22 iruzkina antonio añoverosen sermoia azkena

Page 1

22. TESTUA: ANTONIO AÑOVEROS BILBOKO GOTZAINAREN SERMOIA (1974-02-24)

Euskal Herriko biztanleen bizikidetzari eta gure elizbarrutiari kalte gehien egiten dien arazoetako bat euskal gatazka izenez ezaguna da. Zertan datza arazo hori? Oinarri-oinarrizkoa bakarrik aipatuta, honela azal daiteke: zenbait herritarrek, bakoitzak bere ñabardurekin bada ere, euskal herria zapalduta dagoela baieztatzen dute eta haren eskubideak aitor daitezen eskatzen dute; beste herritar batzuek, ordea, errefusatu egiten dute salaketa hori, haserre, eta egoera aldatzeko saio guztiak gizartesistemaren aurkako eraso larria direla aldarrikatzen dute. (…) Euskal herriak berariazko ezaugarri kultural eta espiritualak ditu, eta horien artetik nabarmentzekoa da milaka urte dauzkan hizkuntza. Ezaugarri berezi horiek berariazko nortasuna ematen diote herriari, egun Espainiako estatua osatzen duten herrien artean. Espainiako estatuko gainerako herriak bezalaxe, euskal herriak ere eskubide osoa du berezko nortasuna mantentzeko, bere ondare espirituala lantzeko eta garatzeko, inguruko herriekiko truke osasungarriari kalterik egin gabe, bidezko askatasuna aitortuko dion antolamendu soziopolitiko baten barruan. Baina, egungo egoeran, euskal herriak eskubide horretaz gozatzeko oztopo latzak ditu. Euskararen erabilera mugatua dago, nabarmen, maila guztietako irakaskuntzan eta komunikabideetan (prentsa, irratia, telebista). Adierazpen kulturalak ere bereizketarik gabe kontrolatzen dituzte. Elizbarrutiaren egoera zehatz honetan, Kristoren salbamena iragartzeko eta gogora ekartzeko, Elizak aholkua eta adorea eman behar ditu, behar bezala aldatzeko (…) gure herriko egoerak (…). Antonio Añoveros, “El cristianismo, mensaje de salvación para los pueblos”, 1974ko otsailaren 24an Bizkaiko elizetan irakurritako sermoia.

1


22. TESTUA: ANTONIO AÑOVEROS BILBOKO GOTZAINAREN SERMOIA (1974-02-24)

1. TESTUAREN SAILKAPENA (0,5 puntu) Jarraian aztertuko dugun testu hau “El cristianismo, mensaje de salvación para los pueblos” sermoiaren pasarte bat da, homilia baten pasartea hain zuzen, beraz, forma aldetik erlijiosoa dela esan genezake. Edukiari dagokionez, politikoa, soziala (Elizak kritika egin zion erregimen politikoari eta gizarte-egoerari) eta kulturala dela esan behar dugu eta iturria berriz, lehenengo mailakoa, Antonio Añoveros Bilboko gotzainak berak idatzi zuelako. Gainera, testu publikoa da: euskal fededunei zuzendu zitzaien; baita erregimen frankistako agintariei ere, zeharka. Testu subjektiboa ere bada, Antonio Añoveros-ek zeukan iritzia azaldu baitzuen. Sermoiaren helburu nagusia zera izan zen: bidea zabaltzea erregimen frankistak euskara eta euskal nortasuna onar zezan. 1974ko otsailaren 24an irakurritako sermoia dugu, Bilbon idatzia, eta Bizkaia osoko elizetan irakurria izan zena eta ikusiko dugun moduan, ondorio sakonak ekarriko dituena. Testua frankismoaren azken garaian idatzi zen, hots, frankismoa gainbehera zegoenean. Gainera, gogoan izan behar da garai hartako giroa ere: homilia irakurri baino bi hilabete lehenago, Luis Carrero Blanco gobernuburuaren aurkako atentatua gertatu zen Madrilen -ETAk hartu zuen bere gain-. Harrezkero, Arias Navarro izan zen Espainiako gobernuburua. 2. EDUKIAREN ANALISIA (1,5 puntu) Testuaren ideia nagusiei dagokionez, badago besteen artean nabarmentzen den bat: euskal gatazka. Añoverosek euskal gatazka mahai gaineratzen du eta gatazka hori zertan datzala azaltzen du: Euskal Herria zapalduta dago eta haren eskubideak aitor daitezen eskatzen dute herritarrek. Bestalde, erregimenaren aldekoek, ez dute zapalkuntza hori onartzen eta egoera aldatzeko saio guztiek gizarte-sistemaren aurkako erasoak direla aldarrikatzen dute. Bigarren mailako ideiak bi dira. Lehenengoa euskal gatazkaren nondik norakoetan sakontzen du. Euskal Herriak, bere hizkuntza propioarekin, euskal nortasuna defendatzeko eskubide osoa du askatasunean oinarrituriko antolamendu sozio-politiko batean. Euskal adierazpena eta euskararen erabilera mugatuak daudela adierazten du eta zilegi dela egoera hori salatzea. Hizkuntza edota kultura defendatzeko beste herrialde batzuek dituzten eskubideak eskatzen ditu. Bigarren ideia sermoiaren bukaeran topatzen dugu: euskal elizak egoera hori salatzeko duen ardura azpimarratzen du, adoretsua izan behar dela “gure herriko egoera aldatzeko”. Kontzeptuen azalpena: 2


 Antonio Añoveros: Iruñan jaioa 1909an, Gerra Zibilean altxatuen armadaren kaperau izan zen. Gerraostean erretore eta 60. Hamarkadan, Cadiz eta Ceutako apezpiku izendatua izan zen eta 1971 eta 1978 urteen artean, Bilboko apezpiku. Garai horretan idatzi zuen Francoren gobernua eta eliza katolikoaren arteko krisia ekarriko zuen sermoi hau.  Homilia edo sermoia: erlijio kontuak azaltzeko eta eliztar guztiei helarazteko elizgizonek botatzen duten diskurtso bat da. 3. IRUZKINA (2,5 puntu) Aurrekariei dagokionez, Gerra Zibilean eta ondorengo diktaduran elizak jokatuko zuen papera oso garrantzitsua izan zen. Elizako hierarkia altxatuen alde agertuko zen eta Espainia indarrez hartzeko gerra horri gurutzada deituko zioten, fedegabeko guztien kontrako gurutzada hain zuzen. Frankismoak nazional-katolizismoan oinarrituko zuen bere ideologia eta esan dezakegu eliza frankismoaren zutabeetariko bat izan zela. Gerraosteko diktaduran erregimenak erabat kontrolatuko zuen eliza baina denbora aurrera joan ahala abertzaletasunari loturiko oinarrizko fededunak erregimenari aurre egiten hasiko ziren. Frankismoari aurre egiteko garaiko oposizio garrantzitsu bat elizaren inguruan garatuko zen erregimenean erakunde erlijiosoak zuen onespenaz baliatuz. Gainera, ezin dugu ahaztu euskal eliza (herriko abadeak eta elizgizonak batez ere) abertzalea zela tradizioz eta gerran zehar apaiz asko Errepublikaren alde agertuko zirela. 1958an, Joan XXIII izendatu zuten elizaren buru Francoren disgusturako eta 19621965 urteen artean, “Vatikanoko II. Kontzilio” ospatu zen bertan elizaren norabidea aldatu zelarik. Hemendik aurrera, eliza Francoren diktadurari emandako baldintzarik gabeko babesa ukatzen joango zen eta ondorioz, erregimenak talde katoliko aurrerakoien jazarpenari hasiera emango zion. Hortik aurrera euskal eliza politizatua izango zen eta euskal apezpiku gorrien eta abade komunisten aurkako salaketak agertzen hasi ziren. Testuinguru historikoari dagokionez, Euskal Herrian elizak paper berezi bat jokatuko zuen frankismoan zehar. 60. hamarkada arte nolabaiteko lasaitasuna egon zen euskal elizaren barruan baina hemendik aurrera, erregimenaren kontra agertuko zen. Askatasun aldarriak etengabeak ziren eta euskal herritarren inguruko aldarrikapen horiek, greben, itxialdien, gose greben eta manifestuen bitartez eramango zituzten aurrera. Esaterako, 1960ko maiatzaren 30ean, 339 euskal apaizek dokumentu bat argitaratu zuten, eta hor, frankismoaren zapalkuntza eta euskal herriaren eskubideen urraketa salatzen zituzten. 1968an, euskal abade talde bat, Derioko seminarioan giltzaperatuta geratu zen Euskal Herriko egoera salatzeko. Apaiz batzuek, gainera, ETArekin jardun zuten elkarlanean. Erregimenaren erantzuna, errepresio bortitza izan zen: atxiloketak, isunak, kartzela zigorrak … 1968an, abadeak kartzela normaletan egon ez zitezen, gobernuak Zamoran espetxe berezia ireki zuen eta zortzi urtetan, ehun abade baino gehiago bidali zituzten hara, eta gehienak euskaldunak ziren. Bertatik hainbat euskal apaiz pasako dira ETAri 3


laguntza ematea leporatuta. Errepresio honen guztiaren ondorioz, gotzain batzuek egoera salatzeko sermoiak egiteari ekin zioten. 1974an Bilboko gotzaina zen Añoverosek idatzi zuen esanguratsuena, Euskal Herriak bere izaera eta identitatea mantentzeko eskubidea zuela aldarrikatuz. Añoveros Bilbora etorri zen 1971ean, garai gatazkatsua non apaizen kontrako isunak eta espetxeratzeak gero eta nabariagoak ziren. Inork ez zuen espero gizon hau frankismoaren bukaerako iskanbilarik ospetsuenaren protagonista bihurtuko zenik euskal identitate kultural eta linguistikoa aldarrikatuz. Sermoi honek gobernuaren erantzuna ekarriko zuen eta berehala gotzainaren etxe barruko arrastatzea agindu zuen. Honekin, Añoveros euskal abertzaletasunaren sinbolo bilakatu zen. Arias Navarroren gobernua, Sondikatik aterako zen hegazkin bat prestatuta zuen gotzaina indarrez Erromara eramateko baina Añoveros, bere etxebizitzatik ateratzeko ezetza adierazi zuen eta ondorioz, etxe-kartzela inposatu zitzaion. Añoverosek bere aldetik, kargua uztera uko egin eta eskumikatzeko mehatxua egin zien beraren kontra indarra erabiltzen zutenei. Espainiar hierarkia, gotzainaren alde agertu zen eta Pablo VI.a Aita Santua ez zen prest agertu espainiar agintarien eskaerak betetzeko. Hori dela eta, gobernuak Añoveros kanporatzeko erabakia bertan behera utzi zuen. Bada, Añoverosek bere lekuan jarraitu zuen, osasun-arazoengatik dimititu, eta erretiratu arte. 4. TESTUAREN GARRANTZIA (0,5 puntu) Ondorioei edota testuaren garrantziari erreparatuz, esan dezakegu erregimenarentzat oso gertakari konplikatua izan zela, eliza hamarkadetan zehar frankismoaren ardatz nagusienetariko bat izan zelako. Frankismoaren garai osoan, elizak eta gobernuak ez zuten neurri honetako inolako gatazkarik izan. Bestalde, Euskal Herrian Francoren oposizioak poz-pozik hartu zuen Añoverosen idatzia. Testua euskal kulturaren aldeko defentsa oso argia da eta euskaldunen kontra erabilitako errepresioaren salaketa ere. Testua beraz, garaiko euskal errealitate gatazkatsuaren lekuko paregabea dugu eta horregatik bere garrantzia. Hurrengo urtearen amaieran (1975eko azaroaren 20an) Franco hil egin zen baina lehenago, irailaren 27ean, hiltzera kondenatu eta fusilatu egin zituen ETA-ko bi militante (Txiki eta Otaegi) eta FRAP-eko hiru militante (José Humberto Baena, José Luis Sánchez Bravo eta Ramón García Sanz).

4


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.