Islama laburpena

Page 1

ISLAMA • -

• • -

Arabia Mahomaren aurretik. Islama Arabian sortu zen VII. mendean. Lehenago barne-zatiketa handia zegoen:  Arlo politikoan, lurraldea tribu independente ugaritan zatituta zegoen.  Arlo ekonomikoan, barrualdean beduinoen tribuak artzain nomadak ziren, kostan, aldiz, sedentarioak eta nekazariak edo merkatariak ziren.  Arlo erlijiosoan, beduinoak animistak ziren eta kostaldekoak politeistak ziren. Guztien ezaugarri komun bakarrak: hizkuntza (arabiera) eta Harri Beltza (Kaaba santutegia) gurtzea ziren. Mahoma eta islama. Mahoma Mekan jaio zen, 570. urtearen inguruan eta karabana-merkataritzan aritu zen. Erlijio judua eta kristaua ezagutu zituen. Doktrinari islam esaten zaio eta Jainko bakarraren (Ala) borondatearen menpe egotea esan nahi du eta jarraitzaileei musulman esaten zaie, hau da, sinesmendun. Doktrina musulmana. Koranean eta Sunna liburuetan bildu zen. Agindu erlijiosoak eta portaera-arauak:  Agindu erlijiosoak bost dira. Fede aitortzea, otoitza bost aldiz egunean Mekara begira, limosna ematea, baraua egitea Ramadan hilabetean eta Mekara erromesaldia egitea bizitzan behin gutxienez.  Portaera-arauek poligamia baimentzen dute, baina, alkohola edatea, txerrikia jatea eta zori-jokoetan aritzea debekatzen dute.

ISLAMAREN ZABALKUNDEA. • -

Islamaren sorrera. Mahoma Meka hirian hasi zen predikatzen politeismoaren kontra eta jarraitzaileak lortu zituen txiroen artean. Ihes egin behar zuen Yatrib hirira (622.an) eta Hejiraren urtea esaten zaio. 630.an Meka konkistatu zuen eta hil zenean, bi urte beranduago Arabia osoa ere.

• -

Hedapen musulmanaren etapak: Musulmanek inperio handia sortu zuten. Faktoreak:  Euren fedearen indarra.  Zalditeria oinarri zuen armadan.  Gerra-harrapakinak lortu nahi izatea.  Etsaien barne-ahultasuna.

-

Hiru etapa:  Kalifaldi ortodoxoa (632-661). Mahomaren oinordekoak familiakoen eta lagunen artean hautatu zituzten. Medina erdigunea.  Omeiatarren kalifaldia (661-750). Omeiatarren familiak eskuratu zuten agintea. Herentzia bidezko oinordetza finkatu zen. Damasko hiriburua.  Abbastarren kalifaldia (750-1055). Bagdad hiriburua. Turkiarrek kaliferria konkistatu zuten.

1


INPERIOAREN ANTOLAKETA. • -

• -

• -

Antolaketa politikoa. Kalifa: Aginte erlijiosoa eta politikoa zituen. Inperioaren administrazioa ministerio edo diwan-etan antolatzen zen. Bisirraren agintearen menpe zeuden. Inperioko lurraldeak probintziatan (kora) banatu ziren, valí eta finantzasuperintendente baten menpe zeuden. Justizia administratzeko kadiak zeuden. Probintzietako biztanleek bi zerga mota ordaintzen zituzten: bata lurraren jabetzarekin lotuta, eta bestea, zerga pertsonala musulmana ez izatekotan. Ekonomiaren antolaketa. Nekazaritza jarduera nagusia zen zonalde emankorretan eta, basamortu-inguruetan, abeltzaintza (gameluak eta arkumeak). Inperioaren mendebaldean, musulmanek ekialdeko nekazaritza-produktuak sartu eta zabaldu zituzten, ureztatze-sistemak hobetu ziren eta teknika berriak sartu. Konkistatutako lurren jabetza lehengo jabeen esku geratu zen, baina horiek zergak ordaindu behar zituzten. Menderatutako estatuaren lurren bostena kalifaren esku geratu zen, eta bestea, aristokrazia musulmanaren artean banatu zen. Hiriko jarduerak. Hiriek garapen handia lortu zuten, batez ere, eskulangintzan eta merkataritzan. Merkataritzan, Europaren eta Ekialdearen artean zegoen kokatuta: bitartekaria. Luxozko produktuak trukatzen ziren.

GIZARTEA ETA EGUNEROKO BIZIMODUA. •

Gizarte-taldeak. Musulmanen gizartea era askotarikoa zen.  Aristokrazia talde txikia zen eta jabetza handiak eta goi-karguak zituen.  Herritarren masan gainerako biztanle askeak sartzen ziren: mawali, dimmie.  Esklaboak.

Eguneroko bizimoduaren alderdiak.  Familia musulmana gizonezkoaren aginte absolutuaren menpe zegoen.  Emakumezko musulmana gizonezkoaren tutoretzapean zegoen beti, baina dibortzio eska zezakeen edota hainbat lanbide izan. Zonalde berezian (haren) bizi ziren.  Elikadura eta higienea erlijio-aginduek baldintzatzen zituzten. Hori dela eta, jaki batzuk debekatuta zeuden eta bainu-etxeak zeuden otoitz egitera prestatzeko.  Etxebizitzak soilak ziren; fatxadan ez zuten apaindurarik, eta leiho gutxi zituzten. Patio baten inguruan antolatzen ziren.

MUSULMANEN KULTURA ETA ARTEA. •

Kultura hainbat alderditan oinarritzen da:  Kultura berezia sortu zuten. Mendean harturiko herrien kultura klasiko eta ekialdekoa musulmanen berezko kultura-ezaugarriekin nahastean sortu zen. Arabiera hizkuntza nagusia zen.  Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko kultura-bitartekariak izan ziren.  Zientzien esparruan ekarpenak egin zituzten.  Literatura, filosofia, historia eta geografia ere jorratu zituzten. 2


•

-

-

Arkitektura musulmana. Arkitekturak konkistaturiko herrien eraginak bateratu eta estilo berezia sortu zuen. Debekaturik zeukaten giza irudiak eta animalienak adieraztea. Ezaugarriak: material txiroak erabiltzea, euskarritzat zutabeak eta pilareak erabiltzea, ferra-arkuak, estalki dintelduak eta gangatuak, kanpoalde soil eta geometrikoak eta barrualdeak konpartimentu askokoak. Apaindura-gai nagusiak: ataurikea, begizta-sareak eta epigrafia. Erakinak: meskitak eta jauregiak.

3


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.