Bazen behin sei lagunez osaturiko talde bat.Bakoitzak gauza berezi bat zeukan. Oihan zen sei lagun hauetatik protagonista. Hamar urte zituen eta beltzarana zen. Oso begi argiak zituen eta ez zituen
praka
motzak
inoiz
janzten.Bere
amona,ama,aita,eta
arrebarekin bizi zen mendian zegoen baserri batean.Ez zihoan ikastolara,gizon bat joaten zen irakastera bere etxera. Amak ez zuen lanik egiten,baina aitak bai. Amona oso gaixorik zegoenez amak zaintzen zuen. Aitak, mendi ondoan zegoen herriko denda batean, egiten zuen lan. Batzuetan aitak Oihani berarekin jaisteko esaten zion, baina berak ez zuen nahi. Hiru aldiz, besterik ez, egon zen herrian. Bere arreba, Saioa, ez zion bakean uzten eta beti gezurren bat esan behar zuen bakean uzteko. Bere gauza berezia animalia bat zen, zaldi bat hobeto esateko,Tximista deitzen zen oso azkar zihoalako. Aitonak irakatsi zion zaldian ibiltzen, baina aitonak bihotzean zuen gaixotasun baten ondorioz aspaldian hil egin zen. Oihan herrira joan zen lehenengo aldian lau urte zituen eta azkeneko aldian hamar. Han ezagutu zituen bere lagunak, ez ziren euskaldunak, baina lagunak ziren. Henry izan zen Oihanek ezagutu zuen lehengoa. Bere aita Euskal Herrira etorri zen lanen bila eta Henry eta bere
arreba Nicole berarekin etorri ziren Kaliforniatik. Bere aita zientifikoa zen. Henryren gauza berezia bere aitak oparitutako zientziako liburu bat zen. Beti zegoen zerbait ikasten, hau edo beste hori, beti zegoen horrela. Ondoren Lola ezagutu zuen. Granadakoa (Andaluzia) zen eta bere amona, aita, ama, anaia eta ahizparekin iritsi zen Euskal Herrira. Familia osoa azentu arraroa zuen eta asko gustatzen zitzaien dantzatzea. Bere gauza berezia abaniko bat zen. Une berean ezagutu zuen Ludmila. Errusiakoa zen eta bere amonarekin etorri zen. Bere gurasoek Errusian geratu behar izan zuten eta horregatik beti zegoen beraiei gutunak idazten. Bere gauza berezia marrazo baten hortzaren lepoko bat zen, bere gurasoek oparitu ziotena eta ez zion inori uzten. Handik 5 urteetara ezagutu zuen Ying. Txinatarra zen eta bere aitona,amona eta anaiarekin heldu zen Euskal Herrira.Oso lotsatia zen,baina bere txoriarekin zegoenean ez zen ezer gertatzen. Horregatik zen animalia bere gauzarik berezia. Ez zekien ondo euskara, baina bere aitona-amonek akademia batean izena eman zuten berak eta bere anaiak ikas zezaten eta poliki-poliki ikasten ari ziren.Segidan ezagutu zuen Daisy, Las Fabelas (Brasil) izeneko auzo batetik heldu zen. Bere amarekin bakarrik etorri zen hona. Las Fabelas auzoan hilketa asko zeudelako iritsi ziren hona. Azkazalak margotzeko margoa zen bere gauza berezia. Urtero lagun hauek udazkenean gelditzen ziren. Aurten Henryk mendian zegoen haitzulo batetara joatea proposatu zuen. Telefonoz deitu zituen denak eta ongi iruditu zitzaien.
-ondo pasatuko dugu! esan zuen Lolak. -bai-erantzun zion Ying-ek- oso ondo pasatuko dugu.
Eta denak barrezka hasi ziren.
Hurrengo egunean sei lagunak Oihanen baserrian gelditu ziren. Ying autotik atera zenean abesten ari zen. Bera izan zen lehenengo iritsi zena. Ostean Lola iritsi zen
eta motxila batean bere abanikorik
preziatuena zeukan. Gero Daisy iritsi zen eta azazkalak margotuta zituen bere esmaltearekin, noski esmaltea berarekin ekarri zuen. Henry bere aitak asmatu zuen helikoptero batean etorri zen eta bere liburua zeraman soinean. Ludmila etorri zen azkena. Bere amonak ez zekien gidatzen eta taxian heldu zen. Denak prest zeuden eta ibiltzen hasi ziren. Oihan bere zaldian zihoan eta orduan galdetu zien bere lagunei : -aizue eta txandaka baldin bagoaz nire zaldian?
-nigatik ondo-esan zuen Lolak nekatuta zegoelako -ni oso ondo noa- erantzun zion Ying-ek -nire liburuak esaten duen bezala, hobeto ibiltzen da- Heryek -Ludmila eta Daisy zuek zer esaten duzue?-galdetu zien Oihanek -gu ondo goaz,lasai! Erantzun zioten Daisy eta Ludmila Oihani. Zaldiak ez zuen nahi denak bere gainean jartzea eta Oihan lurrera bota zuen. Oihani hizketan hasi zitzaion, baina irrintzika. Oihanek eta bere lagunek ez zuten batere ulertzen. “Hau talde tuntuna, ez didate ezer ulertzen. Ez dudala nahi inor nire gainean jartzea!! Oihan izan ezik,noski.” Zaldiak pentsatu zuen:
Oihanek gogoratu zuen bere aitonak erakutsi ziona: “Zaldia irrintzika hasten baldin bada azenario bat eman.” Hori gogoratuta bere motxilatik azenario bat atera zuen. Zaldiari muturrean jarri zion eta jaten hasi zen. -Haitzuloa!!! Haitzuloa!!! Aurkitu dut!!!! Iritsi gara!!! Esan zuen Lolak oso nekaturik -Itxoin nire liburuan ikusiko dut...bai hori da, iritsi gara!!! Gure lagunak iritsi ziren kobazulora. Bazkaltzen hasi ziren. Bakoitzak bere janaria zuen: sushia, errusiako entsalada... -Emango al didazu sushi pixka bat, Ying?-galdetu zion Lolak -Bai, noski- erantzun zion- nire amonak sushi bikaina egiten du, probaturik nahi?
- Bai,bai -erantzun zioten denek Egia zen,Ying-en amonak sushi bikaina egiten zuen. Bazkaldu orduko haitzulora sartu ziren. Bi bide zeuden: bat oso iluna
eta bestea
argiagoa. Orduan Henry-ek esan zuen: -Goazen bide argitik!!! Ying batere kasu egin gabe beste bidetik joan zen eta beste bost lagunak beste bidetik joan ziren. Henryek bere liburuan begiratu eta esan zuen : -Hauek estalaktitak dira eta beste horiek estalagmitak. -Zein polita den natura ! - erantzun zion Daisyk. -Aizue eta Ying non dago ?- galdetu zuen Ludmilak. Bat-batean Ying-en ahotsa entzun zen. -Hemen nago!!! -Goazen beregana azkar!!!-esan zuen Lolak Yingen gana iritsi zirenean Yingek dena azaldu zien. -Begira hemendik nindoala nire txoriarekin ate bat ikusi dut. Ate izugarri handia zen, harriz osaturikoa. Zulotxo batean honela jartzen zuen “saiatu irekitzen�. -Zulo honetatik ez da ezer sartuko- esan zuen Oihanek -Utzi kalkulatzen...bai hor tiburoi baten hortza besterik ez da sartuko- erantzun zion Henryek -Baina Ludmilak bat du. -Ez, ezta pentsatu ere! ez dut erabiliko- baieztatu zien Ludmilak -Mesedez!!!mesedez!!!-hasi ziren negar egiten bere lagunak
-Ongi da ,behin baino besterik ez dut erabiliko. -Ni sartuko naiz aurrena- Ying-ek Orduan Ludmilak bere gurasoek oparitu zioten lepokoa erabili zuen irikitzeko.. Yingek bere txoria bere atzean jarri zuen eta lehena sartu zen. Bapatean Ying-en txoriari zorabio bat eman zion. - Ying ez makurtu!!, gasa dago lurrean. -Esan zion Oihanek
Baina Ying kasurik egin gabe makurtu egin zen. Biei zorabio bat eman zien. -Lasai, haitzuloetan dagoen gasak 30minutuko zorabio bat besterik ez dizu emango, beno haitzulo honetakoa bakarrik- erantzun zion Henryek. -Ongi, ba nire zaldiarekin geldituko da.
-Ongi- erantzun zioten denek Ying izan ezik, noski.
Ludmilak lagundu zion kanpora ateratzen Ying. Beste guztiak barruan gelditu ziren, Ludmila atera bezain laster atea itxi egin zen. -Ludmila atera hemendik !!! -garrasika hasi ziren barrukoak. -Barkatu, baina jarraitu beharko duzue. -Zergatik??? -Ez dudalako nire lepokoa berriro erabiliko. Animo! horrelako abentura asko egin ditugu. -Pasa azpitik lepokoa. -La,la, la, la…… Eta horrela lau lagunak bakarrik gelditu ziren haitzulo ilun hartan. -Atera linternak !!! - esan zuen Oihanek. -motxilan utzi ditugu – erantzun zuten besteek. -hor dago argi bat – esan zuen Lolak. -Goazen aurrera! Bat-batean magma ikusi zuten haitzuloan. -Hori magma da- esan zien Henryek -Goraka doa- esan zuen Daisyk -Itxoin nire liburuan esaten da.......... hau sumendi bat da!!! -Nola izango da hau sumendi bat?
-Bai hemen esaten du hau sumendi bat zela eta lau urteetan behin pizten dela. -Mesedez ez esan hori !!!
-Bai horrela da. Hil egingo gara !!! -Lasai lagunak, kanpoan ere lurrikarak daude eta atea irekiko digute. Bitartean haitzulo kanpoan Ying esnatu zen. -Ying aspaldiko !! - esan zion Ludmilak. -Non daude...???? lurra mugitzen ari da!!! -Egia da,bai.Besteak haitzulo barruan daude. Zer egingo dugu ? -Ba atea ireki! -Ez, ezta pentsatu ere! -Mesedez! -Ez! -mesedez! -Ez! -Mesedez! -Ongi da!!!!!!!!! baina behin bakarrik irekiko dut. Ludmilak atea ireki zuen, baina ez zituen besteak ikusi. -Hau arraroa da, baina non egongo dira??? Berehala Yingek eta Ludmilak lagunen ahotsa entzun zuten. -Azkar, itxi atea- garrasi egin zuten haitzulo barruko lagunek. Denak haitzulotik atera ziren,Henry izan ezik,eta atea itxi zuten. Asko kostatu zitzaien atea ixtea, baina azkenean lortu zuten.
-Itxoin! non dago Heny???-esan zuen Oihanek -Haitzuloan gelditu da- esan zuen Yingek. -Niri ikerketa batzuk egin behar zituela esan dit- esan zien Lolak -Ludmila irekiko al duzu berriro atea??? -Lurra gehiago mugitzen ari da, beraz hilko gara!-esan zuten. -Ez dakit,lagun bat da hori egia da...baina nire gurasoak....ongi da irekiko dut-esan zien Ludmilak Harrigarri zen, baina bat-batean Henry sumendiko kraterretik atera zen poltsikoan zuen helikoptero txiki batetatik. Bere aitak egin zion eta beti zeraman poltsikoan. -Henry hor dago- esan zuen Oihanek -Lagunak igo hona salbatu egingo gara denak- erantzun zien Henry-ek Helikopteroa oso txikia zen eta bakoitzaren gauza berezia lurrean utzi behar zuten salbatzeko: -Baina nire zaldia eta Ying-en txoria hemen daude -Ideia bat dut!Nire liburua lurrean utziko dut labak jan dezan, bota itzazu zuen gauzak -ezta pentsatu ere-erantzun zioten besteek -Ba orduan ezingo zarete salbatu!!! -Ongi da, nik hemen utziko dut. Denek banan-banan bere gauzak bereziak lurrean utzi zituzten eta helikoptero txikira igo ziren. Ludmilak asko pentsatu behar izan zuen, baina azkenean bere lepokoa lurrean utzi zuen. Denak Henryren helikopteroan igo zirenean etxera abiatu eta etxera heldu ziren.
Handik gutxira, Henry haitzulora itzuli zen.Harri bitxi bat aurkitu
zuen. Harrian bihotz,zaldi,txori,esmalte,abaniko,lepoko eta liburuaren
arrastoak zeuden.
Sara De la Cruz
Bazen behin Maialen izeneko neska bat. Orioko 28urteko neska jatorra, alaia eta besteei laguntzeko prest zegoen. Maialenek ile marroi luzea zuen, begiak marroiak ziren eta bere azala zuri-zuria zen, nahiz eta beti hondartzan egon. Maialenen lagun mina, Malen, oso jatorra, alaia, txukuna eta bere ikasketetan oso, oso ona zen. Malenek, ile marroi luzea, begi berdeak eta azala nahiko beltzarana zeuzkan neska garaia zen. Biei (Maialen eta Malen) izugarri gustatzen zitzaien munduan zehar bidaiatzea eta beste herrietako kulturak ikastea. Maialenek esan zion behin Maleni: - Malen, nik uste dut beste bidai zoragarri bat egin beharko genukeela, zer iruditzen zaizu? - Ideia ona da, baina nora? - Ez dakit..... ez daukat ezta ideiarik ere, zuk, lekuren bat pentsatu al duzu?
- Ez, beno bai,Himalaiara joan beharko genueke,zer iruditzen zaizu? - Nik uste dut ez dudala hotzez hil nahi! - Ongi da,ea ideia hobeagorik daukazun! - Ba ,zergatik ez gara Egiptora joaten? - Zu,zu erotuta zaude, praka motzekin joateko eta ia arnasarik hartu gabe itzultzeko? Ez neskatxa ez. - Galdera bat,zergatik aipatzen dituzu praka motzak?Ez du zentzurik! - Ez dakit, egia esan. - Ba,orduan ez esan zentzurik ez dituen gauzak! - Ongi da,baina hori ez da garrantzitsua - Zergatik ez goaz Japoniara? Inoiz egon al zara? - Ez naiz inoiz egon,ideia ona,goazen Japoniara!! - Inoiz eman al dut ideia txarren bat? - Beno....ja,ja,ja - Nola geldituko gara? 7:30etan aireportuan? - Bai,bihar arte! - Agur
Hurrengo egunean aireportuan...... Kaixo,ongi etorri Orioko aireportura,azkeneko abisua emango dizuet:Txinako hegazkina 9:00tan aterako da, Egiptokoa 10:00tan eta Japoniara joateko hegazkina 13:30etan... entzun zen aireportuko bozgailuetatik. - Ni ez naiz 3 orduz itxoiten egongo! Kexuka hasi zen Maialen - Onez gero ohituta egon beharko zinateke,badakizu beti ordu batzuk lehenagotik egon behar zarela aireportuan.Behin 6 ordu igaro nituen aireportuan - Bai,baina 5 ordu pasa ondoren ia bidaia bertan bera utzi zenuen - Hala ere, egia esan,asko itxoin zenuen - Hori ez da kontua,ni urduri nago eta goseak amorratzen,esan zuen, Malenek. - Arrozoi osoa duzu;zuk zure portatila ekarri al duzu? - Ez eta zuk? Galdetu zion Malenek. - Ez - Eta,portatilak hatzen baditugu? Zer diozu? - Bai,nik uste dut bidaian zehar pelikula bat ikusi beharko dugula,bidai luzea da eta behintzat ez aspertzeko - Arrazoi duzu eta bide batez aurikularrak ere hartu ditzazkegu. - Bai baina ez ditugu gauza gehiago hartuko,ados? - Ados!
Etxera joan ziren pelikulak,portatila eta aurikularrak hartzera. Biak nahiko urduri zeuden.Aireportura itzuli eta berehala entzun zen Japoniara joateko hegalaldiaren azken deialdia
- Azkar Maialen gure hegazkinaren azken deialdia da! - Lasaitu zaitez Malen! Hementxe gaude eta - Uf,oraingo honetan, ozta-ozta hartu dugu hegazkina. Handik gutxira,hasi zen hegazkinaren gidaria hizketan,eta, guztiei hegalaldi ona opa zien,handik pixka batera azafatak segurtasun uhala lotzeko esan zigun. Azafatak,jateko eta edateko gauzak eskaintzen hasi ziren: Zerbait nahi al duzue? Galdetu zigun azafatak. Bai, patata frijituak mesedez,esan zuen Maialenek. Zenbat poltsa? Lau poltsa mesedez erantzun zuen Malenek. Hemen daukazue,gozatu bidaiaz! esan zigun andreak,patata frijituak ematen zizkigun bitartean,eta,ezer gehiago behar baduzue,deitu. - Zein goxoak!! esan zuen Malenek. - Eta gainera egin berriak!! - Beno,logurak nago,lo egingo dut. -
- Nik berdina egingo dut Maialen,ondo lo egin. - Berdin,Malen! - Maialen esnatu Japonian gaudela!
Iritsi zirenean…… - Ze ondo!,banuen hemendik ateratzeko gogoa! - Nik ere! - Non hartuko dugu hostatu? Hotel horretan adibidez? Galdetu zuen Malenek - Ez,hor ez. Nahiago dut beste horretan.Eztabaidan hasi zen Maialen. -Orduan,hor? Galdetu zuen Malenek -Ongi, gainera hondartza gertu dago. -Bai,goazen horra esan zuten biak aho batez. Korrika joan ziren logela bat hartzera eta zortea eduki zuten,handiena , hoberena eta merkeena lortu zuten. Lehenengo egunean biak hondartzara joan ziren “voleyball” era jolastera.Biak ia denbora osoan lurrean pasa zuten. Bigarren egunean turismoa egitera joan ziren.Tokioko dorrea ikusi zuten.Bat-batean,Maialenek esan zuen: -A ze dorrea! -Bai,Eiffel dorrea bezalakoxea da! -Bai,horrek New Yorken dauden dorreen garaiera berdina dauka! -Aaaaaaaaa!Lagunduuu!-dio Maialenek -Zer,zer gertatzen zaizu? -Ezin naiz altxa! -Hori al da gertatzen zaizuna?Ez eman horrelako sustorik!Haserre Maialenek-. Hurrengo egunean… -Ni hondartzara noa,ez dut hemen gelditu nahi! -Zurekin bat nago,hau aprobetxatu behar da! Ez gera betirako hemen geldituko. -Bai,baina mesedez ni erotu gabe,izutzen nauzu eta! -Ja ja oso barregarria da! Nahiz eta askotan haserretu,bata bestea gabe ezin zuten egon.
Hirugarren eguna zen,erosketak egitera joan ziren.Nahiz eta hainbeste ez gustatu.Erosketak egiten ari zirela,Maialen desagertu zen.Egun horretan Malenek 29 urte bete zituen eta tarta erostera joan zen.Afaltzeko tarta bat hartu zuten.Kandelak itzaltzerakoan hurrengo eguna primerakoa izatea eskatu zuen,baina guztiz kontrakoa gertatu zen. Hurrengo egunean,hoteleko lorategian zeuden pixka bat deskantsatzen.Halako batean,dena mugitzen hasi zen,Malenek garrasika hasi zen: -Itsasikaraaaaa! -Ez,mesedez,ez dut hil nahi!!-Maialenek negarrez-. -Aaaaaaaa!A ze mina!Lagunduuuuu! -Maialen non zaude?Lagunduuuu! minez nago!!! -Beldur naiz!Maialen non zaude?Kriston zauria daukat! -Badakit zer egin!Maialen aurkituko zaitut! Boligrafo,papera eta botila aurkitu zuen.Ia ondoratuta zegoen etxe bat aurkitu zuen eta haren teilatura igo zen.Mezu bat idatzi zuen: Maialen bazara igo etxe baten teilatura.Beste edozein baldin bazara laguntza bilatu. Bat-batean beste olatu handi bat etorri zen: -Mesedez,esan zer egin dut nik hau merezi izateko?Maialen etortzen bazara besarkatuko zaitut eta ez zaitut askatuko! Urrutian Malen ikusi zuen: -Zein ondo aurkitu zaitudala,bestela ez nuke jakingo zer egin! -Hurrengo batean kasu egingo dizut! -Hala ere nik ezetzik ez nizun esan! Orduan erietxera joan ziren sendatzeko asmotan. Hurrengo egunean,etxera itzuli ziren.Handik aurrera bidaiatzerakoan gauza gehiago kontutan hartu zituzten. AINARA BODEGAS
Bazen behin Unai izeneko mutiko bat.12 urtekoa zen eta Donostiakoa zen. Berari futbola gustatzen zitzaion.Unaik arreba txiki bat zeukan sei urtekoa,bere arrebaren izena Izaro zen.Unai begi urdinekoa zen eta ile horia zuen.Bere arreba ere ile horikoa zen eta begi berdeak zituen. Aita eta amarekin bizi zen. Egun batean oporrak pasatzera joan ziren Hawaiira.Hegazkinez joan ziren.Izarori asko gustatzen zitzaion hegazkinez joatea. Iristean bere hotelera joan ziren. Unaik galdetu zuen bere gurasoei: - Joan naiteke hondartzara? - Bai, noski! –esan zuen amak. Unai hondartzara joan zen.Han neska bat ezagutu zuen. - Nola duzu izena ? galdetu zion Unaik. -Nerea, eta zuk? - Unai. Geroago Unaiek bat-batean Nereari esan zion -Nahi al duzu nirekin abentura bat egin? -Bai noski!-erantzun zion Nereak. -Aizu, hemen ba al dago sumendirik?
-Bai, zergatik! -Ez, jakiteagatik!
Bat-batean,Unai surf egiten ari zenean sumendia piztu egin zen. Hurrengo egunean jantzi eta sumendirantz abiatu ziren. Geroago kobazulo batetik sartu behar ziren eta Nereak esan zuen: - Ni hemen ez naiz sartuko,oso ilun dago! Orduan Unaiek linterna bat atera zuen eta sartu ziren kobazulora.Halako batean soinu arraro bat entzun zuten eta Nerea beldurtu zen eta korrika joan zen barrualdera eta galdu egin ziren.Unai bere atzetik joan zen korrika. Segituan argi bat ikusi zuten eta kanpora irten ziren.Ordurako gosea sartu zitzaien eta ez zeukaten ezer jatekorik,beraz janari bila hasi ziren.Platano bat,sagarra batzuk eta kokoa aurkitu eta jan zituzten.
-Goazen sumendira!-Esan zuen Nereak. - Azkar,euria hasiko du eta!!!-Erantzun zion - Goazen ba !!!!! Iristen ari zirenean mutiko bat ikusi zuten galduta. -Nola duzu izena ,mutiko? – galdetu zion Unaik. -Jon dut izena, eta zuek?-erantzun zion. -Ni Unai naiz eta neska hau Nerea da. -Nahi al duzu gurekin etorri sumendira?-galdetu zion Nereak Joni. -Ongi! Gau itsusi horretan euria hasi zuen eta Jon,Unai, eta Nerea bustitzen ari ziren.Hotzak ziren eta ondoan zeuden zuhaitz batzuen azpian gelditu ziren. Hurrengo egunean Nerea oso pozik altxatu zen sumendia ikusteko aukera izango zuelako.
-Egun on bioi! Zer moduz egin duzue lo?galdetu zien Nereak bi lagunei. -Ondo eta zu? - Ni oso ondo! -Abiatuko al gara? -Bai,bai, oraintxe bertan! Hortxe abiatu ziren hirurak tipi tapa, aldapa gora eta behera ibili ziren. Iritsi ziren goraino eta sumendia ikusi zuten. Jonek eta Unaik esan zuten sumendiak oso arriskutsuak zirela.Nereak ez zekien zergatik, eta galdetu zienean erantzun zioten: -Sumendia pizten denean,kraterretik botatzen duelako laba!!! - A bale!!!!!!!!!!!!!!!-erantzun zuen Nereak. Sumendia piztu egin zen . -Goazen hemendik! -esan zuten hirurek.Hondartzara joan ziren eta bat-batean euria hasi zuen. -Ea euriarekin itzaltzen den sumendia!- esan zuten lagunek. Hawaii guztia suntsituta gelditu zen. Denak etorri ziren, poliziak,... laguntzeko prest.
Harrez geroztik Jonek, Nereak eta Unaik ez zuten sumendi batera igo nahi. Eta ez zuten nahi sumendirik ikusi. Ikastolan dena kontatu zuten.Hitz egin zuten sumendiari buruz eta Unaiek esan zuen altuan: - Nazkatu naiz sumendiaz hitz egiten, Hawaii-n sumendi bat zegoelako eta erupzioak izan zituelako ia hil ginen.Ia ia zuhaitz bat nire gainean erori zen! esan zuen.
SOUMYA ARRAZOLA
Aspaldian,duela
berrogeita
hamar
urte
gertatutako
istorio
bat
kontatuko dizuet. Ainhoa izeneko gaztea zientzialaria zen.Hogeita hamabi urte zituen eta asko gustatzen zitzaion ikertzea:fosilak,sumendiak,failak,kobazuloak ‌ Ainhoak ile beltz luzea zuen.Begi marroiak zituen eta oso arina zen, agian txikitan egindako baletaren ondorioa zen.Beti prest zituen mendiko botak libre zeukanean mendira joateko,nahiz eta eguraldi txarra egin joaten zen mendira ikertzera.Gehienetan,igandero joaten zen
mendira,larunbatetan
atletismoko
lasterketak
edukitzen
zituelako.Nahiko ona zen eta bigarrena askotan gelditzen zen bigarrena edo.Aste barruan ez zen joaten mendira,entrenamendua edukitzen zuen eta.Zientziak ikastera joaten zen.Astelehenetan,asteazkenetan eta ostiraletan
atletismo
entrenatzera
joaten
zen.Asteartetan
eta
ostegunetan zientziak ikastera joaten zen.Ainhoa bi lagunekin bizi zen Alde Zaharrean,Ikatz kalean hogeita bi atarian bosgarren A pisuan. Bere bi lagun horiek Maialen eta Leire ziren.Maialen Ainhoa baino zaharragoa zen,hogeita hamabost urte zituen.Maialen nahiko jatuna zen, asko jaten zuen baina ez zegoen gizena euskal dantza egiten zuelako. Astearte eta ostegunetan joaten zen dantzatzera,eta ostiraletan umeei erakusten zien euskal dantzak dantzatzen.Maialen igandeetan ere bai
joaten zen Ainhoarekin mendira,asko gustatzen zitzaion.Maialenek ile horia eta begi berdeak zituen.Maialeni asko gustatzen zitzaizkion animaliak eta horregatik lau arrain zituen bere gelan.Berak ahizpa bat zeukan berrogei urtekoa,eta baserri bat zeukan Hernanin.Bere ahizpak txakur
bat
zeukan.Lehen
Maialen
askotan
joaten
zen
bere
ahizparengana.Maialen askotan joaten zen albaitariarengana ikusteko nola sendatzen zituzten animaliak.Leire guztietatik gazteena zen hogeita bederatzi urte zituen.Leirek ile marroia zuen eta begi urdinak, bere katuaren bezalakoak.Leirek katu bat zuen, begi urdinak zituen eta ile beltza zuen,beti Leireren ohe azpian egoten zen.Leireren katua emea da eta bi ume eduki zituen.Orain katuek gela bat dute berarentzat bestela arropa puskatzen ziotelako Leireri.Leire nahiko altua zen eta saskibaloi taldean jolasten zuen.Hiru arratsaldetan entrenatzera joaten zen.Astearte eta ostegun goizetan eta astelehen arratsaldetan balet egitera joaten zen.Partidu egunaren arabera,joaten zen mendira bere bi lagunekin.Beste batzuetan baleteko ikuskizunak izaten zituen.Leirek anai bat zeukan,hemezortzi urtekoa.Beraiek aita daukate,baina amarik ez, duela urte asko hil zitzaielako.Uztaileko arratsalde batean pentsatu zuten maletak egitea eta Kanarisetara joatea. Hurrengo goizean abioia hartuta abiatu ziren.
Han sumendia ikertu nahi zuten, eta bidez batez hango herriak ezagutu nahi zituzten. Hegazkinez,eguerdi argitsu batean iritsi ziren hiru lagunak,Ainhoa, Maialen eta Leire.Abioitik atera zirenean maletak hartuta hotelera joan ziren. Hotelak “Itsaso Polita� zuen izena. Hotelean sartu ziren eta esan zuen Ainhoak: -Tokia al dago gau bat pasatzeko hemen?-galdetu zuten. -Zenbat zarete? -esan zuen hoteleko arduradunak -Hiru pertsona gara.-erantzun zuen Maialenek. -Bai, badago!Etorri erakutsiko dizuet non dagoen zuen gela. -Yupi! .Esan zuten hirurek. Gelara iritsi ziren,atea ireki zuen giltzaz eta gela erakutsi zien. -Begira, hemen komuna,hemen hiru oheak, alde honetan armairua eta hor balkoia.Tori giltzak. Agur! -esan zien. Ainhoa balkoira irten zen eta esan zuen: -Zein paisai polita!, zein itsaso ederra! Segidan Leire irten zen eta esan zuen.
-Hondartzara joango al gara? -Bai! -esan zuen Maialenek. Prestatu ondoren hondartzara joan ziren.Hondartzan egon ziren boleibolean jolasten. Ainhoak,Leire eta Maialenen kontra jolastu zuen eta Leirek eta Maialenek irabazi zuten.Ondoren beste partidu bat jolastu zuten Leire ,Maialen eta Ainhoaren aurka.Leirek irabazi zuen puntu batengatik.Jarraian,zazpi t´erdietan hotelera joan ziren arropaz aldatzera eta gero afaltzera joateko, biharamunean goiz esnatu behar zutelako.Aldatu eta afaltzera joan ziren. Hotelean buffeta zegoenez hor afaldu zuten.Ondo afaldu eta gero gelara joan ziren.Ostean pijama jantzi
zuten
hirurek.Handik
gutxira
hirurak
ohera
joan
ziren.
Beranduago irakurri eta gero lo egin zuten. Goizeko zortzietan esnatu ziren.Prestatutakoan sumendia ikertzera joan ziren.Galdetu zuten hirurek turismo bulegoan -Sumendia piztuta al dago? -Ez dakit, baina duela asko ez dela ezer nabaritzen!-esan zuen. - Ba, joango gara ikertzera -esan zuen Ainhoak. - Bai noski! -esan zuten Leirek eta Maialenek. - Goazen!-esan zuen Ainhoak. Hirurak ibili ziren sumendiaren azpira iritsi arte.Iritsi zirenean sumendia eskalatzen hasi ziren.Sumendiaren irekigune ondora iritsi
zirenean Ainhoak arnesa jarri zuen.Arnesean soka lotu zuten eta Maialenek eutsi zion goitik.Ainhoa bera jaitsi zen ikertzera eta argazkiak ateratzera. -Oso polita da sumendia!- esan zuen Ainhoak. -Atera argazki asko! -oihukatu zuen Leirek. -Zein bero egiten duen hemen.!Igo soka azkar,Maialen.Magma konotik ari da ateratzen eta erre egingo gara.-esan zuen. -Bai,bai, banoa‌ azkar igoko naiz. Atera eta korrika alde egin zuten.Korrika zihoazela Ainhoa erori egin zen.Zorte txarra izan zuen,laba hanka
gainera erori zitzaiolako.
Ondoren bere bi lagunek hartu zuten laguntzeko asmoz.Deitu zuten anbulantzian sartu zuten eta ospitalera eraman zuten.Ospitalean egon zen aste bete eta azkenean hanka gabe geratu zen.
Harrez geroztik, Ainhoak ez du pentsatzen
sumendiez, agian beste
hanka erreko zaiolako.Orain asko kostatzen zaio mendiak igotzea hanka bakar batekin.Horregatik batzuetan bakarrik joaten dira Maialen eta Leire mendira.
IRATI JIMENEZ ARITZETA
Kaixo! Erik dut izena eta nire bizitza aldatzen den egunetik hasiko naiz.
Eguraldi txarra egiten zuen eta euriak gure teilatuan talka egiten zuen. Larunbata izan arren nik etxerako lan asko egin behar nituen, baina ni hor nengoen ohean etzanda musika entzuten. Musika itzali eta irakurtzen hasi nintzen.Hasi bezain azkar nire ama logelan sartu zen. -Erik telefonoa hartu- Hori esanez joan zen. -Bai nor da?-esan nuen. -Erik?-entzun nuen. -A! kaixo Luis. -Erik, nire aitak esan dit bere espaziontzian jolasten utziko digula . -Oso ideia ona da!Azkar jantziko naiz eta oraintxe noa zure etxera. -Agur- hori esanez elkarrizketa bukatu zuen.
Telefonoa eskegi genuen. Azkar jantzi nintzen eta Luisen etxera abiatu nintzen. Nik hamaika urte ditut, ile beltza, altua, begi marroiak eta nahiko bihotz onekoa naiz. Luisek, berriz, ile gorrixka du, baxua, begi urdinak eta bihotz onekoa da. Iritsi eta Luis itxoiten ari zen. Hor bi ume fisikoki dituzten ezberdintasun guztiak ikusten ziren,baina hala ere oso lagunak ginen. Luisen aitak espazio-ontzira eramango gintuen.Nik ez nuen ezagutzen: -Luis, zure aita nola deitzen da? - Pedro - erantzun zuen. - Zertan lana egiten du? - galdetu nuen -Espaziontziak egiten ditu. -Ze? Zein polita den bere lana! Une horretan Luisen amak gonbidatu zigun beraren txokolatezko tarta probatzera: -Bai, nola ez!- erantzun nion. -Eskerrik asko ama! -esan zuen Luisek Hori esan bezain azkar esan zidan belarrian: -Munduko tartarik hoberena da. Hori, Luisen etxean sartzen nintzen lehenengo aldia izan zen. Etxea barrutik oso polita zen. Sukaldea nahiko handia zen, baldosak ori kolorekoak ziren. Orduan pisa egiteko gogoa sartu zitzaidan: - Luis, non dago komuna? - Egongelako atetxo batean. - Eskerrik asko.
Egongela polita eta handia zen. Telebista erraldoi bat txuri eta urdin kolorekoak zegoen izkina batean.Komunean pisa egin eta bueltatu nintzen.Tarta ikusi nuenean jan besterik ez nuen egin nahi. -Jan Erik, bestela hoztu egingo da - esan zuen Luisek -Banoa, banoa - erantzun nion Tarta oso ona zegoen. - Ona ezda?! - esan zuen Luisek -bai, oso ona- erantzun nion -Gaileta batzuk eraman nahi al dituzue? - galdetu zuen Luisen amak. - Bai, nola ez - erantzun zuen Luisek. Momentu horretan Luisen aita etorri zen: -Kotxean igo- esan zuen. -Zergatik?- galdetu genuen. -Espazio-ontzira eraman behar zaituztet eta. -Egia da! Ahaztu egin zait!esan nuen! Kotxean igo eta harea abiatu ginen. Iritsi eta kartel batean jartzen zuen NASA -Zer da NASA!- galdetu zuen Luisek -NASA konpainia bat da -esan zion aitak. Aita, kanpoan gelditu zen eta gu espazio-ontzira igo ginen.Mahi batean botoi asko zeuden eta nik denak ukitu nahi nituen Bat ukitu eta ‌‌.soinu arraro bat entzun genuen.
Halako batean espazio-ontzia mugitzen hasi zen. Hegan hasi eta espaziora abiatu ginen.Orduan walkitalkie hartu eta esan nuen: -Houston arazo bat dugu! -Hemen Houston- esan zuen ahots batek. -Kaixo Houston- esan nuen -Kaixo astronauta 007-esan zidaten . -Abiatu gara espazioa aldera! Zer egin behar dugu? -Kalkulatu helio kantitatea, hau da, martxa hartzeko behar duen energia! -Ados, hori egingo dugu! Orduan walkitalkie itzali genuen lasai egiteko bidaia. -Troposfera pasa dugu. -Eta zer? -Ezer ez! Aurrera goazela!
-Gutxienez Houstonek ez digu adarra jotzen. -Orain estratosferan. -Ez da zaila izango hau gidatzen- esan nuen. -Espero dut talka ez egitea sateliteekin- esan zuen Luisek. -Begira, hor dago satelite bat. Espaziontzira gidatzen saiatu ginen. Baina ez ginen astronautak eta ez genuen asmatu. -Zertarako balio du botoi honek?-galdetu nuen. Ukitu eta misil bat atera zen, eta estazio espaziala puskatu zen. Oihu bat entzun genuen: -“Kakaxka” -Zer esan du?- galdetu zuen Luisek. -Estazio espaziala errusiera zen eta agian zerbait errusieraz esan du- erantzun nion. -ZZZZZ!!!! Biok oso harrituak geunden. -007 konexioa galdu dugu- esan zuen Houstonek -Orain hau!-oihukatu zuen Luisek. Orduan walkie-talkiearekin kolpeak ematen hasi ginen. -ZZZZZZ!!! - walkitalkia puskatu dugu – esan nuen - Orain … - Exosferan gaude!!! – moztu nion.
Bakoitzak jantzi espazial bat hartu eta jantzi genuen. Gero eserita geundela zerbait arraroa nabaritu genuen. -Erortzen ari al gara? – galdetu nuen. - bai, hala iruditzen zait. - A,A,A…..!!! – oihukatu genuen. - Hori sumendi bat al dat? – galdetu nuen - Bai, Mauna Loa sumendia da,baina orain ez dauka indarrik, itzalita dago. Mauna Loan sartu ginen eta plakak ikusi genituen.Biak oso izuturik geunden - Horiek plakak al dira? – galdetu nuen - Bai, nik baietz esango nuke! -Kono ingurutik pasa gara. -Zer da Konoa? -Pilatutako magma harria da. -Zer da magma harria? -Ez dakizu ezer sumendiei buruz! -Berdin du, zer da magma harria? -Magma hozten denean ….. -Bai,bai! -Harri hori- erantzun nion -Ez dago magma hemendik. PUM!!!entzun nuen eta handik bi ordutara esnatu nintzen: -Erik!!!
- Zer Luis?-galdetu nuen. - Kriston kolpe hartu duzu –esan zidan - Non gaude?-galdetu nion. - Lurraren barne nukleoan. - Hemen 7.500 C-tik gora egiten du – esan nuen nik - Hori ez da egia! - Zergatik?-galdetu nion. - Tenperatu handi horretan ez dagoelako bizitzerik eta ni bizirik nagoelako.Atera naiz – esan zuen - Zer!!!Ez da posible!Entzun nion baina ez nuen sinisten. - Zergatik erori gara? – esan nuen. - Energiarik gabe geratu garelako. - Nola aterako gara hemendik? - Ez dakit! - Begira,suerte ona izan dugu, espazio-ontzian ura eta janaria dagoelako. Etxe txikitxo batean, barne nukleotik ateratzeko bidea jartzen zuen. - Orain bide hau hartuta Vesubiotik ateratzeko beste bide bat topatu behar dugu. - Bai. Hemen ozeano bat dago. Inguruko gauzez baliaturik txalupa bat egin dezakegu – proposatu zuen. - Bai,egingo dugu.
Biok lanean hasi ginen,txalupa egin eta gero uretan jarri eta flotatu egiten zuen. Beste zati batzuekin hozkailu txikia egin genuen. - Erik, lortuko al dugu hemendik irtetea? - Espero dut baietz - Martxan jarri!- esan zuen. - Orain!- esan nuen. Pum!!!entzunez motorra martxan jarri zen.Ordu erdi pasa eta motorra itzali zen: -Orain, kohete bat jarri!. Berriz ere martxan jarri eta PUM!!!entzunez espazi-ontzia abiatu zen. -Erik, arroken kontra talka egingo dugu! -Badakit Botoi bat zapaldu genuen, kohetea gora joan zen eta txalupa gelditu zen. -Orain Vesuvio bilatzera joan behar dugu. -Hori Vesuvio al da? -Nola igoko gara tximiniatik? -Behitu!!!-oihukatu nuen. -OOO!!!- esan genuen biok.
Gerrako hegazkin bat zen,misil asko zeuden eta batzuk erabili genituen igotzeko tximiniatik. Bizkarrean jarri genituen ,igo eta bukatu genuen Vesubioaren kraterrean. -Koheteak bizkarrean jarri eta hemendik etxera joan gaitezkeproposatu nuen. Begiratu zidan eta parra egin zuen. -Bai,bai goazen! Hau bai dibertigarria!- esan nuen. Hor geunden mila metro gora kohete batekin bizkarrean eta bostehun km orduko abiaduraz. -Hor Donostia – esan nuen -Bai,bai – erantzun zidan
Harrez geroztik erabaki genuen espaziontzian gehiago ez ibiltzea: -Niri ideia ona iruditzen zait- esan zuen Luisek. -Niri ere- erantzun nion nik. Hor geure gurasoak ikusi genituen negarrez, pentsatzen zutelako hilda geundela baina ez, bizirik geunden.
Erik Perez
Duela 40 urte ni itsasoan nenbilen. Neptuneta deitzen zen itsasontzi baten kapitaina nintzen, eta niri Nepu deitzen zidaten. Ilegorria nuen eta oso altua nintzen. Nire emaztearekin bizi nintzen, baita nire 2 seme-alabekin ere. Nire emaztea Briggit deitzen zen, Inglaterrako erregegina bezala, bere idoloa. Nire alaba, umeetatik handiena, Dansa deitzen zen, musika asko gustatzen zitzaion baina bakarrik musika tekno klasikoa. Nire semea Erodrik deitzen zen, brilet jolasa asko gustatzen zitzaion. Egun batean marrazo txuri bat arrantzatu genuen, marrazoaren tripa laban
batekin
ireki
eta...
Arrainez
josita
zegoen,
era
ezberdinetakoak: exotikoak, arrainkatua, arrainzaldia... hori izan zen gure afaria. Jerenalak deitu eta hauxe bera esan zuen: -Zer moduz Nepu, nire tripulazioarekin? -Oso ondo nago ,Aris, eskerrik asko galdetzeagatik.
-Beno ba... gauzatxo bat esan behar nizun. -Ba bota, esan nahi duzuna, baina ez esan kalegorrira noala!! -Ez, ez. Zu horrela oso ondo zaude kapitaina bezala. -A zer sustoa eman didazuna! -Baina... Felido marinela etorri behar da, azkar! -Zer ba?? Daukagun sendagile bakarra da eta... -Gertatzen dena da... Zure emazteak sukarra handia du eta hemengo sendagileak oso garestiak direnez ba pentsatu dut Felido doan aterako zitzaigula. -Ba orduan... Bai oraintxe bertan esango diot abiatzeko, baino lehenengo bere iritzia jakin behar dut. -Bale, gero deitu orduan. Briggitek esan dit bere partez esateko hitz eman behar duzula ez zarela itsasora bueltatuko... -Oh! Ez! ni kapitaina izateri utzi... -Eta orduan esan diot zu jenerala izango zarela. -A bai?? -Bai, askoz gehiago merezi duzu. -Beno Felido deitu beharra dut. -Bai, egia da. Agur. -Felido zatoz hona ,mesedez. -Bai? -Ejem, ejem, ejem‌.. -Barkatu, bai Nepu kapitaina?
-Jeneralarekin itzuli behar duzu. -Zer ba? -Briggit da, sukarra handia du...... -Zer sukar mota? -Jarilosi, oso kaltegarria da. -Bai hori badakit, baina gertatzen dena da‌.. -Esan azkar oraintxe abiatu behar zara. -Gertatzen dena da Briggit sendatzeko 55º latitudera joan behar dela..... Eta bat-batean esan zuen marinela batek: -55º latitudera iritsi gera eta koral arraro bat harrapatu dute arrantzaleek. -Azkarrago joateko lantxa hartuko dut. Eman arrantzaleek harrapatu duten koral hori Briggit sendatzeko da eta. -Bai baina, ondo zaindu 1.905.756,99 $ balio duelako. -Bai. Agur. Horra noa Aries jenerala! -Ondo izan bidaian Felido. -Agur eta Briggit ondo jarriko da, lasai nire esku dago gogoratu!! Felido marinela lainoetan desagertu zen arte ez nuen begitik kendu eta orduantxe Aries jeneralari deitu nion. -Aries? Oraintxe doa gure marinela. -Nepu gaur irratitik esan dute oso eguraldi txarra egingo duela. -Ez kezkatu badakigu izutu nahi gaituzu.
Baino Aries ez zen gezurretan ari eta Nepu arriskuan zegoen. -Agur Aries, ez diguzu orain izutuko ondo lo egin. -Baina arriskuan zaudete!! -Agur eta ez izan gezurtia atzo bezala. Eta Nepuk irratia itzali zuen. -Guztiak lotara!! Eta guztiek erantzun zioten koroan bezala:
-Bai nagusi! Halako batean lotan zeudela tsunami alarma entzun zen: -Niu, niu, niu, niu.!!!!! Nepu kapitainak izuturik esan zien bere tripulazioari: -Esnatu! Bizkor!!! Baina tripulazioak ez zion entzun eta itsasoan desagertu ziren, guztiak.Nepu, irla batean bukatu zuen: “SANTA ESPERANTZA IRLA�. Esnatu zenean hauxe esan zuen: -Zer mina, buru osoan golpe bat eman dut...
Baina Nepu ez zegoen bakarrik, mutil batekin zegoen, eta mutila galdetu zion: -Jaraba, to sus da oilo? -Zer? Hizkuntza arraroa, bai, bai. -Jaboliso? -Zer hizkuntza da ori? -Hiz-kun-tza Sa-bo-li-so da. -Aiba, nire hizkuntza al dakizu? -Ez ha-in-be-s-te. -Saiatu zaitez eta horrela ondo aterako zaizu nire hizkuntza. -Ondo atera al zait? -Ikusten! Ondo atera zaizu! -Nire herrira eramango zaitut eta han jateko zerbait emango dizut! -Oso ondo. Ondoren tigre basati bat atera eta Nepu izutu zen , baina mutila ez zen izutu eta Nepu harriturik galdetu zion. -Ez al zaude beldurrik? -Ez, baina ez duzu izango laban bat? -Bai, baina zergatik nahi duzu zuk horrelako laban zorrotza? -Tigrea hiltzeko eta gero nire herrikoei bere haragia eta bere ilea emateko. -Zer ondo! Herrira iritsi eta gero Nepuk galdetu zion:
-Telefonorik ba al duzue? -Bai ,zergatik? -Nire jeneralari deitzeko. -Tori. -Jenerala? -Bai? -“SANTA ESPERANTZA IRLAN” nago. -eta? -Erreskate txalupa bidali, mesedez! -Bai. Eta gauza bat, Briggit ondo al dago?Salbu? -Bai. Salbu dago. -Baina nire marinelak ez daude -Zer? Lasai!New York-en daude guztiak. -Bai? -Bai irla batean aurkitu zituen Felidok. -Beno, agur. -Bai, agur.
Harrez geroztik nik hitz eman nuen itsasora ez nuela inoiz gehiago bueltatuko eta nire familiarekin pasatuko nituela udako egunak, hiri handi batean, adibidez New York.
Naroa Nájera
Behin batean, Hawaiien bizi zen familia bat hondartza txiki batera joan zen eguzkia hartzera.Familian lau pertsona zeuden:Iker ile horia,begi urdinak eta baxua zen.Bere neska-laguna,Amaia,altua zen,begi berdeak zituen eta argala zen.Ikerren aita potoloa zen,baxua eta ilea marroi kolorekoa zeukan.Ikerren ama berriz zorrotza da,betaurrekoduna eta altua zen. Hondartzan
lehenengo
eguzkia
hartu
zuten
eta
gero
beroa
zeukatelako uretara joan ziren eta baloiarekin egon ziren jolasten uretan.Ondoren,uretatik atera ziren, krema eman zuten gorputzean eta eguzkia hartzen jarraitu zuten.Ikerren amak hamaiketakoa eman zien,banatu eta jan zuten.Geroxeago Ikerren aita lokartu egin zen eta erre egin zen.Ikerren amak esan zien azken bainoa egiteko bazkaltzera joan behar zutelako eta uretara sartu ziren. Uretatik atera eta hondartzaren hondoan zegoen jatetxe batera joan ziren bazkaltzera.Jatetxea Zuhazi deitzen zen.Ikerrek eta Amaiak makarroiak jan zituzten.Ikerren gurasoak langostinoak.Postrerako jogurt bat jan zuten.Bukatu ondoren bazkaltzen hondartzara joan ziren berriro.Eguzkia hartzen segitu zuten.
Halako batean 30 metroko olatua ikusi zutenean Ikerrek esan zuen: -Utzi gauzak eta goazen korrikan kotxea hartzera! Kotxearen bila joan ziren.Iritsi zirenean, Amaiak,Ikerren neska laguna esan zuen: -Hoberena da hemendik joatea -eta Ikerren aitak esan zuen: -Egia da, goazen hemendik! Autoa gasolinarik gabe zegoen eta Ikerren aitak esan zuen: -Atera kotxetik,azkar! Eta autotik atera ziren. Ikerrek esan zuen: -Goazen gure etxera,surfeko taulak daude, goazen hartzera! Korrikan joan ziren surfeko taulak hartzera.Korrikan zihoazenean Amaia,Ikerren neska laguna lurrean erori zen eta esan zuen: -Lagundu lurrera erori naiz eta ezin dut altxatu! Ikerrek esan zuen: -Nik lagunduko zaitut,baina lehengo etxera joango naiz surfeko taulak hartzera!
Eta etxera joan ziren.Etxera iritsi zirenean Ikerren amak giltza atera eta etxea ireki zuen.Ikerrek surfeko taulak hartu zituenean esan zuen: -Amaiaren bila noa,itxaron hemen! Ikerrek Amaia lurretik altxa eta gero Ikerren gurasoen bila joan ziren.Ikerren gurasoak aurkitu zutenean Ikeren aitak esan zuen: -Prestatuko gara olatua hartzeko,oso gertu dago eta. Ikerrek eta Amaiak esan zuten: -Bale!Prestatuko gara olatua hartzeko! Eta olatua hartzeko prestatu ziren.Olatua etorri zenean, Amaiak ez zekien surf egiten orduan Ikerrek esan zuen: -Etorri nirekin surfeko taulan ,eta horrela elkarrekin egongo gara. Eta elkarrekin joan ziren.Etxeak lurrera erori ziren eta zuhaitzak ere.Olatua hautsi egin zenean,Amaia,Ikerren
neska laguna,surfeko
taulatik erori zen.Iker ez zen konturatu Amaia erori egin zela Ikerren gurasoek esan zuten: - Non dago Amaia? -Eta esan zuen Ikerrek: - Nire atzean dago- Ikerren amak erantzun zuen: -Zure atzean ez dago! Ikerrek begiratu ondoren,bere gurasoei esan zien: -Olatua pasatzen denean, Amaia aurkituko dugu.Gurasoek esan zuten: -Ongi da! Olatua pasa zenean,Iker eta bere gurasoak,Amaia aurkitzen hasi ziren.Etxeak puskatuak zeuden eta bat-batean entzun zen:
-Lagundu! Lagundu! Ikerrek entzun zuenean bere gurasoei esan zien ahots hori Amaiarena zela.Berriro entzun zen eta Ikerren aitak esan zuen: -Badakit non dagoen Amaia,etxe horren azpian dago. Ikerrek Amaia ikusi zuenean lasterka joan zen beregana.Hankan odola zeukan.Ezin zuten Amaia sendatu olatuak gauza guztiak eraman zituelako.Iluntzen hasi zenean esan zuen Ikerrek: -Iluntzen ari da toki batera joan beharko dugu!-eta esan zuen Ikerren amak: -Nora? -Ez dakit! -erantzun zuen Ikerrek: -Ba,hemen gelditzen gara lotan esan zuen Amaiak.Zeuden lekuan lotan gelditu ziren.Hurrengo egunean,esnatu zirenean,bat-batean autobusa etorri zen Iker,Amaia eta Ikerren gurasoen bila.Ospitalera eraman zituzten.Amaia sendatu ondoren,esan zuen Amaiak: -Ze ondo,sendatuta nago!Ez daukat minik!
-Bale!! Orain Donostiara joango gara betirako- esan zuten Ikerren gurasoek.
Harrez geroztik ez ziren Hawaiiera bueltatu inoiz eta oso pozik bizi izan ziren Donostian.
OIER SUBIJANA
Behin batean Iker izeneko mutiko bat Donostian bizi zen.11 urte zituen,begi berdeak eta ile horixka zuen.Iker oso mutiko alaia eta dibertigarria zen.Asko gustatzen zitzaion sumendietara igotzea.Urtarrilak 2an,negua, eta hotz handia egiten zuen kalean. Iker ikastolara joan zen eta ikastola bukatu zenean bere lagunari esan zion berarekin joateko Teidera.Teide sumendi ezaguna da.Bere laguna Enekok baietz esan zion eta oso pozik jarri ziren biak.Eneko oso alaia eta dibertigarria zen.Begiak marroiak zituen eta ilea beltza kolorekoa zuen.Enekori ere asko gustatzen zitzaion mendietara eta sumendietara igotzea.Enekok trebetasun handia zeukan mendian.Ez zen sekula santan galdu.
Iker gauean etxera iritsi zenean bere amari galdetu zion ea Teidera joan zitekeen bere lagunarekin,Enekorekin.Bere amak ezetz esan zion.Iker haserretu egin zen eta bere logelara joan zen.Bere gelan amak konturatu gabe telefono hartu eta Enekori deitu zion,baina Enekok esan zion berari ere ez ziotela uzten Teidera joatea. Hurrengo egunean ikastolan Iker eta Eneko elkartu egin ziren eta Enekori idei bat bururatu zitzaion eta Ikerri kontatu zion.Maletak egin eta aireportura joatea zen bere plana.
Gauean
Iker
bere
logelara
joan
zen
eta
maletan
zapatilak,botak,arropa linterna,bisera‌‌ sartu zituen.Enekok berdina sartu zuen bere maletan.
Hurrengo egunean Ikerren amak esan zion: -Nora zoaz maleta horrekin? Antzerki
baterako
gauzak
zirela
esan
zion,baina
gezurra
zen.Ikastola bukatu ondoren Iker eta Eneko elkartu ziren eta bere andereĂąoaren autoa lapurtu zuten.Bilboko aireportura iritsi eta billeteak lapurtu eta hegazkinean igo ziren. Hegazkinean edariak hartu eta guztiak edan zituzten. Kanariasetara ailegatu zirenean autobus bat hartu eta hotelera joan behar zuten.Hotelak San Francisco zuen izena. Bidean polizia gelditu zuen autobusa. Eneko eta Iker korrika atera ziren eta Teidera iritsi ziren. Iker eta Eneko Teidera iritsi zirenean erabaki zuten kraterrera igotzea eta laba ikustea.
Kraterrera iritsi ziren eta halako batean dardaka hasi zen sumendia.Jendea korrika hasi zen, baina gure lagunak Iker eta Eneko begira gelditu ziren. Ikerrek esan zion: -Eneko! goazen korrika,hau oso arriskutsua izan daiteke! Enekok erantzun zion: -Bai! Goazen! arrazoia duzu,goazen korrika!
Biak korrika hasi ziren,baina laba oso azkarra zen.Sumendiaren beheko aldean dagoen magma oso beroa dago eta ateratzen denean tximiniatik,laba 6.000 gradutan dago.Kanpora ateratzen denean poliki-poliki hozten joaten da..Iker eta Eneko oso azkar korrika egiten zuten baina oraindik laba atzetik zetorren.Bat-batean motor bat agertu zen eta biak oso pozik jarri ziren.Biak motorrean igo eta oso azkar abiatu ziren sumenditik.Bidearen erdian oraindik jendea zegoen. -Orain nator zuei laguntzera !esan zion Enekok jendeari. Behera
jaitsi
zirenean
Enekok
ez
zekien
nola
lagundu
jendeari.Bitartean Iker gasolina ari zen botatzen motorrean.Enekori ideia bat bururatu zitzaion bezain laster,helikopteroa bat hartu eta gora igo zen.Jendea hartu zuenean hondartzara joan ziren.Bitartean Iker konturatu zen gasolinarik ez zegoela eta bakarrik gelditu zela.Iker konturatu zen labak motorra estali zuela,ez zekien zer egin eta korrika hasi zen herri bateraino.
Bitartean Eneko helikopteroaren motorra ari zela hondatzen polikipoliki jaisten joan zen.Iker herrian zegoen, ez zegoen inor baina ez zekien zergatik.Eneko uretara erori zen helikopteroarekin eta berarekin batera ere jendea erori zen.Eneko oihuka hasi zen eta Ikerrek entzun zion.Bat-batean Iker korrika hasi eta hondartzaraino iritsi zen.Han txalupa bat zegoen,Ikerrengana hurbildu zen eta hondartzaraino ekarri zituen.Ondoren Enekori bere amak deitu zion. -Baina Eneko non zaude kezkatuta nengoen - esan zion amak. -Kanariasetan nago, ama.- esan zion mutilak. -Oraintxe bertan goaz zure bila! Ikusiko duzu a ze bronka botako dizugun! Iker eta Eneko maletak egin zituzten eta aireportura joan ziren.Han billeteak hartu eta Iker eta Eneko itxoiten gelditu ziren.Handik ordu batera oraindik guraso etorri gabe zeuden, beraz Ikerrek eta Enekok erabaki zuten hegazkinera igotzea.Handik 5minutuetara hegazkina airean zegoen,jende guztia oso pozik eta lasai zeuden.Bat-batean hegazkina erditik zatitu zen eta Himalaya mendira erori ziren.Atera zirenean hegazkinetik konturatu ziren bakarrik gelditu zirela.Ikerrek bat-batean pertsona bat ikusi zuen.Korrika jaitsi ziren eta bere aurrean iritsi zirenean,otso handia eta basatia zela konturatu ziren.Ikerrek pistola bat atera zuen eta tiro bat bota zuen airean. Otsoa beldurtu egin zen eta korrika joan zen.
Eneko eta Iker poliki-poliki behera joaten ziren.Ikerrek erreka bat ikusi zuen.Biak errekara bota ziren.Ondoren herri txiki batera heldu ziren.Han gizon batek bere etxera eraman zituen bi mutikoak eta Ikerrek eta Enekok bere gurasoak etorri arte itxaron zuten han.Handik bi ordutara gurasoak etorri ziren eta Donostiara bueltatu ziren guztiak.
EGOITZ ESNAOLA
Bazen behin neska bat Laia izenekoa. 19 urte zituen. Oso alaia eta nahiko altua zen. Ikastolan nota onak ateratzen zituen eta bere gurasoak poztu egiten ziren.19 urterekin ez zuen lanik aurkitu eta ume txikiak gustuko zituenez,erabaki zuen umeak zaintzea arratsalde batzuetan. Oso ondo pasatzen zuen umea zaintzen. Batzuetan bazkaltzen eman behar izaten zion,umearen amak lanera joan behar zuelako.
Egun batean umea gaixorik jarri zen eta ez zekienez zer egin behar zuen, umearen amari deitu zion esanez gaizki sentitzen zela. Hurrengo egunetan bere anai txikia Unai izenekoa zaintzen hasi zen. Ba zuen beste anai bat bera baino urte bat zaharragoa. Ama Ane zen eta aita Ander. Anek 40 urte zituen eta arropa denda batean egiten zuen lan. Anderrek berriz, 41 urte zituen eta
taberna batean egiten zuen lan.
Neska honek pentsatu zuen bere zazpi lagunekin Haitira joatea.Udaro guztietan gelditzen zirelako abuztuan joateko elkarrekin norabaitera. Zazpi lagun horiek ziren Yubo, Daisuke, Carol, Laura, Yaiza, Zelina eta Marc. Yubo , Chinako zen eta bere amak ez zuenez lanik aurkitzen Euskal Herrira joan ziren lan bila. Daisuke, Japonekoa zen eta nahi zuelako bere aita eta amarekin joan zen Euskal Herria. Carol, Irlandakoa zen eta
Euskal Herrira etorri zen euskara ikastera. Laura, Los Angelesen bizi zen eta
bere aitarekin joan zen Euskal Herrira pelikula bat grabatzera.
Yaiza, Canariasekoa zen eta itsasontziz joan zen Euskal Herrira. Zelina, Amazonasetatik ekarria zen. Marc, Laiaren lehengusua zen eta bere etxera joan zen bizitzera. Beraz Laiak bere ideia kontatu zien lagunei eta ondo iruditu zitzaien Haitira joatea. Interneten bidez hondartza ondoan hartu zuten etxe bat nahiko handia. Hurrengo egunean Laiak bere zazpi lagunei deitu zien Haitira joateko goizeko 9:30. Goizean denak pixka bat lehenago iritsi ziren aireportura. Hegazkinera igo eta abiatu ziren.
Halako batean inor konturatu gabe iritsi ziren. Bat-batean Laurak esan zuen: -Ze handia eta ze polita!! -Nire ustez oso ondo pasatuko dugu - esan zuen Laiak. Orduan hegazkinetik jaitsi ziren eta beraien etxera joan ziren maletak uztera. Berandu zenez ohera joan ziren. Hurrengo goizean Yubok esan zuen:
-Nik gosaldu egingo dut gose handia daukat eta. Handik bost minututara gosaltzen hasi ziren denak eta denetatik zeukaten jateko. Gosaldu ondoren hondartzara joan ziren, eta Yaizak esan zuen: -Ze hondartza handia! -Bai arrazoia daukazu. -1,2 eta 3 uretara !!, eta Daisuke izan zen uretara sartu zen bakarra. Bitartean besteak toallak jarri zituzten hondar gainean. Toallak jarri ondoren uretara sartu ziren zeren bestela Daisuke haserretu egingo zen. Uretan olatuekin jolasten ibili ziren eta oso ondo pasa zuten. Hondartzatik
atera bezain laster bazkaria eginda zeukaten eta Laiak
esan zuen: -Bazkaltzera gosez nagoelako!! -Hori hori!! -Zer dago bazkaltzeko?. -Makarroiak eta oilaskoa goxo-goxoa. Bazkaldu ondoren berriro hondartzara joan ziren ondo pasatzeko. Hondartzara iristean uretara joan ziren denak batera ,oraingoan ez zen Daisuke bakarrik joan. Uretan zeuden bitartean Laia merienda prestatzen ari zen.
Orduan besteak ikusi zutenean Laia merienda prestatzen ari
zela denak merienda hartzera joan ziren korrika batean eta Laiak esan zuen: -Zer esan behar didazue? -Eskerrik asko Laia!
-Oso ondo, oso ondo! Merienda jan eta segidan berriro uretara bota ziren denak batera. Zazpik eta erdi aldera lehortu egin ziren eta afaria prestatzen hasi ziren. Prestatzen hasi baino lehenago etxeko arropa jantzi zuten eta orduan hasi ziren afaria prestatzen. Daisukeri edalontzi bat erori zitzaion inor konturatu gabe eta inori ez zion esan nahi ezer uste zuelako zerbait esan behar ziotela besteek. Eta Daisukek esan zuen : -Ai ama, hemen edalontzi bat puskatuta dago . -Egia da . Besteek bazekiten Daisuke izan zela, baina Daisuke triste ez jartzeko berari arrazoia eman zioten. Hori gertatu ondoren afaltzen hasi ziren. Afaltzeko orduan denbora guztian hitz egin eta hitz egin ibili ziren . Batak besteari galdetzen zio : -Zer egingo dugu gaur goizean? -Hori hori zer egiten dugu? -Ba, nire ustez goizean hondartzara joan beharko genuke. -Bai ideia ona! Afaltzen bukatu zutenean denak batera ohera joan ziren logalea handia zeukatelako .
Hurrengo goizean gosaldu egin zuten . Gosaldu ondoren motxilak prestatu zituzten
hondartzara
joateko
.Motxilak
prestatu
eta
gero
hondartzarantz abiatu ziren denak batera. Hondartzara iristean uretara joan ziren eta oraingoan Yaizak esan zuen: -A ze olatu handiak! -Ez esan gezurrik! Oraingoan bai zirela olatu handiak , eta besteak ez zirenez itsasoari begira ez zituzten olatu handiak ikusi. Baina bai ikusi zutela jendea hondartzatik korrika eta garrasika ateratzen.Ikusi zutenean jendea horrela zegoela itsasora begiratu zuten eta itsasikara zela ohartu ziren . Eta Laiak esan zuen : -Denak eskuetatik heldu eta saiatu ez askatzen, bestela gero ez gara aurkituko ! -Ongi da ! Olatua iritsi zen eta zaurituak suertatu ziren.Laiak hanka batean ,Yubok aurpegian odola zeukan,.Daisukek besoa puskatu zuen, Karolek bizkarra eta hankan minberaturik zituen,Laurak buru guztia zauriz betea ,Yaizak hanka hautsita eta aurpegia odolez. Zelinak berriz,gorputz osoa odolez ,eta azkenik Marcek burua irekia zuen. Denak oso gaizki pasa zuten eta halako batean Laiak esan zuen : -Denak al gaude batera? -Bai -Oso ondo, orain txoko batera joango gara eta lasaitzen saiatuko gara. -Bai , bai ongi da.
-Ezin dut ibili ,mina asko daukat hankan. Orduan lagunek lagundu zioten eta pertsona bat aurkitu zuten.Eta Yubok galdetu zion : -Ba al dakizu non hartu dezakegun hegazkin bat Euskal Herrira bueltatzeko? -Bai ,etorri nirekin. Eta neska horrek kotxe arraro batean eraman zituen hegazkin batera eta horko bost sendagilek sendatu egin zituzten zazpi lagunak Sendatu ondoren hegazkinera igo ziren eta Euskal Herrirantz abiatu ziren. Euskal Herrira iritsi zirenean bere gurasoei kontatu zieten zer gertatu zitzaien.
Harrez geroztik erabaki zuten ez joatea gehiago Haitira oporrak pasatzera egun horietan gaizki pasa zutelako.
IZARO BIAIN
Jakeren abentura Bazen behin herri txiki batean Jake izeneko mutil bat.Herri txiki hori uharte batean zegoen.Jake oso azkarra zen.Begi marroiak zeuzkan eta 13 urte zituen.Bera oso behartsua zen.Ez zeukan amarik,ez eta aitarik baina bai txakur txiki bat. Bere txakurra polita zen eta Finn izena zuen. Oso azkarra zen Jake bezala.Finn oso jolastia zen.Begiak beltzak zeuzkan . Txakurra iletsua zen eta bere ilea marroi -beltza zen . Jake zubipean bizi zen Finn txakurrarekin.Jakek hotza zeukanean Finn beti jartzen zen bere ondoan .Jakek janaria lapurtu egin behar zuen txakurrari mateko:ogia, haragia ‌‌. Baina egun batean udaltzainak Jake harrapatu zuen eta espetxera eramen zuen, kalean bizi zelako eta hori debekatua zegoelako. Jake oso azkarra zen eta espetxetik irten zen.Bere txakurraren bila joan zen eta biek herritik alde egin zuten.Iritzi ziren hondartza batera,baina udaltzaina bere atzetik zihoan.Mutilak bizkor pentsatu zuen eta hondarren azpian sartu zen txakurrarekin.Astebete pasa zuen hondar azpian.Gero atera zen eta etxe bat egin zuen.Barazkiak landatu zituen jan ahal izateko.Urteak pasa ziren eta Jake eta txakurra handitu ziren. Jake beti joaten zen herrira erosketak egitera eta hor neska batekin maitemindu zen. Neska ere maiteminduta zegoen. Neska errege baten alaba zen.jake erregearengana joan zen. -Ezkondu al naiteke zure alabarekin?-Galdetu zion.
Erregea parrez hasi zen eta erantzun zion: -Ez! nire alaba abenturazalea den mutil batekin ezkonduko da. Jake oso triste joan zen bere etxera. Halako batean, herri horretan lurrikara egon zen. Lurra mugitzen hasi zen.Jake etxe barruan zegoen eta bere etxea herritik banandurik geratu zen. Jake ez zen ezertaz konturatu lotan zegoelako.Esnatu zenean eta etxetik atera zenean, konturatu zen herria puskatuta zegoela.Jake harritua geratu zen.Ez zekien zer egin behar zuen eta handik ateratzeko ondoan zegoen izeberg batera igo zen bere txakurrarekin, biak glaziarretara iritsi ziren. Jake iritzi zenean hotza zeukan.Bere txakurrak manta ekarri zion eta jarri zen bere gainean ,halaz ere hotza zeukan.Izeberga glaziarretara hurbildu zen. Jakek izebergetik salto bat eman zuen uretara, baina bere gauzak puskatu ziren eta oso triste jarri zen.Bere txakurra konturatu zen uretan marrazo bat zegoela ,txakurra igerian hasi zen eta Jakek begiratu zuen eta esan zion: -Nora zoaz? Txakurra hasi zen zaunka egiten eta Jake joan zen bere atzetik. Jakek begiratu zuen atzera eta ikusi zuen marrazoa eta hasi zen bizkor igeri egiten eta Jakek begiratu zuen aurrean eta hor lurra ikusi zuen.Bizkor iritsi ziren lurrera, baina marrazoa ez zen beraien atzetik joan, pinguino bat zegoen atzetik. Jake altza zen lurretik eta joan zen aurrera bere txakurrarekin. Baina Finn txakurra zorabiatu zen eta lurrera erori zen eta Jake bizkor joan zen Finengana eta esan zuen:
-Finn esnatu mesedez,ez hilJake negarren hasi zen eta esan zuen: -Lagundu! Lagundu! Mesedez!!!!! Eta Jake ere zorabiatu egin zen eta erori zen. Bat batean atera zen artza txuri bat eta hartu zituen biak eta eraman zituen herri batera eta hor txaman bat zegoen eta berak esnatu zuen Jake. Jake esnatu zen eta harrituta geratu zen. Gero Finn esnatu zen. Jake kanpora joan zen eta hor ikusi zuen irla txiki bat eta esan zion. -Utxiko al dizkidazu katalejoakTramanak utzi zizkion katalejoak eta hor ikusi zuen bere etxea.Korrika joan zen, bota zen uretara eta iritsi ziren biak etxera.Denbora pasa eta bizi zen uhartea rla eta kontinentea elkartu egin ziren, lur plakak mugitzen direlako.Horrela, Jake erregerengana joan zen.bere abentura kontatu eta erregeak esan zion; -Ezkondu zaitezke nire albarekin! Eta handik haurrera denak oso pozik bizi ziren.
Jorge Lozano Herrera.
Bazen behin lau lagun, Maialen, Arrate, Leire eta Abril. Laurak lagunminak ziren. Maialen Donostiakoa zen eta 13 urte zituen, ile gorrixka, begi urdinak, argala eta azala zurikoa zen. Beti kiroleko arropa eramaten zuen astean kirol asko egiten zuelako, korrikalari aparta zen. Motots bat eramatea gustatzen zitzaion. Bromazalea zen lagunekin, andereñoarekin berriz ez, bestela zigorra jasoko zuen. Arrate Bilbokoa zen 12 urte zituen, ile horia eta kizkurtua zeukan. Begi grisak, azala zuria eta gorputz arrunta zeukan. Kamiseta motzak eta praka bakeroak janztea gustatzen zitzaion. Betaurrekoak eramaten zituen urrutitik ondo ikusteko. Bera zintzoa zen, ez zion inori minik egiten. Leire Iruñakoa zen eta 13 urte zituen, ile marroia eta luzea zeukan. Begi berdeak, azala marroixka eta argala zen. Kamiseta luzeak eta “leggins-ak”
eramaten
zituen
beti.
Txirikorda
bat
eramatea
gustatzen zitzaion. Neska alaia eta baikorra zen. Abril Bartzelonakoa zen eta 15 urte zituen. Bera oso altua zen, Arrate berriz baxua. Ile beltza eta harrotua zeukan. Begi marroiak
zituen eta beltzarana zen. Beti kamiseta motzak eta praka motzak janzten zituen. Bi mototsa eramatea gustatzen zitzaion. Neska lasaia zen. Maialen, Arrate eta Leire Bartzelonara joan ziren Abrilekin uda pasatzera.
Abrili
ideia
bat
bururatu
zitzaion,
bere
aitaren
itsasontziarekin munduari bira ematea laurak bakarrik. Laurek baietz esan zuten. Orduan Abrilek bere gurasoei esan zien hitz egindakoa eta bere gurasoek baietz esan zuten. Segituan joan ziren munduko mapa hartzera ikusteko nondik nora joango ziren. Abrilek esan zuen lehenengo Madagaskarrera joango zirela bere familia bisitatzera. Gero Leirek esan suen Indiako irletara joango zirela Barren sumendia bistatzera. Une berean Maialenek esan zuen Australiara joango zirela koalak eta kanguruak ikustera. Jarraian Arratek esan zuen Estatu Batuetara joango zirela. Ondoren Supermerkatura joan ziren janaria erostera. Janari dezentea erosi zuten. Janaria erosi eta gero itsasontzia garbitzera joan ziren. Itsasontzia Abrilen aitonarena zen, handia eta zaharra zen. Dena egurrez egina zegoen. Erdi-Arokoa zirudien. Bertan sei ohe zeuden. Itsasontzia garbitu eta gero arropa prestatu zuten. Geroxeago afaltzera joan ziren. Afaldu bezain laster ohera joan ziren hurrengo egunean goiz jaiki behar zirelako.
-Bihar hasiko da gure abentura!-garrasika esan zuen Leirek. Leire ez zen konturatu bere lagunak lo zeudela eta azkar-azkar ohera joan zen.
Goiz hartan denak urduri zeuden bidaia hasi egingo zelako. Maletak hartu eta itsasontzira joan ziren. Abrilek itsasontzia gidatzen zuen, besteak berriz paisaia ikusten ari ziren. Bartzelonako kaia oso polita zen. Lehenengo Madagaskarrera abiatuko ziren, Abrilen familia bisitatzera. Han 14 egun pasa ziren. Madagaskarren Abrilen familia bisitatzera joan ziren. Han ama, aita, amona, aitona eta izeba bizi ziren. Amonak janari ederra prestatu zien, idi errea, fruitu lehorrak eta arroza saltsa pikantearekin. Segituan herrikoek festa bat antolatu zuten. Emakumeek herriko dantzak dantzatu zituzten. Gizonek berriz danborrak jotzen zuten eta beste batzuk abesten zuten.
Hurrengo
egunean
kaira
abiatu
ziren
itsasontzia
hartzera.
Itsasontzia hartu eta bidai berri bateri ekin zioten. Orain Indiako irletara joan behar ziren Barren sumendia bisitatzera. Itsasontzian gauza asko pasa ziren, adibidez Arrateri betaurrekoak itsasora erori zitzaizkion. Orduan kainabera batekin hartu behar izan zituen betaurrekoak. Irletara iritsi zirenean hotel batera joan ziren han egun batzuk pasatzeko. Lehenengo herria bisitatuko zuten eta gero herriko sumendia. Izozki-denda batera joan ziren izozki bat jatera bero asko egiten zuelako. Maialenek marrubizkoa hartu zuen, besteak berriz txokolatezkoa. Izozkia jan eta gero sumendia bistatzera joan ziren. Sumendia handia eta polita zen. Bat-batean Abril sumendira gerturatu zen eta sumenditik behera erori zen.
-Aaaa!-oihukatu zuen Abrilek. -Ondo al zaude Abril?-galdetu zion Leirek. -Ez!!, hanka puskatu dudala uste dut. -Zuk ez mugitu hortik, sendagile bati deituko diogu. Abril bitartean sumendia esploratzera joan zen. Makil batekin ibiltzen zen ez erortzeko. Min asko zeukan hankan. Sumendia esploratzen hezurrak eta holako gauzak aurkitzen zituen. Han txakur batekin topo egin zen. Txakurra zaurituta zegoen eta hanka puskatuta zeukan. Bitartean Maialen, Leire eta Arrate hotelera iritsi ziren. Hotelean telefonoz sendagileari deitzen saiatu ziren, baina telefonoa ez zihoan ondo. Abrilek berriz, txakurrarekin segitzen
zuen hor barruan irtenbideak bilatzen. Geroago konturatu zen sumendiaren paretan zerbait idatzita zegoela, baina hieroglifikoz idatzita zegoen. Minutu batzuk geroago konturatu zen hieroglifiko haiek ikastolan eman zituela. Paretan jartzen zuen: Lagundu! Sumendiaren barru-barruan nago lagundu mesedez. Bi aldiz pentsatu gabe pertsona horri laguntzera joan zen bera eta txakurra. 10 minutu geroago gizona aurkitu zuten, argala eta zaharra zen. Gizonak ez zuen bere hizkuntza hitz egiten, baina Abrilek pixka bat ulertzen zion. Segituan gizona, txakurra eta Abril irtenbide baten bila joan ziren. Eskerrak neskak bere motxila eraman zuela, han janaria eta gauzak zituelako. Geroago gosea etorri zitzaien eta janari pixka bat jan zuten. Ilundu zuenean bere linterna atera eta irtenbide batzuk bilatzera joan ziren. Azkenean irtenbide bat aurkitu zuten eta sumenditik atera ziren. Sumenditik atera zirenean gizonak, txakurrak eta berak taxi bat hartu zuten eta hotelerantz abiatu ziren. Beste neskak berriz, toki guztietatik bilatzen ari ziren Abril. Hotelera iritsi zirenean Maialen, Arrate eta Leire oso pozik jarri ziren.
-Zeintzuk dira horiek ?-galdetu zion Maialenek. -Sumendian ezagutu ditudan lagun batzuk dira- erantzun zion Abrilek. Jarraian kaira abiatu ziren itsasontzia hartzera. Iritsi zirenean txakurra eta gizona besteekin itsasontzira joan ziren Bartzelonara joateko.
Harrez geroztik gizona eta txakurra Bartzelonako etxe polit batean bizi ziren. Une berean lana aurkitu zuen jatetxe batean, bera zerbitzaria zen. Jatetxea bere etxearen ondoan zegoen. Beste neskak
berriz,
bere
herrietara
joan
ziren
pozik
abentura
hunkigarriagatik. Abril Bartzelonara joan zen, bera han bizi zelako. Bisita asko egiten zizkion lagun berriari eta batzuetan Euskal Herrira joaten ziren beste neskak bisitatzera. Beste neskak oso pozik jartzen ziren bisitengatik. Azkeneko bileran planak egin zuten hurrengo udarako, eta orduan sei lagun izango ziren abenturan.
Leire Solis
Bazen behin jende gutxik ezagutzen zuen herri txiki bat. Negua zen eta hotz handia egiten zuen. Herrixka hartan bizi zen jendea ez zen oso aberatsa, baina bizitzeko adina diru bazuen. Han bazegoen mutil gazte bat Peru deiturikoa. Begi urdinak zituen, ile beltza, beti zihoan txandalaz jantzia eta kamixeta normalarekin. Jende askok miresten zuen mutil hura, oso argia zelako, bihotz onekoa zelako etab‌ Gazte horrek amets bat zeukan, lurraren bihotzeraino joatea zen. Bere amak tenperatura 7.500ºC-tik gorakoa izan zitekeela esaten zion eta oso arriskutsua zela, baina berak joan nahi zuen. Bere amak ile horia zeukan, begi urdinak, eta Peru bezain bihotz onekoa zen. Bere aitak ile beltza eta begi marroiak. Bazuen oso maite zuen arreba txiki bat eta bera bezain jatorra zen. Arrebak ama bezalako begi urdinak zituen eta aita bezalako ile beltza. Biek logela berdinean egiten zuten lo, bere gurasoek ondoan zeukaten logela batean. Arrebak Maria izena zuen eta marraztea gustatzen zitzaion, bere ametsa margolaria izatea zen. Bere aita Joxe deitzen zen eta bere
ama berriz Margarita, baina Marga deitzen zioten. Peru, aeroespazial ingeniaritza ikasten ari zen. Lur azpian ez urtzeko lur-ontzi bat asmatu nahi zuen. Gau eta egun ematen zuen ikasten, bere lagunak festan ateratzen ziren bitartean, berak ikasi eta ikasi egiten zuen gelditu gabe, baina gero, oso nekatuta ibiltzen zen ezin zutik egon. Bere ametsetako abentura guztiak bere ahizpari kontatzen zizkion. Norbaitek ontziei buruz edo bere ametsari buruz zerbait esaten baldin bazion emozionatu egiten zen. Peruren lagun batek amets berdina zeukan. Lagun hori Ander deitzen zen, begi marroiak zituen, ilea ere marroia zeukan, oso bihotz onekoa zen, Peruk bezalako arropak janzten zituen, oso argia zen eta berak ere arreba txikiago bat zeukan. Arreba Naia deitzen zen, ilea marroia eta horia zeukan eta begiak marroi kolorekoak zeuzkan. Peruk eta Anderrek berdina ikasten ari zirenez eta amets berdina zutenez, elkarrekin, lurraren bihotzeraino joatea erabaki zuten. Biak ere oso ausartak ziren, eta oso arriskutsua bazen ere, elkarrekin egon ezkero lortu egingo zuten. Beraien arrebek ere zuten amets berdina, margolari profesionalak izatea. Ander eta Peruren elkarren ondoan bizi zirenez, elkarrekin joaten ziren unibertsitatera. Beti egiten zuten dena elkarrekin, adibidez etxeko lanak egin, ikasi, pelikulak ikusi, festetara joan etab‌ Biek zeukaten neska laguna, Perurena Ane deitzen zen, ile beltza zeukan eta begiak urdin kolorekoak. Anderrena, berriz Ibane izena zuen eta oso bihotz onekoa zen. Ane eta Ibane bikiak ziren eta anai gazteago bat zuten, Sabi izena zuena. Bizi ziren herria, esan
dizuedan bezala, oso txikia zen, bi fruta denda zeuden, bi arrain denda, egunkari eta aldizkari denda bat, gozotegi denda bat, litxarkeria asko zeuden denda bat etab‌Gehienak etxeak ziren, baina bazeuden txalet batzuk, txabola batzuk eta txokolate fabrika bat ere. Naiz eta herria txikia izan, behar zuten guztia zegoen. Peruri eta Anderri, bururatu zitzaien lurraren bihotzeraino joateko ontzi bat egitea. Ondoren, ontzia egiteko mapak hartu eta lanari ekiten hasi ziren. Egun osoa eman zuten ontzia egiten eta azkenean, bukatzea lortu zuten.
Egun batean,lur zati bat kendu zuten, zulo bat eginez. Ontzia zulora eraman zuten. Ander ontzian sartu zen eta Peruk zulora bota zuen. Anderrek, ontzitik esku batzuk atera zituen eta paretara heldu zen, esanez: -Peru igo azkar eta zuloa itxi! -Bai,orain noa.
Lur zatia hartuz, ontzian sartu, familiari agur esan eta gero zuloa estali zuen. Gero, traje bereziak jarri zituzten eta berantz abiatu ziren. Ontziak denetatik zeuk: janaria, jantziak, kasko ‌... Ontzi osoa barrendik ikusi bezain laster, Peru hizketan hasi zen:
-Zer ondo antolatu dugun ontzi hau! -Bai, bai. Ez dut sinesten guk egin dugunik, diskoteka gela bat, traje berezi pila bat badaezpada ere eta gauza askoz gehiago ere! -Ander! Begira harri horietara, ontzi bat trabatuta dagoela dirudi!. - Norena zango da? -A bai, ontzi bat da! Gerturatu egingo gara norena den jakiteko. Esan eta egin ere, gerturatu egin ziren eta neska bat ikusi zuten. Zorabiatuta zegoela ematen zuen. Ander eta Peru hizketan hasi ziren: -Ni joango naiz eta ontzira ekarriko dut. -esan zuen Anderrek eta Peruk honela erantzun zion: -Ba, baina azkar itzuli. -Ondo da! Jarraian, jantziaren kaskoa jantzi zuen eta beste ontzirantz abiatu zen. Beste ontziko atea zabalik zegoen eta Ander barrura sartu zen. Neska eserlekuan eserita zegoen, baina zorabiaturik. Anderrek besoetan hartu zuen neska eta ontzitik kanpora atera zuen. Anderrek Peruri atea irekitzeko esan zion eta horrela erantzun zion Peruk:
-Pasahitza atearen leihoan utzi dut, irakurri eta esan sartu ahal izateko. -Hemen gurasoak jartzen duen paper bat besterik ez dago. Gurasoak hitza esan bezain laster, irekitzen hasi zen. Neska, gela batean zegoen ohe gainean utzi zuten eta aurrera jarraitzea erabaki zuten. Neska esnatu zenean ez zegoen inor gelan eta gelatik ateratzea erabaki zuen. Ahotsak entzuten zituenez, jarraitzea erabaki zuen. Peru eta Ander zeuden tokira iristean honela galdetu zuen: -Non nago? Eta Anderrek erantzun zion: -Gure ontzian zaude. Nola izena duzu ? -Emili deitzen naiz. Eta zuek? -Ni Peru deitzen naiz eta hau Ander da. -Nora zoazte ontzi honekin? -Gu Lurraren bihotzeraino goaz. Hori esan bezain laster, Peruk eta Anderrek traje bat eman zioten. Iristen ari ziren, baina pixka-batean gelditu egin ziren zerbait jateko, goseak zeuden eta, baita Emili ere. Pixka-bat jan eta gero, bideari ekin zioten. Kanpoko nukleoan zeudelarik, bero handia egiten zuen, baina ontziaren barruan ez zen nabaritu ere egiten. Azkenean iritsi ziren barne nukleora. Han metala solido eran zegoen eta Peruren amak esan zien bezala 7.500ยบC-tik gorako tenperatura zegoen. Bat-batean Emilik esan zuen:
-Bero onekin urtu egingo gara. -Lasai Emili, Peruk badaki zer egiten ari den. -Harri bat al daukazue? -Bai. Zertarako? -Kanpoan jarri eta urtzen hatsen denean buelta emateko. -Bale, hemen duzu harria. Emilik harria hartu ondoren, kanpoan lotu zuen. Jarraian, harria urtzen hasi zen. Bat-batean, Ander konturatu zen ontzia ere urtzen hasi zela eta Peruri abisatu zion, honela esanez: -Peru, ontzia urtzen hasia da, buelta eman beharko genuke. -Ander, ez esan txorakeriarik! Eta ez nazazu ni izutu! -Ez badidazu sinesten begiratu zuk! Peru begiratzera joan zen eta Anderrek arrazoia zuen. Eskerrak ontziaren barruan beste ontzi txiki bat zutela, bestela bertan kiskali egingo ziren. Anderrek honela galdetu zuen: -Peru, beste ontzi bat al daukagu, ezta? -Bai, goazen azkar bertan kiskaldu baino lehen! -Emili, zatoz azkar!, ontzia su hartzen ari da eta. -Orain noa!!!!! Hori esan bezain laster ontziak su hartu zuen eta ziztu bizian guztiak joan ziren beste ontzi txikira. Ontzian sartu eta gero, ateak ireki zituzten eta arrapaladan irten ziren. Irten ondoren, beraiek egindako zulorantz azkar abiatu ziren. Atzera begiratu zutenean ontzia sutan ikusi zuten eta honela esan zuen Anderrek:
-Eskerrak ontziaz gogoratu naizen eta azkar atera garen, bestela bertan kiskali egingo ginateke. -Bai, eskerrak, zuri esker salbatu gera. Emili oso nekaturik zegoen eta logela batera joan zen. Halako batean, ontzi bat ikusi zuten beraien aurka zihoala eta alde batean jarri ziren. Ontziaren barnean espazioko gizaki maltzur bat zegoen. Anderrek eta Peruk ontzian zituzten tresnak hartu eta leihoetatik atera zituzten. Espazioko ontzia beraien aurka zihoanez Peruk eta Anderrek ateratako makilen kontra jo eta beherantz joan zen. Segidan, hori ospatzeko gordeta zuten bizkotxoa atera eta jaten hasi ziren. Lurra ikusten hasi zen eta beraiek egindako zuloa ere. Zuloa ikusten ari ziren bitartean, geroz eta abiadura handiago hartu zuten, kanpoan agertu arte. Kanpoan zeudelarik ziztu bizian atera ziren eta beraien familia osoari besarkada handi bat eman zioten. Peruk eta Anderrek honela esan zieten: -Azkenean iritsi gera! -Asko pozten gera zuek ikusteaz! -Begira neska bat ekarri dugu. -Nondik atera duzue neska hori? -galdetu zuten gurasoek. -Hor behean zegoen ontzi batetik.-erantzun zuen Anderrek.
BARNE - NUKLEOA
Handik aurrera, hain bidaia zoragarria egin zutenez, erabaki zuten handitan errepikatu egin behar zutela. Emilik familiarik ez zuenez ezta etxerik ere, Perurekin bizitzen gelditu zen. Azkenik, oso zoriontsu bizi izan ziren guztiak.
UXUE OTAテ前
Bazen behin,bi umez eta bi gurasoz osatutako sendi bat.Lehenengo semeak,18 urte zituen eta zaharrena zen.Hile hori kolorekoa zuen, begi urdinekoa zen eta altua zen. Bere arreba ertaina zen eta 13 urte zituen.Hile marroia zuen,begi urdinekoa zen eta argala zen. Txikienak 11 urte zituen, hile horikoa zen,begi marroikoak zituen, altua eta argala zen. Amak 48 urte zituen, beltzarana zen,ez zen ez oso altua ez eta oso baxua ere.Begi marroiak zituen eta oso argala zen.Aitak 47 urte zituen eta hile motza marroia zuen.Begi urdinak, altua eta piska bat potoloa zen.Beraien izenak hauek ziren:handiena 18 urtekoa Ignacio zen, ertainak,13 urtekoa,Itziar izena zuen,eta familiako txikienak,11 urtekoa,Pablo izena zuen.Amak Maria izena zuen,aitak Joan izena zuen.
Oviedon bizi ziren denak, Ignacio, Itziar, Pablo, Maria eta Joan. Bere gurasoekin joaten ziren leku guztietara Ignacio ezik,Ignacio bere lagunekin joaten zen ia-ia beti. Ignacioren zaletasunk eskubaloian jolastea zen eta txikitan pianoa jotzen zuen.Itziarrek eskubaloian
jolasten zuen eta txikitan pianoa jotzen zuen,baina gero gitarra jotzen hasi zen.Pablo eskubaloian jolasten zuen eta pianoa jotzen zuen. Egun batean hegazkina hartu eta Hawaiira joan ziren. Hegazkinean irakurtzen eta jolasten aritu ziren. Hawaii-n sumendi bat zegoela eta piztuta zegoela irakurri zuten, beraz kontuz ibili behar zuten ingurukoa magma-harriz inguratuta zegoelako.Hawaiira iritsi zirenean dena oso oso polita iruditu zitzaien,oso belardi handiak,zuhaitz berdeak,palmondo politak,kokoz josita inguru ederra,eta platano pila‌Dena sinestezina eta oso magikoa zen. Hotela handia zen igerilekura handi batekin ,logela bat jokoekin.Beraiei bost zirelako logela handi bat eman zieten hiru komunekin.Bat gurasoen logelan zegoen, beste bat mutilen logelan eta beste komuna neskaren logelan. Hotelean tenis kantxa handiak zeuden,oso handiak. Pablok, Itziarrek eta Ignaciok igerilekura joan nahi zuten bolei bolera jolastera.
Halako batean sumendia ikustera joan behar zutela erabaki zuten. Mutil batek esan zien sumendira iristeko bide bakarra zegoela eta bide zaila zela.
-Baina arriskutsua al da?-Galdetu zuen Mariak. Mutikoak baietz esan zion eta sumendietara iritsi nahi ba zuten mapa bat behar zutela. -Goazen goazen ! -esan zuen Joanek oso abentura zalea zelako. Mariak izkina batera eraman zuen Joan. -Joan, oso arriskutsua da!. -Baina sumendiak ikusi nahi dituzte!- esan zuen Joanek. -Ongi da, ba. -esan zuen Mariak.
Sumendiak ikusi baino lehen, hotelera joan ziren janari eta edari hartzera.Motxilak bete eta jarrain mutilarengana joan ziren berriro: -Neregana berriro? -esan zuen mutilak. -Bai, mapa bat behar dugu, sumendia ikustera joango garelako. –esan zuen Mariak. -Barkatu, baina azkeneko mapa emakume horri eman diot. –Esan zuen mutikoak emakumeari begiratuz. -E! Emakume! mapa behar dugu eta horren truke 10₏ eman dizkizut!esan zuen Pablo. -Beno, ongi da. -esan zuen emakumeok. Mapa hartu bezain laister, sumendira abiatu ziren.
-Mapa aldrebes hartzen ari zara. –esan zion Itzirrek Ignaciori. Bidean,ondar mugikorrak zeunden sumendira iritsi aurretik. Ondar mugikorrak pasa orduko sumendia ikusi zuten aurrean. Ikusten ari ziren guztia oso polita zen. Igo ostean burrunbada bat entzun zuten. Bruum!!!! -Aah! Korri umeak. -esan zuten gurasoek batera. Korrika hasi ziren guztiak,Mariari labak haragia erre zion. Maria Joanen bizkar gainean igo zen eta korrika jarraitu zuten hotelera iritsi arte.
-Ospitalea non dago?- galdetu zuen Joanek. -Eramango zaituztet,baina umeak hotelean gelditu behar dira. -esan zuen mutikoak. Ospitalera abiatu ziren eta iristean Maria operatu egin zuten.Haragia beste leku batetik kendu eta hankan jarri zioten. -Lasai ondo nago.Medikuak asko deskantsatu behar dudala esan dit. - esan zuen Mariak. -Goazen umeengana. -esan zuen Joanek.
Handik aurrera ez ziren inoiz berriro joan Hawaiera, inoiz ez. Etxera joan aurretik Itziarrek magma-harri bat hartu zuen. -Ama, begira zein polita. -Esan zuen Itziarrek.
ANE FERNANDEZ
Bazen behin ,duela denbora asko, irla batean bizi ziren pertsona batzuk. Bi neska eta bi mutil ziren. Maskota bat zuten: Scoby Doo izeneko txakurra zen eta bere zaintzaileen izenak ziren: Davne , Vilma , Shagi eta Fredy. Davne oso neska polita eta jatorra zen. Bere begiak moreak ziren, oso politak. Indartsua zen, gainera oso azkarra zen ia-ia tigre bat baino azkarragoa. Irlaren beste puntan bizi zen Vilmarekin. Biak oso ondo moldatzen ziren, eta janariarekin ez zuten arazorik erdia batentzat eta beste erdia bestearentzat. Horrela jaten zuten. Davnek arazoren bat baldin bazeukan bere lagunaren laguntza eskatzen zuen eta biak beti misterioak eta abenturak egiten zituzten. Vilma oso interesantea zen, gainera gauza harrigarri bat asmatu zuen inork asmatu ez zuena: txalupa bat! Harrigarria. Lehen esan dudan bezala Vilma eta Davne oso ondo moldatzen ziren. Vilmaren kolorik gustukoena laranja zen eta Davnerena berriz,morea zen. Shagi oso umoretsua zen eta Fredy eta Scoby Doo-rekin bizi zen. Davne Fredyaz maiteminduta zegoen. Bere lagunik onena Scoby zen eta denetarik jaten zuten. Shagik zerbait berdea ikusten bazuen txotxolo bihurtzen zen berdea zelako
bere gustuko kolorea. Shagi eta bere pandila islaren erdian bizi ziren. Berari gehien gustatzen zitzaiona zen neska berriak ezagutzea. Fredy serioa zen Vilma bezala. Bere kolorerik gustukoena urdina zen eta gauzak deskubritzea zen bere zaletasun nagusiena. Neskak ez zitzaizkion interesatzen baina Davne bai. Ez zeukan beldurrik eta tranpak prestatzea gustatzen zitzaion animalientzat. Scoby Doo oso beldurtia zen, eta beldurrez zegoenean Shagiren besoetan jartzen zen. Bere janari gustukoena Scobygailetak ziren.
Egun batean denak lotan zeudela sumendi bat piztu egin zen. Sumendia Davne eta Vilmaren etxearen ondoan zegoen. Davne esnatu egin zen eta egoera hura ikustean, Vilma esnatu zuen horren berri emateko. Bat-batean sumendiaren laba jaisten hasi zen eta Vilmak esan zuen:
-Hemendik irten behar dugu Fredy eta Shagiren etxera joateko eta honen berri emateko!Azker! Azkar! -Scoby basoan da eta bilatu behar dugu, bestela labak jan egingo du! -erantzun zion norbaitek. Ostean Scoby…ari zen… -La, lara, lara…….Lore politak dira, bai horixe! Nahiko lore ditut Vilma eta Daverentzat. ! Fredyrentzat, gero berak Davneri emateko.
Bila eta bila ibili ziren Davne eta Vilma, Scoby aurkitu zuten arte: -Scobyyy!!! Scoby! Scoby! Scoby!
Scobyk berehala ikusi zituen eta bere etxera eramateko esan zien, baina Vilmak zerbait esan aurretik sumendiak eztanda egin zuen. Gero Davnek esan zuen:
-Hori esan nahi zuen! Hasi korrika edo bestela hil egingo zarete!
Egoera larri horretatik ihes egiteko korrika hasi ziren Shagi eta Fredyren etxera iritsi ziren arte:
-Kaixo mutilok! Ia-ia desegiten gara, baina orain salbu gaude eta hori da garrantzitsuena!! -Entzun dugunean eztanda larritu egin gara, ez genekien hilda edo bizirik zeundeten. Esan zuen Shagik
Gaua iritsi zen eta Fredyk sumendira joan nahi zuen ikusteko zerk eginarazi zuen laba ateratzea. Vilmak berdina egin nahi zuenez, biek adostu zuten denak lotan zeudela joatea. Orduak pasa ziren eta denak lotan zeuden Fredy eta Vilma ezik.Harea abiatu ziren ixil ixilik.
Iritsi zirenean sumendia keaz inguratua zegoen, eta Fredyk esan zuen: -Hau bai lainoa! Vilma ez hartu arnasa kea dagoen bitartean! -Ongi da, kasu egingo dizut, sumendiez asko dakizu eta! Erantzun zion. Lainoa joan zenean Fredyk ikusi zituen antortxa batzuk ikusi zituen. Beraiei segika zeudela ziruditen. Fredyk keinu batzuk egin zizkion jakiteko hor zeudela.
-Vilma, basoan norbait dago eta ez zait batere gustatzen! -Nik uste dut kanibalak direla zeren aurreko astean niri segika egon ziren.erantzun zion. Orduan, sumendiaren laba igotzen hasi ziren berriro, eta Fredy jaisten hasi zen Vikmarekin eta kanibalekin. Kanibalak hurbildu ziren Fredy eta Vilmarengana.
Kontatu zieten zergatik sumendiak laba asko ateratzen zuen eta esan zuen kanibalen erregeak:
-Sumendia haserre, gu poztu behar!!.Baina ezin poztu. Zuk lagundu. Nola dudu izena? -Ni Fredy naiz eta hau Vilma. Zergatik dago haserre sumendia?-esan zuten biek.
-Sumendia parra egin behar. Horrela gu, ondo egon.Eta bera pozik egon ez ateratzeko laba.-erantzun zuen erregeak.
-Ondo da, guk lagunduko dizuegu, baina hitza eman behar diguzue ez gaituzuela jango. Badakigu zuek kanibalak zaretela.
-Bai, hitz emango dizut.Esan zien erregeak. Ondoren, Fredy eta Vilma txisteak kontatzen hasi ziren: -Badakizu zein da‌ Bla, bla,bla?
Sumendiak parra egin zuen pozez, eta horrela txiste eta antzerki asko egin zuten sumendia poztu zezan..
Handik urte batzuetara sumendia eta kanibalak lagunak egin ziren. Eta Vilmak asmatutako txaluparekin hirira joan ziren. Azkenean Fredy eta Davne ezkondu ziren eta bi ume izan zituzten:Karlos eta Sara. Oso pozik bizi ziren betirako.
Luda Mujika Mozo
Bazen behin Tom
Sawyer
deituriko mutiko bat. Polly
atsoarekin bizi zen. Italian bizi zen, hantxe zegoen Vesubio sumendia. Tom Sawyeri asko gustatzen zitzaizkion abenturak, mota guztietako abenturak: itsasoan, ibaian, mendian, hondartzan‌ Polly Tomen izeba zen, ile beltza zuen, begiak urdinak zituen eta haserretzen zenean oso jenio bizikoa zen. Tomek bi lagun zituen: Mario eta Marko. Mario alferra zen, inoiz ez zituen etxeko lanak egiten, ile horia zuen eta begiak marroiak. Marko oso hezigabea zen, ez zituen amaren aginduak betetzen, ile marroixka zuen eta begi berdeak.
Egun batean ikastolara joan zenean bere lagun Mario eta Markorekin (horiei ere gustatzen zitzaien abenturak) topatu zen: -Kaixo lagunak!!!-esan zuen, -Kaixo!!!-erantzun zien bere bi lagunek batera. Ondoren, gelan sartu ziren. Sumendiei buruz hitz egin zuten.Tomek pentsatu zuen: �ideia bikaina Vesubiora joatea gure hurrengo txangoan “. Eskola eta gero Tom etxera joan zen motxila prestatzera, baina izebak esan zion: -Zergatik ari zara motxila prestatzen? Ez goaz oporretara -,baina Tomek gezurra esan zuen, bestela ez zion utziko. –Markoren etxera noa lo egitera- beraz izebak utzi egin zion.
Hurrengo egunean, izebari agur esan ondoren, Mario eta Markoren etxera joan zen beraien bila, eta Vesubiora abiatu ziren. Bidaiak bost gau eta lau egun iraun zituen.Azkenean Vesubio sumendira iritsi ziren. Han zeudela kanpin denda jarri zuten eta sua prestatu zuten. Haragia afaldu zuten, afaldu ostean lo zakua prestatu zuten eta lo egin zuten. Esnatu bezain laster, txokolate eta gailetak gosaldu egin zuten . Segidan Vesubio sumendia barrutik nolakoa zen ikustera joan ziren. Barruan magma ikusi zuten. Handik ordu erdira jada kanpin-dendan zeuden bazkaltzen. Arratsaldean kartetan jolasten zuten bitartean beraien etxeko gauzaz hitz egin zuten, ezin zuten bere familia eta bere etxea burutik kendu.Handik bi ordutara afaldu egin zuten:okela zati bat eta arrantzatutako arrainak. Jarraian kanpin-dendan sartu
ziren. Istorio beldurgarriak kontatu zituzten bi orduz.Bat-batean Vesubio sumendiaren erupzioa entzun zuten –lagundu!- esan zuten eta izututa kanpin-denda, janaria, motxilak eta gainontzeko guztia zuten. Ziztu bizian etxerako bidea hartuta, herrira joan ziren oinez, bidaiak, berriz ere bost gau eta lau egun iraun zuen.
Bizitza osoan ez zuten abentura hori ahaztuko eta harrez gero ez ziren gehiago sumendi batera joango.
IRATI NAVEIRO
Bazen behin Jon izeneko mutil bat. Jonek 21 urte zituen. Altua zen , ile horia zuen eta bere begiak urdinak ziren.Mutil hau Donostian bizi zen. Bere lagunik onena Joan zen.Hau altua eta beltzarana zen.Eskalatzea asko gustatzen zitzaion.Etxetik irten ziren arratsalde batean Jonek eta bere lagun Joanek kartel handi bat ikusi zuten.Kartel horretan jartzen zuen mutil indartsuak behar zirela marinel lana egiteko itsasontzi handi batean. - Gu oso indartsuak gara, eta joango bagina?-galdetu zion Joanek -Nik ez dakit zer egin,eta zerbait txarra gertatzen bazaigu ? -Ez,ez zaigu ezer gertatuko,zu lasai egon zaitezke! -Ongi da, joango naiz zurekin!
2 egun falta ziren irteteko eta oso urduri zeuden. Eguna iritsi baino lehen, maletak egitera joan ziren.Egun iritsi zenena maletak utzi zituzten itsasontzian. Ondoren kapitaina agertu zen eta esan zuen:
-Bihar 9:00etan denak hemen, mesedez.Hau ondo ateratzen bada 5000euro irabaziko dituzue.Ulertu al duzue ? -Bai, bai kapitain jauna! -Orain, denok zuen izena esango didazue!
Bakoitzak bere izena esan zuen.Itsasontzia prest zegoen eta Jonek itsasontziak gidatzen zekienez bera izendatu zuten gidaria.Joanek prismatikoak hartuta,itsasoari begira ibiliko beharko zuen eta zerbait ikusten bazuen kapitainari esan beharko zion.Hurrengo egunean denak 9:00etan itsasontzian ziren, baina bat falta zen,eta hori Jon zen.Jon lokartua gelditu zen,baina bera gidaria zelako itxoin egin zuten. 9:30etan Jon azkenean agertu zen eta errieta egin zion kapitainak.Gero aingerua jaso zuten eta kaitik atera ziren.
Halako batean tsunami erraldoi bat ikusi zuen Joanek.Korrika batean joan zen kapitainaren bila.Aurkitu zuenean esan zuen Joanek: -Kapitaina tsunami erraldoia ikusi dut! -Nola, tsunamia esaten al duzu? -Bai, bai etorri eta ikusi! Kapitaina ikustera joan zen eta esan zuen: -Egia da! tsunamia da!.Goazen! jendeari esango diegu
Kapitainak esan zion jendeari ikusitakoa.Ondoren,Jonek esan zuen: -Eta irla horretara joango bagina babesteko? -Hori da,harea joango gara baino azkar! Iritzi baino lehenago tsunamiak harrapatu zituen.Jon,Joan eta kapitaina izan ezin beste guztiak hil egin ziren.Hauek bizirik zeuden eta igeri egiten joan ziren irlaraino .Momentu horretan esan zuen Joanek: -Ni janariaren bila joango naiz! -Ongi da, ni sua egiten geldituko naiz –esan zuen Jonek. -Nik sua egiten lagunduko dizut -erantzun zion kapitainak. Bakoitzak bere lana egin zuen.Jonek eta kapitainak bukatu zuten sua egiten eta esan zuen kapitainak: -Jon,entzun! eta txalupa egingo bagenu?Ba dakit ez dugula gaur bukatuko, baina‌. -Ongi da, ideia ona.Goazen ba egitera! Bien artean hasi ziren txalupa egiten.Joan itzuli zen eta aurkitu zituen platanoak eta kokoak jaten hasi ziren hirurak.Jan eta gero ohera joan ziren.
Hurrengo egunean,kapitaina ez zegoen han.Joanek atera zituen prismatikoak eta kapitaina txalupa txiki batean ikusi zuen. -Kapitainak txalupa lapurtu digu !- esan zuen Jonek -Egia da!,baina ez zenuten bukatu,ezta? -Ba, ez naiz gogoratzen!Begira! badoa‌.
Geroxeago,Joan janari bila joan zen eta Jon sua egiten gelditu zen. Ondoren Jonek sua egiten bukatu zuenean txalupa egiten hasi zen.Joan
etorri
zenean
janariarekin,txalupa
egiten
lagundu
zion.Jarraian,afaltzeko ordua iritsi zen eta afaltzen hasi ziren.Esan zuen Joanek: -Txalupa egiten asko aurreratu dugu! -Egia da ! segur aski biharko bukatuko dugu. -Bai! Orain goazen afaltzera. -Ongi da,goazen afaltzera. -Atzoko berdina ? -Bai,bai. Joan eta Jon hasi ziren afaltzen. Bukatu ondoren buelta bat ematera joan ziren. Joanek esan zion Joneri: -Ikusten nola gauden hemen! horregatik ez nuen etortzerik nahi!Hilda egon gintezke! Isilik gelditu ziren eta bat-batean esan zio Jonek Joaneri: -Joan, zer dago hor? -Kobazulo bat dagoela uste dut. -Sartuko al gara ikustera?-galdetu zion. -Ez,oraingo honetan ez. -Ongi da,bueltatuko gara ba. Eta Jon eta Joan txaluparantz abiatu ziren. Iritsi eta Jonek esan zion Joaneri: -Goazen txalupa egitera,ea gaur bukatzen dugun!
-Ongi da,goazen! Beranduago bukatu zuten txalupa egiten,eta berandu zenez afaltzera joan ziren.Berriro,Jon sua egiten zuen bitartean,Joan janari bila joan zen.Joan bueltatzerakoan Jonek esan zion: -Ni nazkatuta nago,beti berdina jan behar dugu. -Hori egia da,baino ez dago ezer ez gehiagorik! -Ikusi,ikusi bi otartxo egin ditut janaria eramateko. -Eta horiek txalupan eramango al ditugu? -Noski! Afaltzen segitu zuten eta Joanek esan zuen: -Beno nik bukatu dut. -Nik ere bai,orain ohera lo egitera. -Bai ohera,nekatuta nago eta.Ondo lo egin ! Hurrengo egunean esnatu,eta janari bila joan ziren.Janari mordoa hartu zuten bien artean. -Beno aterako al gara ?-esan zuen Jonek -Bai bai,oraintxe bertan.- erantzun zion Joanek Txalupan janaria guztia sartu eta abiatu ziren.Jon poz-pozik esan zio Joaneri: -AZKENEAN ETXERA ! -Bai,azkenean! Bai,baina bi egun baino gehiago falta zaigu iristeko. -Badakit,baina etxera goaz. Bi egun pasa ondoren: -Zein arraroa,oraindik ez gara iritsi,zer dela eta ?
-Ez dakit,baina harrituta nago. -Utzi primatikoak. -Tori,baina zertarako nahi dituzu ba? -Begira ! hor dago gure etxea,Donostia. -Egia da,iritsi gera ! Azkenean iritsi ziren,besarkada bat eman eta bakoitza bere etxera joan zen. Baina Jon iritsi zenean bere etxera,bakarrik ikusi zuen bere aita eta galdetu zion: -Eta ama ? Non dago? -Jon ,hau zaila izan da guztiontzat,eta,ama hil egin da. Jon lehertuta negarrez hasi zen.Bere aitak besarkada handi bat eman zion eta lasaitzen saiatu zen. Hurrengo egunean hiletara joan ziren,jendez beteta zegoen ,bere ama pertsona ona zen eta jende askok maite zuen.
Jonek harrez gero,ez zuen berriro itsasontzi batera igo nahi.Eta bere aita oso zaharra zenez,azkenean hil egin zen.
ADRIAN DIEZ
Érase una vez en Donostia hace seis años una familia que vivía en Gros .Donostia era una ciudad pequeña de la costa y Gros era un barrio donde había una playa. Esa playa era grande y conocida .En invierno hacia mucho frío y nevaba, pero en verano hacia calor y toda la gente iba a la playa. La familia estaba formada por el padre, la madre y los dos hermanos. El padre se llamaba Oscar era fuerte y esbelto, tenia un carácter animado y divertido .Le gustaba mucho el fútbol en su casa tenia un montón de balones. La madre se llamaba Sofía era alta y rápida y tenia un carácter y feliz le gustaba la moda y las joyas. El primer hermano era muy guapo se llamaba José, era alto y tenia el pelo rubio, era amable y de buen corazón. Le gustaban los juegos de mesa y ver la tele. El segundo era feo y monstruoso. No tenia sentimientos, era malo y gamberro, no hacia caso a nadie y siempre se metía en líos.
Pero un buen día los hermanos estaban jugando en la playa cuando……. Un terrible tsunami derrumbo la ciudad .Era muy grande y fuerte. Se llevo las casas, los coches, y las personas. De la familia sobrevivieron la madre y el hijo bueno .La madre lloraba todos los días pero… no habían muerto se los llevaron a una ciudad china .Estaban curándose, pero la madre creyó que estaban muertos y siguió triste y dolorida. A veces estaba enfadada y siempre les añoraba. Su amigo también estaba triste
Un día el amigo leyó en el periódico que unos hijos estaban buscando a su madre. El amigo se puso tan feliz que fue corriendo a decírselo y además le regalo un ramo de flores. La madre también se alegro y fue a buscarlos a China. Pero no los encontró .Anduvo por los orfanatos y no los encontró. Se puso otra vez triste y le dijo a su amigo que jamás en la vida los encontraría. - No te preocupes, Sofía ¡Vamos a buscarlos! veras como los encuentran allí. - Gracias Oscar, me estas ayudando mucho.
Fueron a los restos del Tsunami después de andar mucho vieron vacas muertas, coches encima de otros y personas medio muertas. Fueron de aquí para allá, de allá para aquí durante tres meses y 15 días Estaban muertos de hambre, cansados y tristes. Ya no aguantaban más y decidieron ir a casa De repente a lo lejos, se oyó: - Sofía, estamos aquí !!!!
Sofía se quedo asombrada porque esas voces eran conocidas y se dio la vuelta. A lo lejos se veía dos personas que se le hacercaban a ella corriendo y gritando. Estaban doloridos y con arañazos pero vivos. La madre asombrada pero feliz fue a su encuentro a abrazarse llorando de la emoción.
A partir de ese día no volvieron a viajar por esas tierras.
NASSER ABDELLAOUI