Informe Herpetologia 2010

Page 1

HERPETOLOGIA Zuzendaria / Director: ALBERTO GOSĂ OTEIZA [herpetologia@aranzadi-zientziak.org]

2010 BIODIBERTSITATEAREN URTEA IZAN DA, baina krisialdi ekonomikoak estalita geratu zen eta, ondorioz, komunikabideetan ere tokia galdu du. Hala eta guztiz ere, Herpetologia Behatokitik ekarpen txikia egin nahi genion urte berezi honi eta, horregatik, apo lasterkaria mundu mailan ikertzen duten ia aditu guztiak bildu ditugu Donostiako Aquariumean, Anfibioen Kontserbaziorako II. Nazioarteko Jardunaldietan. Aurrerago azalduko dugun arren, apo lasterkaria zergatik hautatu genuen aurreratu nahi dizuegu: Europan hoberen ezagutzen den anfibioetako bat da eta hainbat tokitan denbora luze daramate mehatxaturik dauden populazioguneak aztertzen eta jarraitzen. Informazio ugari dago eskuragarri eta eskarmentu handia. Ezaguera hori guztia bildu nahi izan dugu, gurean oso erabilgarri izan daitekeelakoan. Hortaz, Europako aditu guztiak hemen, gurekin izatea, aukera ezin hobea zen. Aurreko Aranzadianan jaso genuen legez eta aurtengoan ere azaltzen dugunez, urteak daramatzagu mehatxaturik dauden hemengo populazioen jarraipena egiten eta dagoeneko informazio oso baliagarria daukagu. Beraz, denok elkarrekin eta denok batera, informazioa elkartrukatuz eta batuz, Euskal Kostaldeko apo lasterkarien populazioen kudeaketa egokia abian jartze-

162

ARANZADIANA 2010 HERPETOLOGIA

Sei (6) beka eman ditugu herpetologian aurten, zazpi (7) lagunek praktikak egin dituzte geurean, biologo batek (1) tesia irakurri du, hurrengo urtean beste bik (2) irakurriko dute eta beste bost (5) bidean daude. ko une egokia zirudien, eta horra hor gure apustua. Bestalde, Behatokiaren egitura sendotzeko eta funtzionamendua garatzeko urtea zen. Etorkizunari begira formazioan sakondu dugu eta adituen prestaketaren deman jarrita dugu aburua. Herpetologian erreferente izaten jarraitu nahi badugu lanari ekin behar diogu eta jakintzan nahiz ezagueran aurrera egin behar dugu.Taldearen kurrikuluma ikaragarri hobetu ez ezik herpetologian murgiltzen hasi den jende-kopurua gorantz doa etengabe. Horretarako, ikastaroak antolatzeari eutsi diogu eta martxan dauden nahiz bukatzen ari diren doktoretza tesiak emendatu dira. Sei (6) beka eman ditugu herpetologian aurten, zazpi (7) lagunek praktikak egin dituzte geurean, biologo batek (1) tesia irakurri du, hurrengo urtean beste bik (2) iraku-

rriko dute eta beste bost (5) bidean daude. Hazia ereiten ari gara eta denbora gutxian gure inguruko erreferente bilakatu gara. Ez dira garai onak eta egoera ez da samurra. Hala ere, inoiz baino maila altuagoa erakutsi dugu eta inoiz baino prestatuago gaude. Ekonomia aldetik, ordea, urte beltza izan da eta ez da diru-laguntza nahikorik lortu. Baten batek pentsa lezake gure proiektua arriskuan egon litekeela eta azken urteotan aurreratutakoa gal genezakeela, baina ez da horrela, orain askoz prestatuago baikaude. Gure inbertsioa pertsonengan dago eta gure etorkizuna egungo ikasle eta gazteetan dugu. Apustua egina dugu, haziak erein ditugu eta landareak badatoz. Hori da Herpetologia Behatokian denon artean urratzen ari garen bidea. Zorionez gainera, lagun ugari eta onak ditugu eta zeregin horretan lagunduko digutelakoan gaude. Etengabeko berritze-prozesuan diharduen Behatokiko buruak Alberto GosĂĄ eta Xabier Rubio dira, zuzendaria eta koordinatzailea hurrenez hurren. Jarraian, aurreko denboraldietan finkaturiko ardatzetan jasota, 2010ean garaturiko proiektu anitzen berri emango dizuegu. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu Aranzadi Zientzia Elkartearen web orrian Herpetologia Saila: www.aranzadi-zientziak.org


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Informe Herpetologia 2010 by ARANZADI KOMUNIKAZIOA - Issuu