01
Ikastetxea Taldea Irakaslea Egileak
Alkartu 4.A Gloria Barrios Pablo Alonso / Leire Altube / Ane Amirola / Egoitz Aranzabal / Haizea Ares / Alazne Castañeda / Mikel Garay / Uxue García / Asier Ibarra / Joel Jimeno / Adrián Liendo / Beñat Martínez / David Martínez / Ander Miguel / Saioa Peciño / Andrea Quijada / Sara Roca / Yeray Romero BLINKI BARBANTXU-JALEA
B
azen behin Alkartu eskolan ikasten zuen Egoitz izeneko mutil bat. Klasean zegoela, egun osoa ematen zuen zeruari begira. Egun batean asmatutako pertsonaia marrazten ari zela, zeruan ortzadarra ikusi zuen eta pentsatu zuen egin zuen marrazki hori ortzadarrari bidaltzea puxika batean lotuta.
5
Zerua zeharkatzen zuen ortzadarrak marrazkia jasotzean bizitza eman zion eta horrela sortu zen Alkatu eskolaren maskota: ortzadarraren koloreak janzten zituen eta gauzen koloreak aldatzen zituen makila magikoa zeukan. Gainera beti eramaten zuen kapela bat magikoa ere zena: bere barrutik atera ahal zuen nahi zuen guztia (batez ere barbantzuak, janarietan gehien gustatzen zitzaiona zelako). Eta horrez gain gitarra batean ‘blin-blin-blin’. jotzen zuenez, Egoitzek ‘Blinki’ izena eman zion. Esan behar da ere gitarra honen boterea zela Blinkik bertan jo eta abesten zuena benetako bihurtzen zela. Esan dugun bezala, Blinkik askotan jaten zituen barbantzuak eta hori ez zitzaion batere gustatzen eskolako gela beran bizi zen Barbantxuri. Barbantxu benetako barbantzua zen baina kaka-kolorekoa ustelduta zegoelako.Blinkiren kapelatik atera zen baina itxura txarra zuenez Blinkik zakarrontzira bota zuen eta bere lagun barbantzuak jan egin zituen.
6
Horregatik Barbantxuk bere lagunak Brinkirengadik askatzeko plana asmatu zuen. Eta gauez, Blinki lotan zegoen bitartean, makila magikora hurbildu eta esan zuen baxutxu: ‘Horia!’ eta hori kolorekoa bihurtu zen (nahiz eta barrutik oraindik ustelduta egon) eta Blinkiren kapelan sartu. Hurrengo egunean Blinkik berriro nahi izan zituen barbantzuak eta kapelatik ateratzean Barbantxu ere atera eta jan zuen. Eta, noski, Barbantxu txarto zegoenez, Blinki botaka hasi zen eta botaka hastean barbantxu guztiak atera ziren. Ateratzean Barbantxuk bere benetako kolorez agertu zenez, Blinki gertatu zenaz konturatu zen.
7
Baina Blinki ona zen eta Barbantxuren laguna izan nahi zuen; horregatik abesten hasi zen: «Barbantxu eta Blinki lagun onak dira!» eta gitarra magikoaren poderioz benetako lagun bihurtu ziren baina… ez zuen ezer esan barbantzuak jateko gustuari buruz eta horregatik, oraindik zeukan barbantzuak jateko gogo ikaragarria. Barbantxuk esan zion: –… eta zergatik ez duzu beste janariren bat dastatzen? Oso janari gozoak daude, adibidez, arraina. Eta Blinkik arraina dastatu zuen eta asko gustatu zitzaion. Baina ordutik aurrera arrainak besterik ez zuenez jaten arrainak ere haserratu ziren berarekin… baina hori da beste momentuan kontatuko den istorioa.
8
02
Ikastetxea Taldea Irakaslea Egileak
Alkartu 4.B Fabiola Díez Nagore Arteche / Nadezhna Fraga / Gaizka Galván / Onintza Garai / Mikel García / June González / Ekaitz González / Josu Losañez / Uxue Martija / David Moreno / Ander Olmo / María Pajero / Leire Pérez / Jon Prieto / Ander Rodríguez / Verónica Santos / Garazi Valderrama / Xavier Vázquez / Andoni Verdegue ALKARTUTXOREN ABENTURAK
B
azen behin Alkartutxo deitzen zen txori bat. Alkartu Ikastetxean bizi zen bere gurasoekin gela ezkutu batean. Alkartutxo ninja zen eta beti eramaten zuen ninja-gauzez betetako motxila bat. Baina inork ez zekien bera ninja zela, ezta bere gurasoek ere.
9
Alkartu Ikastetxearen ondoan, kiosko azpian hain zuzen ere, Piztia maltzurra bizi zen. Piztiak belarri eta atzapar haundiak zituen eta gainera oso iletsua zen. Kioskoa bere ezkutuko gazteluaren sarrera zen eta han esperimentuak egiten zituen bere plan maltzurra antolatzeko. Lehen, Piztia Alkartu Ikastetxean bizi izan zen, baina Alkartutxo jaio zenean Piztia bere gelatik bota zuten Alkartutxoari emateko. Geroztik, bere gaztelu ilun eta berogailurik gabekoan bizi behar izan zuen. Urteak joan eta urteak etorri, bere plana prest zegoen eta oso erraza zen: Alkartutxo hil egingo zuen eta, horrela, bere gela berreskuratu ahalko luke.
10
Piztiak sare handi bat hartu zuen eta ikasgelaz ikasgela joan zen ikasle eta irakasle guzti guztiak bere gaztelura eraman arte. Alkartutxo bere gela ezkututik atera zenean, ez zuen inor ikusi nahiz eta ikasordua izan. Berehala Piztiaren ile arrastroa aurkitu zuen eta ,bere gurasoei ezer esan gabe, bere atzetik joan zen. Gaztelu ezkutua aurkitu zuen eta barrura sartu zen. Pasabideetatik joan zen urratsen atzetik eta azkenean, ate baten atzean, amildegi bat aurkitu zuen. Eta amildegiaren alde batean eskailera txiki txikiak jaisteko. Kontu handiz Alkartutxo jaitsi eta labirinto batean sartu zen. Bere ninja gaitasunari esker oso arin gurutzatu ahal izan zuen. Eta laberintotik irten bezain laster, Piztia ikusi zuen. Piztia beste amildegi baten alboan zegoen eta berarekin bahitutako ikasle eta irakasle guztiak ondo lotuta zeuzkan. Alkartutxo korrikan hasi zen eta salto handi bat eman zuen izugarrizko ninja ostikada emateko. Piztiak ez zuen horrelakorik espero eta, ostikada gogor bat buruan jaso eta gero, konortea galdu zuen eta amildegitik behera jausi zen eta bertan hil egin zen. 11
Gero, Alkartutxok ikasle eta irakasle guztiak askatu zituen eta denak batera ikastetxera bueltatu ziren. Han, ikasle eta irakasleek Alkartutxo Alkartu Ikastetxeko maskota izendatu zuten. Eta Alkartutxoren gurasoak ez ziren ezertaz konturatu.
12
03
Ikastetxea Taldea Irakaslea Egileak
Arteagabeitia 4. Aurora Villanueva Xabier Aizpuru / Yaiza Antolín / Desireé Antuñano / Jon Bernardos / María Casas / Mikel Díez / Uxue Domínguez / Andrea Gallego / Mikel García / Sara Martín / Adrián Martín / Jon Ander Martín / Alba Motos / Miren Iragarne Núñez / Christian Pardiñas / Denis Pardo / Iñaki Sánchez / Andrea Vizcaíno HORRIBILUSEN TXIKLEA
B
azen behin Horribilus izeneko zientifikoa. Esperimentu batean plasmazko txikle urdina asmatu zuen. Ahoan sartzean, Horribilus plasmazko munstroa bihurtu zen: Balki. Bere laboratoriotik alde egin zuenean Arteagabeitiako eskolara joan zen bertako umeekin jolastera eta han geratu zen. Egun batean supermerkatura joan zen erosketak egitera, baina bueltatu zenean ez zuen inor aurkitu eskolan. 13
Umeen bila mendiz mendi ibili zen eta mendi baten tontorrean ikusi zuenez gaztelu handi bat, hara joan zen galdetzera. Atean jo eta galdetu zuen: – Ba al daude hemen Arteagabeitiako ume batzuk? Atearen beste aldetik ahots desatsegin batek erantzun zion: – Hemendik pasatu dira eta mendi horretatik joan dira! Eta harantz joan zen; baina Balki berehala konturatu zen gezurra esan ziola eta bueltatu eta berriro jo zuen atean. Gaztelu horretan bizi zen M.ª Puri sorginak oraingoan haserre erantzun zion: – Alde hemendik pelma halakoa! Badakit non dauden baina ez dizut esango! Sorgin hau hasarratzean dragoi bihurtu zen eta ahotik sua botatzen hasi zen Balkiren kontra. Balkik orduan plasmazko ezkutua sortu eta babestu egin zen.
14
Baina orduan M.ÂŞ Puri sorginak bere erratza hartu eta buruan kolpea eman zion Balkiri eta horrela harrapatu zuen eta espetxean sartu. Kasualitatez, Balkiren mazmorran lehergailuak gordeta zeuden eta bere atzazalak bata bestearen kontra igurtziz txispak sortu eta sua egin zuen. Momentu horretan lehergailuek eztanda egin zuten. Atea bota eta ihes egin ahal izan zuen. Lotan zegoen sorginak zerbait entzun zuen baina ez zion kasurik egin eta zurrunga egiten jarraitu zuen. Balkik umeen bila jarraitu zuen eta beste mazmorra batean aurkitu zituen. Plasmazko burbuila batez estali eta babestu eta gero, beste bonba bat bota eta askatu egin zituen. Denek atzeko partean zegoen atetik ihes egin zuten arrapalada batean. Zaratarekin oraingoan bai esnatu zen sorgina eta ikusi zituenean alde egiten, berriro haserratu eta dragoi bihurtu zen. Balkik orduan plasmazko bonba indartsua sortu eta gaztelura bota zuen. Eztanda ikaragarria izan zen eta horrela gaztelua eta sorgina hil egin ziren.
15
Balki eta umeak Arteagabeitiara bueltatu ziren baina ordurako, txikleari zaporea amaitu zitzaionez, Balki berriro Horribilus zientifikoa bihurtu zen eta honek plasmazko beste Balki bat sortu zuen gogorarazteko bizi izandako abentura hori.
16
04
Ikastetxea Taldea Irakaslea Egileak
Bagatza 4.A Olga Rubarena Iratxe Ayuso / Daniel Bozal / Estefanny Carrasco / Eneritz Carrete / Ainara Dasilva / Maider Flores / Aitor Lafuente / Uxue Lamas / Ibai Leal / Sheila Martinez / Nekane Miranda / Jon Eric Olivera / Adrián Rey / David Sánchez / Laura Sánchez / Julen Sánchez / Génesis Vargas DRAKO SUPERHEROIA
B
azegoen behin Ariel izeneko itsasneska maltzur bat. Bere nahirik handiena mundua konkistatzea zen. Eta hasteko, Barakaldo hiria aukeratu zuen. Itsasadarretik Barakaldora iritsi zen eta konkistatzeko prest zegoenean, Drako dragoi superheroia eta Martintxo bere dortoka laguntzailea bere aurrean agertu ziren. Drakok bere ahotik su pixka bat botatzean Ariel izutu egin zen eta arin arin itsasadarrera bueltatu zen. 17
Ariel itsasadarretik itsaso barrenera joan zen. Bere etxera ailegatu eta bere aitaren hiruhortz magikoa hartu zuen. Bere aitak Ariel hiruhortza hartzen ari zela ikustean oihu batean galdetu zion: – Nora zoaz nire hiruhortz magikoarekin? – Mundua konkistatzera, aita. Dragoi arriskutsu batekin topatu naiz eta bera irabazteko zure hiruhortz magikoa behar dut–, erantzun zion Arielek. – Hori da nire neska hori! mundua konkistatuko duena!–, esan zuen harro harro aitak. –Orduan ados, hartu eta konkista ona izan! Ariel itsasadarretik Barakaldora bueltatu zen. Han Drako eta Martintxo zain zeuden. Martintxok hiruhortza ikusi zuenean, Drakori adi egoteko esan zion.
18
Badaezpada, Drakok borroka hasi baino lehen, bere lagun guztiak bilatzera joan zen, Bagatzako laugarren mailako ume guztiak. Beraiek ziren izena jarri ziotenak arrautzatik jaiotzean. Eta umeak berehala joan ziren beren superheroia laguntzera. Umeek azenario magikoak prestatu zituzten eta beraiek eta Drakok azenarioak jan eta gero, sekulako indarra lortu zuten. Orduan borroka hasi zen. Arielek tximistak eta trumoiak bere hiruhortzez botatzen zituen eta Drakok bere suaz gelditzen zituen. Umeek Arieli pilotak botatzen hasi ziren eta Drako sortu zen iskanbilaz baliatuz Arielengana hurbildu eta sirenari sabelean sekulako ukabilkada eman zion. Arielek sekulako mina sentitu zuen eta hiruhortza jausi zitzaion. Arin arin umeek hiruhortza hartu zuten eta Drakori eman zioten. Orduan Drakok sekulako trumoia airera bota zuen. Ariel oso izututa igeri bizi bizian itsasora bueltatu zen betirako.
19
Oso pozik, Drakok hiruhortza ikastetxean utzi zuen eta biratxoa ematera joan zen. Eta hara non, dragoiemea topatu zuela: Draka. Eta Drako eta Draka maitemindu ziren eta dragoikumeak izan zituzten, Drakita eta Drakito.
20
05
Ikastetxea Taldea Irakaslea Egileak
Bagatza 4.B Inmaculada Álvarez Irantzu Aranda / Ander de la Presa / Alain Espeso / Nerea García / Adrián González / Cristian González / Jajone Guerra / Adrián Guerrero / Noelia Guijarrubia / Sandra Hidalgo / Aitziber Jiménez / Jetzabhet Márquez / Priscila Narváez / Aiman Núñez / Sheila Rial / Iván Ureta DRACOREN EGUZKI GORRIA
B
azen behin Draco izeneko dragoi bat. Bakar bakarrik bizi zen Karrantzako kobazulo batean eta bertan gorde eta babesten zuen ‘eguzki gorria’ izena zuen errubi ederra.
21
Egun batean telebistan atera zen errubi baliotsu horri buruzko dokumental bat eta Barakaldon bizi zen lapur batek, hura ikustean, pentsatu zuen: – Hori niretzat izango da! Birritan pentsatu gabe Karrantzarantz joan zen. Arazo handirik gabe aurkitu zuen kobazuloa eta, hain zikin zegoela ikustean, garbitzaile mozorroa jantzi eta bertaratu zen. Draco agertzean esan zion:
22
– Nahi baduzu, de balde garbituko dizut kobazuloa. Eta Dracok utzi zuen eta horrela lapurrak lortu zuen kobazuloan sartzea. Apurka apurka, fregona pasatzen zuen bitartean, errubia gordeta zegoen tokirantz hurbiltzen joan zen. Draco konturatu zen begirada susmagarriak botatzen zizkiola errubiari eta horregatik poliziari deitu zion. Baina Dracok askotan deitzen zion poliziari txantxetan eta horregatik oraingoan ez zioten sinistu eta ez ziren agertu. Errubia hartzera zihoala, lapurra fregonarekin laprast egin zuen eta jausi zen, baina jaustean nahigabe errubia ukitu zuen eta honek xurgatu egin zuen eta barruan geratu zen betirako.
23
Urteak joan eta urteak etorri, gertatutakoa leienda bihurtu zen. Esploratzaile batzuk aurkitu zuten Karrantzako kobazuloan errubi disdiratsua eta museo batera eraman zuten. Egun batean Barakaldoko Bagatza eskolako 4.Bko ikasleak museora joan ziren harribitxi berezien erakusketa bat ikustera eta neska bat konturatu zen errubi gorriaren barruan bazegoela gizon txiki-txiki nimiùoa ohiukatzen: – Atera hemendik! Atera hemendik!
24
06
Ikastetxea Taldea Irakaslea Egileak
Gurutzeta 4.D1 Sonia San Emeterio Unai Aira / Iker Andrés / Jennifer Aparicio / Christian Arroyo / Irati Castro / Tamara Cerezo / Garazi Chaves / Zuriñe Doncel / Edorta Dos Santos / Javier Doval / Maite Elguezabal / Andoni Hernández / Miren López/ Oihane Maza / Jon Mendiola / Diego Rivada URDINTXOREN ETSAIA
B
azen behin Urdintxo izeneko Neptunotar urdina. Gelatinazkoa zenez, txikitu ala handitu ahal zen, nahi zuen itxura hartuz.
Neptunotik etorri zen Lurrera eta, Gurutzetako eskola ezagutzean, bertan bizitzera geratu zen.
25
Ba omen zegoen ere hurbileko Saturno planetaren satelite batean bizi zen Pinotxo izeneko estralurtarra. ‘Azero inoxidablez’ eginda zegoen eta bere sudurra luzatu edo laburtu ahal zuen nahi zuenean. Berarekin beti eramaten zuen bere lagun mina zen Pepito Grillo. Egun batean biek erabaki zuten Lurrera joatea, bakoitza bere aldetik: Urdintxok bere gurasoak Neptunon bisitatu eta gero bere etxea zen eskolara bueltatu nahi zuelako eta Pinotxok Lurra konkistatu nahi zuelako. Bakoitzak bere kohetea hartu eta justu momentu berean eta toki berera heldu ziren: Gurutzeta eskolako patiora jolas-orduan. Umeek jadanik Urdintxo ezagutzen zutenez ongi etorria eman zioten baina Pinotxo berria zen eta beraiekin jolastu nahi zuela esan zienean (gezurretan) ez zioten trabarik jarri eta futbolean jolasten hasi ziren.
26
Baina Pinotxok ez zuen Urdintxo begi onez begiratzen eta horregatik, baloia heltzen zitzaion bakoitzean, gogor botatzen zuen Urdintxoren kontra behin eta berriro, mintzeko asmoz. Gainera, futbolean jolasten zuten bitartean, bere ondotik pasatzen ziren umeak hipnotizatzen zituen berak nahi zuena egin zezaten. Urdintxo, gelatinazkoa izanda, ezin izan zuen menperatu. Eta umeak gauza arraroak egiten hasi zirenean, Urdintxo susmatzen hasi zen. Txirrinak jo zuen eta denak joan ziren klaseetara zintzo zintzo (zaratarik atera gabe eta ordenean). Maisu eta andere単oak ere harrituta zeuden eta zerbait arraro gertatzen zitzaiela susmatzen hasi ziren. Urdintxo orduan eskolan zeukan bere laborategira joan zen: edabe deshipnotizatzailea egin zuen eta jantokiko uretan bota. Horrela denak lehen bezala geratu ziren nahiz eta ezer ez gogoratu.
27
Baina Urdintxok esan zien benetan zer gertatu zen eta denen artean harrapatu zuten Pinotxo maltzurra eta San Joan gauerako prestatuta zeukaten egurpiloaren gainean lotu eta sua eman zioten. Eta bertan desegin eta hil egin zen.
28
07
Ikastetxea Taldea Irakaslea Egileak
Gurutzeta 4.D Mari Cruz Ventosa y Marian Sauce Nerea Fernández / Carlos Fernández / Gontzal Florencio / Adrián García / Iker Jiménez / Andrea Mendes / Arantxa Montero / Diego Rodríguez / Arrate Salgado / Julen Soriano / Gaizka Tellitu / Alazne Vicente / Unai Zayas URDINTXOREN AZKEN BORROKA
E
gunero bezala, Urdintxo elurpanpin urdin ospetsua esnatu zen bere lanera joateko. Poltsa hartu eta bere txakurrarekin kalera joan zen motorra hartzera.
29
Urdintxo Pressing Catch-eko izar ospetsua zen eta egun horretan oso borroka garrantsitsua zeukan, Peter Panen kontra. Peter Pan izar maltzurra zen, beti gorriz jazten zen eta begiak eta ilea berdeak zeuzkan. Borroka egitean, beti trikimailuak egiten zituen; oso etsai arriskutsua zen. Baina Urdintxo ez zegoen batere urduri borroka oso ondo prestatuta zeukalako. Peter Panen trikimailu guztiak ondo aztertu eta gero, prestatu zituen kontrakoak. Zihur irabaziko zuela.
30
Dena prest zegoen borrokarako Urdintxo heldu zenean. Urdintxo atera zen jendearen ohiu artean. Peter Pan han zegoen, bere zain eta gorriz jantzita. Begirada berde eta maltzurra bota zion. Aurkezpenak egin eta gero, epaileak seinalea eman zuen eta borroka hasi zen. Peter Panek bere trikimailurik onena erabili zuen et ikusezin bihurtu zen. Baina Urdintxo prestatuta zegoen. Lentilla bereziak zituen, infragorriak, eta primeran ikusi zuen dena. Orduan, Urdintxo bere erasoa hasi zuen: elurra eta izotza Peter Pan gainean bota zuen izoztuta hil arte. Epaileak Peter Pan ezin zuen aurkitu, ikusezina zen eta. Azkenean, irina hartu zuen eta linterna batekin Peter Pan aurkitu zuen. Ikusi zutenean hilda zegoela, Urdintxo irabaslea izendatu zuten eta Urrezko Gerrikoa eman zioten. Urdintxo poz pozik bueltatu zen etxera. 31
08
Ikastetxea Taldea Irakaslea Egileak
Ibaibe 4.A Arantza González Ibai Criado / Iratxe de Diego / Jon Ander Etura / Aroa García / Gorka Gómez / Jone González / Ethan González / Yeray Lázaro / Mikel Liras / Urtzi Lubian / Ainhoa Martínez / Iraide Molina / Uxue Pérez / Sara Santos / Owen Trigueros / Lander Vázquez. MARGOT ETA SORGINOLA KAKAMERKEN
A
spaldi bi ahizpa bizi omen ziren: bat Margot deabru gaiztoa zen eta bestea, Sorginola sorgina. Margotek sua botatzen zuen sudur magikoa zeukan. Sorginolak, bere aldetik, burua oso handia zeukan, eta txerri hegalari bat ere bai.
32
Biak Kakamerke herrian bizi ziren. Kakamerke deitzen zen den dena kakaz eginda zegoelako: etxeak, espaloiak, farolak, postontziak, errepideak... dena kakaz eginda.
33
Egun batean Kakamerken sekulako ekaitza egon zen eta uholdeak izan ziren. Urak kaka guztia eraman zuen eta gure bi ahizpak, Margot eta Sorginola, ere bai. Urak kaka desegin zuen baina ez Margot eta Sorginola. Urak bi ahizpak uharte batera eraman zituen. Uhartea basamortu bat bezalakoa zen, hutsik zegoen. Baina Sorginolak sorginkeri bat egin zuen eta uhartea landarez bete zen. Uhartea oso polita geratu zen, Kakamerke baino askoz politagoa, eta Margot eta Sorginola han bizi izan ziren poz pozik betirako.
34
09
Ikastetxea Taldea Irakaslea Egileak
Ibaibe 4.B Begoña Ortiz de Urbina Adrián Alonso / Amaiur Andrés / Maitane Calderón / Jon Fernández / Maddalen García / Unai González / Aroa Likona / Aitor Marín / Haizea Marijuan / Koldo Montero / Iratxe Ordóñez / Ander Pacheco / Sara Pérez / Ieltxu Sáiz / Joseba Valle GARFIO vs. MARGOT
B
azen behin Margot izeneko sorgin bat bizi zen: maitagarri bat bezain alaia zenez beti kolorez janzten zen. Ibaibe eskolako ganbaran bizi zen eta bere janaririk gustukoena berak prestatzen zuen papila magikoa zen, esnea, loreetako polena, basoko marrubiak, eztia eta bere osagai sekretuarekin.
35
Ikusiezin bihurtzen zen umeek ez bazuten euskeraz hitz egiten, baina, ostera, norbait euskeraz egiten entzuten zuenean, pozik jarri eta gorputza hartzen zuen ikusgarri bihurtuz. Bere etsairik gogorrena Garfio kapitain gaizto eta erraldoia zen; honen asmo bakarra munduko ume guztiak tontolapikoak izatea zen, beren artean beti borrokatzen ibiltzeko. Eta hau lortzeko eskola guztiak suntsitu nahi zituenez, Barakaldora etorri eta eskola guztiak apurtzen hasi zen; Ibaibe eskola zutik geratzen zen azkena zen. Garfio ,hain handia zenez, eskolako patiotik hasi zen eskuak leihoetatik sartzen eta gelak suntsitzen. Margot joan zen berarengana baina momentu horretan inork ez zuenez euskaraz hitz egiten ikusezina zen. Hori aprobetxatuz Garfiori golpeak ematen hasi zen. Garfio erraldoia harrituta zegoen ez zuelako ezer ulertzen. Gainera Margot bere botereen bidez erraldoi bihurtu zen.
36
Justu orduan ondoan zeuden ume batzuk euskeraz egiten hasi ziren eta Garfioek (eta umeek) ikusi ahal izan zuten Margot, mendi bat bezain handia. Garfio eta Margot borrokan hasi ziren: Margotek haizea eta harriak sortu eta Garfioren kontra botatzen zituen baina Garfio oso ondo defendatzen zen bere esku eta belarri erraldoiez. Halako batean, Garfiok bere sudur handitik mukizko bola ikaragarri handia bota zion sorginari eta bertan harrapatuta geratu zen, mugitu ezinik. Ematen zuen Garfiok irabaziko zuela baina, orduan, Margotek izotz izpia bota zion eta izoztu egin zuen Garfio. Hain handia izanda, lurrera jausi zenean milaka kubotxoetan apurtu egin zen. Ibaibeko sukaldariak bildu zituen eta sukaldeko hozkailuan sartu zituen, janarietara botatzeko asmoz, aprobetxatzeko. Eta horregatik da hain txarra Ibaibe eskolako janaria.
37
10
Ikastetxea Taldea Irakaslea Egileak
Juan Ramón Jiménez 4. Charo Pérez, Inma García e Iñaki Torices Alain Balado / Eztizen Benito / Marlene Borreguero / Jonatan Cortés / Aitor Domínguez / Caren Ferrufiño / Sara García / Ibai Gato / Elena Saray González / Koldo Mauriz / Daniel Motos / Nicoleta Mihaela Muntean / Aingeru Pamo / Jorge Pereda / Jesua Jadneel Pinto / Renato Felipe Portales / Maitane Serna / Aitana Sopelana / Sara Valarde LAKUA DESAGERTUA
O
rain dela urte mordo bat, laku handi batean Izartxu izeneko beltxarga bizi zen. Izartxu zuri eta beltza zen eta bere gurasoak hil zirenetik bakar bakarrik bizi zen bere lakuan.
38
Lakua baso handi baten erdian zegoen. Basoan Pinotxo egurrezko panpin maltzurra bizi zen. Pinotxo bere aitarekin egurrezko etxe batean bizi zen. Pinotxo maltzurra bazen, bere aita askoz maltzurragoa zen. Egun batean, Pinotxok Izartxu ikusi zuen lakuan. – Nire aitari ez zaizkio animaliak batere gustatzen,– pentsatu zuen Pinotxok–, beltzarga hau eta laku honetan bizi diren animali guztiak ere hemendik botatzen baditut, hori bai izango dela opari ederra aitarentzat!
39
Orduan, Pinotxok zisterna-kamioi bat, tutu luze bat eta motore bat lapurtu zituen. Gauza guztiak lakura eraman zituen; tutua uretan sartu eta motorea piztu eta gero, kamioia urez betetzen hasi zen. – Gainera, uraz igerileku bat egingo dut aitarentzat–, pentsatzen zuen Pinotxo gaiztoak. Lakua lehortu eta gero, Pinotxok kamioia bere etxeraino gidatu zuen. Baina bere atzean, ezkutuan, Izartxu eta bere basoko lagun guztiak zihoazen.
40
Pinotxok kamioia bere etxearen aurrean aparkatu zuen eta barrura sartu zen bere aitari ‘oparia’ emateko. Orduan, Izartxuk eta animali guztiek etxea inguratu zuten eta oihuka hasi ziren. Pinotxok eta bere aitak leihotik animali pilo hori ikusi zutenean sekulako sustoa hartu zuten eta korrika bizian joan ziren inoiz ez itzultzeko. Izartxuk eta bere lagunek kamioia bultzatu zuten berriro lakura eta han ahateak, txoriak eta mokodun animali guztiak, Izartxu bera ere, kamioia zulatzen hasi ziren eta horrela ura berriro lakura bueltatu zen.
41
11
Ikastetxea Taldea Irakaslea Egileak
La Inmaculada 4.A Pilar Perea Erlantz Amores / Usue Arizmendi / Aroa Blázquez / Nahikari Calviño / Ibai Chasco / Iker Chávez / Christopher Crespo / Beatriz Cura / Mikel del Amo / Janire Fernández / Andrea García / Maialen Gómez / Gorka Gómez / Jon Guerra / Andrea Gutiérrez / Aitor Juez / Aintzane López / Gaizka Martínez / Irene Millán / Rebeca Monasterio / Javier Moreno / Laura Vanesa Pérez TXANOGORRITXU ETA AMAORDEA
B
ehin batean basoan zortzi urteko neska bat bizi omen zen. Txanogorritxo deitzen zuten beti txano gorri bat janzten zuelako.
Txanogorritxo etxe batean bizi zen bere amaordearekin. Amaordea oso gaiztoa zen, beti Txanogorritxo zirikatu eta gaizki tratatzen zuelako. Gainera, amaordea hau sorgina zen, nahiz eta Txanogorritxok horretaz ezer ez jakin.
42
43
Gau batean, Txanogorritxo bere amaordearen logelan sartu zen eta ohean ikusi zuen lo seko. Hurbildu zen eta lepoan kremailera bat zeukala ikusi zuen. Hurbildu zen gehiago eta kremailera ireki zuen. Ez zegoen ezer! Mozorro bat besterik ez zen! Bere amaordea ohe azpitik atera zen eta Txanogorritxo harrapatu egin zuen. Soka batez lotu eta gero, lo egitera bueltatu zen. Baina norbaitek, pertsona batek, dena ikusi zuen. Lagun hau ezkutatu eta zain geratu zen.Goiza iristean, amaordea janaria erostera joan zen eta orduan aprobetxatu eta etxean sartu zen Txanogorritxu askatzera. Gero, bien artean etxeko ate atzean tranpa bat prestatu zuten: zulo handi eta sakona makila zorrotzez beteta. Amaordea bueltatu zenean, atea ireki eta zulo barruan erortzean hil egin zen.
44
12
Ikastetxea Taldea Irakaslea Egileak
La Inmaculada 4.B Ana Manso Christian Campelo / Lidia Gómez / Eduardo Ortega / Anyelo Sebastián Ospina / Leire Otero / Alejandro Pando / Kevin Pedrero / Estefania Peñafiel / Ander Pérez / Maialen Real / Andrea Redondo / Marina Redondo / Enrique Antonio Rodríguez / Laura Santamaría / Amaia Sanz / Jone Tierno / Jon Valderrama / Mireia Vázquez / Tania Velasco / Christian Villamor / Marina Yagueros / Iñigo Zorita ALADINO ETA BERE AMA SEKRETUA
B
azen behin Aladino izeneko mutil bat, gaztelu batean bere aitarekin bizi zena. Aladinok ez zekien baina bere ama sorgin bat zen eta horregatik berak ere botere magikoak zeuzkan. 45
Egun batean merkatura joan zen erosketak egitera eta bertan aurkitu zuen geroztik bere lagun mina izango zen tximinoa. Handik gutxira beste lagun on bat egin zuen Egiptora joan zenean: Jazmin izeneko neska.
Egiptotik gaztelura bueltatzean dena aurkitu zuten desberdin: gazteluaren hormak landareez beteta zeuden eta ezin zen sartu. Aladino saiatu zen landare igokaria mozten baina ezin zuen. Berak ez zekiena zera zen: barruan bere ama zen sorgina zegoela eta bera zela aldaketa horren erruduna.
46
Aladinok orduan, bere botereari esker, gazteluaren barrura teletransportatu zen justu sorgina zegoen gelara. Sorginak mutila ikustean, bere ama zela esan zion baina Aladinok ez zion sinistu. Orduan sorginak bere bola magikoan erakutsi zion nolakoa izan zen bere jaiotza. Aladinok orduan bai sinistu egin zuela eta besarkada eta musu bat sorginari ematean, sorgin itsusia erregin polita bihurtu zen. Eta handik aurrera Aladino eta bere gurasoak poz poz pozik bizi izan ziren.
47
13
Centro Grupo Profesor Autores
La Milagrosa 4. Sonia Eguilar Aintzane Ares / Jon Calleja / José Enrique Céspedes / Idoia Cortés / Rahlan Da Silva / Luis Diego Domínguez / Lidia Dos Anjos / Eva Fariña / Zuriñe Hedreira / Imanol Pazo / Eneko Pernia / Ginna Alexandra Portilla / Rubén Darío Puga / Ana Laura Ruiz / Marly Soliz / Arantza Tajadura / Asstry Giselle Ulloa LA BRUJA CARMEN Y EL TIGRE MARCIANO
H
abía una vez una bruja llamada Carmen que vivía en una casa de chocolate en medio de la selva y muy cerca de un castillo.
48
En aquella selva vivía también un tigre llamado Marciano. A Marciano, como a todos los tigres, le gustaba mucho comer chocolate y siempre que le apetecía iba a casa de la bruja y cuando ella no estaba se pegaba un atracón. A veces se comía una pared entera, pero siempre que volvía la casa estaba completa, como si nunca nadie se hubiera comido un cachito. Un día que Marciano iba a casa de la bruja Carmen, se confundió de camino y sin darse cuenta llegó al castillo. Pensando que era la casa de la bruja mordió en una esquina y se le saltó un diente. Fue entonces cuando Marciano descubrió que estaba en un castillo, y descubrió también que aquel castillo era donde la bruja Carmen guardaba su reserva de chocolate para hacer las reparaciones a su casa de chocolate.
49
Justo en ese momento, Marciano oyó a la bruja acercarse al castillo y se escondió. La bruja comenzó a coger chocolate para hacer una ampliación a su casa, concretamente al garaje, porque se había comprado una escoba nueva y necesitaba más espacio. Cuando la bruja cargó con todo el chocolate que necesitaba, volvió hacia su casa. Marciano fue detrás de ella, escondiéndose. La bruja dejó el chocolate delante de su casa y se puso a tomar medidas y a calcular cómo haría la ampliación del garaje. Marciano aprovechó ese momento para comerse el chocolate que había llevado la bruja sin que ella se diera cuenta.
50
Cuando la bruja se dio la vuelta para comenzar a colocar el chocolate, vio que allí ya no estaba, y triste y cansada dijo: – Ay, ¿quién me quiere tan mal? A una pobre ancianita como yo, con lo que me ha costado traer todo ese chocolate hasta aquí y ahora me lo roban. Tendré que ir a buscar más, con el trabajo que me cuesta y lo cansada que estoy... Entonces el tigre Marciano se dio cuenta de lo mayor que estaba la bruja y del trabajo que le costaba mantener su casa completa, así que la ayudó a hacer la ampliación de su garaje y desde entonces fueron amigos para siempre, y quedaban para merendar juntos chocolate.
51
14
Ikastetxea Taldea Irakaslea Egileak
Mukusuluba 4.A Itziar Angulo Itxaso Alonso / Eneko Álvarez / Alain Bernardos / Irune Calzado / Héctor de Blanco / Esther Francos / Nerea García / Leire Gómez / Julen Hernández / Sendoa Mendoza / Endika Redondo / Asier Vázquez / Iñigo Velasco / Ibai Vicente / Izaskun Vilanova / Ainhoa Dorleta Zaballa EUSKEGIÑE ETA LANPARA MAGIKOAREN MIRARIAK
B
azen behin Euskegiñe izeneko agenda bat. Mukusuluba eskolako liburutegian bizi zen; hamabi urte zituen eta euskararen alde zegoen.
Euskegiñek oso lagun ona zuen Bartolo izeneko txerrikumea. Bartolok bi anai zituen. Hirukiak ziren eta hamahiru urte zituen. Oso txikiak zirenean, lanpara magiko bat topatu zuten eta horrela hirurek botere magikoak lortu zituzten. 52
Baina Bartolo ona eta jatorra bazen, bere anaiak gaiztoak eta bihurriak ziren. Beti egoten ziren muzkeriak egiten eta adarra jotzen. Eta gainera sekulako tripontziak ziren.
53
Egun batean, bi txerrikume gaiztoek konjuru bat egin zuten eta Exorzistaren neska eta Txuki deabru-panpina ageri ziren. Berehala muzkeriak egiten hasi ziren jendea izutzen. Euskegi単e konturatu zenean, haserre bizian jarri eta kolorez aldatzen hasi zen eta gorri gorri jarri zenean, lanpara magikoa apurtu egin zen. Orduan, Exorzistaren neska eta Txuki deabru-panpina Euskegi単eren atzetik joan ziren. Bere alboan jarri zirenean, Euskegi単eri zangoa trabatu zioten eta lurrera erori zen, bere orri bat apurtuz. Justu momentu horretan, Bartolo txerrikume ona eta jatorra heldu zen. Exorzistaren neska eta Txuki deabru-panpinari sekulako ostikada magikoak eman zizkien eta biak desagertarazi zituen. Bartolo eta Euskegi単e polizia-etxera joan ziren eta han bi txerrikume gaiztoak salatu zituzten. Poliziak atxilotu eta gero, biek kartzelan eman zuten bizitza osoa.
54
15
Ikastetxea Taldea Irakaslea Egileak
Mukusuluba 4.B Raquel Pérez Ayesha Alava / Amaia Alonso / Ander Bolado / Daniel Cáceres / Raquel Estévanez / Iker González / Julen Andoni López / Araiz Mendoza / Nerea Monduate / Ekaitz Morales / Aitor Redondo / Borja Rodríguez / Edorta San Miguel / Mirian Sobrado / Alazne Valero / Naiara Vizoso EUSKEGIÑE ETA EUSKERAREN ALDEKO BORROKA
B
azen behin Mukusulubako eskolan, Euskegiñe izeneko libreta magiko bat: norbaitek euskaraz hitz egitean berde jartzen zen, gazteleraz entzuten bazuen, gorri eta euskaraz eta gazteleraz aldi berean entzutean, hori.
55
Bazeuzkan ere euskaraz egitera animatzeko hitz-magikoak: – Bibili bibili bibili bu, denok eskueraz hitz egingo dugu–, eta horiek esanda, entzuten zituenak euskaraz egiten hasten ziren. Bere hitz magikoez gain oso ezagunak ziren bere euskal-megapuzkerrak, haserretzen zenean botatzen zituenak.
56
Bestalde, bazeuden Hansel eta Grethel izeneko neska-mutil oso oso maltzurrak. Ez zitzaien batere gustatzen euskara eta honegatik norbait euskaraz hitz egiten entzuten bazuten, hil eta bihotza ateratzen zioten. Egun batean Euskegiñek jakin izan zuen Hansel eta Gretel gaiztoak Mukusulubako eskolaraino heldu zirela neska-mutil euskaldunen bila. Gelaz gela joan zen eta, azkenean, liburutegian aurkitu zituen: labana batez mutil bat mehatxatzen ari ziren, gazteleraz egin zezan. Momentu horretan Euskegiñek salto egin eta bi maltzur horien aurpegi aurrean jarrita, orrialdeak ireki eta mega-puzker ikaragarria bota zien. Hansel eta Grethelek konortea galdu eta… plaff! lurrera jausi ziren, luze bezain zabal. Euskegiñe orduan Jose zuzendariarengana joan zen dena kontatzera. Bion artean lotu zituzten neba-arreba maltzurrak horman eta txiskero bat piztu zuten Euskigiñeren ipurdiaren atzean. Orduan, Euskigiñek beste mega-puzkerr bat bota eta sugarrak ateratzen hasi ziren, Hansel eta Grethel bilduz eta erretzen. Euskigiñeren magiaren poderioz, bi gaizkile hauek erretzen ziren bitartean, beren ahoetatik aurretik hildako euskaldun guztiak atera eta berpiztu ziren. Eta… hala bazan ala ez bazan… sar dadila kalabazan… eta atera dadila… Barakaldoko plazan. 57
16
Centro Grupo Profesor Autores
Ntra. Sra. del Rosario 4.A Rosario Álvarez Asier Aparicio / Joel Berganzo / Desiree Echepare / Naiara Fernández / Laura Fragueiro / Saioa Fuertes / Óscar Garcia / Leire García / Lander Gil / Iker Laviña / Jon Ander Lie / Andy Macia / Siria Magalhaes / Izaskun Márquez / Irati Miguel / Marina Morales / Rebeca Nocedal / Alexander Ochoa / Anna Rubio / Anais Soto / Eliana Tabares / Sergio Velasco OKILTXO Y MARI CONTRA JAFAR
É
rase una vez un pájaro verde y amarillo que se llamaba Okiltxo y vivía en el monte de Amboto. Éste era un pájaro euskaldun y le gustaba tanto que los niños hablasen euskera que a los que oía utilizarlo les regalaba libros, puzzles,… No era raro verlo pasear por los bosques de los alrededores del monte Amboto. De lo que no se daba cuenta Okiltxo era que durante sus paseos el brujo Jafar lo espiaba continuamente a través de su cetro mágico con intención de raptarlo.
58
Jafar el malvado quería hacerse con él para conquistar Vizcaya y llegar a Mari, la Dama de Amboto, que sabía era gran amiga de Okiltxo y que, con sus pócimas, ganaba muchísimos millones. Un día Jafar se presentó ante él y le dijo si, por favor, le daba clases de euskera, que quería aprender, ocultando sus verdaderas intenciones. Así, quedaron al día siguiente a las 20:00 en la cueva de Okiltxo, en Amboto.
59
El pájaro le dijo que sí, pero, como era muy inteligente e intuitivo, sospechó de Jafar y de sus planes. 60
Así, quedó con su amiga Mari a las 19:15 y esperaron los dos a Jafar. Cuando llegó le dijeron que entre los dos le enseñarían mucho mejor euskera. Jafar, al ver a Mari a la que sabía muy poderosa, rabió porque vio que ya no podría hacerse con Okiltxo, como pensaba. Mientras Okiltxo le daba la clase, Mari preparó una pócima mágica. Como Jafar se quejaba de que el euskera era muy difícil de aprender, le dijeron que habían preparado una pócima que, si te la tomabas, aprendías a hablar en euskera de un golpe. Jafar, todo contento, se la tomó y, como era un veneno, allí mismo se murió. Luego, lo llevaron a la punta del Amboto, le quitaron su poderoso cetro y lo tiraron en una sima y allí despareció para siempre. A partir de entonces, Okiltxo fue más poderoso que nunca.
61
17
Ikastetxea Taldea Irakaslea Egileak
Rontegi 4. Macarena Guzmán Nerea de Diego / Eneko de Fuentes / Andoni Delgado / Jon González / Imanol Hernández / Joseba López / Aitor Martín / Garazi Martínez / Edorta Mena / Estíbaliz Pablos / Edurne Piñeno / Unai Redondo / Yeray Romero / Eneko Ruiz / Héctor Verdezoto ARGITXO vs. HIRU TXERRIKUMEAK
B
azeuden behin hiru txerrikume maltzur. Egun osoa ematen zuten banketxeak lapurtzen. Bakarrik gizon batek aurka egin ahal zien bere botere magikoaz, baina egun batean hiru txerrikumeek gizonaren emaztea bahitu zuten. – Gure menpean jartzen ez bazara, zure emaztea hilko dugu–, esan zioten txerrikumeek. Eta horrela hiru txerrikumeek bere etsaia eta emaztea harrapatu eta bere etxean ondo lotuta utzi zituzten.
62
Baina hiru txerrikumeek ez zekiten bikote horrek seme bat zeukala. Semea Argitxo deitzen zen eta botere magikoak zeuzkan, bere aitak bezala. Gurasoak desagertu zirenean, Argitxo umezurztegi batera joan zen bizitzera.
63
Egun batean, hiru txerrikumeek Argitxo mutil magikoari buruzko albiste bat ikusi zuten telebistan eta berehala konturatu ziren Argitxo hori bere etsaiaren semea zela. Birritan pentsatu gabe, umezurztegira joan ziren. Badaezpada, Argitxoren gurasoak ondo lotuta eraman zituzten beraiekin. Argitxok hiru txerrikume maltzurrak ikusi zituenean, korrika bizian bere gelako bidea hartu zuen bere motozerra hartzeko asmoz, baina txerrikume batek bere pistola atera zuen eta tiro egin zion. Argitxok bere besoan zauria sentitu zuen baina bere botereez bala atera zuen eta zauria sendatu. Gero, bala txerrikumeari burura bota zion eta hil egin zuen. Burutik bala atera eta gero, beste txerrikumearen burura bota zuen eta hil egin zuen ere. Bala burutik berriro atera eta gero, azken txerrikumeari bota zion, burura ere, eta , nola ez, hau ere hil egin zuen. Gero, bere gurasoak askatu zituen eta hirurak bueltatu ziren bere etxera poz pozik bizitzera. 64
18
Ikastetxea Taldea Irakaslea Egileak
San Jaun Bosco 4.A José Ángel Díaz Trigo Eider Abuin / Iker Altazubiaga / Ibai Aranzamendi / Judit Argüeso / Amanda Blanco / Iker Braceras / Sergio Campo / Sendoa Cardiel / Naroa De La Fuente / Jennifer Delgado / Anartz Elías / Iván Espinosa / Eder Ezquerra / David Fernández / Aroa Gaawan / Amaia Gago / Erik García / Celia González / Leire Hernández/ Yara Holgado / Andoni López / Allende Lozano / Ibai Pérez / Irati Vázquez ANTTON ARKATZA ETA MILANIA BORRAGOMAREN ABENTURA
B
azen behin Antton izeneko arkatz euskaldun bat. Barakaldoko Salesianos eskolan biz izen eta 4.mailako ikasleen estutzeetan bizi izen: batetik bestera salto egiten zuen ikasleek euskeraz egiten zuten ikusten. 65
Zorioneko egun batean Milania borragomarekin ezkondu eta eztei bidaian Hawaira joan ziren. Hegazkina hartu eta hodeien artetik zihoazenean, hara non ikusi zutela gaztelu bat hodei baten barruan. Oso leku polita iruditu zitzaienez, han geratu ziren. Gazteluaren atean deitzean, Erraldoi batek ireki zuen atea baina bera hain handia izanda, eta Antton eta Milania hain txikiak, ez zituen ikusi. Antton eta Milania aprobetxatu eta gazteluan sartu ziren logela bat bilatzera. Baina orduan Erraldoiaren maskota zen lehoi bat ikusi zuten eta, beldurtuta, estutze baten barruan ezkutatu ziren. Bere aldetik lehoiak ere ikusi egin zituen sartzen eta korrika bere hizkuntz berezian kontatu zion Erraldoiari. 66
67
Estutzeak zulo bat zeukan eta bertatik Anttonek ikusi zuen beraien bila etorriko zirela eta arin arin bere oinetan zeukan punta zorroztu zuen eta, zulotik aterata, Erraldoiarengana joan eta ipurdian zizt egin zion. Erraldoiak, handia bezain kokoloa zenez, odola ikustean konortea galdu zuen. Antton eta Milania arrapaladan atera ziren. Kasualitatez, gazteluan bazegoen Erraldoiaren gonbidatua zen gnomo bat, eta geure bi protagonistak korrikan batean ikustean, esan zien ea berarekin joan nahi zuten bueltan lurrera bere hegazkin pribatuan. Barakaldora bueltatu ziren eta barakaldotar guztiak konbentzitu zituzten beren zeruan bizi zen erraldoi hura akabatzeko. Hainbat hegazkinetan igonda, Barakaldoko biztanle guztiak igo ziren eta erraldoia hil egin zuten.
68
19
Centro Grupo Profesor Autores
San Juan Bosco 4.B Txema Martín Villafañe Sheila Hierro / Mikel López / Aingeru Martínez / Rubén Merino / Sheila Muñoz / Sara Nieto / Estíbaliz Ortiz / Naroa Pérez / Imanol Recio / Nagore Retes / Yaiza Rico / Cristina Rodríguez / Jon Rodríguez / Endika Román / Ane Rueda / Leire Ruiz / Álvaro Rafael Saldaña / Sergio Sánchez / Eneko Sánchez / Beatriz Sánchez / Jessica Santiago / Maider Tellitu / Asier Vadillo / Ainoa Zuñiga ANTTON, PATXI Y MILANIA
H
abía una vez un lápiz que se llamaba Antton y vivía en Euskalherria. Tenía el cuerpo a rayas negras y naranjas, los brazos muy pequeños, ojos azules, una boina negra y una boca desdentada. Le gustaban mucho los niños y las niñas y hablar en euskera. Además, leía mucho y siempre llevaba una banderita que animaba a leer y a hablar en euskera.
69
Antton tenía un enemigo, el lobo Patxi, que fingía ser su amigo para poder ponerle trampas y jugarle malas pasadas. Luego le pedía perdón y le decía que lo había hecho sin querer. Pero pese a que fingía ser su amigo, el lobo Patxi era muy malo. La jugarreta preferida del lobo Patxi era ponerle un papel untado en pegamento a Antton para que pintase o escribiese algo. Y cuando el pobre Antton comenzaba a pasar su punta por el papel se le quedaba pegado, y cuanto más intentaba soltarse más se pegaba, y como tenía los brazos tan pequeños, él solo no podía liberarse, así que tenía que esperar que alguien fuera a ayudarle. Un día Antton se cansó de las bromas y de las jugarretas que le gastaba el lobo Patxi y decidió ir a buscarle para decirle que aquello no podía seguir así. Antton salió de su casa y tuvo la mala suerte de tropezarse con un sacapuntas y romperse su propia punta. Intentó coger el sacapuntas para arreglarse él mismo, pero no lo conseguía porque tenía las manos muy pequeñas y no llegaba. Además, sin punta estaba caído hacia un lado y le era todavía más difícil. Al final, con la ayuda de su banderita consiguió alcanzar el sacapuntas y arreglarse la punta.
70
Con su punta nueva prosiguió su camino y llegó al bosque donde estaba la casa de Patxi. Como tenía su punta nueva iba muy rápido y sin hacer casi ruido. Al llegar vio al lobo Patxi con su mamá loba, su papá lobo y su pequeño hermano lobo. Y pensó que no era justo, un lobo tan malo como Patxi tenía una familia y él, Antton, que era tan bueno no tenía familia, sólo una amiga goma de borrar que se llamaba Milania y que vivía muy lejos. Y se volvió a su casa llorando.
71
Al día siguiente, decidió contarle al lobo Patxi lo mal que le parecía que fuera tan malo con la suerte que tenía. Así que fue de nuevo a su casa y se lo dijo. El lobo Patxi le dijo: – Pero esto entre los lobos es lo normal, los lobos somos malos. – Pues si quieres seguir siendo mi amigo tendrás que cambiar, si no, no volveré a verte nunca–, le dijo Antton. El lobo Patxi lo pensó, y dijo: – Bueno, puedo probar a ver qué pasa si no soy malo. Y lo hizo. Y no pasó nada malo. Entonces el lobo Patxi llamó a Milania para decirle que Antton estaba muy triste y que viniera a verlo. Y Milania vino, y se quedó mucho tiempo y al final Antton y ella se casaron. 72
20
Centro Grupo Profesor Autores
San Paulino de Nola 4.A José María Varona Sergio Alonso / Adrián Arteta / Jon Ayala / Irene Castellanos / Ane Corada / Aida Delgado / Iñigo Elías / Maitane Fernández / Joana Fuentes / Maider Gamero / Paula Graña / Ane Hernández / Maider Hormaeche / Aitor Martín / Ángel Morales / Natalia Irenia Mosquera / Alba Pérez / Gorka Ramos / Jon Roca / María Rodríguez / Raquel Romero / Samuel Sagarna / Anne Sanz / Eder Sixto PULPEZ Y ARIEL
H
abía una vez, hace mucho mucho tiempo, en una guardería en el fondo del mar, una sirenita muy muy fea que se llamaba Ariel. Ariel tenía la cola de color negro y llena de pinchos, seis ojos de color rojo, dos cuernos sobre su cabeza y el ombligo horriblemente retorcido. 73
A aquella misma guardería iba un pequeño pulpo de ojos azules y color rojo anaranjado llamado Pulpez. El pequeño Pulpez tenía poderes mágicos pero no sabía usarlos, cada vez que lo intentaba le salía mal y causaba un accidente, y por eso no tenía amigos. Un día, jugando en la arena del fondo del mar del patio de recreo de aquella guardería marina, Ariel sin querer, le dio a Pulpez en toda la cabeza con el tridente de su padre, el rey del fondo del mar. Desde entonces, Ariel y Pulpez no se podían ni ver. Así que cuando acabaron la escuela, cada uno se fue a vivir a un extremo del océano Pacífico. Pasó el tiempo, y el azar quiso que un día se encontraran en el fondo del mar. En cuanto se vieron, todo el odio que habían sentido de pequeños les volvió y se retaron a duelo al cabo de tres días. Se preparó un gran cuadrilátero para la ocasión. El primero en llegar fue Pulpez, y al poco llegó Ariel con sus siete hermanas, que eran tan guapas como fea era Ariel. Cuando todo estuvo listo y el árbitro dio la señal, ¡Ariel se fusionó con sus hermanas creando una supersirena gigante! Cuando vio aquello, Pulpez creó con sus poderes ya entrenados una bola de tinta gigante y se la tiró a la supersirena acertando justo en la boca. 74
75
La bola de tinta no sólo deshizo la fusión, además convirtió a las guapas hermanas de Ariel en feas, y a la fea Ariel en guapa. Cuando Pulpez vio lo guapa que había quedado Ariel, sintió algo en su corazón de pulpo, y cuando Ariel vio cómo había aprendido a manejar sus poderes Pulpez, sintió también algo especial en su corazón de sirena. Y al final se casaron y fueron muy felices.
76
21
Ikastetxea Taldea Irakaslea Egileak
San Paulino de Nola ‘Salesianos’ 4.B Pilar Rada Markel Rueda / Alazne Blanco / Irene Sendino / Melania Asensio / Irune Vázquez / Ainhoa Caro / Nerea Barroso / Oltz Seoane / Andrea Gallo / Eder Moreno / Maider Chicote / Andrea Cilveti / Marina Roca / Alexander Méndez / Josu Elorrieta / Ander Tena / Andoni Hueso / Leire López / Irune García / Ariana López / Amando Dos Santos / Teresa Arroyo / Cristina Martínez / Iker Vázquez / Ander Guerrero SIRENATXO MALTZURRA PETER PANEN KONTRA
B
azen behin Peter Pan izeneko mutil bat. Eraztun magikoa zuen belarrian eta horrekin lortzen zuen nahi zuenarekin fusionatzea, bat egitea.
Irla txiki batean bizi zen bere laguntxoa zen Pepito matxinsaltoarekin. Pepitok ezin zuen gezurrik esan eta beti beti beti egia esaten zuen. Eta han lasai bizi ziren arrainak, algak eta hostoak hartzen, jateko. 77
78
Egun batean Peter Panek, beti bezala arrainak hartzera joan zela, ahots miragarri eta erakargarri bat entzun zuen. Bere atzetik joan eta ikusi zuen sirena bat, harkaitz baten gainean jesarrita. Sirena hau irla horren inguruko itsasoan bizi zen Sirenatxo maltzurra zen; bere boterea kobazuloan oso ondo gordeta zegoen diamante batek ematen zion, eta horregatik zaintzen zuen ondo baino hobeto. Peter Pan, hain guapa eta erakargarria ikusita, berarengana joan zen baina orduan Sirenatxoak sorginkeria bota zion. Baina okertu egin zen eta mutilaren eraztunaren boterea gutxitu beharrean, handitu egin zuen. Borroka latza hasi zen: – Ez nauzu garaituko!! Ni indartsuagoa naiz!!–, esaten zion Sirenatxoak ipurdia erakutsi eta mugitzen zuen bitartean. Apurka apurka Sirenatxoaren kobazulorantz joan ziren eta kobazuloan sartu ere.
79
Sirenatxoak tximista erraldoia bota zion Peter Pani baina, justu momentu horretan, Pepito agertu zen bere laguna laguntzeko asmotan eta tximistak berari eman zion eta erraldoi bihurtu zuen. Orduan Peter Pan Pepito erraldoiarekin fusionatu zen eta ikaragarri boteretsu bihurtu zen. Borrokan ari zirela, Peter Pan-Pepito erraldoiak konturatu gabe golpea eman zuen diamantea gordeta zegoen kutxan eta hau apurtu egin zen. Orduan Sirenatxoak eztanda egin eta mila zatitxoetan desegin zen itsasoan.
80