Boletin digitala zarautz 2014

Page 1

Urola Kostako EA 21a 2013-2014 buletin digitala

SARRERA Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaiako eskoletako ikasleek beste ikasturte batez Eskolako Agenda 21 proiektuan murgilduta dabiltza. Oraingoan Elikadura jasangarria ikertzen ari dira, herri bakoitzaren egoera nolakoa den aztertuz. Hala ikasturtearen erdia bete den honetan, egindako lanari begiradatxo bat emateko momentua iritsi da. Errepasatu ditzagun orain arte emandako urratsak. GUZTION ARTEAN AURRERA Bost herrien artean 6.000 ikasletik gora dabiltza lanean gogotsu, maila bakoitzari egokituriko eginbeharrei aurre eginez. Urratsez urrats, haur hezkuntzatik batxilergora, orokortasunetatik xehetasunetara. URRATSEZ URRATS Urola Kostako ikasle eta irakasleek pausu sendoak eman dituzte Eskolako Agenda 21aren bidean. Hala, Elikadura jasangarriaren diagnostikoa egin ahal izateko bi saio burutu dira: “ikasi” saio teorikoa eta “ikusi” saio praktikoa. Haien bitartez, ikasleek udalerri bakoitzeko egoera ezagutzeko datuak eskuratu dituzte.

LEHENDABIZI IKASI, ONDOREN SAKONDU Ikasturtearen aurreneko asteetan, Eskolako Agenda 21ean murgilduta ibili behar ziren irakasleek 3 saio jaso zituzten gaiari hurbiltzeko ikastaroa osatuz. Saio horien helburua, ikasturtean garatuko zen dinamika zehazteaz gain, elikadura jasangarriaren inguruko alor ezberdinen ezagutza izan zen. Hala, besteak beste, Fraisoro Nekazaritza Eskolako Jesús Calvilloren hitzaldi batez disfrutatzeko aukera izan zen. Bertan, beste hainbat gaien artean, honakoak landu ziren: ekologikoa izateko oinarriak, transgenikoak, etiketak, elementu kimikoen erabilera eta ondorioak, elikagaien distribuzioan ematen den prezio aldaketa, elikagaien jatorria, elikagaien banaketa munduan, kontsumoaren alternatibak...

IKASTETXEAK ETA UDAL AGINTARIAK UDAL JARRAIPEN FOROETAN ELKARTUTA Otsailean zehar, Eskolako Agenda 21ean murgilduta ibili diren ikasleak udal agintariekin elkartu eta Udal Jarraipen Foroak ospatu dituzte udaletxeetan. Eskola bakoitzeko ingurumen batzordeko ikasleek, beraien ikastetxeetako ordezkari gisa batzartu dira udal ordezkariekin. 2012-2013 ikasturtean zarata eta uhin elektromagnetikoen gaiak jorratu zituzten ikasleek, eta lorturiko emaitzetatik abiatuz, hainbat proposamen plazaratu zituzten ikasturte amaieran ospaturiko udalbatzarrean. Hala, oraingoan, udal ordezkarien txanda izan da, ikasleen aldetik jasotako proposamenen kudeaketa zertan den azaldu baitute. Azkenik, ikasleek, haien eskoletan zer nolako ekintzak burutzen dituzten azaldu dute, beti ere zarata eta uhinen arazoa murriztearren.

Zarauzko foroko partaideak.

ZARAUZKO UDAL JARRAIPEN FOROAN UDAL AGINTARIEK EGINDAKO HAINBAT AIPAMEN · Zuhaitzak ez dira oso eraginkorrak zarata murrizteko. Horregatik Gipuzkoako Foru Aldundiarekin harremanetan jarri gara hesi artifizialak kokatzeko helburuarekin. Azken Portuko goikaldetik hasiko gara panelak jartzen eta poliki poliki osatuz joango gara autopistaren ertza. · Tresnen zarata mugatzen duten baldintzak kontratazio-pliegoetan jasotzen dira. · Garai batean, gauez ibiltzen zen trena gasoila erabiltzen zuen. Egun, ordea,

elektrikoa da eta abiadura mugatu zaio. Ondorioz, zarata asko murriztu da. · Eraikin batzuetan uhinen monitorizazioa jasotzeko asmoa dago, baina dirulaguntzak eskasak direnez, momentuz ez dira ezarriko. · Taberna eta aisialdiaren inguruan, udalak baldintza batzuk jartzen ditu eta normalean betetzen dira. Arazo gehienak kalean (eta udan) ematen dira, gauez zarata haundia sortzen baita. Arazo hau konpontzeko, udalak ezin du ezer askorik egin, norbanakoaren jarrera eta errespetua gakoa delarik. · Begoña Rodriguezek uhinen inguruko

ikastaro bat egin duela aitortu du. Izan ere, geroz eta arreta gehiago erakartzen duen gaia baita. Antenei dagokiela, Madrilgo ministeritzak erabakitzen du non eta zenbat jarri. Azkenik, Vista Alegre auzoko familia batek bere etxearen inguruan uhinen neurketak egitea eskatu du, haiek egindakoen arabera oso maila altua ematen baita bertan. · Uhinen inguruko sentsibilizazio kanpaina bat egiteko asmoa dago baina zein forma eman oraindik ez dago erabakita.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.