ANTONIANO IKASTETXEA
www.antoniano.eus
T. 943 83 02 86
Gertutik bihotzera
Gertutik bihotzera Zoriontsu izateko erabakia hartuta, bihotzez egiten dugu lan. Ikasle eta familiak gertu sentitzen ditugu. Gaituzte. Gertuko lan talde gazte eta ekintzailea gara.
1-18 urte HAURTZAINDEGIA - HH - LH - DBH OTEITZA LIZEOA
Nortzuk gara
bereizkeria bihurtu beharrean, bakoitzaren gaitasun pertsonalak garatzeko aukera bihurtu nahi ditugu.
· J.D. EPELDE FUNDAZIOA erakunde titularra izanik, Antoniano ikastetxea Kristau Eskola sare barruan dago.
· Euskara eta euskal kultura oinarritzat hartuz, ikasle eleaniztunak eta kultura unibertsalaren aniztasunari eta aberastasunari irekiak prestatu nahi ditugu.
· Herriaren erdi-erdian dago kokatua gure ikastetxea. Ehun urte bete berriak ditu eta frantziskotarren historiari lotua dago ezinbestean. · Hezkuntza integrala eskaintzen dugu; ikaslearengan gaitasun eta jarrera kritikoa, zuzentasuna, erantzukizuna, autonomia, elkartasuna eta elkarrengana begirunea sustatzea dugu helburu. · Aniztasunari arreta berezia ematen diogu; izaera inklusiboa sustatuz, ikasleen diferentziak,
· Gure ikastetxean herriko ohiturak eta ondarea ezagutzeko eta bultzatzeko asmoarekin hainbat ekintza aurrera eramaten ditugu. · Familien partaidetza sustatzen dugu, eskolako kudeaketan zein eguneroko jardueretan. · Arreta pertsonalizatua eta hurbilekoa eskaintzen dugu, familiekin harreman zuzena eta estua mantenduz.
[ Antoniano Ikastetxea eta Oteitza Lizeoa estuki lotuta gaude]
Hezkuntza eskaintza orokorra · Urte bateko haurretatik hasi eta DBH 4 arteko ikasleak ditugu. Gure ikastetxeko proiektuak Oteitza Lizeoarekin lotura dauka; gure ikasleek bertan ematen die jarraipena batxilergoko eta lanbide heziketako ikasketeei. · Etapa guztietan D eredua · Haurtzaindegia-HH-LH-DBH · Ikastetxeak hezkuntza eta hizkuntz proiektuaren ardatza euskara izanik, pertsona eleaniztunak formatu nahi ditu, hizkuntza propioa eta kontaktuko hizkuntzez gain, atzerriko hizkuntza batean beharrezko ezagutza eta erabilera erdiestea bideratuz. Ingeles eta
frantsez maila altua lortzen dute gure ikasleek. · Hezkuntza integrala sustatzen duen ikastetxea, konpetentzietan oinarritutako hezkuntza eskainiz, kontzepzio eraikitzailea garatuz eta alderdi sozialaren barnean kokatuz. · Oinarrizko konpetentziak dira pertsona guztiak behar dituztenak garapen eta errealizazio pertsonalerako, hiritar aktibo izateko, gizarteratzeko eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko. · Metodologia berritzaileetan oinarritzen dugu gure jarduera: ikasleen zuzeneko parte hartzea bultzatzen dugu, ikaslea bera da bere heziketa prozesuaren protagonista, irakaslea ikasketa gidari izanik. · IKTak eguneroko jardueran
uztartzen ditugu, bai informazio iturri bezala eta baita komunikatzeko tresna bezala. · Gure hezkuntza sistema malgua da, eta ikasle bakoitzaren gaitasun, behar, interes eta heltze erritmoen banakako desberdintasunetara egokitzen da, era inklusiboan eta eraginkorrean.
Haurtzaindegia eta Haur Hezkuntza Haurra lehen urteetan bere nortasuna eraikitzen hasten da, horregatik haur hezkuntzak berebiziko garrantzia dauka haurraren garapenean. Etapa honetan nortasuna, adimena, gorputzaren ahalmenak,
Gertutik bihotzera Hauntzaindegiko lehen pausuetatik lan munduko ikasketetarako proiektu osoa. Gure jomuga ikasleei norbera izaten laguntzea da. Ikasteko bidean gauzak ikusteko modua , begirada, oso da garrantzitsua.
Herriaren bihotzbihotzean, zuregandik gertu.
gizarteratzeko eta harremanetarako gaitasunak garatzen hasten dira. Haurra estimulatu eta berez dituen gaitasunak garatu eta indartu egiten ditugu, bizitzan garapen osoa izateko oinarriak finkatuz. · Urte bateko gela · Ordutegi malgua du 7:45-16:30 · Urtean hamaika hilabetez irekia dago
Orientazio eta laguntza departamentua Gure ikasleen kalitatezko hezkuntza lortzeko beharrezkoa den zutabea da eta horretarako ikasle, irakasle eta gurasoei beharrezkoa zaien laguntza eskaintzen diegu. Gertutasuna da bereizten gaituena. · Tutore eta gurasoak aholkatu · Irakasle eta gurasoekin elkarlanean aritu · Guraso, irakasle eta ikasleen artean informazioa zabaldu
Ikasleen aniztasuna kontutan izanik kasuan kasuko erantzuna ematen dugu: orientazio akademiko-profesionala, diagnostikoak, behar bereziak dituzten ikasleei egokitutako laguntza, errefortzuak eta dibertsifikazio taldea koordinatzen ditugu. ZER ESKAINTZEN DUGU? · Irakasleen hezkuntza jardueran sortzen diren zailtasun eta kezkei aholkuak ematea. · Hezkuntza proiektu eta proiektu kurrikularraren garapenean orientatu eta laguntza ematea. · Tutoretza plana egin eta koordinatzea. · Beharrezkoak diren egokitzapen kurrikularrak adostea. · Behar bereziak dituzten ikasleei trataera zehatza eskaintzea. Gurasoen eskaerak bideratu, neurriak adostu eta koordinatu, bakarka edo tutorearekin batera bere seme-alaben heziketa prozesuaren berri emanez eta jarraipena eginez.
Zerbitzu osagarriak ZAINTZA ZERBITZUA Gure eskola orduak 9:00etan hasten dira. Badira ordea, arrazoi ezberdinagatik, haurrak lehenago eskolara ekarri behar izaten dituzten gurasoak. Behar horri erantzuteko sortu zen zaintza zerbitzua. Eskola orduak hasi arte, haurrak espazio goxoan eta modu entretenigarrian egoten dira begiraleen zaintzapean. · HH 2tik LH 4ra bitarteko ikasleei eskaintzen zaie. · Goizeko zaintza 7:45-9:00 · Oporretan (Gabonak, inauteriak, aste santua, uztaila...). 7:45-16:30 JANGELA · Gurasoen laguntza egoten da haurrei jaten lagundu eta hauek zaintzeko.
· HH 2koek aparteko jangela. · Etxetik ekarritakoa jateko aukera. LIBURUTEGIA · Eskola ordutegiaz gain,16:3017:30era bitartean irekia ikasleen erabilerarako. Liburutegia guraso boluntarioek zaintzen dute txandaka.
Eskola kanpoko jarduerak A) KULTUR JARDUERAK Eskolaz Kanpoko kultur jarduerak haur eta gazteen eskolaldiaren osagarri izatea nahi dugu. Jarduera hauek baliagarriak dira haur eta gaztetxoen garapen pertsonalarentzat. Garrantzitsua da hark bere adostasuna agertzea jarduera aukeratzerakoan, eta aukeraketa hori bere zaletasun, nortasun eta trebeziaren arabera
egitea. Horregatik ohiko ikastorduez kanpo dauden jarduera hauek esperientzia ludiko gisa bizitzeko moduan antolatuak izaten dira. · Ingelesa LHn · Txikirritmo HH 4-5 · English theatre (HH) · Aloha matematika metodoa HH5 eta LH · Bertso eskola LH 3-4-5-6 · Euskal dantzak LH 3-4 · Uztailean udalekuak euskaraz eta ingelesez. b) KIROL JARDUERAK Haurraren heziketa osotasunezko prozesu zabala da. Eremu akademikoaz gain bere afektibitatea, sozializazioa, nortasuna eta heldutasuna kontuan hartu behar ditugu. Kirolari esker balio hezitzaile ugari eskura ditzake: Besteenganako lankidetzako jarrerak, aurkarienganako eta goikoenganako errespetuzko jarrerak, esfortzuaren kultura, hobetzeko sena, autodiziplina,
aisialdirako ohitura osasuntsuak (higienea, elikadura)… Azken finean esan daiteke bizitzarako eskola dela kirola.
Zarautzen dauden ekitaldi kultural eta ospakizunetan parte hartuz, lagun artea indartuko duen irteerak antolatuz.
Baliabide materialak
Helburu hauek hainbat bidetatik landu ahal izateko garrantzi handia ematen diogu eskola kirolaren antolaketari eta horregatik baliabide eta lan ugari eskaintzen diogu:
· Jaialdiak: Gabonak, inauteriak, San Antonio eguna
· Talde bakoitzarentzat bere erreferentziazko ikasgela
· Ospakizunak: Santo Tomas, Euskararen eguna, Bakearen eguna, danborrada, Santa Ageda...
· LH 5-6 eta DBH ko gelatan proiekzio sistema eta interneteko sarbidea · Bi informatika gela ordenagailu eta arbel digitalez hornituak
· Entrenamenduak egunero
· Etapa guztietan eguneko irteerak eta elkarbizitzako egonaldiak
· Koordinatzaile eta entrenatzaile titulatuak
· DBH 3-4 frantseseko elkartrukea Bretaniara (bi urtetik behin)
· Kirol eskaintza anitza: eskubaloia, saskibaloia, judoa, joku jolasak, pilota, mahai tenisa, karatea, xakea eta futbola.
· Ekialde: DBHko ikasleez osatutako euskara taldea
· Liburutegia
· Agenda 21: ingurumena zaintzeko programa
· Plastika gela
· Euskaraz jolasten HHko guraso eskola
· Psikomotrizitate gela
· Gurasokide programa- Gurasoen esperientziak elkarbanatzeko topagunea
· Eskola baratza
· Atletismoa LH 6tik DBH 4ra · Guraso-kirola: gurasoentzat antolatutako entrenamenduak
Jarduera osagarriak Oso garrantzitsua iruditzen zaigu ikaslea bere inguruko gizartean ongi integratua egotea. Horregatik jarduera osagarriei behar duten garrantzia ematen diegu.
· Hizkuntza lantzeko gelak · Etapa desberdinetako laguntza gelak · Teknologi tailerra · Musika gela · Irrati gela · Kiroldegia
· Urtebetetzeak ospatzeko jangela erabiltzeko aukera
· Areto nagusia (160 pertsonentzat). Hainbat ekitaldi antolatzeko.
· Eskola baratza
· Jangela