Tximeletrak marrazten / Dibujando Tximeletrak

Page 1

XABIER OLASOren olerkietan oinarritua


Marraztu olerki bat

Dibuja un poema

AMONA MANTANGORRIARENA Paristik etorri berri lilietan da pausatu amona mantangorri: -Bon soir, mademoiselle, nondik zatoz, nondik? -Eiffel dorretik. -Bon soir, mademoiselle, gaur eguzki ala euri? -Gaur eguzkia eta euria eta Erromako zubia. Mantangorri panposa lilirik lili, liliek kili-kili

KATUAK Mili katuak dilistak ditu milikatuak. Biribil katua hari-matazaz biribilkatua. Eli katua eguneko esneaz elikatua. Alo katuak saguak ditu alokatuak

TXIMELETRAK Zirulikan-zirurikan joan zaizkit letrak liburua zabaltzean. Zirurikan aurrean, zirurikan atzean, ene inguruan hegan. Eta ni jo eta ma letrei begira-begira: Tximeletrak ote dira?

ILARGIAREN SOINEKOA

LOREZ ETA OLERKIZ

Zazpi jostunek ilargiari soineko bat opari.

Lorez eta olerkiz jantzia nahi nuke ene lorategia.

Ilargia baina, aurrena ilbetea, hurrena ilbehera, orain ilberria, gero ilgora.

Lorez eta olerkiz josia nahi nuke ene jantzia.

Ezin soinekoa jantzi, inondik inora.

Olerkiz josia nahi nuke ene lorea.

Lorez josia nahi nuke ene olerkia.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.