Ipuin galktikoak 5B

Page 1



Bazen behin Keiti izeneko neska bat. 10 urte zituen eta Donostiako Egia auzoan bizi zen. Oso jatorra zen baita pixkat altua ere. Ilea kiribildua zeukan eta oso beltza zen ikatza bezalakoa. Argala zen. Begi politak zituen urdin kolorekoak. Kirola egitea gustatzen zitzaion. Bere kirolik gustokoena saskibaloia zen baina ez zitzaion axola beste kirolak egitea. Ikastolan zeudenean bere lagunei asko laguntzen zien. Animaliak asko gustatzen zitzaizkion. Bere animalirik gustokoena zaldia zen. Bere osabak baserri bat zeukan eta ahal zuen bakoitzean baserrira joaten zen zaldiak zaintzera. Astronomia oso gustokoa zuen eta handitan astronauta izan nahi zuen. Keiti maiz joaten zen Donostiako Eureka museora eta behin ikusi zuen lehiaketa bat zegoela. Kartoizko espaziontzirik hoberena egiten zuenak Ilargirako bidaia lortuko zuen. Keitik bidai hori lortu nahi zuen bai edo bai eta kartoizko espaziontzirik hoberena lortzeko gau eta egun pasatu zuen lanean eta azkenean lortu zuen bukatzea. Lehiaketaren eguna iritsi zen. Keiti Eureka zientzia museora joan zen. Bertan jende asko zegoen eta kartoizko espaziontzi pila. Baina berak bazekien berea hoberena izango zela. Orduan neska bat beregana hurbildu eta esan zion Keitiri: -Hori da zure espaziontzia?


-Ba ... bai arazoren bat?- Erantzun zion Keiti. -Ez baina itsusia da. –Erantzun zion lehenagoko neska -Nirea itsusia? Ez duzu begiratu zurea?-Haserretu zen Keiti. -Zer esan nahi duzu?-Galdetu zuen neskak. -Ba zurea itsusiagoa dela!! -Badakizu nik irabaziko dudala ezta? -Ez nik!!! -Ez nik!!! -Hasi ziren eztabaidan Bozgorailutatik norbaiti entzuten zitzaion esaten: Minutu batean esango zutela zeinek irabaziko zuen eta egoteko adi! Orduan lehenagoko neskak esan zion: Entzun duzu? Entzungo dugu zein den irabazlea. Bale? -Bale!-Esan zuen Keitik. Adi-adi entzuten dute zein den irabazlea eta bozgorailuko gizonak esaten du: -Eta Keiti da irabazlea!!! -Ai ama,ai ama irabazi dut! Ilargira joango naiz!Harrituta. -Kaka! Baina nirea hoberena zen! Ilargira joan zen bizitza zegoen edo ez jakitera. Espaziontzi erraldoi batean bidaiatu zuen. 3 hilabete tardatu zuen Ilargira iristeko baina azkenean iritsi zen. NASAkoak Ilargira lurreratzen lagundu zioten.Baina nahigabe arroka batekin talka egin zuen.


Keiti Ilargian zegoen. Espaziontzitik atera zen eta Ilargia esploratzen hasi zen. Orduan estralurtar bat ikusi zuen. -Aaa!!Estralurtar bat!! Esan zuen korrika hasten zen bitartean. Harrituta eta beldurtuta zegoen. Estralurtarrak honela esan zion: -Lasai, lasai!! Ez dizut ezer egingo!! Zure laguna izan nahi dut!! Elkar ezagutu zuten eta gauza berdinak gustatzen zitzaizkiela konturatu ziren!! Izkutaketan jolastea,fruta,txutxeak eta kirola egitea. Keiti eta estralurtarra lagun minak egin ziren. Keiti Ilargian 8 hilabete geratu zen bizitzen bere lagunarekin. 8 hilabete horiek pasatu zirenean NASAkoak esan zioten Donostiara itzuli behar zuela bere familiak faltan botatzen zuelako eta bere misioa bukatu zelako.Orduan Keiti espaziontzira joan zen eta arroka handi batekin talka egin zuenean espaziontzia puskatu zela ohartu zen. -Ai ama!! Eta orain nola itzuliko naiz Donostiara?-esan zuen urduri Keitik. -Lasai. Nik eta nire lagunak lagunduko dizuegu zure espaziontzia konpontzen. – esan zuen estralurtarrak. Denak batera konpondu zuten eta Donostiara bueltatu zen bere familia eta lagunekin. Keiti astronauta bihurtu zen eta beste misio batzuk eginzituen.



Bazen behin Aitziber izeneko neska bat.15 urte zituen eta bere amarekin bizi zen Egian. Amak 45 urte zituen. Biak Ulia mendira asteroastero joaten ziren gauean izarrak ikustera. Menditik ibiltzea asko gustatzen zitzaien, Aitziber txikia zenean, bere aitonarekin igandero menditik ibiltzera joaten zelako.

Neguko gau batean izarrak ikusten zeuden eta meteorito bat beraien ondoan erori zen. Aitziber oso beldurtuta gelditu zen eta korrika


hasi zen. Ama deika hasi zen eta gelditzeko esaten zion, baina Aitziberrek ez zuen kasorik egiten eta korrika jarraitu zuen. Halako batean, galduta zegoela, konturatu zen, ez zeukala ez urik, ez janaririk. Aitziber oso kezkatuta zegoen ez zekielako nora joan lo egitera. Hotza zeukan. Aste bat pasa eta gero, bere ama oso kezkatuta zegoen eta bilatzera joan zen. Bat batean eta kasualidadez, aurkitu zuen. Topatu zuenean biak oso pozik jarri ziren eta besarkada handi bat eman zioten elkarri. Hilabete batzuk pasa eta gero, Diario Vascora deitu zuten eta Aranzadirekin kontaktuan jarri ziren. Meteoritoa museora eraman zuten. Ama eta Aitziber hilabetean behin joaten ziren museora meteoritoa ikustera, gogoratzeko zer pasa zen.



Gertaera hau 2002 martxoaren 25ean gertatu zen. Enaitz 20urteko gazte bat zen, gehien gustatzen zitzaiona lagunekin geratzea zen. Bere lagunak Gorka, Ibon eta Jon ziren. Gorka argala eta altua zen golfean jolastea gustatzen zitzaion, ausarta zen, Ibon txikia eta tripa handikoa zen eta boxeoa gustoko zuen. Jon, Gorka baino txikiagoa zen eta Ibon baino altuago, berari korri egitea gustatzen zitzaion eta lotsatia zen.

Egun batean Enaitz eta bere lagunak mendira joan ziren akanpatzera eta izarrak ikusten hasi ziren, lauei konstelazioak guztatzen zitzaizkien eta Enaitzek Leo konstelazioa ikusi zuela esan zien. Enaitz zerura begira zegoela gauza arraro bat


somatu zuen eta prismatikoak hartu eta plater hegalari bat ikusi zuela konturatu zen.

Hurbiltzean obniak Enaitz baitu zuen eta plater hegalarian sartu baino lehen Enaitzek LAGUNDU!!!!garrasi egin zien lagunei. Ordurako hegan egiten zeuden. Baina Gorkak momentu horretan bertan txip aurkitzaile bat bota zion plater hegalariari.

Ibonen aita, Joseba, astronauta zen eta espaziontzi bat zeukan ,beraz, espaziora joan ziren lauak.


Aste bat iraun zuten obnien planetara iristen. Espaziontzia eskutatu ondoren GPSArekin hasi ziren Enaitz bilatzen. Enaitzen lagunak Kartzela moduko espetxean sartzea lortu izan zuten inork ikusi gabe. Bertan Enaitz aurkitu zuten eta lagunak esan zioten: - Goazen, goazen azkar!!!!! erantzun zien Enaitzek.Berak Miku izeneko lagun bat egin zuela kartzelan kontatu zien.Lagun hau lagundu nahi zuen eta gero kontatuko zien nola egin ziren lagunak bere planetara iristean. Espaziontzia hartu eta Miku bere planetara, hau da, Saturnora eraman zuten. Saturnora iritsi zirenean Mikuren familia, Enaitz eta Enaitzen lagunak afari batera gonbidatu zituzten. Enaitz hasi zen denei kontatzen nola egin ziren lagunak. -Hasieran estralurtarrak gaizki tratatzen ninduten!!!! Zeldan bakarrik jarri ninduten baita patioan ere, triste nengoen ta bakar bakarrik sentitzen nintzen.Gargamen zaindaria oso gaiztoa


zen eta ez zeukan lagunik, beti norbaitek ez bazion kasurik egiten bera haserre bizian jartzen zen. Egun batean Enaitz jotzera joan zen ez ziolako baloia pasa eta Miku joan zen Enaitz laguntzera, Mikuk ez zuelako nahi Gargamen Enaitz jotzea. Beste egun batean Enaitz Mikuri ere laguntzera joan zen. Enaitz eta Miku Gargamen jotzen hasi ziren, Gargameni mina eman zioten eta betirako jotzeko gogoak kendu zitzaizkion. Enaitz eta bere lagunak espaziontzia hartu eta lur planetara joateko prestatu ziren eta 4 aste iraun zuten Lur planetako Donostiako Egia auzora iristen. Enaitz semea euki zuenean bere semeari bizi izan zuen abentura kontatu zion eta Enaitzen semeak bere semeari kontatu zion.



Baziren behin hiru lagun astronauta: Jon, Julen eta Mikel. Jon ,oso indartsua zen eta denbora osoan aginduak ematen zituen, ilea beltza zeukan , eta oso altua zen. Julenek ez zekien ia ezer espazioari buruz, baina oso ona zen makinak konpontzen eta erabiltzen. Mikel denbora osoan txisteak kontatzen zituen eta oso ona zen. Altua zen eta ilea marroia zeukan. Hiruak txikitan astronautak izan nahi zuten. Handiak egin zirenean Beka bat lortu zuten Nasan astronauta izateko ikasketak egiteko. Egun batean Nasan ikasten ari zirela, hiruei misio bat jarri zieten, zulo beltza aztertzeko. Zulo beltza unibertsoan dagoen objeturik dentsuena da,bertan grabitatea hain da handia argiak ere ezin duela ihes egin. Nasakoek zulo beltza non zegoen esan zieten. Mapak eta G.P.S.ak erabiliz jakin zuten ze bidai egingo zuten. Hiru egun geroago prest zeuden: -Bueno bagoaz- esan zuen Mikelek, -Bai- Erantzun zuten beste biek.


Espaziuntzira sartu ziren eta hegan joan ziren . 5 ordu iraun zuen bidaiak. Iritsi zirenean bat batean Mikel pilotatzen ari zela, bolantea puskatu zitzaion, eta asteroide batekin talka egin zuten , motorra puskatu zitzaien eta bueltaka zulo beltzaren grabitatearengatik zulo beltzara erori ziren. Zulo beltzaren beste aldean planeta bat zegoen eta planetako hortako atmosferara erori ziren. Erortzen ari zirenean parakaidas bat ireki zuten eta honela hegan eginez lurra hartu zuten. Jon lehenengoa atera zen, hirurak kanpoan zeudenean , Julenek norbait ikusi zuen harri baten atzean ezkutatuta , hirurak harrira aurreratu ziren eta harrian estralurtar bat zegoen, berarekin hitz egiten hasi ziren: -Nor zarete?- Beldurrez galdetu zien estralurtarrak -Gizaki batzuk ez dizugu minik egingo,erantzun zien 3 astronautak - Badakizu nondik ateratzen da hemendik-Bai baino oso arriskutsua da, hemen sumendi bat dago eta urtean behin,haize asko ateratzen du,eta bihar erupzioa egingo du,espaziuntzia hor gainean jartzen baduzue zuen planetara itzuliko zinatekete!!!! .


Hirurak espaziuntzia sumendira eraman zuten eta hurrengo egunerako obrak egin zuten estralurtarren laguntzaz. Obrak zailak izan ziren. Egurrezko tablak batzuk erabili zituzten piramide forman estruktura bat egiteko eta hor gainean espaziuntzia jarri zuten . Hirurak estralurtarrei agur esan zieten eta espaziuntzian sartu ziren, bat-batean sumendiak haize asko atera zuen eta haizearen indarrez zulo beltzetik atera ziren motorra piztu eta Lurrera abiatu ziren. Bidean hirurak oso pozik zeuden Lurrera iristeko eta gainera planetatik harri batzuk hartu zituzten Nasako zientifikoek aztertzeko. Geroago Lurrako atmosferara sartu ziren motorrari gasolina bukatu zitzaion eta espaziontzia bueltaka hasi zen eta itsasora erortzeko zorian zeuden orduan hirurak parakaidas batekin Nasara erori ziren.


Azkenean Nasan festa bat egin zieten bizirik etortzeagatik . Hurrengo egunean maletak prestatu zituzten eta Egiara etorri ziren.



Baziren behin Jon eta Asier izeneko mutilak. Jonek 24 urte zituen eta Madrilen bizi zen , 65 kilo pisatzen zituen, 1,81 metro neurtzen zituen eta bera lanbidez astronauta zen. Asierrek, berriz 40 urte zituen Madrilen bizi zen 70 kilo pisatzen zituen 1,78 metro neurtzen zituen. Asier zientzialaria zen. Bai Asierrek eta bai Jonek Europako espazioko agentzian lan egiten zuten, bulego berdinean. Elkar ezagutu zuten Asierrek Plutonera joateko espaziontzi bat egin zuenean, Jon Plutonera joan behar zelako. NASAkoek mezu bat bialdu zuten


eta mezu honek honela esaten zuen: “Eguzki-Sistema lehertuko da eta 2 urte dituzue Eguzki-Sistematik ateratzeko � Jon telebistako programa batetik jendeari Eguzki-sistema lehertuko zela esan zion. Hilabete bi pasa ondoren Asier eta bere laguntzaileak espaziontziak egiteaz bukatu zuten, espaziontzietan sartzeko jendea prestatu ziren. Jon eta beste astronauta batzuk espaziontzi ak gidatu behar zituzten. Jende guztia Lurra planetatik atera zen. Espazioan zeudenean Jonen espaziontziak asteroide batekin kolpe bat hartu zuen. Ondoren planeta


batean Gelditu ziren, planeta horretan extralutarrak zeuden. Jon eta beste batzuk harri batean ezkutatu ziren extralutarrak ez ikusteko. Jonek mezu bat bidali zion Asierri espaziontzia gelditzeko. Asier Jonen bila etorri zen, ondoren planetatik atera ziren eta Asierrekin joan ziren. 10 egun pasa ondoren planeta bat aurkitu zuten baino ura ez zegoenez eta bizi ezin zutenez beste planeta batera joan ziren. Egun batzuk pasa eta beste planeta bat aurkitu zuten. Planeta horretan oxigenoa eta ura zegoen, planeta borobila eta berdea zen . Mundu guztia oso pozik gelditu zen planeta horretan, eta espaziontzi guztiak planetan geratu ziren.


JULEN ETXEBARRIA 5.MAILA B 2012/13 IKASTURTEA


Bazen behin, 2.002 garren urtean,36 urteko Julen izeneko gazte bat, Egia herrialdean bizi zen. Emozio bortitzak asko atsegin zituen , adibidez: Parakaidasean Jaizkibeletik bota, eskalada egin, 8.ooo metroko Everest mendia igo, ea‌Etxean bakarrik bizi zen, eta “Kaberâ€? izeneko empresa batean lan egiten zuen. Kaber empresan hau egiten zuten: Teleskopioak, koheteak, ilargian egoteko beharrezkoa den arropa, galaxia berriak aztertu, ea... Gauza guzti horiek Julenek berak egiten zituen, horregatik, berak etxean bulego antzeko bat zeukan eta bertan askoz gauza geiho zituen.

Garai hartan, ezpazioan urruti urrutian, bi asteroideen artean eztanda bat egon zen,


horren ondorioz, Europako agentziakoak Juleni abixatu zioten meteorito bat zetorrela, eta Julenek, meteoritora bidaiatzera pentsatu zuen meteoritora gelditzeko.Julen meteoritora bidaiatzeko “Kaber� enpresari kohete bat eskatu zion eta Kaberrekoek arazorik gabe kohetea utzi zioten eta bonba bat ere. Julenek, Egia herrialdeari abixatu zion meteoritoa gelditzera zihoala misio batean. Egiatarrak bere misioaren berri edukiko zutela momentuoro esan zien. Egiako jendeak asko eskertu zion eta berak meteoritorako bidaia hasi zuen. Bidaian zihoala ez zuen ezer aurkitu, ezpazioa lasai zegoen. Meteoritora iritsi zenean laupabost buelta eman zizkion eta ez zuen lurreratzeko lekurik aurkitu. Bitartean Martetik harri bat erori zen, kuriosityri ,Martera bidalitako satelitea espazial bati, kable bat hautsi eta horregatik harri hura erori zen. Harri harek Julenen kohetearen frenoan zulo bat egin zuen, ondoren harria meteoritora erori zen eta krater bat egin zuen. Julenek krater honetan lur hartu zuen.Berak, Kaber enpresak eman zion bonba jarri zuen. Lurrera bidaiatzen hasi zenean, motorra zulatuta zeukala


konturatu zen, eta konpontzen hasi zen. Begiitxi batean konpondu zuen. Lurrera bidaiatzean ovni batzuk aurkitu zituen eta arazorik gabe saihestu zituen. Egiara iritsi zenean, Egia auzoak asko eskertu zion meteoritoa gelditu zuelako.Eskertzeko festa bat egin zuten, eta festa horretara Egiak zuen erregea, alkatea, eta jende gehiago etorri ziren. Festan ez ziren bengalarik ezta borrokarik egon, oso lasai egon ziren. Hurrengo egunean, erregea Julenen etxera joan zen eta berarekin 2 ordu hitz egin eta gero, Kaber enpresara joan ziren eskerrak ematera. Eskerrak eman eta gero, Julenen kaberreko jefeak, Jon izena zuena, eta erregeak hitz egin zuten.Erregeak ea ze bonba mota jarri zuen galdetu zion, berak ere erosiko nahi zuelako horrelako beste arazo baterako.Jonek, “Sputnk” deitzen zela esan zion. Hurrengo egunean erregeak Joni deitu zion eta ea erregea izan nahi zuen eskatu zion. Jonek, hurrengo egunean erantzungo ziola esan zion erregeari.Gauean, “Kaber” enpresa guztia berriro elkartu, eta Jon handik aurrera, ez zela jefea izango esan zien. Orduan, Jonek,


jefea izateko aukera eskaini zion Juleni.Honek, 10 segundo pentsatzen egon eta gero, baietz esan zion.Orduan, Jonek erregeari deitu, eta bere postuan ordezkatuko ziola esan zion. Handik aurrera, Kaber enpresak askoz gehio saldu zuen.Geroztik, Jon gazteluan bizi izan zen beti.



2011.Urtean irla bat galduta zegoen Ozeano Barean. Irla horretan Andrea izeneko neska bat bizi zen izurde batekin. Andrea lasaia zen, 10 urte zituen eta izurdeak asko gustatzen zitzaizkion. Izurdea txikia eta bihurria zen. Beti biok batera jolastera joaten ziren. Egun batean Andrea oraindik lotan zegoela, izurdea itsasora igeri egitera joan zen eta arrantzale bat itsasora atera zen. Han izurde bat ikusi zuen eta arrantzatu zuen.

Hurrengo egunean Andrea esnatu zen eta izurdea bilatzen hasi zen, baina ez zuen aurkitzen. Egun guztian bilatzen egon zen gau horretan Andrea negarrez hasi zen, zerura begira. Izarretan izurde baten marrazkia agertu zen. Momentu horretan bere pena handitu zen. Eta horregatik hurrengo egunean aquariumera joatea erabaki zuen izurderen bat ikusteko bere laguna gogoratzeko. Aquariumean bi izurde zeuden. Horietatik bat berea zen. Andreak


aurpegiarengatik ezagutu zuen. Izurdea beti jendeari begira egoten zen eta Andreak aurkitu zuen. Kristaletik hitz egin zuten. Andreak galdetu zion ea nola galdu zen eta izurdeak erantzun zion gau batean arrantzale batzuk etorri zirela eta harrapatu zutela eta aquariumeko jabeak betirako gelditu beharko zela esan zion. Andreak ezetz esan zion, berak lagunduko ziola hortik ihes egiten lagun batekin aquariumeko jabea despistatzen. Asierrek, Andrearen lagunak, armiarma handi bat ikusi zuela esan zion jabeari eta horrela despistatu zuen. Andreak Aquariumeko atea ireki zuen eta izurdearekin batera uretan sartu zen eta bararekin etxera igeri egiten joan zen. Hortik aurrera hirurak elkarrekin irla batean bizi izan ziren.



2023. urtean Connors izeneko doktore zoro bat zegoen eta 45 urte zituen, zientzilari zoro bat zen eta buru soila zen, beti bata zuria zeraman soinean eta Ameriketako Los Angeleseko hirian bizi zen zientzian interesatu zenetik.

Egun batean ,denda berezi batean sartu zen,�Zientzia Denda�izeneko denda erraldoian, Los Angeleseko AEB-n eta bertan William izeneko gizon gazte bat aurkitu zuen. William gazteak Connorsekin lan egin nahi zuela adierazi zion eta Connorsek bere laborategia erakutsi zion. Lagunak egin ziren baina Connorsek ez zekien William NASAkoa zenik eta bere eginkizuna bera espiatzea zela. NASAkoek bazekiten Connorsen hurrengo proiektua Superultraizpi makina bat eraikitzea zela. Makina horrekin ilargia bere orbitatik botatzeko erabiliko zuen eta horrela lurra planetan beti eguna izatea lortuko zuen.


Williamek eta Connorsek superultraizpi makina eraiki zutenean Williamek NASAkoei abisatu zien, honek superltraizpi makina eginda zuela esanez. NASAkoek bi pertsona bidali zituzten Connors doktorearengana eta eraztun berezi bat jarri zioten. Eraztun horrekin 24 orduz kontrolpean zeukaten. Baina Connors doktorea Williametaz susmatzen hasia zen. Connors gauez Williamen bulegoan sartu zen. Bertan, kaxa indartsuaren konbinazioa aurkitu zuen eta ondorioz NASAko paper batzuk aurkitu zituen . Baina William laborategira iristean ia-ia Connors harrapatu zuen bere bulegoan. Hurrengo egunean William Connors atxilotzeko asmoz bere laborategira joatea erabaki zuen, han ez zegoen inor. Connors ihes eginda zegoen eta William konturatzerako Connors bere izkutalekuan zegoen. Orain dela urte asko utzitako empresa batean zegoen Connors izkutaturik baina William NASAra itzuli eta Connorsi jarritako eraztun bereziaren bidez ordenagailuan bilaketa bat egin zuten aurkitu ahal izateko. Williamek bazituen hiru lagun NASAn eta elkarrekin bilatu zuten Connors . Aurkitzean Connorsek bazuen pistola bat trumoiak botatzen zituena. Oraingoan Connorsek irabazi zuen. Baina William eta bere Lagunak NASAra itzuli, sendatu eta beste soldadu gehiago hartu


zituzten bedaezpada ere, azken borrokan Connorsek galdu zuen eta NASAko kartzela erraldoi eta segurtasun handikoan sartu zuten bere bizitza osorako.



Itsasne eta Leire Egian bizi ziren bi neskatila ziren.Biak 10 urte zituzten, Irailak 29an beteak, hau da, egun berdinean jaioak ziren, beraz, 10 urte bete zituztenean bi familiak urtemugak ospatzera Sendavivara joatea erabaki zuten. Irailak 29an Sendavivako ferietara joan ziren beraien urtemuga ospatzeko. Sendavivara iritsi eta kanguroan ibili nahi zutela esaten hasi ziren orduan beraien gurasoak esan zuten lehenengo hamaiketakoa jango zutela,ondoren kanguroan ibiltzera joan ziren. Bat batean azkarregi zihoalako hondatu egin zen kanguroa, orduan aulkiak gorantz eta gorantz joaten hasi ziren Unibertsoraino igo arte. Azkenean Unibertsoraino igo zirenean beldurtzen hasi ziren eta ez zekiten non zeuden geroz eta gehio beldurtzen zihoazen bere gurasoak non zeuden ez zekitelako. -Non daude gure gurasoak? Galdetu zuen Itsasnek -Ez dakit- erantzun zuen Leirek. -Orduan galdu egin gara!-esan zuen Itsasnek


-Zure erruagatik izan da!-erantzun zion Leirek Itsasne eta Leire haserretu egin ziren. -Ez dizut gehiago hitz egingo. Berriro esan zuen Leirek -Nik zuri ezta! Erantzun zion Itsasnek.

-Ba bale. Ordu pare bat pasa arte ez zuten batere hitz egin. Leire eta Itsasne elkarri barkamena eskatu zioten eta pentsatu zuten oso urduri jarri zirelako haserretu egin zirela. Unibertsotik jaitsi behar ziren. Hau zen egin behar zuten gauzarik garrantzitsuena. Zerura begira zeudela bat batean Itsasnek espaziontzi bat ikusi zuen eta honela esan zion - Leire, ikusi ahal duzu espaziontzi handi eta polit hori? - Bai, ikusi dut espaziontzi hori. - Barrura sartuko gara ea bueltatzeko aukera dugun? -Kaixo!- esan zuen gidariak. -Kaixo!- esan zuten Itsasnek eta Leirek.


-Nor zarete zuek? -Galdetu zuen pilotoak. -Gu Itsasne eta Leire gara eta zu? -Ni espaziontziko pilotoa naiz. - Eramango al gaituzu bueltan lurrera? -Bai noski, etorri eta eseri eserlekuetan. -Bale- eta biak eseri egin ziren. - Bueno nola etorri zarete honeraino?galdetu zuen pilotoak - Gu, Sendavivan geundela kanguroan ibiltzen, kanguroa izorratu egin da eta azkenean honaino iritsi gara eta zu ikusi zaitugu. -Ah! ba ni eta nire laguntzaileak hementxe bizi gara beti. -Eta ez duzue hotzik pasatzen hemen? Galdetu zuten Itsasnek eta Leirek. -Ez normalean ez dugu hotzik pasatzen baina batzuetan hotza pasatzen dugu ez pentsa... -Nongoak zarete? Gu Egiakoak gara, Donostiako auzo txiki bat da , baina gure gurasoak Sendavivan daude eta oso kezkatuta egongo dira. Harea eramango al gaituzu mesedez?. -Ba bidai luze xamarra izango da, baina zuek lasai egon, lau edo bost ordu gutxi gora behera. -Nekatuta al zaudete? Bitartean lo kuluxka bat egin dezakezue. - Neskatoak lotan geratu ziren urduri zeudelako, eta handik ordu pare bat pasa ondoren entzun zuten. -Lurra bistan!!!! - Zer? Esan zuten neskatilak.


-Ba lurra bistan dagoela. Aupa, laster ikusiko ditugu gure gurasoak. Sendavivara iristerakoan denak besarkatzen hasi ziren eta pilotoari eskerrak eman ondoren bakoitza bere etxera itzuli zen.


MIKEL UBIRIA 5.MAILA B 2012/2013


Rex 25 urteko gizon bat zen eta Jumbolandia planetan bizi zen. Jumbolandia unibertsoko planeta bat zen eta Paradix galaxian zegoen. Paradix galaxia, negozio asko zuten planetak zeuden eta horregatik negozioen galaxia deitzen zitzaion. Planeta hauek lankide bezeroak ziren eta beti beraien artean gauzak saltzen saiatzen ziren. Rex Jumbolandia planetako alkatea zen, altua, indartsua eta buruz oso azkarra zen. Egun batean, Paradixeko beste planetatik negozio talde bat Junbolandian


agertu zen, kotxe galaktikorako “gurpil bereziak� saldu nahian, eta Rexekin batzarra eduki zuten. Batzarra bukatu ondoren, Rexek ezetz esan zuen eta gainontzekoak beraien planetara joan ziren haserre.

Egun horretan Kirol Festak ospatzen ziren Jumbolandian eta nahi zuen guztiak parte har zezakeen. Rexek parte hartu zuen. Kirolak, joko modukoak ziren. Adibidez: lokotsak jaso, pin-poneko partidoak, tenisekoak... Kirol Festak eliminatorioak ziren. Kirol Festak hasi zirenean Rex, jende asko hasi


zen eliminatzen eta azkenean finalera iritsi zen. Finaleko aurkariak Darkin izena zuen. Darkin gurpil bereziak saldu nahi zuten planetetik zetorren eta Rex suntsitzea zen bere misioa. Finalera iritsi zen oso tranpatia zelako eta bere aurkariei tranpak, sareak, zuloak eta horrelakoak egiten zizkielako. Darkinek Rexiri tranpa asko ipintzen hasi zen, baina Rex oso azkarra zenez guztiak sahiesten zituen. Azkenean tranpa batek Rexiri besoa hautsi zion baina, hala ere, finala jokatu zuen. Finalerako, Rexek apostua egin zuen Darkinekin. Apostua honako hau zen: Rexek irabazten bazuen Darkin kartzelera joango zen eta Darkinek irabazten bazuen, berriz, Junbolandiako erregea bihurtuko zen. Finalaren eguna iritsi zen azkenean eta lehenengo partida pin-ponekoa izan zen, Rexek irabazi zuen. Bigarrena, tenisekoa, Darkinek irabazi zuen eta azkena, lokotsak jaso, hau ere Rexek irabazi zuen. Hau


horrela izanik, Rexek apostua irabazi zuen eta Darkin horrela, kartzelara joan zen. Finalean, saria zegoen eta Paradixeko historiako loteria handienerako 100 sarrera ziren.Rexek irabazi zuen loteria, eta. Eta diru guzti horrekin: Enpresa berriak egin zituen, beste planetei gauza asko erosi zieten... Eta hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Plazaundiko plazan.



Bazen behin 12.012. urtean Lurra izeneko planeta bat. Lurra oso alaia zen. 20 urte zituen eta Unibertsoan bizi zen, Eguzkiarekin. Etsai bat zeukaten: Ilargia. Ilargiak ere 20 urte zituen eta maltzurra zen. Unibertsoan bizi zen ere Zulo Beltzarekin. Biak oso gaiztoak ziren eta Unibertsoa konkistatu nahi zuten, mundu guztia gartzelan sartuz eta dirua lapurtuz, horrela aberatsak izango ziren. Etxe Txuria erosi eta EE.BBetako galaxiako presidenteak izango ziren. Egun batean, Lurra eta Eguzkia goizean gosaltzen ari ziren. Lurrak Eguzkiari begiratu eta bapatean esan zuen: - Loteria tokatu zaigu! Eguzkiak esan zuen: - Itxoin! Ilargia eta Zulo Beltza oso maltzurak dira eta ezin dira enteratu. Momentu horretan Ilargia buelta bat ematen ari zen eta Eguzkiak eta Lurrak esandakoa entzun zuen eta Zulo Beltzarengana korrika joan zen.


- Zulo Beltza, Zulo Beltza! Lurrari eta Eguzkiari loteria tokatu zaie!!! Zulo beltzak esan zuen: - Zer da hori? - Diru pila bat, eta... guk lapurtuko dugu! Diru horrekin tropak erosi eta Unibertsoa konkistatuko dugu!!! Ilargiak eta Zulo Beltzak Lurra eta Eguzkiaren altxorra lapurtu zuten gauean, Lurra eta Eguzkia lotan zeudenean. Ilargiak eta Zulo Beltzak altxorra lapurtu zuten, baina Lurra esnatu eta konturatu zen Ilargiak eta Zulo Beltzak altxorra lapurtu zutela: - Eguzkia, esnatu, esnatu! - esan zuen Lurrak. - Zer gertazen da, Lurra? - esan zuen Eguzkiak. -Ilargiak eta Zulo Beltzak altxorra lapurtu digute! esan zuen Lurrak. Ondoren, Lurrak eta Eguzkiak mendekua egitea pentsatu zuten.


Egun batean Zulo Beltza etxetik atera zen. Lurra Zulo Beltzaren teilatuan zegoen bere zain. Labana bota eta bihotzean sartu zion. Momentu horretan Lurra kalera jeitsi zen. Eguzkia ezkutatuta zegoen eta Lurrarekin elkartu zen. Ilargia eta Zulo Beltzaren etxeko atea jo zuten. Ilargiak ireki zuen eta Zulo Beltza kalean hilda zegoela ikusi zuen. Lurrak esan zuen: -Hilko zaitugu!!! Ondoren Ilargiak: -Ongi da, ongi da... errendituko naiz eta altxorra emango dizuet... Ondoren, Zulo Beltzaren hileta egin zuten eta denok pozik bizi izan ziren. Bapatean bigarren Big-Bang gertatu zen eta denok hil ziren.



Jarraian kontatuko dugun ipuina Aitor izeneko mutil batena da. Aitorrek 20 urte ditu eta amarekin bizi da Amaran. Aitorrek begi marroiak ditu eta ile beltza dauka. Eta astronauta izan nahi du. Astronomia asko gustatzen zaio.Tenerifera joan nahi du ikasketa horiek egiteko. Amak ezetz esaten dio beldurra ematen diolako eta dirurik ez daukalako, Aitor amarekin haserretzen da. Aitor bere gelara igotzen da. Ama igotzen da bere atzetik bere semea lasaitzeko. Amak esaten dio zergatik ezin duen Tenerifera joan, baina Aitorrek ez dio ulertzen amari. Aitor asko haserretzen da eta etxetik joaten da kor rika .


Bat-batean basoan agertzen da. Iluntzen du eta Aitorrek gaua pasatzeko leku bat bilatzen du. Egun bat pasa zen eta ama oso, oso kezkatuta zegoen. Amak poliziari deitu zion, eta nola gertatu zen esan zion poliziari. Polizia mutilaren bila hasi zen, baina ez zuten aurkitu. Poliziek amari esan zioten: - Saiatu gara mutila aurkitzen, baina ez dugu aurkitu. Ama triste eta kezkatuta geratu zen. 2 egun pasa ziren. Aitor bat batean platillu hegalari batekin topatu zen. Oihuka hasi zen. Barruan zeuden 4 estralurtarrak desberdinak ziren. Batzuk kolore askotakoak ziren eta beste batzuk kolore batekoak. Aitor beldurtuta zegoen. Beraiek ez zioten mina egin nahi eta horrela esan zioten. Estralurtarrek ura eman zioten lasai egoteko. Aitor lasaitu zen. Beraiek esan zioten Jupiterra joango zirela. Orduan espaziora joan ziren. Aitor pozik zegoen estralurtarrekin ondo konpontzen zelako. Jupiterra iritsi zirenean, denok ahoa irekita gelditu ziren Jupiter oso handia eta gasezkoa zelako. 2 ordu egon ziren Jupiter begiratzen, gora eta behera. Jupiterretik nahi zuten beste planetara joan, Saturnora.


Bidea oso luzea izan zen, lau ordu pasa ziren. Iristean, bostak harritu ziren, Saturno urdina zelako eta eraztunak oso handiak zirelako. Aitorri utzi zioten uniforme bat eta Saturnora jaitsi ziren. Piknik bat egin zuten Saturnotik zehar.



Nafarroako herri batean baserritar talde bat bizi zen. Sei baserritar ziren eta bakoitzak baserri bat zeukan. Sei baserritar hauen izenak hauek ziren: Jon Ander, Oier, Unax, Enaitz, Asier eta Unai. Bakoitzak hamabi behi zituen. Baserritarrak lagunak ziren eta egunero elkar ikusten zuten. Egunero behiei esnea jeizten zieten eta herriko esnea gordetzen zen biltegira edo lekura eramaten zuten. Lekua oso zaharra zegoen, alarmarik ez zuen eta atea zahartuta zegoen. Baserritarrek dirua jarri zuten biltegi modernoagoa egiteko. Biltegi horren barruan altzairuzko zizternak egin zituzten. Biltegian alarmak sistema berriak jarri zituzten, handi-handia zen eta kanpoko inor ezin izango zuen atea ireki, klabea behar zen eta. Hor gordetzen zuten esnea eta diru asko gastatu zuten hori egiteko. Nafarroko esnerik onena zen. Esnea saldu egiten zieten herritarrei, eta diru mordoa zeukaten. Esnea zizternetara eramaten zuten, esnea kalitate onean mantentzeko. Astero, hamar mila euro baina gehiago irabazten zuten. Egun batean Unax altxa zenean eta lehiotik begiratu zuenean biltegia baserritik gertu zegoenez estralurtar bat zegoen biltegi modernoa lapurtu


nahian, eta korrika joan zen besteen etxera abisatzera eta denak harritu egin ziren. Korrika joan ziren estralurtarrarengana eta baserritarrek galdetu zioten.

-Zer egiten ari zara?-esan zuten baserritarrek -Honek-nire-herrian-urrea-balio-du!!!!! esan zuen estralurtarrak. -Nola iritsi zara hona?- galdetu zioten baserritarrek.


-zerutik-(ibiltzen-nenbilela)-argia-ikusi-dutesan zuen estralurtarrak. -Baina hau gurea da eta barruan esnea dago- esan zuen Asierrek. -Berdin-zait-nik-urrea-nahi-det.esan zuen extralurtarrak. -Hau gurea dela!-ohiu egin zion Enaitzek estralutarrari. -Niri-ez-ohiuka-egin-eta-gainera-nik-nahi dudanaeramango-dubnt-ulertzen!-esan zuen estralurtarrak ohiuka. -Lasai ,lasai, bakarrik biltegi hau gurea dela esan nahi nuen. Dirutza ordaindu dugu biltegi moderno hau egiteko eta nik ez dut nahi biltegi moderno hau berriz ordaintzea,diru pila eduki arren. -Esan zuten baserritarrek. Azkenean borroka eta borroka aritu ziren eta akordio batera iritsi ziren, extralurtarra eta baserritarrak. -Herriko-esnerik-onena-bada-neri-50-litro-ematenbadidizkidazue- -herria-eta-zuek-pakean-utzikozaituztet. Baserritarrak ondo pentsatu ondoren honela erantzun zuten: -Bale, baina ez bazara gehiago hurbiltzen gure herrira!


Baserritarrek 50 litroak eman zioten eta extralurtarrak 50 litroak hartu eta inoiz ez zen bueltatu herrira. Baserritarrak parra egin zuten eta baserritar batek esan zuen: -Ja, ja, ja, extralurtar horeek esne guztia lapurtuko zigula uste zuen baina ez digu ezta erdia ere kendu. Gainera egunero behiei esnea jeizten diegu eta litro asko lortzen ditugu. Herriko guztiak txaloka hasi ziren.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.