Elefante potoloa Bazen behin 500 kiloko elefante potolo bat Raul deitzen zena. Baina Raulek gehiegi jaten zuen : txokolatea , pastelak , platanoak , sagarrak…harrapatzen zuen guztia jaten zuen. Eta horregatik beste animaliek Elefante potoloa deitzen zioten . Berari ez zitzaion gustatzen horrela deitzea eta negarrez hasten zen . Bere negarrak entzuten ziren Afrikatik eta leku guztietatik.Raulek arazo bat zeukan eta ez zekien zer egin. Asko pentsatu eta gero egun batean Elefante potoloak erabaki zuen gutxiago jatea eta kirol asko egitea, argaltzeko eta osasuntsua egoteko. Handik aste batzuetara kilo asko galdu zituen eta oso argala gelditu zen. Lehen baino askoz hobeto zegoen. Goiz batean paseo bat ematera atera eta elefante eme eder batekin topatu zen. Eta biak maitemindu ziren. Handik hilabete gutxitara 3 elefante txiki izan zituzten : Zudoroky, Ivan eta Flayky. Eta betirako oso zoriontsu bizi ziren. Eta hala bazan ez bazan sar dadila kalabazan eta irten dadila Egiako plazan.
Ander, Daniel , Oier eta Anna.