1
• Hitzaurrea……………………..……………………... 4. or. • TALDEentzako BISITAK…………………………….…. 6. or.
• FAMILIentzako EKINTZAK……………….………..…. 10. or. • TAILERRAK oporretan………………………….……. 12. or. • Beste ekintza batzuk……………………………….. 14. or.
• Data Bereziak…………………………….. ………... 15. or. • Informazioa eta erreserbak………………….…….. 17. or.
3
Hitzaurrea: Ertzilla Dorrea, Bermeoko Portu zaharraren gainean aurkitzen da. Monumentu nazional izendatua, 1948. urtetik aurrera Arrantzaleen Museoko aretoak hartzen dauz bere baitan.
Bi urtetan zehar zaharberritze lanak dirala eta zarratuta egon eta gero, 2014.-eko Azaroan museoa barriz ireki zan, guztiz barriztatutako eraikuntza eta eguneratutako erakusketa eskainiaz. Erakusketa egonkorrean, arrantzaleen eta euren familien bizitza eta ohiturekaz erlazioa daukaten gaiak ikusi ahal dira, gremio-elkarteak, itsasontziak eta historian zehar arraina harrapatu eta saltzeko erabili diran teknika desbardinak. Honetaz gain, museoko lau solairuetatik batek Euzkadiko Gudontzidiari buruz datza, gehienbat arrantzale euskaldunez osatuta egon zana.
Arrantzaleen
Museoko
edukiak
adin
eta
mota
askotako
publikoari
helarazteko
helburuagaz, bisitari heldu zein txikitxoenei zuzendutako bisita eta ekintza programa diseinatu da.
4
5
TALDEentzako BISITAK: • Urte guztian zehar, martitzenetik barikura bitartean, Arrantzaleen Museoan bisita gidatuak eskaintzen dira 10 pertsonatik gorako taldeentzat. • Ezinbestekoa da bisitak aurretiaz adostea, bai telefonoz zein posta elektronikoz:
94 688 11 71 edo arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus • Gidariek azalpena talde motari egokitzen dabe: eskola taldeak, elkarteak, etab. • Bisitak euskaraz zein gazteleraz emoten dira. • Gaia, bisitari kopurua eta bisitaren prezioa, taldearen ezaugarrien araberakoa da.
• Museoa euren kabuz bisitatu nahi daben taldeentzat, hau da, gidari barik, bisita aurretiaz prestatzeko, museoko gelei buruzko material pedagogikoa dago. Material hau, euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez dago erabilgarri.
6
Bisita Gidatuen ezaugarriak talde motaren arabera:
IRAUPENA: 4-10 urte: 30 minutu Gainontzekoak: 45 minutu
Talde bakoitzeko BISITARI KOPURUA : 4-16 urte: 25 pertsona Helduak: 30 pertsona
*Oharra: Bisita egin ahal izateko gitxienez 10 pertsona egon behar dira.
7
Bisitarako GAIAK aukeran: 4 – 16 urte
1.
Arrantzaren mundua, arrainaren merkaturatzea eta balearen ehiza.
2.
Euzkadiko Gudontzidia (12 urtetik gora)
Helduak 1.
Ertzilla Dorrea eta Bermeoko hiribildua.
2.
Arrantza jarduera, modalitateak eta merkaturatzea.
3.
Euzkadiko Gudontzidia.
4.
Museoko Bisita Orokorra (ordu bat).
*Oharra: Bisitaren edukia taldearen beharrizanetara moldatu ahal da, gitxienez 2 aste lehenago abisatuzkero.
8
PREZIOA:
Hezkuntza Arautua
Gainontzekoak
Ikasle bakoitza: 1€
Bisitari bakoitza: 1,50€
Irakasle eta laguntzaileak: doan
12 urtetik berakoak: doan
Bisita Gidatua: doan
Bisita Gidatua: 10€ (taldeko)
9
FAMILIentzako EKINTZAK: Tailerrak eta Zinema
TAILERRAK: Euskal arrantza mundua familian eta era dibertigarrian ezagutzeko asmoz, Arrantzaleen Museoak, hilean behin zapatu arratsaldez, guraso, atxitxe-amuma, osaba-izeko, etab.ekin lagundutako 4 urtetik gorako umeentzat, tailer didaktikoak eskaintzen dauz. Tailer honeetan gai zehatz batzuk lantzen dira, alde batetik Museoko geletan bisitatxo bat eta bestetik gaiari buruzko joko zein ekintza plastiko batekin konbinatuz: korapiloak, itsasontziak, baleak, itsas-seinaleak, etab. Ordu biko iraupenarekin, 17:00-tik 19:00-ra, doako zerbitzua da. Ezinbestekoa da aurretiaz lekua hartzea, parte hartzaile kopuru mugatua baitago.
10
ZINEMA: Hilean behin, zapatu arratsaldez, Arrantzaleen Museoan, umeei
zuzendutatko
itsas
munduarekin
erlazionatutako
filmak emongo dira.
Zerbitzu hau ere doakoa da eta ez da lekua aurretiaz gorde behar. Filma bakoitzaren iraupena eta zein adinetako umeei zuzenduta dagoen, programaren araberakoa izango da.
Zinema eta tailerren datak eta gaiak Museoan bertan edo: www.bizkaikoa.bizkaia.eus www.facebook.com/Arrantzaleenmuseoa Kontsulta daitezke.
11
TAILERRAK oporretan: Gabonak, Aste Santua eta Udako oporretan, Arrantzaleen Museoak, 6tik 12 urterako neska-mutilentzat tailerrak antolatzen dauz (umeak bakarrik, laguntzaile barik). Ordu biko saioak dira, 11:00-tik 13:00-ra, martitzenetik barikura. Kasu honetan ere ezinbestekoa da aurretiaz izena emotea, plazak mugatuak baitira.
Oporretako Tailerren prezioa 1â‚Ź-koa da ume eta egun bakoitzeko.
12
EGUTEGIA: GABONAK: 2015eko abenduak 22, 23, 29 eta 30 ASTE SANTUA: 2016ko martxoak 29, 30, 31 eta apirilak 1 UDA: 2016ko uztailak 12, 13, 14, 15
13
Beste ekintza batzuk: Urte guztian zehar, Arrantzaleen Museoak adin eta ezaugarri guztiei zuzendutako ekintza bereziak antolatzen dauz. Ekintza honeek, beti ere itsasoa, arrantza edota Bermeorekin erlazionatutako hitzaldi, kontzertu, kurtso, dokumentalen proiekzio, etab. Izaten dira.
Ekintza honeen programazioa urtean zehar osatzen joango da, hori dala eta, informazio eguneratua
lortzeko
Museoko
web
orrialdea
begiratzea
gomendagarria
www.bizkaikoa.bizkaia.eus edo Facebook: www.facebook.com/arrantzaleenmuseoa
14
da:
Data Bereziak 2015 – 2016 Ikasturtea: IRAILAK 9 eta10: Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia Jaiak. Museoa itxita. URRIA K 3, 10, 17 eta 24: Europako Ondare Jardunaldiak . Bisita Gidatu berezia.* URRIAK 11: Mareak Jaialdia. Helduentzako ipuin kontalaria.* URRIAK 16, 17 y 18: Bermistoria. Sarrera doan. MAIATZAK 18: Museoen Nazioarteko Eguna. Sarrera doan eta oparia. MAIATZAK 20: European Maritim Day. Sarrera doan. MAIATZA (data finkatu barik): Arrain Azoka. Ekintzak* eta sarrera doan. EKAINA (data finkatu barik): Euskal Kostaldeko Museoen Eguna. Sarrera doan, opariak eta ekintzak* UZTAILAK 16 (Karmen Eguna): “Itsas Bataioa”: Museora bisita eta Hegaluze itsasontzian urteera. ABUZTUAK 12: 1912ko Galarrenaren urteaurrena. Sarrera doan eta gaiari buruzko erakusketa.
* www.bizkaikoa.bizkaia.eus edo www.facebook.com/arrantzaleenmuseoa kontsultatu.
15
16
INFORMAZIOA eta ERRESERBAK: ARRANTZALEEN MUSEOA Ertzilla Dorrea. Torrontero Enparantza – 48370 Bermeo Tf. 94 688 11 71 arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus www.bizkaikoa.bizkaia.eus www.facebook.com/arrantzaleenmuseoa
17