ERRUMANIA LOGOTIPOA
LELOA “Mundu osoan bidaiak gogoan”
GEOGRAFIA IBAI GARRANTZITSUENAK: Danubio, Ott, Murest, Prutt, Siret, Lalomita, Somes eta Arges. MENDI GARRANTZITSUENAK: Apuseni, Karpatoak, Moldoveanu eta Bucegi. HIRIBURUA: Bucarest
BANDERA: 3 kolore ditu, urdina, horia eta gorria, ordena horretan.
KOKAPENA Errumania Europaren hego ekialdean dago. Errumaniaren mugak hauek dira: iparraldean Ukraina; hegoaldean Bulgaria eta Serbia; mendebaldean Hungaria eta ekialdean Moldavia eta Itsaso Beltza. Errumaniaren KOORDENATUAK hauek dira: 44° 25′ N, 26° 6′ E
AZALERA ETA BIZTANLERIA AZALERA: Errumaniaren azalera 238.391 km karratukoa da.
BIZTANLERIA: 1989. urtea arte Errumaniako biztanleria urteko % 1 hazten zen, eta geroztik alderantziz gertatzen da. Gaur egungoko biztanleria 22.200.000 biztanle ingurukoa da.
HIZKUNTZA ETA ERLIJIOA HIZKUNTZA: Errumaniera (hizkuntza ofiziala), hungariera (Transilvania eta Maros-en) eta alemaniera. ERLIJIOA: Ortodoxoak (%70), katolikoak (%6), protestanteak (%6) eta beste batzuk (%18).
KLIMA Errumaniak klima kontinental hezea du. Urteko batez- besteko tenperatura 8-11ยบ C bitartekoa da. Udak: Normalean oso beroak dira eta batez -besteko tenperaturarik altuena 29ยบC-koa da. Udan egunak eguzkitsuak izaten dira eta askotan ekaitz elektrikoak ( trumoia eta tximista euririk gabe)daude. Neguak: Oso hotzak dira eta batez-besteko tenperatura 0-3ยบC bitartekoa da. Bukaresten tenperatua -5ยบC-tara ailegatu daiteke. Neguan egunak hodeitsuak izaten dira eta askotan elurra eta lainoa dago.
NOLA HELDU Hegazkinez: 5h 30min Kotxez: 30h gelditu gabe Aukerarik hoberena: Hegazkinez
GASTRONOMIA Errumaniako gastronomia oso zabala da eta herrialde askoren influentzia edo eragina dauka, adibidez: Alemania, Serbia, eta Hungaria. Errumaniako 5 plater garrantzitsu hauek dira: 1. Ciorba Salda baten modukoa da eta oilaskoa, txekorra, arraina edo barazkiak izan ditzake. Hiru ciorba ezagun daude: Burta (txekor tripakiez eginda), Perisoare (okela eta arrozaz egina) eta Fasole (babarrun, urdaiazpiko eta hirugiharrez egina). 2. Sarmale “Rollito de primavera2 antzekoak dira, baina azalorez, haragiz, tipulaz eta arrozaz egina. 3. Mamaliga Haragiarekin batera jaten da eta polentaren antzekoa da, arto irinaz egina. 4. Mici Ardi, txerri eta txekor okelez, espeziez eta baratxuriz egindako rollitoak dira, plantxan egina. 5. Papanasi Behi gazta gozoz betetako roskilak dira, fruitu gorri marmeladarekin eta azukrearekin jaten direnak.
ZER IKUSI “PLAZA DE LA REVOLUCION”: Bukaresteko enparantzarik garrantzitsuena “ARCO DEL TRIUNFO”: Parisen antzekoa, baina txikiagoa. Bukaresten dago. BRAN-eko GAZTELUA: Errumaniako gaztelu ezagunetako bat, monumentu nazionala izendatua. Transilvanian dago eta Dracula pelikulagatik ezaguna da. “SALINAS DE TURDA”: Lur azpitik 80 metrotara dagoen atrakzio parkea ERRUMANIAKO PARLAMENTUA: Errumaniako parlamentuaren egoitza, Bukaresten kokatua.