3 amarabaiae@gmail.com iraila 2014
SUMMA Aldapetako ikastetxerako ‘motoentzako sarbidea’
Azken orduko burutazioa, nagusikeria, kontrol instituzional eza
eta bizilagunen betekada San Bartolome Muinoa hirigintza-proiektuak hamaika gorabehera tekniko, ekonomiko eta sozial izan ditu lehen unetik egun arte. Azken gorabehera SUMMA Aldapetako ikasleen motoentzako sarbide baten eraikitze-saioa izan da. Gogoratu Belen Ikastetxeak, San Bartolome Ikastetxeak eta Marianistak osatzen dutela egungo SUMMA Aldapeta. AZKEN ORDUKO BURUTAZIOA. SUMMA Aldapetako ikasleen motoentzako sarbide baten eraikitze-saioak ikasturte berriaren gertutasunari eta marianisten ikastetxeko inguruetan egiten ari diren obrek ikasturte hasieran dituzten eraginak kontutan ez hartzeari erantzuten die. Egun eraitsita dagoen Polizia Nazionalaren kuartelaren azpian diren garai bateko komentuaren aztarnen azterlan arkeologikoak ikastetxera heltzeko garraio publikoa erabili nahi ez duten gazte horientzako ikastetxearen eremuaren barruan kokatzen den motoentzako aparkalekura heltzea eragozten du. NAGUSIKERIA. Ikasturtearen hasiera kontutan ez hartzeak obren zuzendaritzari eta zuzendaritza marianistari ez die eragotzi ikastetxeko motoentzako aparkaleku pribaturako sarbide berri bat diseinatzeko eta inolako baimenik gabe honen obrei ekiteko. Sarbide berri hau Amara kaleko 31. atariaren paretik abiatuko litzateke, marianisten kiroldegia eusten duen kontsolidatu gabeko mendi-mazela eskokatuko luke motoentzako parking bezala erabiltzen zuten zabalgunera heltzeko. Hondeatzeko makinen lanek Amara kaleko inguru horretako bizilagunak alertatu zituzten, eta hauek Udaltzaingoaren presentzia eskatu zuten obrek beharrezkoa den udal-baimena zutela baiezta zezan, hau da, donostiarrok gure etxeetan edo negozioetan obrak egiteko behar dugun baimena zuten ala ez ziurta zezan. Obra-baimen hau, legez, obran bertan izan beharko lukete, baina ez zuten inolako baimenik erakusteko. Hau izan zen bizilagunen haserrea piztu zuen arrazoia eta Construcciones Moyuaren morroi den San Bartolome Muinoa S.A.-ren gerentzia eta SUMMA Aldapetako zuzendaritzaren gezur andanen eta saio baldarren hasiera sarbide berri hau justifikatzeko.
Hasiera batean motoentzako bakarrik izango zen sarbidea, ordu gutxiren buruan, ikastetxearen larrialdi-irtenbide bihurtu zuten, suhiltzaileen kamioiak eta anbulantziak ikastetxera heltzeko sarbide hain zuzen. Sustatzaile hauek beraien egunerokotasunean nagusikeria eta harrokeria dituzte ezaugarri; nagusikeriak eta harrokeriak itsutu egin zituzten eta ez zieten utzi ikusten suhiltzaileen kamioi batek ez duela maniobrarik egiteko aukerarik egin nahi zuten ‘motoentzako sarbide’ berri horretan sartzeko garaian. Ez da ingeniaritza, arkitektura edo antzeko titulu unibertsitariorik izan behar ezta zuzendaritza-eginkizunik burutu beharrik hiritarroi eta udal-instituzioari sartu nahi ziguten ziritzarraz konturatzeko, zentzu-izpi bat izatea baino ez da behar. Eta honetaz ari garela, non dago larrialdi-plan batek ezinbestez izan behar duen aurretiko ikerketa? Ez dago, inoiz ez dutelako ‘larrialdi-irtenbide’ bezala planteatu.
Nagusikeria eta harrokeria horiek hiritarrak eta udal-instituzioa gutxiestera eraman ditu, errotarriekin gu komulgarazteko asmoarekin giza adimenaren aurkako atentatu argi batean. Larderiatzaile eta harroputz hauek jazoera azkendu eta xantaia dituzte eguneroko ogia; etekin handiena ematen dienari ekiten diote, Udalak onartutakoarekin bat datorren ala ez kontutan hartu gabe, ez dute eskrupulurik euren asmoak eta erabakiak ezkutatzeko udal-insti-
1