IPUIN BAT SORTUKO DUGU??
Bazen behin… ipuin bat elkarrekin asmatzeko asmotan bildu ziren GARCIA RIVERO ESKOLAKO neska-mutil talde bi.
Eguerdi aldean irudimenaz jolasteko asmoz etorri ziren: betiko ipuinetako sorginak, neska-banpiroak, dragoiak eta esponjak birmoldatu eta beren ipuinetako protagonistak bihurtu zituzten.
Elkarrekin asmatzen, hitz egiten, elkarri entzuten, apurka apurka, ipuinak sortu zituzten.
Gero, buruan zeuzkaten irudiak paperean marraztu zituzten.
… Eta horrela, esku artean daukazun liburu polit hau gauzatu zen.
Pedro Ruiz eta Bego Gómez