi eta tutoreen rolak) Haurtzaroaren kultura landuko dugu tailer hauetan. Gurasoek zelan lagundu behar duten haur eta gaztearen hazkuntzan. Nerabeen parte-hartzea sustatzen Nerabezaroa aldaketa handiko garaia da. Gazteekin autonomia zelan landu aztertuko dugu eta erabaki esparruetan zelan hartu erabakiak ere ikusiko dugu. Haurren parte-hartzea sustatzen Haurtzaroaren kultura abiapuntutzat hartuz, gurasoek zelan lagundu haurren ahalduntzean. Haurrak egunerokoan erabakiak hartzeko teknika eta baliabide ezberdinak aztertuko dira.

48


FA M I L I E N T Z A KO F O R M A K U N T Z A K HARREMANAK

Zeinu hizkuntza haurrekin eta haur txikien hizkera Haurra hitz egiten hasi aurretik, Zeinu Hizkuntzarekin komunikatzeko edota hitz egiten hasten denean hitza indartzeko metodologia praktikoa aurkeztuko dugu. Haurrekin Zeinu Hizkuntza lantzeko teknikak, oinarrizko hitzak eta baliabide/materialak aztertuko ditugu. Jolasa eta zeinu hizkuntza Jolasterakoan pertsona guztien inklusioa bermatzeko baliabide sorta eskainiko da. Betiko jolasak Zeinu Hizkuntzarekin uztartuko ditugu, oinarrizko hiztegia ikasiko dugu eta baliabide ezberdinak aurkeztuko ditugu. Haur Masajea Larruazala lehenengo hizkuntza delako, haurren azala ukituz, haien gorputz eta emozioetara iritsiko gara. Gure lotura afektiboak estimulatu eta sendotzeko ekintza da hau. Bestelako onura fisiko eta psikikoak dituen arren, familian bestelako harremanak egiteko eta zaintza partekaturako bidean tailer ezin hobea da. Sare sozialak: Egokiak dira? Gaur egungo haur eta gazteak sare sozialetatik komunikatu egiten dira. Hauen ezjakintasunak beldurrak eragiten ditu. Sare sozialak ezagutuko dira eta erabilera egokirako tresnak eta gakoak aztertuko ditugu.

49


JOLASA

Nola aukeratu jostailu egokia? Momentu askotan erosten ditugu opariak eta ez dugu jakiten ea egokiak diren edo ez. Tailer honetan, momentu bakoitzean haur eta gaztearen hazkuntzan lagunduko duten jostailuak landuko ditugu. Gainera genero perspektiba eta euskararen lanketa zelan txertatu daitekeen ere landuko da. IpuinTupper Haur literaturatik bidaiatuko dugu gai ezberdinak lantzeko baliabideak, tresnak eta bibliografiak ezagutuz. Landu daitezkeen gaiak anitzak dira: dolua, aniztasuna, auto-estimua, lanketa emozionala, historia, emakumeak, aniztasun funtzionala... TupperToy Haur eta gazteen jostailuak ezagutu eta manipulatuko ditugu. Adin bakoitzarentzat aproposak diren joko eta jostailuak ezagutuko ditugu eta hauek eskaintzen dizkiguten lanketa eta aukerak aztertuko ditugu.

ELIKADURA

�Baby-led weaning� sukaldaritza Edoskitzearen ostean, elikagai osagarriekin hasten denean erabiltzeko teknikaren lanketa egingo da tailer praktiko honetan. “Baby-led weaning� zer den landuko da eta tailer praktiko bat egingo da elikagai ezberdinak ekoiztuz eta umeen elikadurarako ideia berriak eskainiz. Familien nutrizioa Nutrizioan aditu batek familien elikadura egokirako aholkuak eta informazioa emango dizkigu. Elikadurak gure osasunean duen garrantzia landuko da eta familia guztiarentzat egokia izango den hasteko menu baten diseinua egiten lagunduko dugu.

50


A D I N G U Z T I E TA R A K O F O R M A K U N T Z A K Haurren gauzak eta haurrentzako gauzak, haurrengandik bakarrik ikasten dira LORIS MAGALUZZI

PEDAGOGIA FEMINISTAK

Autodefentsa ikastaroak Jendarte patriarkal honetan, gizon eta emakumeen artean botere harremanean eraiki dira harremanak. Tailer hauetan jendarte ere patrialkarai aurre egiteko dinamikak egingo dira eta autoestimuaren lanketa egingo da. Emakumeen arteko saretzeak ere landu egingo dira. Gizonak eta feminismoa Gizonak botere posizio batean bizi dira. Tailer honen helburua, modu praktikoan gizonek dituzten pribilegioen jabe egitea da eta pribilegio hauek zelan ukatu izango da. Sexualitatea Tailer honetan sexualitatea landuko dugu. Adin bakoitzera egokitutako tailerra izango da. Haur hezkuntzako umeetatik batxilergoko gazteetara eta hauek baino nagusiagoak diren gazteekin dinamika eta jolas ezberdinak landuko ditugu sexualitatea modu osasungarrian bizitzeko eta guk tailerra prestatuko dugu.

51


A D I N G U Z T I E TA R A K O F O R M A K U N T Z A K EUSKARA

Zergatik ez? tailerra Euskararen erabilera indartzeko motibazio saioa da. Partaideek euren esperientziak konpartitzen dituzte, baita komunikatzeko moduez hausnartu ere. Hala, hizkuntzen mundua ezagutzetik norbere hizkuntzaren mundua aztertzera egiten da jauzi, modu erakargarri eta ludiko batean. ÂżCompartimos? Euskararen erabilera indartzeko erdaraz ematen den motibazio saioa da. “Zergatik ez?â€? tailerraren helburu berdinak ditu, baina, euskarara lehen hurbilpena egiten dutenentzako prestatua dago. Norbere hizkuntzaren mundua aztertzen da, euskararen munduarekin duen harreman sendotzeko, modu ludiko batean. Murgiltze asteak Eskoletako oporraldien ostean, haur eta gazteek askotan hizkuntz ohiturak aldatu egiten dituzte. Oporraldien ostean, eskoletan lantzeko tailerrak dira. Jolas eta dinamika ezberdinekin hizkuntz ohiturak euskaraz landuko ditugu. Klase barruan egiteko, tailer dinamikoa da.

52


MULTIMEDIA

Argazkilaritzan murgiltzen Argazkigintzako tailer praktikoa da. Argazkigintzaren oinarrizko kontzeptuak landuko dira eta praktikara pasatuko gara. Argazkiak aterako ditugu eta argazki horiek hobetzeko programak ikusiko ditugu. Bideogintzan murgiltzen Bideogintzaren prosezua ezagutuko dugu. Eskaleta bat egiten ikasiko dugu, bideogintzaren oinarrizko teoria baita ere. Gainera, bideoak egiten eta editatzen ikasiko dugu tailer honetan. Kazetaritza ikastaroak Haur eta gazte talde batekin Aldizkari baten sorkuntza egingo da. Guztira 12 orduko saioa izango da (beharretara moldatu daitekeena). Aldizkari baten atalak landuko dira eta atal bakoitzak dituen ezberdintasunak landuko dira modu ludiko batean. Eskoletan egiteko tailer paregabea. IKT Ikastaroak (Drive, sare sozialak, euskarazko APPak...) Gaur egun aplikazio eta programa asko erabiltzen dira, bai ordenagailuan zein mugikorrean ere. Programa eta aplikazio hauen erabilpenerako oinarrizko kontzeptuak landuko dira modu praktiko batean. Nahi den edo nahi diren programa eta aplikazioak aukeratu eta guk tailerra prestatuko dugu.

53


PREZIOAK Prezioak, bi orduko saioentzako diseinatua dauden arren, formazioaren iraupena guztiz moldagarria da eta zuen beharretara moldatuko ditugu. FORMATZAILEA: Gizarte segurantzan altan emango da eta Bizkaiko zein Arabako esku hartzerako hitzarmena gaindituko duen soldata izango du. Formatzailea, gaian aditua eta aritua izango da eta esperientzia handikoa. Formatzailea euskalduna eta balioetan hezita egongo da.

OROKORRAK . . . . . . . . . .300 € + BEZ %10a (330 €) Hezitzaile 1 2 ordu 20 parte hartzaile

BEREZIAK . . . . . . . . . .400 € + BEZ %10a (440 €) Hezitzaile 1 2 ordu 20 parte hartzaile Lehen sorospenak, “baby-led weaning” sukaldaritza, familien nutrizioa, autodefentsa ikastaroak.

54


BESTELAKOAK · HAUR MASAJEA. . . . . . . . . . . . . . 100 € / Haur bakoitzeko + BEZ %10a (110 €) Hezitzaile 1 · 10 ordu · 10 parte hartzaile

· IPUIN TUPPER . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 350 € + BEZ %10a (385 €) Hezitzaile 1 · 1,5 ordu · 20 parte hartzaile

· TUPPER TOY . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 350 € + BEZ %10a (385 €) Hezitzaile 1 · 1,5 ordu · 20 parte hartzaile

· MURGILTZE SAIOAK. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .600 € + BEZ %10a (660 €) Hezitzaile 1 · 10 ordu · 20 parte hartzaile

· KAZETARITZA TAILERRAK . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 1 000 € + BEZ %10a (1 100€) Hezitzaile 1 · 12 ordu · 15 parte hartzaile

· ZERGATIK EZ? eta ¿COMPARTIMOS? TAILERRAK. . . . .310 € + BEZ %10a (341 €) Hezitzaile 1 · 2,5 ordu · 30 parte hartzaile

55


Harremanetarako kontaktua: ARITZ LILI LEKANDA 94 656 85 54 / 635751034 hezkuntza@aiaraldea.eus

56


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.