TRIKUA

Page 1

Ingurune naturala Trikua, bizirik dirauen erlikia Egilea: Fernando Pedro PĂŠrez (ADEVEko lehendakaria ADEVE)

Petronor findegiaren inguruko zelaietan eta mendietan bizi da ugaztun primitibo hau eta oso ugaria delako ez balitz, uholde unibertsalaren aurreko izakia dela pentsatuko genuke. Trikuari buruz ari gara. Intsektujaleen ordena primitibokoa delako esaten dugu bizirik dirauen erlikia dela. Baina, arantza zorrotzez armatutako itxura ikaragarria badu ere, ugaztun hau ez da batere animalia koldarra eta ez ditu bere barailak arerioei erasotzeko. 5.000 arantzaz osaturiko bere armadura nahikoa da haiek atzera botatzeko. Horri esker, beste ugaztun intsektujaleen ondoan, tamaina handia izatea lortu du, satitsuaren alboan, adibidez. Gainera, hainbat habitatetan hedatu da eta, ondorioz, gero eta gogorragoa den munduan, non espezie prestatuenak ere asko gutxitzen ari diren, gero eta gehiago izatea lortu dute. Intsektujalea bada ere, ez ditu intsektuak bakarrik jaten, ornogabe mota ugari ere jaten baititu. Funtsean haragijalea da, baina ez ditu landareak baztertzen. Jateko, hostoen artean bilatzen du eta muturrarekin mugitzen ditu intsektuak eta moluskuak estaltzen dituzten enborrak zein harrixkak. Barraskiloak, bareak, zizareak, igelak eta muskerrak jaten dituzte oro har, baina baita baiak eta fruituak ere. Hainbat substantzia toxikoren aurrean erresistentzia dutela eta, beste ugaztunek jan ezin dituzten harrapakin ere jan ditzakete, biborak esaterako, gazteenak bereziki. Gaueko gizaki bakartia Oro har, bakartiak izaten dira trikuak, eta gauez bizi dira. Egunez, sastrakadietan, harripiletan edo haitzen pitzadura barruetan egoten dira. Iluntzean, babeslekuak utzi eta baso hezeetako sastrakadiak eta zelaiak hartzen dituzte. Garrantzitsuena lurrak janaria eta egunez ezkutatzeko lekua eskaintzea da.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.