Auzo elkarteen manifestua euskaraz/Gazteleraz

Page 1

Hiriko gaiei buruz lankidetzan jardutearen eta esku hartzearen aldeko manifestua Urriaren 30ean, Donostiako udaleko oposizioak -PSE, PP, EAJ- “Donostiako barrutien arautegi organokoaâ€? proposamena aurkeztuko du udalbatzan. Tokiko Gobernua Modernizatzeko Neurriak ematen dituen abanduaren 16ko 57/2003 Legeak udalbatzei aitortzen dizkie lege hori aplikatzeko eskumenak. Donostian oposizioak gehiengoa duenez (27 zinegotzitik 19), seguru asko behinbehinean onartuko da arautegia (alegazioak bildu zain, hilabeteko epean). Oposizioak dioenez, hiria barrutitan banatzea ez da goian aipatutako legeak ematen duen aukera bat, betebeharra baizik (Tokiko Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 legea du oinarri). Baina betebehar horrek biztanleria handiko udalerri deritzenei soilik eragiten die. Halakoak dira Madril eta Bartzelona, eta hiri horietako barrutiek Donostiako biztanleria halako bi edo hiruko biztanleria dute. Donostiak, ordea, ez du bere burua hiri handi aldarrikatzeko inolako betebeharrik, eta, hortaz, auzokako egiturari eutsi liezaioke, orain arte bezalaxe. 2003ko legea hamaika urte hauetan aplikatu ez bada eta aurreko udal korporazioek PPren ekimenak baztertu bazituzten, ez dugu ikusten zergatik dagoen jarrera aldatu eta aldaketa hori egiteko halako presa. Deigarria iruditzen zaigu orain artean legea betebeharra bazen zergatik nabarmendu den orain, udal hauteskundeak ate joka ditugun honetan, barrutiak eratzeko premia. Gehiengoa duela baliatuta, oposizioak lau barruti eratzea erabaki du, bi irizpideri jarraituz: errolda (2011koa ) -antzeko biztanle kopurua duten barrutiak eratu nahi dira- eta lau puntu kardinalak: l Ekialdea: Altza, Intxaurrondo, Bidebieta, Ulia eta Ategorrieta; l Mendebaldea: Antiguo, Benta-Berri, Aiete, AĂąorga eta Zubieta. l Hegoaldea: Gros eta Egia; l Iparraldea: Erdialdea, Amara, Loiola eta Martutene (edo Urumeako erriberak). Oposizioak, nola edo hala barrutiak bereizteko irizpide bakarrari jarraituz, erroldaren arabera banatu du hiria, eta, tarta bat balitz bezala, lau zati egin ditu, baina herritarren beharrak eta konplizitateak kontuan hartu gabe. Hala, erabaki du Ekialdeko barrutia maiatzeko udal hauteskundeetarako martxan jarri behar dela. Ekialdeko barrutia Altzako komunitatearen barrutia da; hain zuzen ere, bere lurrari eta etorkizunari dagozkion erabakietan protagonismoa berreskuratzeko ahaleginetan dabilen komunitate bati dagokiona. Altza da hirian biztanle gehien dituen eremua, ordena ahulena duena eta ekipamendu gutxienekoa. Beharrezkoa da aintzat hartzea Altza deszentralizatzeko proposamena, hainbat ekimenen bidez adierazia. Altzak nortasun, gizarte eta ekonomia errealitate propioak dituelako. Altzatarrei beren interesen kudeaketan modu aktiboan parte hartzeko aukera emango dien irudi bat bilatu beharra dago; kudeaketa organo deskontzentratu bat sortu, Altza barneko desorekak berriro definitzeko aukera emango duten jarduera planak adostu eta komunitatearen eskariei erantzungo dieten ekipamendu eta azpiegiturak diseinatu behar dira. Altzak kudeaketa organo propio bat behar du, bere interesak identifikatzeko eta defendatzeko; baina Altzan barruti bat edo gisa horretako zerbait sortzeak ez du esan nahi hiriko gainerako eremuak aldatu behar direnik. Eta, egitekotan ere, Donostiako herritarrak oro har kontuan hartuta egin beharko litzateke. Eztabaida zabal baten bidez, erakunde, organismo, entitate, hedabide eta abar barne harturik.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.