hitzBATU 2010

Page 1

BAtrukeTA

Liburuen IX. Haur Jardunaldiak Barakaldon IX Jornadas Infantiles del Libro de Barakaldo






I

puinek berebiziko lilura eragiten dute, irudika ditzakegun errealitate gutxik eragin dezaketen modukoa, hitz gutxitan biltzen baitituzte egia handiak, zeintzuk, kultura bakoitzean, bizitza ulertzeko moduak irakasten baitizkigute modu kolektiboan, bai eta nor garen, zer nahi dugun, nahi dugun hori nola lor dezakegun, gizarte batek zer balore dituen eta haren asmoak zein diren ere iradokitzen, labur.

Ipuin bat entzutea, bakarrik nahiz taldean, kandela argitan, ohean loak hartu aurretik, izar azpian edo nonahi, kultur garrantzi handiko ariketa bat da, fantasiazko mundu batera, gure eguneroko ispiluaren beste aldera, gure errealitatea islatzen den aldera garamatzana. Horregatik daramatza Barakaldoko Udalak lau urte ipuinaren mundua herriko neska-mutikoen artean sustatzen. Udalerriko ikastegietako lehen hezkuntzako 4. mailako ikasleek parte hartzen duten ‘Hitzbatu’ programaren bitartez, beraiek asmatu, idatzi eta ilustratutako ipuinez osatutako biblioteka zoragarri hau eraikitzea lortu dute. Ipuin txikiak; narrazioetako bakoitzean fantasiazko munduaz, lehentxeago esan bezala, gure errealitatea bera besterik ez den munduaz gozatzera gonbidatzen gaituzten ipuinak, geuronek sortutako pertsonaiez, arketipoz eta egoerez inguratua. Zilegi bekit ume partehartzaile bakoitzaren meritua nabarmentzea, gogor lan egin behar izan baitute historia koherente eta ongi narratua lortzeko. Era berean, irakasleek emandako laguntza ere azpimarratu nahi nuke. Eskerrik asko ‘A la luz de las velas’ elkarteko kide Begoña Gómez eta Pedro Ruizi, hasiera-hasieratik izan ditugu eta bidaide. Amaitzeko, gomita luzatu nahi dizuet historia txikietako bakoitza goza dezazuen, segur bainago erruz izango duzuela atsegina.

2


l

os cuentos ejercen una fascinación como pocas realidades podamos imaginar. Los cuentos encierran en muy pocas palabras grandes verdades que nos enseñan de forma colectiva cómo entendemos la vida en cada cultura. Un cuento es un resumen sugerente de quiénes somos, qué queremos, cómo lo podemos conseguir, qué valores encierra una sociedad, y cuáles son sus aspiraciones.

Escuchar un cuento, de forma colectiva o individual, a la luz de la lumbre, en la cama antes de dormirnos, bajo las estrellas, o en cualquier escenario, supone un ejercicio de primera magnitud cultural. Nos traslada a un mundo fantástico al otro lado de nuestro espejo cotidiano reflejándonos nuestra propia realidad. Por esta razón el Ayuntamiento de Barakaldo lleva cuatro años promoviendo el mundo del cuento entre los niños y niñas del municipio. El Programa ‘Hitzbatu’ en el que participan diferentes alumnos-as de 4º de Primaria de los centros educativos del municipio, está logrando edificar esta maravillosa biblioteca de cuentos colectivos inventados, escritos e ilustrados por ellos mismos. Pequeños cuentos que, en cada una de sus narraciones, nos invitan a disfrutar de un mundo de fantasía, que no es otra cosa, como ya hemos dicho, que nuestra misma realidad con personajes, arquetipos y situaciones creadas desde nosotros mismos. Permitirme destacar el mérito de cada uno de los niños y niñas participantes, que han tenido que trabajar duro para lograr una historia colectiva coherente y bien narrada, así como el apoyo de sus profesores-as al programa. Gracias también a Begoña Gómez y Pedro Ruiz, de la asociación ‘A la luz de las velas’ que desde el primer momento nos vienen acompañando en esta maravillosa aventura. Y, por último, invitaros a disfrutar de cada una de estas pequeñas historias que seguro harán las delicias de todos.

3


aurkibidea 01 alazne 4.A....................................................................................... 05 02 alazne 4.B........................................................................................08 03 arteagabeitia 4.A..............................................................11 04 bagatza 4.A.................................................................................... 13 05 bagatza 4.B....................................................................................16 06 gurutzeta 4.B...........................................................................19 07 gurutzeta 4.D...........................................................................21 08 juan ramon jimenez 4............................................... 24 09 la inmaculada 4.A...........................................................27 10 la inmaculada 4.B........................................................... 30 11 larrea 4..............................................................................................33 12 mukusuluba 4.A................................................................... 36 13 mukusuluba 4.B................................................................... 39 14 munoa 4.A...........................................................................................41 15 munoa 4.B........................................................................................... 43 16 nuestra senora de el pilar 4.B1........ 45 17 nuestra senora de el pilar 4.B2......47 18 nuestra senora de el rosario 4........ 50 19 rontegi 4.A..................................................................................... 53 20 rontegi 4.B.....................................................................................55 21 san juan bosco 4.A.........................................................57 22 san juan bosco 4.B.......................................................... 59

4


DRAGOI MENDEKARIA Ikastetxea: Alazne Taldea: 4.A Irakaslea: Margarita Echebarria Egileak: Lázaro Alias, Daniel Carrasco, Aroa Conde, Xenia Daza, Isis González, Aaron Gonzalo, Alejandro Guerrero, Daniel Manzano, Sandro Martin, Amor Mourín, Adrian Murcia, Jon Ortiz, Jon Ander Paniagua, Yeray Peñafiel, Vanessa Suarez, Ohiane Vazquez, Melany Vera.

b

azen behin bikote berezi bat: Dragoia eta Hidra. Anaiak ziren baina gaztetatik haserretuta bizi ziren, biak lan berdina lortu nahi zutelako, Zeus jainkoaren bizkartzaina izatea. Oso lan ona zen, diru mordoa irabazten zelako eta gainera ahalmen izugarriak eta opari bereziak erraz lortzen ziren.

Bi anaiek lan elkarrizketa egin zuten baina bakarrik Dragoiak lortu zuen lana, eta horregatik Hidrak inbidia zion eta ez zuen berriro bere anaiarekin hitz egin nahi. Beste lan bat bilatu eta futbolari gisa kontratatzea lortu zuen hainbeste buruekin primerakoa zelako buruz errematatzeko.

5


Bere aldetik, Dragoia oso pozik zegoen bere lan berriarekin; gainera, Zeusek bi ahalmen berezi ere eman zizkion: sua botatzeko gaitasuna eta ekaitzak sortzeko boterea.

Urteak joan urteak etorri, egun batean Dragoiak aparteko lanorduak egin eta gero, lortu zuen beste ahalmen berezia ordain gisa: madarikazioak botatzeko boterea. Bere botere berria lortu

6


zuenean, Dragoiak pentsatu zuen aukera aproposa zela bere anaiarekiko arazoari bukatzeko.

Zorigaiztoko lan-elkarrizketa egun hartatik, Hidra ia ia egunero egoten zen bere anai Dragoia zirikatzen eta horregatik Dragoia oso haserre zegoen bere anaiarekin.

Orduan, bere botere berria lehen aldiz erabiltzen, Dragoia bere anai Hidrarekin geratu zen Txinan eta madarikazioa bota zion eta horrela neska bihurtu zuen. Baina lehen aldiz erabiltzen zuenez, gaizki bota zuen madarikazioa. Hidra neska bihurtu zuen, bai, baina neska karateka!!!

Berehala hasi ziren borrokan, Dragoiak sua botatzen zuen baina Hidra-neska oso azkar mugitzen zen eta gainera ezkutu bat zeukan sua gelditzeko. Bi orduz borroka egin eta gero, kolpe arin batez, Hidra-neskak begi bat kendu zion Dragoiari. Momentu horretan, Zeus jainkoa agertu zen tximista eta kearen artean eta Hidra-neska izutu zen eta ezkutua jaitsi zuen. Dragoiak orduan sua bota zion eta lurrera bota zuen azkenik.

Gero, Dragoiak Hidra-neska parrilla batean jarri eta ,ondo ondo erre eta gero, jan egin zuen.

7


Saioa eta margolari maltzurra Ikastetxea: Alazne Taldea: 4.B Irakaslea: Alba Elías Egileak: Ekaitz Álvarez / Iñigo Andrés / Unai Basarrate / Melany Caicedo / Carlota Corada / Natalia Dos Santos / Irati Elorduy / Pablo González / Maitane González / Leyre Gorostiza / Alejandro Guillén/ Ekaitz Martínez/ Daniel Penas / Denis Pinto/ Maialen Rubio / Ibai Sánchez / Brian Villada

b

Zeus jainkoak 500.000 € eman zion bere lana ordaintzeko.

azen behin Saioa izeneko futbolari aberats bat. Bere

ekipoaren kapitaina zen bota magiko batzuk zeuzkalako eta hauengatik oso, oso azkarra eta oso jokalari trebea zelako.

Baina futbolari honek etsai bat zuen berak jakin gabe: margolari maltzur bat pintzel magikoa zuena eta margotzen zuen guztia erreal bihurtzeko ahalmena zuena.

8


Egun batean margolari maltzurrak baloi bat margotu eta, benetako bihurtu zenean, jarri zuen Saioaren bidean honek aurkitzeko eta berari zori txarra emateko. Neskak, baloia aurkitzean, bere kolore zuri eta gorriak zituenez, pentsatu zuen suerte ona emango ziola eta hartu zuen etxera eramateko.

Baina baloi berriarekin jolasten ari zela, suerte txarrekoa zenez, ostikada bat eman nahi izatean, hanka apurtu zitzaion. Oso kezkatuta zegoen hurrengo egunean partidu oso inportantea zuelako.

9


Orduan deitu zion bere laguna zen Aritzi eta honek ekarri zion bere azeri magikoa. Azeri magiko hau aspaldi bere aitona magoak eman zion. Azeritxoak bere hanka zauriaren gainean jarri eta sendatu zion hanka; gainera, kontatu zion nor zen bere etsaia eta zer egiten saiatu zen.

Horregatik, biharamunean, futbolaria joan zen margolari maltzurrarekin hitz egitera. Margolariak haserre, munstroak irudikatzen hasi zen futbolariari aurre egiteko baina munstro batek eraso egiten zion bakoitzean, futbolariak ostikada bat eman eta fiuuuu! hegan egiten urrunera botatzen zituen.

Azkenean futbolariak irabazi zuen eta pintzela hartuta dragoi bat margotu zuen eta gero, margolariari ostikada bat eman zion ipurdian eta itsasoraino borta zuen eta hango marrazo eta krokodiloek jan zuten. Gero, futbolariak berak marraztutako dragoia eraman zuen basora bizitzera eta bera bere etxera joan zen, poz-pozik.

10


Medikuaren esperimentua Ikastetxea: Arteagabeitia Taldea: 4. Irakaslea: Maite Rodríguez Egileak: Aritz Blanco / Gontzal Bilbao / Fatima Essadiki / Nerea Fernández / Aitana Herrero / Laura Moreira / Paula Ordóñez, Mikel Quijada / Adrián Sánchez / Jon Ander Sánchez / Irune Setien / Viki Vázquez.

E

gun batean, polizia-ikasle lodi bat polizia-ikastegitik irten eta gero, bira ematera joan zen. Parke batetik zebilela txakur bat hurbildu zitzaion eta hankan kosk egin zion eta bere uniformearen prakak apurtu zizkion. Poliziaikasleak ostikada eman zion eta hil egin zuen txakurra, nahi gabe.

Baina txakurra sorgin baten maskota zen eta sorginak ikusi zuenean bere txakur maitea hilda, madarikazioa bota zion polizia-ikasleari eta maltzurra bihurtu zuen.

Polizia-ikaslea lehen oso pertsona ona zen, baina orain gaiztakeriak egiten hasi zen: jendea

11


bultzatzen, janaria lapurtzen... Baina polizia-ikaslea berehala konturatu zen zerbait oker zegoela bere izaeran eta medikuarengana joan zen, berak ezagutzen zuen oso mediku bereziarengana.

Medikuak bere arazoa primeran ulertu zuen eta edabe berezia prestatu zion. Polizia-ikasleak edan zuen eta berriro on bihurtu zen, bai, baina igel bihurtuta!!! Berandu zenez, igela zen polizia-ikaslea klasera joan zen bere motxila eta guzti. Justu egun horretan pistolak nola erabili azaltzen zuten eta oso interesgarria zen berarentzat. Klasera ailegatzean, bere motxilatik jostailu-pistola atera zuen eta adi-adi geratu zen. Ikasle guztiek aho bete hortz begiratzen zioten oso arraroa zelako beraientzat igel bat pistolarekin ikustea ikasgelan.

Polizia-eskola bukatu zenean, igela zen polizia-ikaslea kalera irten zen eta medikua eta sorgina topatu zituen kalean. Medikua eta Sorgina lagun minak ziren eta, horregatik, medikuak eskatu zion sorginari ea konponbideren bat aurkitzen ahal zuen polizia-ikaslea igela ez izateko.

Orduan polizia-ikasleak Sorginari barkamena eskatu zion eta berak berriro pertsona bihurtu zuen. Gero, hirurak Michael Jacksonen kontzertu batera joan ziren.

12


diamanteen borroka Ikastetxea: Bagatza Taldea: 4. A Irakaslea: Anabel Henares Egileak: Yeray Aldana / Asier Ayuso / Luis Moisés Beniccio / Itziar Blanca / Josu Blanco / José Américo Bubo / Josu Castro / Yaiza Epalza / Yaiza Escudero / Haizea Garrido / Leire Huidobro / Joseba Martín / Janire Martín / Iraide Pérez / Kerlly Aidee Puga / Alazne Reguero / Iratxe Ruiz / Ander Toral

B

azen behin polizia on bat. Oso langilea zen eta bihotz onekoa. Baina egun batean, lan egiten, kobazulo bat aurkitu zuen. Barruan sartu eta zoritxarrez, zulo batean erori zen eta hanka apurtu zuen. Baina zulotik atera zenean, diamanteak topatu zituen. Kobazulo hori diamante-meatze bat zen eta.

Nola edo hala, hirira itzuli zen laguntza bila. Baina hango medikuak ezin izan zuen bere hanka konpondu eta ,azkenean, hanka gabe geratu zen.

13


Geroztik oso aberats bihurtu zen diamante asko zuelako, baina bere lana txarto egiten hasi zen, egun osoa jaten eta lo egiten ematen zuelako. Lodi lodi jarri zen gainera.

Egun batean, militar maltzur batek diamante-meatzea topatu zuen eta astero astero diamanteak lapurtzen hasi zen. Polizia konturatu zen bere aberastasuna txikitzen ari zela eta bere estutzetik arkatza atera zuen bere koadernoan balantzea egiteko. Ikerketa bat egin zuen diamante-meatzean. Han topatu zuen oihal zati bat eta ondo aztertu zuen; oihal militarra zen.

Poliziak bazoka bat hartu zuen eta base militarrera joan zen. Elkar topatu zutenean eztabaida handi bat hasi zuten. Bukatzeko, hilabeteko tregua bat sinatu zuten azken borroka ondo prestatzeko.

14


Hilabete honetan poliziak entrenamendu gogorra egin zuen eta argal geratu zen. Militarrak, orain aberatsa zenez, ez zuen ezer egin, bakarrik lo egin eta jan, eta lodi lodi jarri zen.

Eguna heldu zenean, militarrak ezin zuen ezta mugitu ere eta berehala poliziak atxilotu eta kartzelara bidali zuen.

15


Atila vs. polizia Ikastetxea: Bagatza Taldea: 4. B Irakaslea: Inma Álvarez Egileak: Xavier Alcalde / Janire García / Maite López / Nagore Garcés / Ane Castilla / Enero Suárez / Maider Díez / Iker Esteban/ Unai Alonso / Selene Conde / Akram Toumi / Yeray Maestre / Jonatan Fernández / Sendoa González / Jagoba Sanza / Ainoa García / José Miguel Arenales / Bryan Merejo

B

azen behin lapur bat Atila deitzen zena eta bi gaztelu zeuzkan: bat Mongolian eta beste bat Bizanzion.

Txikitan su magiko batek erre zion aurpegia eta honegatik bere begiak txuri geratu zitzaizkion; ezin zuen oso ondo ikusi baina hipnotizatzeko ahalmena lortu zuen.

Berak nahi zuena Mundua menperatzea zen eta horretarako jendea hipnotizatzen zuen berak nahi zuen guztia eginarazteko.

Bazegoen ere oso ona eta azkarra zen

16


polizia bat eta, jakin izan zuenean Mongolian jendea hipnosiaren menpe zegoela, hara joan zen, Mongoliara, gauzak konpontzera. Deitu zien Mongoliako poliziei jakiteko zer zekiten horri buruz eta esan zioten zeukaten informazio bakarra Atila izena zeukatela: inork ez zekien nor zen, non zegoen edota zer lortu nahi zuen.

Baina Mongoliarantzako bidean, M-4 errepidearen erdian, gure poliziak liburu magiko bat aurkitu zuen. Jakin zuen magikoa zela horrela jartzen zuelako azalan: ‘Liburu magikoa’. Liburu hau magikoa zen, ireki eta barruko pantailan idazten bazenuen norbaiten izena, beste pantaila batean agertzen zitzaizulako non zegoen pertsona hori.

17


Orduan poliziak maltzurraren izena idatzi zuen (Atila) eta agertu zitzaion Mongoliako gazteluan zegoela, helbidea eta guzti.

Hara heldu zenean, poliziak ikusi zuen bertako jende guztia zegoela Atilaren harrizko irudi erraldoia eraikitzen bere ohorean. Gainera jakin izan zuen Atila maltzurrak bere lagun mina eta gaiztoa zen William izeneko bati deitu ziola eta orain, baten faltan, bi maltzur zeudela.

Hori ikusita, polizia gazteluan sartu eta bertatik hartu zuen ispilu bat Atilaren kontra borrokatzeko. Atila maltzurrak eta bere lagun Williamek polizia ikustean bota zizkioten bere hipnosi-izpiak baina orduan ispilua atera zuen eta, izpiak errebotatu zirenez, maltzurra hipnotizatuta geratu zen. Gero poliziak agindu zion jendea askatzeko eta bere agindua bete zuen. Poliziak ispilua apurtu zuen eta ispilu zati batez bi maltzurrei buruak moztu zizkien, eta zatitu eta gero jatetxe batera eraman zituen.

Hurrengo egunean jatetxearen menuan jartzen zuen: ‘Gaurko eskaintza berezia: Buru hilda patata frijituekin’.

18


Txen eta lore magikoak Ikastetxea: Gurutzeta Taldea: 4. B Irakaslea: Maite Sánchez Egileak: Nerea Alguer / Jon Casado / Zuriñe Colino / Jon García / Unai Martín / Sandra Méndes / Leire Merino / Nagore Merino / Álvaro Muñecas / Sheila Olabe / Kevin Parrazar / Irune Regueiro / Eugenia Ríos / Sandra Sánchez / David Sei González / Adrián Turrión

B

ehin batean Txen deitutako lorezain bat bere loreak ureztatzen ari zen. Oso triste zegoen bere aita gerran hil zelako. Oso lorezain ona

zen, primeran zaintzen zituen loreak, eta horregatik, loreek bere tristezia sentitu zutenean, lorezainari laguntzea erabaki zuten. Loreak hasi ziren Txenekin hitz egiten. Hasieran, Txenek zurrumurru bat besterik ez zuen entzuten, baina azkenik loreak entzun eta beraiekin hitz egiten hasi zen.

Txenek bakea nahi zuen eta loreek ere bai. Txen bere aita hil zenean konturatu zen gerra oso txarra zela (loreek betidanik zekitena). Azken gerra hau eta Txenen tristezia gehiegi izan zen loreentzat. Horregatik erabaki zuten bere magia erabili beahrko zutela gerra geldiarazteko. Txenek bere aitak utzitako lepoko erlojua lepoan

19


jarri zuen eta, lore sorta bat hartuta, gerrara joan zen.

Gerrara ailegatu zenean, etxe hondatu bat ikusi zuen eta hara joan zen. Etxe barruan bere aitaren hiru lagun topatu zituen mahai baten azpian. Oso izututa zeuden bonben eztandez inguratuta.

Txen ez zen beldurtu eta loreak botatzen hasi zen. Loreek arma bat ukitzen zutenean, balak hazi bihurtzen zituzten eta horrela pistolek, tankeek, bazokek, eskopetek‌ haziak botatzen hasi ziren.

Baina hori ez zen nahikoa. Orduan, loreek bere magiaren indarra handitu zuten eta lorautsa botatzen hasi ziren, lorauts magikoa, noski. Eta lorauts magikoari esker jende guztia konturatu zen gerra oso txarra zela eta bertan behera gelditu zuten eta bakea sinatu egin zuten.

20


Txin-txan-pum eta Kakamanen ardiak Ikastetxea: Gurutzeta Taldea: 4.D Irakaslea: Sonia San Emeterio Egileak: Edurne Álava / Muchael Josué Alvarez / Endika Antúnez / Andoni Arandia / Enero Ávila / Uxue Bustamante / Miren Castro / Uxue García / Galder García / Uxue Garoña / Arama Lerena / Mirari López / Mirari Molina / Leire Pellón / Nerea Rosón / Jairo Sánchez / Gorka Sánchez / Irune Sarasua / Iker Villaverde / Tudor Bot

b

azen behin oso potoloa zen polizia txinatar bat. Bere izena Txin-txan-pum zen. Egun batean azokatxora joan zen eta sorgin baten postuan pistola magiko bat ikusi zuen. Galdetu zionean sorginari zenbat balio zuen, honek esan zion oso, oso garestia zela baina, hala ere, dirua Portu zuen eta erosi.

Horrela, pistola mágico horrekin, hiriko lapur guztiak harrapatzen zituen errez errez tiro egitean ez zuelako inoiz kale egiten. Herriko alkatea poz pozik zegoen eta txeke batez ordaindu zion diru mordoa.

21


Lapurren nagusia Kakaman izeneko artzain maltzur bat zen; horrela esaten zioten kaka egitean bonbak botatzen zituzten ardiak zeuzkalako, ardi beltzak. Kakamanek jakin izan zuenean polizia horrek pistola mรกgico hori zuela eta bere lapur guztiak harrapatzen ari zela amorratu zen eta erabaki zuen zerbait planeatu beharko zuela Txin-txan-pum hori hiltzeko. Horregatik bere ardien 1.000 lehergailu pilatu zituen Txin-txan-pumen etxerako bidean eta, detonantea eskuan zuela, handik hurbil ezkutatu zen. Polizia handik pasatzean detonantea sakatu eta bonbek eztanda egingo zuten polizia hamaikamila zatitxoetan txikituz. Baina polizia txinatarra etxerako bidea hartu zuenean eta pilora heldu baino lehen, bidearen erdian ikusi zuen pilotik bera jira eta bira jauzi zen lehergailu-mokordo bat, eta hurbiltzean, zulo batetik agertu zitzaion

22


arratoi magiko bat eta esan zion: ÂŤez hartu! Ez hartu! Kaka hori lehergailua dela!Âť. Honegatik Txin-txan-pumek beste bide bat hartu zuen. Baina ez zen konturatu, handik alde egitean, bere pistola magikoa jauzi zitzaiola. Etxera heltzean konturatu zen eta bila joan behar zela pentsatu zuen. Baina, noski, beste armaren bat beharko zuen borrokarako; horregatik berriro sorginarengana joan eta beste pistola magikoa erosi zieon eta baita txaleko antikaka bat.

Txaleko anti-kaka jantzita eta pistolarekin joan zen Kakamanengana eta borrokan hasi ziren. Artzain maltzurraren ardien kakalehergailu bat poliziari botatzen zioten bakoitzean, honek tiroa bota eta lehertzen zituen.

Holako batean, maltzurra ezkutatuta zegoenean, tiroa bota eta inoiz ez zuenez kale egiten, buruan eman zion eta hil egin zuen. Gero artalde beltzarekin antolatu zuen festa bat: ardiek beren kakak zerurantz bideratzen zituzten eta koloreetako suziriek bezala, eztanda egiten zuten.

23


Okina eta harakin maltzurra Ikastetxea: Juan Ramón Jiménez Taldea: 4. Irakaslea: Txaro Pérez Espinosa Egileak: Olatz Pires / David Muñoz / Erika Corral / Jon Ander Motos / Nekane Rodríguez / Irina Mata / Nerea Gallego / Ana Calderón / Lara Benito / Dayana Rodríguez / Naiara de Diego / Jaizquibel Manrique / Angie Lore Urbano / Alejandro Curiel / Ekain Pintor / María de los Ríos / Paula Gómez / Carlos D. Ortiz / Ioritz Gutiérrez / Denis Redal / Jon Ander Serrano / Anne Gil

b

azen behin oso, oso potoloa zen Lodipotol izeneko

okin bat. Mendian bizi zen bere neskalagunarekin, Mari Potol deitzen zena. Okin honek ba omen zuen ogia egiteko errezeta sekretua, eta honekin eguzki itxura zuten primerako ogiak egiten zituen. Gainera, hain jatorra zenez, ume guztiei ematen zien ogitxo bana bere ogi-dendatik pasatzen zirenean. Honegatik bere ogi-denda beti bezeroz bete-beteta zegoen.

Baina handik ez oso urrun harakin

24


maltzur bat bizi zen eta inbidia handia zioenez, errezeta lapurtzeko plan bat asmatu zuen: kameradun boligrafo bat bidali zion eta bere telebistarekin konektatu zuen.

Okina, horren polita zen boligrafoa ikustean, hartu eta idazten hasi zen bere errezeta ezkutua. Horrela jakin zuen harakin maltzurrak errezetaren osagai sekretua azufre tanta bat zela. Hori jakinda, harakinak bere haragi-denda itxi eta ogi-denda berria zabaldu zuen.

25


Baina, nahiko zakarra zenez bezeroekin eta umeei ere ez zienez ogitxurik ematen, jendeak bere dendara joateari utzi zion.

Harakina orduan, amorruz beteta, alkatearengana joan zen okinaren kontra salaketa bat jartzera umeei ogia ‘de balde’ emateagatik baina alkateak esan zion beraren kontrako askoz salaketa gehiago zeudela jendea beragatik askotan kexatzen zelako eta kartzelan sartu zuen. Baina okina, ona zenez, joan zen alkatearekin hitz egitera eta esan zion harakina ez zela horren maltzurra eta mesedez bakarrik 6 astez kartzelan sartuta edukitzeko.

26


Matias eta karolen Borroka zaintzariarekin Ikastetxea: La Inmaculada Taldea: 4.A Irakaslea: Ana Manso Egileak: Ixone Blázquez / Irune Campos / Alexander Cura / Marta Laura Curras / Deiene Deltío / Mikel Domínguez / Unai Fernández / Maider Fernández / Ziortza Garaigorta / Raúl García / Mireia González / Julen González / Lander González / Adrián Hornas / Margarita Jiménez / Naiara Manzano / Jennifer Montalbán / Ane Moreno / Lander Peños / Paula Vázquez

b

ehin batean Barakaldon Karol deitutako neska suhiltzailea bizi zen. Bera suhiltzailea zen baina irakaslea izateko ikasten ari zen. Karolek Matias udaltzaina laguna zuen. Matias udaltzaina zen baina medikua izateko ikasten ari zen. Oso lagun onak ziren, eta gainera Matias maiteminduta zegoen baina oso lotsatia zen eta ez zion inoiz esan Karoli.

Egun batean, biak basora joan ziren perretxikoak biltzera. Perretxiko gorri berezi batzuk topatu zituzten justu gaztelu handi baten ondoan. Saskia perretxikoz bete zuten eta gaztelua ikustera joan ziren. Gazteluan sartzean,

27


zaintzaileek harrapatu zituzten, debekatuta zegoelako han sartzea. Gazteluko sotora eraman eta gela batean giltzapean sartu zituzten.

Gela barruan bakarrik geratu zirenean, Karol eta Matias eztabaidatzen hasi ziren eta gero eta haserreago zeuden. Azkenik, Matiasek perretxiko gorria bota zion Karoli baina airetik zihoala, pizza bihurtu zen!!! Perretxikoak magikoak ziren!!! Janari borroka txiki hori amaitu eta gero, Karolek perretxikoa hartu zuen eta sarrailan sartu zuen eta perretxikoa giltza bihurtu zen!!! Biak irten ziren gelatik baina gazteluko pasabideetatik galdu ziren.

Gela batera heltzean, Karolek altxor bat aurkitu zuen, baina gela zaintzailez beteta zegoen ere. Horregatik, Karol oihuka hasi zen eta berehala Matias agertu

28


zen, pala bat hartu eta borroka egin zuten zaintzaileen kontra. Azkenean, korrika bizian, irteera topatu zuten eta handik ihes egin ahal izan zuten.

Hurrengo egunean, Matiasek maiteminduta zegoela esan zion Karoli eta ea ezkondu nahi zuen berarekin galdetu zion. Ezkondu ziren eta bi ume izan zituzten, neska bat eta mutil bat.

29


George Lunni eta maltzurraren sekretua Ikastetxea: La Inmaculada Taldea: 4. B Irakaslea: Pilar Perea Egileak: Adrián Cojo-earu / Julen Iglesias / Natalia Ikusi / Gabriela Lara / Iker Llama / Adrián Luceño / Adriana Macías / Mirari Martín / Daniel Martínez / Mikel Martínez / Alba Mata / Anne Miguel / Leire Monasterio / Maider Murillo / Jennifer Oliveira / Ohiane Ortiz / Belén Pereda / Enero Reina / Endika Rodríguez / Andrés Rodríguez / Imanol Tamayo / María Trigo / Adriana Villacorta / Judith Yugueros

b

azen behin George Lunni izeneko detektibe bat;

betaurreko digitalak zeuzkan eta oso helikoptero azkarra. Barakaldoko alkantarilletan zuen bere base-sekretoa.

Egun batean Glue-blue izeneko beste detektibea zen emakume txinatar batekin topo egin zuen. Honi Glue-blue esaten zioten urdina zelako eta txiklea bezain malgua. Honek esan zion Txinan oso kezkatuta zeudela jende asko desagertzen zelako eta George

30


Lunni hain detektibe ona zenez, eskatu zion mesedez laguntzeko. Txinara joan ziren biak eta tranpa bat jarri zioten: George Lunnik ikusi zuenez desagertu ziren guztiak oso aberatsak zirela, jarri zuen pertsona bat diruz betetako maletin batekin. Handik gutxira hegazkin-pilotu maltzur bat agertu zen maletina eta maletina zuena ere harrapatzeko asmoz, baina orduan, maletinatik soka bat agertu zen eta lotu egin zuen maltzurra. Baina maltzurrak atera zuen laban txiki bat eta, detektibea heldu baino lehen, soka ebaki eta ihes egin zuen.

Hegazkin pilotua korrikan joan zen bere basera eta bere hegazkina hartu zuen, baina detektibea eta bere lagun

31


txinatarrak hartu zuten bere tanketa. Elkarri misilak bota eta bota ibili ziren baina beti egiten zuten kale. Orduna Glue-bluek bere beso malguak luzatu eta hegazkinaz pilota bat egin zuen eta zerurantz bota. Beren tanketak misila bat bota zion eta hegazkinak eta barruko hegazkinpilotu maltzurrak eztanda egin zuten hamaika mila zatitxoetan.

32


El policia y el ladron colegio: Larrea clase: 4. profesor: Begoña López autores: Ulíses Alvarado / Jazmín Balcazar / Eduardo Rojas / Alejandro Contreras / Janina Corrales / Ander Cortabarria / Ekaitz Cueto / Eleder Escribano / Juan Felipe García/ Juan Camilo Molina / Juliana Muñoz / José Muza / Adrián Picazo / Denis Romero / Isaac Sei González / Mª Isabel Silva/ Iker Varcárcel/ José Mauricio Zuleta

u

n día, en un pueblo, nacieron dos hermanos gemelos. Desde pequeños tuvieron claro lo que querían ser de mayores: uno, policía y el otro, espía. Siendo pequeños todavía, su padre y su madre, que eran soldados, murieron en la guerra. A los dos hermanos los separaron y se criaron cada uno con una familia de adopción diferente.

Pasaron los años y cada hermano llegó a convertirse en lo que soñaba ser desde pequeño. El gemelo policía era un policía muy bueno y el gemelo espía era un espía muy listo.

33


Tan listo era el espía que comenzó a hacerse pasar por su hermano policía para robar. Un día, el gemelo espía decidió dar un gran golpe y retirarse de robar. Fue a casa de su hermano policía y en cuanto le vio, le atrapó y le ató. Le quitó su uniforme de policía y lo dejó encerrado en su casa.

El gemelo espía disfrazado de policía se dirigió al banco que pensaba atracar. Pero de camino al banco vio un Ferrari con la ventanilla bajada y no pudo evitar subirse. Juntando los cables de debajo del volante, consiguió arrancarlo. Así llegaría mucho antes al banco y luego le sería más fácil huir de la ciudad.

Lo que el gemelo espía no sabía es que mientras él robaba el Ferrari, su hermano policía había logrado liberarse gracias a un cuchillo que llevaba escondido. Con el cuchillo cortó la cuerda y llamó a sus compañeros policías para avisar del plan de su hermano gemelo. Después, se vistió con su ropa de calle porque no tenía uniforme y cogió su coche de policía para atrapar a su hermano. Así, cuando el gemelo espía llegó montado en el Ferrari al banco para atracarlo, se encontró con un

34


montón de policías en sus coches. Entonces, el gemelo espía condujo hacia la autopista intentando escapar de la policía que le perseguía. Tras un rato de ir a toda velocidad, los cables que había juntado debajo del volante del Ferrari se soltaron debido a los giros y las curvas y el coche se paró. El primero que llegó donde él para detenerlo fue su hermano gemelo vestido de calle.

Cuando llegaron los otros policías y los vieron juntos, pensaron que el gemelo espía era el que no tenía uniforme de policía y le detuvieron aunque él intentaba explicar que era al revés.

Al final, metieron al hermano policía en la cárcel, pero allí vio a un policía muy amigo suyo que sí que le creyó cuando le dijo que él era el gemelo policía. Cuando el malentendido se aclaró, el gemelo policía salió de la cárcel y se puso a buscar a su hermano espía.

Fue preguntando a la gente a ver si habían visto a alguien con su misma cara y al final localizó a su hermano gemelo en un hotel. Entró en la habitación para detenerlo, pero su gemelo espía sacó una pistola. El gemelo policía fue más rápido y sacó antes su cuchillo, pero, al ir a detenerlo, se lo clavó en el corazón sin querer y lo mató.

35


Yort militarraren mendekua Ikastetxea: Mukusuluba Taldea: 4. A Irakaslea: Itziar Angulo Egileak: Itziar Arranz / Aintzane Corchado / Ainhoa Corral / Eder Casgaya / Sandra Curros / Alba Gallu / Unai Guerrero / Ariadna Gutiérrez Sola / Maddalen Hernández / Haizea Luis / Julen Martínez / María Martínez / Anne Millán / Oihane Morato / Jon Rodríguez / Naroa Ruiz / Oier Sáez / Irene Sánchez / Nuria Sancho / Yaiza Vázquez / Aitor Yáñez

B

aziren behin Pepo eta Yort izeneko bi anai plutondar. Pepo potolo potoloa zen eta Yort argal argala. Yortek ez zuen bere anaia batere maite beti irabazten zuelako. Nagusiak zirenean Pepo polizia egin zen eta Yort militarra baina beti bezala bere anaiarekin haserre zegoenez, Plutonetik Martera joan zen bizitzera.

Hala ere, Yort beti zegoen bere anaiaz pentsatzen gorroto handia ziolako eta horregatik, egun batean bere

36


espazio-ontzian igo eta Plutonera bueltatu zen beraren kontra borrokan egitera. Berarekin bere ejertzitoa eraman zuen borrokarako oso ondo prestatuta: soldadu guztiek kamuflaje jantziak zeramatzaten.

Baina Pepok betaurreko magiko batzuk zeuzkan mago zahar zahar batek eman zizkionak behin laguntzeagatik eta betaurreko hauekin dena ikusi ahal zuen. Horrela, bere anaiaren ejertzitoa agertu zenean, ikusi ahal izan zuen non zeuden militarrak, eta hori jakinda, bere armak desaktibatzen hasi zen (bere betaurrekoen beste botoi bat sakatuz) Borrokan hasi ziren eta Yort berehala konturatu zen bere anaiaren kontra ezin zuela ezer egin.

37


Justu orduan Pepo poliziak gelditzeko eskatu zion (nahiz eta bera irabazten egon) eta anaiari esan zion borrokatzeak ez zuela ezertarako merezi. Baina militarrak ez zuen gauza bera pentsatzen: berak borrokan jarraitu nahi zuen baina ezin zuen armarik gabe geratu zelako.

Horregatik, nahiz eta anaiak izan, Pepok bere anaia kartzelan sartu behar izan zuen. Eta bertan usteldu arte geratu zen.

38


Egiptoko altxor sekretua Ikastetxea: Mukusuluba Taldea: 4. B Irakaslea: Inma Medina Egileak: Irene Cabrero / Naroa Castrillejo / Maialen Cintado / Alaitz Garate / Garazi García / Haizea García / Andoni Gutiérrez / Daniel Haro / Sheila Haro / Andrea Hervas / Eneko Iñiguez / Irati Llano / Lorena Moreno / Ander Mosquera / Luis Mª Muñoz / June Osorio / Malena Sáinz / Jaafar Salsouli

b

azen behin Egipton arkeologo bat. Egun osoa hezur zaharrak bilatzen ematen zuen basamortuko areetan. Oso arkeologo ona zen eta hezur

zahar pilo topatzen zuen, baina hezurrak aurkitzeak ez zion dirurik ematen eta horregatik oso pobrea zen. Egun batean, areetan hezurren bila zebilela, gaixotu egin zen. Arkeologoak ez zeukan dirurik sendagaiak erosteko eta hurrengo egunean lanera itzuli zen basamortura gaixo gaixorik.

Baina hezurren artean arkatz bat topatu zuen. Arkeologoak pentsatu zuen: «Honekin ezin izango dut sendagaiak erosi baina behintzat zerbait idatziko dut». Paper bat hartu eta arkatza frogatu zuen. Punta paper gainean jarri eta berehala, punta barrura sartu zen eta bere aurrean arearen artean urrezko piramide bat ageri zen.

39


Arkeologoak sarrera ikusi zuen eta piramide barruan sartu zen. Sarreran hieroglifiko bat ikusi zuen eta hieroglifikoaren erdian zulo handi bat. Hurbildu zenean, errubi handi bat ikusi zuen lurrean. Errubia hartu eta hieroglifoaren zuloan sartu zuen. Orduan, jaisteko eskailerak sortu ziren alboan. Arkeologoak jaitsi zituen eta han sekulako altxorra aurkitu zuen. Piramidetik atera zen piramide osoa ikusteko eta gero berriro sartu zen altxorraren gelan baina altxorra ez zegoen!!! Berriro piramidetik atera zen, eta ondo begiratu zuen atea eta inguruak baina ate bat besterik ez zegoen. Berriro sartu zen piramidean eta altxor gelan sartzean, hantxe zegoen altxorra berriro!!!

Baina hainbeste aldiz sartu eta irtetzean, piramidea desegiten hasi zen, arkeologoak diamante bat, errubi bat eta esmeralda bat besterik ezin izan zituen hartu eta handik korrika batean atera zen. Hirira itzuli zen eta han galdetu zuen ea non saltzen zituen sendagairik onenak. Jendeak esan zion sendagairik onenak zientzialariaren dendan saltzen zirela. Arkeologoa dendara joan zen eta zientzialariari eskatu zion sendagai bat bere gaixotasuna sendatzeko. Zientzialariak aztertu zuen arkeologoa eta edabe bat saldu zion.

Arkeologoak esmeralda eman zion ordaintzeko eta zientzialariak galdetu zion ea nondik atera zuen bitxi hori. Arkeologoak dena azaldu zion eta zientzialariak lekua erakustea eskatu zion. Biak basamortura joan ziren eta piramidea egon zen lekura ailegatu zirenean han area besterik ez zegoen. Adarra jotzen ala? - esan zuen zientzialariak.

Justu momentu horretan arkeologoak zafiro bat topatu zuen lurrean eta hartu zuenean, piramidea berriro agertu zen. Biak sartu ziren barrura eta altxor osoa bildu zuten kanpoan eta biak oso aberatsa izan ziren betirako.

40


Futbolaria eta medikua Ikastetxea: Munoa Taldea: 4. A Irakaslea: Mari Asun Rodríguez Egileak: Adrián Abad / Maialen Ayala / Fátima Belaidi / Oier Castaño / Moisés Dos Santos / Asier Ebro / Tamara Fernández / Aitor Franco / Carlos García / Leire García / Josefa Hernández / Esteban Larrauri / Unai Moreta

B

azen behin oso txute potentea zuen futbolari batek. Bere txutea hain zen gogorra, baloiari ematen zionean sua ere ateratzen

zitzaiola. Egun batean beste ekipo baten kontra jokatu behar zuen. Beste ekipoak oso gaiztoa zen mediku bat zeukan. Partiduaren lehenengo partean 2-0 irabazten ari zenez gure futbolariaren ekipoa, mediku maltzurrak txerto pozoitsu bat prestatu zuen bigarren partean galarazteko. Bigarren partean, medikuak esan zion bere ekipoko kapitainari gure futbolariari eman behar ziola ostikada gogor bat ospitalera eramateko eta orduan, ospitalerako bidean, txerto pozoitsua jarriko ziola.

41


Baina kapitaina oso astokiloa zen eta bere ekipoko bati eman zion ostikada. Medikua oso, oso amorratua zegoen.

Biharamunean, kasualitatez, futbolaria joan zen medikuak zuen botikara berari gustatzen zitzaizkion bitaminak erostera. Orduan medikua maltzurrak eskaini zion txerto pozoitsua esanez oso, oso bitamina txute ona zela eta futbolariak gorde zuen hurrengo partiduan erabiltzeko.

Handik gutxira partidu bat zeukan beste urruneko herrialde batean eta horregatik itsasontzia hartu behar izan zuen. Baina bidaian uretara jauzi zitzaion txertoa eta orduan leherketa handia eman zen eta arrainak hil egin ziren. Futbolaria momentu horretan konturatu zen medikua maltzurra zela eta poliziari deitu zion hura salatzeko. Harrapatu zuten eta Hamaikako irla galdu batera eraman zuten eta bertan utzi, mokordo bat izango balitz bezala. Halako egun batean koko bat jauzi zitzaion buru gainean eta konortea galdu zuen. Orduan bertako batzuk aurkitu eta, pentsatzen zutenez janaria zela, jan egin zuten.

42


Zapateroren ametsa Ikastetxea: Munoa Taldea: 4. B Irakaslea: Rosa Delgado Egileak: Daniela Agudelo / Aritz Baz / Ane Burgos / Andoni Fernández / Erlaitz Herrero / Ibai Gálvez / Christian Motos / Irene Orol / Mikel Pérez / Antonio Pinto / Raúl Santirso / Gorka Varas / Xabier Zorrilla

E

gun batean, espia bat lana bilatzen ari zen. Oso espia ona zen, mutil altua eta indartsua, oso azkarra eta jatorra. Bila eta bila, azkenik Rajoyrekin topatu zen. Lana eskatu zion eta Rajoyk kontratatu zuen Zapatero hiltzeko.

Espia polizian sartu zen bere lana hobeto egiteko eta egitasmo zehatz bat prestatu zuen.

Azkenean, asteak itxoin eta gero, bere aukera sortu zen: Zapaterok elkarrizketa bat egingo zuen telebistan.

Espia-polizia bere uniformea jantzita telebistara joan zen. Barruan sartu zen arazorik gabe (guztiek bera benetako polizia zela pentsatzen zutelako). Zapatero aurrean jarri zen eta tiro bota zuen baina huts egin

43


zuen. Orduan Zapateroren bizkartzainak (militarrak ziren) espiaren atzean joan ziren baina espia oso azkarra zen eta korrika bizian telebistatik bueltak eta saltoka hasi zen eta...

... eta orduan Zapatero esnatu zen!!!! Dena amets gaiztoa izan zen, ufff, izerditan altxatu zen ohetik eta bere gelatik irten zen. Baina bere logelako atea ireki zuenean, baloi bat ikusi zuen aurrean. Hori ez zen normala, baloi bonba izango zen?

Bat-batean baloiak eztanda egin zuen eta dena konfetiz bete zen!!! Eta pasabidetik Rajoy, Obama eta Zapateroren lagun guztiak ageri ziren abesten ‘Zorionak zuri, zorionak zuri...’ .

Zapateroren urtebetetzea zen eta Obamak ustekabeko jai bat antolatu zuen eta baloiarena bere ideia izan zen. Festa izugarria izan zen eta guztiek primeran pasa zuten.

44


Anderenoa vs. Lapurra Ikastetxea: Ntra. Sra. de El Pilar Taldea: 4. B 1 Irakaslea: Marian Ibáñez Egileak: Aimar Baeza / Iker Barbero / Alonso Bobbio / Diego Caballero / Janet Dios / Ainhoa González / Olatz González / Giovani Guilarro / Ni Jiale / Ismael Martín / Andrea Martínez / Joseba Martínez / Urko Javier Prados/ Gustavo Ramón / Aroa Rodríguez / Jon Rubio / Laura Ruiz / Eva Liang Sánchez

B

azen behin oso diamantezalea zen lapur berezi bat: ikusiezin bihurtzeko boterea zeukan. Berarekin beti eramaten zuen motxila bat (berak eramaten zuenean ikusiezin ere bihurtzen zena) lapurtzen zituen diamanteak bertan sartzeko. Kaian bizi zen, txalupa batean.

Baina, egun batean, bere motxila desagertu zitzaion. Bere txalupatik atera zen eta handik hurbil, lurrean, kamiseta zati bat ikusi zuen. Bere txakurrari

45


eman zion usaintzeko eta honek, aztarnak jarraituz, Doña Eugenia izeneko andereño baten etxeraino eraman zituen. Doña Eugenia oso andereño maltzurra eta itsusia zen.

Lapurra hara heldu eta atean jo zuen. Doña Eugenia andereñoak atea ireki baino lehen ikusiezin bihurtu zen lapurra eta, horrela, sartu ahal izan zen. Barruan ikusi zuen (berak espero bezala) bere motxila baina, justu hartzera zihoala, ikusiezin mantentzeko boterea amaitu zitzaion eta andereñoak ikusi ahal izan zuen. Orduan borrokan hasi ziren eta Doña Eugeniak ukabilkadak ematen hasi zen. Lapurra defendatzen zen jolasteko plastikozko kubotxoak berari botatzen.

Andereñoak hartu zuen orduan ondoan zuen metalezko raketa bat eta lapurrak metalezko bate bat eta elkarri kolpeka hasi zuten. Holako batean, lapurrak golpe handia eman zion buruan andereñoari eta erruz kendu zion. Gero, motxila hartu eta poz-pozik bere txalupara bueltatu zen.

46


zuhaitz magikoa Ikastetxea: Ntra. Sra. de El Pilar Taldea: 4. B 2 Irakaslea: Idoia Mardaras Egileak: Eneko_Bujan / Nahia Castañeira / Águeda Castaños / Karelys N. Chávez / Mikel del Castillo / Óscar Durán / Jagoba Fernández / June Ferreiros / Roberto González / Chen Jia Yuang / Ana Jin Zhang / Maite Justa / Izan Lombardero / María López / Ivan López / Laura Martín / Alba Mozo / Endika Ramírez / Aroa Reyes / Ferdaus Touati / Aritz Turia

B

aso handi batean basozain bat bizi zen. Basozainak etxe polita zeukan eta seme bat ere. Semea David deitzen zen eta futbolaria izan nahi zuen. Zoritxarrez, David oso txikia zenean, amak auto istripua izan zuen eta hil egin zen. Horregatik, aita eta semea bakarrik bizi ziren basoan.

Daviden hamabigarren urtebetetzean aitak futbolari buruzko liburu bat oparitu zion semeari. Bere aldetik, Davidek bere aita hainbeste maite zuenez, eta nahiz eta bere urtebetetzea izan eta

47


ez aitarena, boligrafoa oparitu zion basozainari.

Gauean, David irakurtzen egon zen oso berandu arte. Ia ia lo zegoenean, etxeko atea entzun zuen eta esnatu zen. David joan zen atera eta kanpora begiratu zuen. Bere aita basoan sartzen ari zen gauean!!! Oso arraroa zenez, Davidek bere aita jarraitzea erabaki zuen. Hogei minutuz bere atzetik joan eta gero, basozaina zuhaitz baten aurrean jarri zen eta horrela esan zuen:

Arbola arbola hitz egin nirekin!!

Davidek ikusi zuen eta entzun zuen bere aita eta zuhaitza hitz egiten!!!

Ezer esan gabe, etxera itzuli zen eta hurrengo goizean ez zion ezer esan aitari. Baina gauean, David joan zen zuhaitz handi horren bila eta aitaren hitzak errepikatu zituen:

Arbola arbola hitz egin nirekin!! Eta zuhaitza hizketan hasi zen Davidekin. Eta istorio oso interesgarriak kontatu zituen. Ia bi ordu eman zuten elkarrekin hizketan.

48


Hurrengo gauetan Davidek bere abentura errepikatu zuen eta elkarrizketa batzuk izan zuen inguruko hainbat zuhaitzekin. Baina zazpigarren gauean, zuhaitz baten aurrean esaldi magikoa esateko prest zegoenean, zuhaitzaren atzean otso talde bat ageri zen. Otsoek David inguratu zuten. David oso urduri zegoen eta poltsikoetan zerbait erabilgarri bilatu zuen. Zorionez, arratsaldeko bokata zati bat zeukan. Poltsikotik atera zuen eta otsoei ondo erakutsi zien eta gero urrun urrun bota zuen. Otsoek bokata airean ikusi zutenean, bere bila joan ziren korrikan (azken batean, otsoak txakurrak dira).

David korrikan itzuli zen eta goizean dena kontatu zion aitari. Aitak lehen haserretu zen, gero kezkatu eta azkenik poztu zen bere semea bizirik zegoelako oraindik. Ospatzeko, merienda erraldoia egin zuten.

Gainera, aitak, basozaina zenez, otsoak harrapatu zituen lo egiteko dardoekin. Gero otso guztiak kamioi batean sartu zituen eta Cabarcenora bidali zituen.

49


Limoi eta Flipi Ikastetxea: Ntra. Sra. de El Rosario Taldea: 4. B Irakaslea: Jesús Torres Egileak: Aitor Acha / Nagore Antúnez / Iker Bilbao / Markel Dotor / Francisco González / Laura González / Leire Hernández / Jessica Hernández / Víctor Manuel Lacerda / Arkaitz Laiseca / Oskar Lora / Celia Luis Pérez / Irene Martín / Geron Mercado / Asier Molleda / Magdalena Musons / Olalla Ramírez / Laura Revuelta / Ainoa Rey / Daniela Rodríguez / William Romero / Dayana Saldaña / Laura Sedano / Irune Sevilla / Nerea Villamar

B

azen behin Andoni deitzen zen mutil bat baina lagunek Limoi esaten zioten, limoi-zukua asko asko gustatzen zitzaiolako eta limoia bezain berdea zelako. Irakaslea zen eta bere ikasleek asko maite zuten. Bazegoen ere Flipi izena zuen mediku maltzur bat. Horrela esaten zioten beti flipatzen zegoelako: oso harroputza zen eta oso txoratuta zegoen.

Biak Marten zeuden bi mendietan bizi ziren, pare parean.

50


Egun batean Andoni oso larri zegoen, kakalarri zelako eta horregatik joan zen medikuarengana. Flipik ikusi zuenean hain ona zela hartu eta gerriko batez lotu zuen operazio-gelara eramateko.

Andonik esan zion ez zela horrenbesterako, ez zuela operatu behar, bakarrik pirrilera zuela. Baina Flipik berdin berdin jarri zion anestesia eta lotan utzi zuen. nahiz eta lotan egon, Andonik lortu zuen bere telekinesia boterearekin gerrikoa deslotzea eta ihes egitea.

Gau hartan, Andoni bere etxean lotan zegoela, Flipi leihotik sartu zen eta, bazekienez limoi-zukua asko asko gustatzen zitzaiola, pozoia jarri zion limoizukua zuen pitxerrean.

Biharamunean, Andonik edan zuenean bere botereak galdu zituen.

Horregatik Mama Odi izeneko sorgina batengana joan zen laguntza eskatzera. Honek abestu zion esanez estutze magiko bat beharko zuela, ez zegoena ez basamortuan, ezta itsasoan ere, beren bi mendien artean baizik.

51


Horregatik bi mendien arteko zelaira joan zen pala batekin baina justu hor aurkitu zuen Flipi. Bi estutze aurkitu zituzten: benetakoa eta tranpa bat zuen beste bat. Flipik hartu zuen bat baina, tranpa zuena zenez, kaiola bat jausi zitzaion gainean eta harrapatuta geratu zen. Hala ere, oso maltzur trebea zenez, ihes egin ahal izan zuen. Ordurako Limoi konturatu zen pozoiaren eragina pasatu egin zitzaiola eta berriro ere bere botereak zeuzkala.

Benetako estutze magikoa eskuratzeko bion artean erabaki zuten legez kanpoko automobillasterketa bat antolatuko zutela eta irabazten zuenak lortuko zuen estutzea. Mama Odiren laguntzaz Limoik tuneatu zuen kotxe bat eta turboa eta guzti jarri zion; bere aldetik, mediku maltzurrak ere labordini bat tuneatu zuen. Lasterketa egunean Mama Odik banderatxo bat astinduz eman zion hasiera. Oso azkar zihoazen eta trenbide bat gurutzatzean Flipia ez zen konturatu eta trenak harrapatu eta hil egin zuen.

52


Izugarrizko hasarrea Ikastetxea: Rontegi Taldea: 4. A Irakaslea: Macarena Guzmán Egileak: Haritz Aizpuru / Xiomara Angelina / Aser Berdugo / Irene Blanco / Sheila Ceballos / Mikel Garay / Eneko Martínez / Ane Notario / Adrián Romero / Maitane Ruiz / Mikel Santos / Paula Torres / Rebeca Villanueva / Julene Zango

T

ina eta Lana txiki txikitatik lagun minak ziren. Handitu zirenean, lagunak izaten jarraitu zuten, nahiz eta lanbide ezberdinak eduki.

Tina zientzialaria zen eta edabe magikoak egiten zituen. Bere laborategia eskola bateko azken pisuan zegoen. Bere edabeak egiteko gauza nazkagarriak erabiltzen zituen: begiak,

hortzak, hondakinak… Horregatik beti iragazten zituen edabeak, baina hala eta guztiz ere, nazkagarriak ziren zeukaten usain txarragatik.

Bestalde, Lana futbolaria zen, ezkonduta zegoen eta seme txiki bat zeukan. Oso futbolari ona zen eta sekulako jaurtiketak egiteko gaitasuna zuen, oso oso indartsuak, baloiari su urdina ere ateratzeko modukoak.

53


Lanaren semea eskolara joaten zen. Izan ere, bere eskolako azken pisuan zegoen Tina zientzialariaren laborategia.

Egun batean, Lanaren semeari eskolako jantokian ‘patatas a la riojana’ jarri zioten bazkaltzeko. Baina berari ez zitzaion batere gustatzen eta patatak platerratik hartu eta jaurtitzen hasi zen. Zoritxarrez, patata bat airerako isurbidetik sartu zen eta Tinaren laborategiraino igo zen. Patata edabeen pote gainean erori zen eta edabe guztiak nahastu ziren lurrean eta sekulako eztanda gertatu zen.

Tina sutan jarri zen, haserre haserre, eta jakin zuenean nor izan zen erruduna, Lanarekin hitz egitera joan zen. Biak hasi ziren eztabaidatzen eta gero eta haserreago zeuden. Horregatik, Lanak futbol partidu bat jolastea proposatu zuen. Lanak irabazten bazuen, dena ahaztuko zuten eta berriro lagun minak izango ziren, eta Tinak irabazten bazuen, Lanaren semeari belarrondoko galanta emango zion.

Lanak bere lagun futbolariekin osatu zuen talde bat eta Tinak bere lagun zientzialariekin osatu zuen bestea. Gainera, Tinak edabe berezi bat prestatu zuen bere taldearentzat futbolean hobeto aritzeko.

Baina azkenik, nahiz eta edabea oso indartsua izan, futbolarien taldeak irabazi zuen 3 – 1 Lanaren suzko urdina ateratzen zuen jaurtiketa bortitzei ezker eta berriro Lana eta Tina lagun minak izaten jarraitu zuten betirako.

54


Pizzarinni eta X-izpiak Ikastetxea: Rontegi Taldea: 4. B Irakaslea: Amaya Elorriaga Egileak: Pablo Almeida / María Almeida / Sergio Almeida / Nahikari Arenas / Javier Imanol Candia / Iker de la Iglesia / Mikel Díez / Julen García / Imanol González / Iratxe Ibarra / Aritz Martos / Selene Pérez / Jocielly Crist. Sousa / Elmohktar Semlali

B

ehin batean, ba omen zegoen oso sukaldari ona zen Pizzarini izeneko sukaldari italiar bat. Bere amaren sabelean zegoenean, tximista batek eman zion amari eta

horregatik botere batekin jaio zen: begietatik X-izpiak botatzen zituen eta hauei esker primerako pizzak egiten zituen. Horregatik bere jatetxea beti jendez gainezka zegoen. Bere jatetxearen ondoan bazegoen lapur baten jatetxea eta, noski, honek ikusten zuen bezero guztiak joaten zirela bestera eta hori ez zitzaion batere gustatzen. Lapur maltzur honek pentsatzen zuen Pizzarinik errezeta ezkutua izango zuela hain pizza onak egiteko eta horregatik erabaki zuen lapurtuko ziola. Lapur hau mozorroaren maisua zen eta nahi zuenaren itxura hartu ahal zuen.

Egun batean, sukaldari italiarraren jatetxean kutxan dirua kobratzen zuen langilearen itxura hartu zuen eta Pizzariniren jatetxean sartu zen. Inor konturatu gabe sukaldariaren bulegoraino joan zen eta han errezeta magikoaren bila hasi zen baina, ez zenez existitzen, ezin zuen aurkitu. Baina bai aurkitu zuen sukaldariaren egutegia (diarioa) eta irakurri zuenean jakin izan

55


zuen botere berezi bat zuela eta nondik zetorkion. Justu irakurtzen ari zenean, sukaldaria agertu zen eta borrokan hasi ziren. Lapurrak tiroak botatzen zizkion bere pistolaz baina sukaldarik X-izpiak. Hala ere, lapurrak, diarioa hartuta, ihes egin ahal izan zuen.

Sukaldariak inbestigatu eta jakin izan zuen non bizi zen lapurra. Gauez bere etxera joan zen eta sartzean ikusi zuen, berak espero bezala, maltzurra lotan zegoela. Aurkitu zuen kutxa gotor bat eta bere X-izpiez ireki zuen. Baina justu orduan maltzurra esnatu zen eta bi pistola hartuta berriro tiroka hasi zen, baina sukaldariak bala guztiak eskibatzen zituen.

Holako batean sukaldariak X-izpi bat bota zion lapurrari et barrabiletan eman zion eta, odol gehiegi galdu zuenez, azkenean hil egin zen. Gero Pizzarinik kutxa gotorrean sartu eta itsaso erdira bota zuen.

56


Gatzet detektibearen abentura Ikastetxea: San Juan Bosco Taldea: 4. A Irakaslea: José Ángel Díaz Egileak: Iria Álvarez / Edorta Antolín / Nerea Aristondo / Haizea Bideguren / Hugo Blanco / Ian Bran / Mikel Calvo / Irati Cid / Kevin Cortés / Asier de la Viuda / Gorka Fernández / Paula Fernández / Janire Furelos / Sendoa Galán / Julen García / Diego Gómez / Leire Gómez / Mireia Gómez / Ariane González / Egoitz Heras / Unai Hernández / Nerea Hernández / Garrais Lopera / Jon López / Elena López / Manuel Claudio Manrique / Oier Marina / Asier Martínez

B

azen behin Fetido deitzen zen aizkolari bat; horrela esaten zioten oso puzker nazkagarri eta potenteak botatzen zituelako: puzkerra botatzen zuen

bakoitzean etxe bat suntsitzen zuen. Bere amama Viejatxotxa deitzen zen eta hain zeuzkan titi handiak, beraiekin kolpe bat ematen bazion norbaiti, konortea galtzen zuela. Bazen ere Gatzet izeneko detektibe bat zabortegi batean bere gordelekua zuena.

Viejatxotxa eta detektibea nobioak izan ziren aspaldi baina, oso modu txarrean banatu zirenez, Viejatxotxak mendeku hartu nahi zuen.

Horregatik egun batean joan zen titi-haundi hau zabortegira detektibearen bila eta hara non aurkitu zuela mikrofono bat lurrean. Hartu eta abesten hasi zen, baina hain altu eta hain txarto abesten zuenez, detektibearen ezkutalekuaren sabaia jauzi egin zela eta horrela asmatu zuen non ezkutatzen zen.

57


Joan zen korrika bere etxera eta bere ilobari, Fetidori, esan zion berarekin etortzeko eta biak joan ziren Gatzetengana. Hara heltzean Fetidok puzkerra bota zion detektibeari eta konortea galduta geratu zen. Orduan beren etxera eramateko, Vieatxotxak Gatzet hartu eta bere titien artean sartu zuen.

Etxera heltzean, bere titietan sartu zuen eskua detektibea ateratzeko baina lehenengo atera zitzaion elefante bat, gero tankea, gero‌ Eta azkenean detektibea atera zuenean, bisturi batez sabela ebakitzera zihoanean, esnatu zen eta korrikan alde egin zuen. Ez zuen benetako pistolarik aurkitzen baina bai jolasteko bat, gezurretako baina benetakoa ematen zuena. Hori hartu eta Viejatxotxa eta Fetido kartzelaratu ahal izan zituen. Fetido puzkertia zigortzeko metalezko tapoia sartu zioten ipurtzuloan eta soka batez gogor gogor lotu inoiz puzker gehiagorik ez botatzeko, eta Viejatxotxa zigortu zuten bere titiak motosierraz ebakitzen.

58


Futbolatri bihurria Ikastetxea: San Juan Bosco Taldea: 4. B Irakaslea: Laura Fernández Egileak: Alejandro Alcaraz / Jon Barcenilla / Jon Ander Figal / Alain Hernández / Ainhize Martínez / Mikel Martínez / Asier Martínez / Eder Méndez / Aroa Miras / Imanol Morales / Julen Mujika / Andrea Peña / Saioa Pérez / Ander Pérez / Jonathan Raposo / Estíbaliz Relloso / Alejandro Restrepo / Jon Retuerto / Aitor Ruiz / Álex Samaniego / Diego Sánchez / Joseba Sánchez / June Torre / José Guillermo Veizaga / Laura Villanueva / Maitane Villar / Saray Viñuela / Ohiane Zaplana

J

avier Bilbon bizi zen. Hamar urte zituen eta altua zen. Futbolean atezain bezala aritzen zen eta oso ona zen. Athletic-en jolastu nahi zuen. Bere guraso eta bere anaiarekin bizi zen.

Egun batean, Javier PSPa eskolara eraman zuen. Irakasleak matematika arbelan azaltzen zuenean, Javierrek PSPa atera eta pupitre azpian jolasten hasi zen. Irakasleak ikusi zuen nola

Javierrek jolasten zuen eta oharra idatzi zion koadernoan bere amarentzat.

Klaseak bukatu ziren eta Javierren ama bere semearen bila joan zen ikastetxera, egunero bezala. Irakasleak

59


idatzitako oharra irakurri zuenean, haserretu zen eta Javier zigortu zuen: astean zehar ez zuen futbol taldearekin entrenatuko.

Baina larunbatean Javierren taldeak partidua jolastu behar zuen eta Javierrek jolastu nahi zuen. Horregatik, etxetik ihes egin zuen eta partidura joan. Baina entrenatzaileak ez zuen jolasten utzi nahi astean zehar entrenatu ez zuelako. Azkenean, Javierrek entrenatzailea konbentzitu zuen eta zelaira irten zen.

Partidu erdian ama agertu zen eta arbitroarekin hitz egin zuen. Arbitroa haserretu zen eta txilibitua jo zuen behin eta berriro partidua geldiarazteko baina inork ez zion kasurik egiten. Hainbeste txilibitua jo zuenez, arnasa gabe geratu zen eta han bertan hil egin zen.

Javierren ama su eta gar zegoen. Azkenean, bere semea hartu zuen eta etxera eraman zuen. Amak etxe osoa hankaz gora jarri zuen haserre bizian eta gauza pilo bat apurtu zuen. Gero lasaitu zen eta Javier zigortu zuen.

Geroztik Javierrek ez zuen bere ama desobeditu.

60


Argitaratzailea / Editor: Barakaldoko Udal Gorena - Ilustre Ayuntamiento de Barakaldo Proiektu zuzendaritza / Dirección del proyecto: Kultura, Hezkuntza eta Kirol Arloa - Área de Cultura, Educación, Euskera y Deportes Diseinu originala / Diseño original: Umeen Laborategia - Laboratorio de Infancia Koordinazioa / Coordinación: Umeen Laborategia - Laboratorio de Infancia Ekoizpen editoriala / Producción editorial: Servicios Redaccionales Bilbainos, S.L. (SRB) Digitalizazioak / Digitalizaciones: mccgraphics Inprimaketa / Impresión: mccgraphics Lege Gordailua / Depósito Legal: Xxxxxxxxxxxx




BAtrukeTA

Liburuen IX. Haur Jardunaldiak Barakaldon IX Jornadas Infantiles del Libro de Barakaldo


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.