Informe Herpetologia 2011

Page 1

HERPETOLOGIA Zuzendaria / Director: ALBERTO GOSÁ OTEIZA [herpetologia@aranzadi-zientziak.org]

2010ean biodibertsitateari buruz baino krisialdiari buruz hitz egin bazen, aurten gauzak ez dira aldatu eta egitekotan okerrera. Ikerkuntzarako ez dira garai onenak eta finantziazioa nekez aurkitu dugu. Hala eta guztiz ere, eutsi egin diogu lehengo urtean egindako bideari eta mantendu ez ezik, hazi egin gara. Etorkizuna lantzen ari gara, formakuntzan eta prestakuntzan jarri dugularik arreta gehien. Herpetologia Saileko kideok osatzen dugun taldearen kurrikuluma handitzen eta hobetzen ari da etengabe. Eta oso garrantzitsua dena, lagun berriak iristen zaizkigu, ikasleen erreferente bilakatu garelarik. Gure Saileko datuok, orain arte esandakoa baieztatzen dutenak, hemen dituzue: 2011n biologo batek (1) tesia irakurri du, hurrengo urtean beste bik (2) irakurriko dute eta beste bost (5) bidean daude. Sei (6) bekadun izan ditugu. Gainera, ikasle batek (1) masterreko proiektua gurekin egin du, beste hiruk (3) masterreko praktikak eta, bukatzeko, beste sei (6) ikaslek praktikak egin dituzte geurean, beraz guztira hamar lagun (10). Egoera ekonomiko onena ez bada ere, inoiz baino trebatuago aurkitzen gara. Guk pertsonen alde apustu egin dugu eta etorkizuna egungo ikasle eta gazteetan dugu. Bestalde, 2011n landa ingurunearekiko Aranzadi Zientzia Elkartearen konpromisoa berritu

178

ARANZADIANA 2011 HERPETOLOGIA

eta lan ildo berri bat jarri dugu abian giza-jarduerak duen eragina ikertzeko helburuz. Anfibioak eta narrastiak horretarako adierazle biologiko onak izan daitezke, ingurune naturalean ematen diren aldaketen lekuko zuzenak baitira, horietako batzuk oso sentikorrak izanik. Beraz, aurrerago azalduko dugunez, alde batetik baso eta nekazal sistemak aztertzen ari gara, “agroekologia” deritzonaren baitan, eta bestetik landa ingurunean sentsibilizazioa bultzatu nahi dugu. Izan ere, bertan jasota dago gure ondare naturalaren zatirik handiena eta, biodibertsitatetik haratago, historia eta kulturaren gordailu suertatu da. Landa inguruneak balio anitz ditu eta paper ugari jokatu ditzake. Egun ditugun paisaia eta naturguneak oro har zor dizkiogu, baina, zoritxarrez, egiteko modu ezegoki ugarik kaltea ere ekarri dute, nekazaritzan erabiltzen diren produktu kimikoen gehiegizko erabilerak esaterako. Hortaz, ondare naturala eta biodibertsitatea kontserbatu nahi badugu, landa-inguruneko biztanleekin bat egin eta elkarlana sustatu behar dugu ezinbestean. Hori dela eta, gizarteeragile ezberdinekin hitzarmenak sinatu ditugu edo sinatzekotan gaude (nekazal elkarteak, sindikatuak, kooperatibak…). Sarrera labur hau amaitzeko, gogoratu Herpetologia Saileko zuzendaria Alberto Gosá dela eta Xabier

Zamenis longissimus. µManu Océn

Rubio koordinatzailea. Jarraian, lanardatzetan jasota, 2011n garaturiko proiektu anitzen berri emango dizuegu. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu Aranzadi Zientzia Elkartearen web orrian Herpetologia Saila: www.aranzadi-zientziak.org


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.