IPUIN BAT SORTZEN DUGU??
Bazen behin… ipuin bat (edo bi) elkarrekin asmatzeko asmotan bildu ziren GARCIA RIVERO ESKOLAKO neska-mutil talde bi.
Eguerdi aldean irudimenarekin jolasteko asmoz etorri ziren: sorginak, azeri onak, Loti Ederra eta amaordea birmoldatu eta beren protagonistak bihurtu zituzten.
Elkarrekin sortzen, hitz egiten, elkarri entzuten, apurka apurka, ipuinak sortu ziren.
Bukatzeko, buruan zeuzkaten irudiak papelean marraztu zituzten.
… Eta horrela, esku artean daukazun liburu hau gauzatu zen.
Pedro eta Bego