Hemen duzue, adibide gisa, "Bereterretxeren Kanthoria" izenburupeko ahozko narrazio-saioaren bertsio idatziaren zenbait orri: "Bereterretxeren Noblezia". Zentzu askotan lan sakona da, batetik istorioak euskal kulturaren sustraietara eramaten gaituelako,bestetik, Bego Alabazan narratzailearen barne-barnetik atera delako eta azkenez, dokumentazio eta ikerketa-lan handiaren ondorioa delako. Aspaldiko baladaren bertsoetan arnasa hartuta eta ahozkotasunean duen jatorria oso kontutan izanda, Bego Gómez-ek euskeraz idatzitako eta iruditutako liburu ederra. 10 urtetik aurrerako irakurleentzat. Ez duzue inongo liburu-dendatan aurkituko, beraz, aleren bat nahi izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan eta helaraziko dizuegu gustura asko.