1.- HIRU TXERRIKUME ZIREN ETA AMAK ESAN ZIEN BEHIN: –BAKOITZAK ZEUEN ETXEA EGITEA DUZUE ONENA. 2.- TXERRIKUMERIK TXIKIENAK LASTOZKO ETXEA EGIN ZUEN.
3.- BIGARREN TXERRIKUMEAK EGURREZKO ETXEA EGIN ZUEN. 4.- HARRIZKO ETXEA EGIN ZUEN HIRUGARREN TXERRIKUMEAK.
5.- ETORRI ZEN OTSOA ETA LASTOZKO ETXEAN JO ZUEN ATEA: “TOK, TOK, TOK...”
6.- TXERRIKUMEAK EZ ZUEN ATEA IREKI, BAINA OTSOAK ETXEA PUSKATU ZION.
7.- BIGARREN TXERRIKUMEARI ERE EGURREZKO ETXEA PUSKATU ZION OTSOAK.
8.- BAINA OTSOAK EZIN ZUEN HARRIZKO ETXEA BOTA. 9.- ETA TXIMINIATIK SARTU ZEN ETXE BARRURA.
10.- OTSOA ELTZE BARRURA ERORI ETA ERRE EGIN ZEN. ETA GARRASIKA ALDE EGIN ZUEN HANDIK.
EGIA ALA GEZURRA BEGIEN ARTEAN, SUDURRA.