2016 2017 bisita eta ekintza egitaraua arrantzaleen museoa (bermeo)

Page 1

2016 – 17 ikasturtea



Hitzaurrea: Ertzilla Dorrea, Bermeoko Portu zaharraren gainean dago. Monumentu nazional izendatua, 1948. urtetik aurrera Arrantzaleen Museoko aretoak hartzen dauz bere baitan.

Bi urtez zaharberritze lanak dirala eta zarratuta egon eta gero, 2014ko Azaroan barriz

ireki

zan,

guztiz

barriztatutako

eraikuntza

eta

eguneratutako

erakusketa

eskainiaz. Erakusketa egonkorrean, arrantzaleen eta euren familien bizitza eta ohiturekaz erlazioa daukaten gaiak ikusi ahal dira, gremio-elkarteak, itsasontziak eta historian zehar arraina harrapatu eta saltzeko erabili diran teknika desbardinak. Honetaz gain, museoko lau solairuetatik batek Euzkadiko Gudontzidiari buruz datza, gehienbat

arrantzale euskaldunez osatuta egon zana. Arrantzaleen Museoko edukiak adin eta mota guztietako publikoari helarazteko helburuagaz, bisitari heldu zein txikitxoenei zuzendutako bisita eta ekintza egitaraua diseinatu da.


Taldeentzako BISITAK: Urte guztian zehar, martitzenetik barikura, bisita gidatuak eskaintzen dira 10 pertsonatik gorako taldeentzat. Ezinbestekoa da bisitak aurretiaz adostea, bai telefonoz zein posta elektronikoz: 94 688 11 71 edo arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus Gidariek azalpena talde motari egokitzen dabe: eskola taldeak, elkarteak, etab. Euskaraz zein gazteleraz egiten dira. Gaia, bisitari kopurua eta bisitaren salneurria, taldearen ezaugarrien araberakoa izango da. Museoa euren kabuz, gidari gabe, bisitatu nahi daben taldeentzako museoko gelei buruzko material pedagogikoa dago, nahi izanez gero aurretiaz bisita prestatzeko.. Material hau, euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez dago.


Bisita gidatuen ezaugarriak talde motaren arabera izango dira:

IRAUPENA:

4-10 urte: 30 minutu. Gainontzekoak: 45 minutu.

BISITARI KOPURUA TALDEKO:

4-16 urte: 25 pertsona Helduak: 30 pertsona

*Oharra: Bisita egin ahal izateko gitxienez 10 pertsona behar dira.

GAIAK aukeran: 4 – 16 urte 1. Arrantzaren mundua, arrainaren merkaturatzea eta balearen ehiza. 2. Euzkadiko Gudontzidia (12 urtetik gora)

Helduak 1. Ertzilla Dorrea eta Bermeoko hiribildua. 2. Arrantza jarduera, modalitateak eta merkaturatzea. 3. Euzkadiko Gudontzidia. 4. Museoko Bisita Orokorra (ordu bat).

*Oharra: Bisitaren edukia taldearen beharrizanetara moldatu ahal da, gitxienez 2 aste lehenago abisatuzkero.

SALNEURRIA: Hezkuntza Arautua

Gainontzekoak

- Ikasle bakoitza: 1€

- Bisitari bakoitza: 1,50€

- Irakasle eta laguntzaileak: doan

- 12 urtetik beherakoak: doan

- Bisita Gidatua: doan

- Bisita Gidatua: 10€ (taldeko)


FAMILIentzako EKINTZAK: TAILERRAK: Euskal arrantza mundua familian eta era dibertigarrian ezagutzeko asmoz, Arrantzaleen Museoak, neguko zapatu arratsalde batzutan, guraso, atxitxe-amuma, osaba-izeko, edo nahi

dan

helduekin

lagundutako

4

urtetik

gorako

umeentzat,

tailer

didaktikoak

eskaintzen dauz. Tailer honeetan gai zehatz batzuk lantzen dira, alde batetik Museoko geletan bisitatxo bat eta bestetik gaiari buruzko joko zein ekintza plastiko batekin konbinatuz. Ordu biko iraupenarekin, 16:30-tik 18:30-ra, doako zerbitzua da. Ezinbestekoa da aurretiaz apuntatzea, partaide kopuru mugatua baitago.

ZINEA: Neguko

zapatu

Arrantzaleen

arratsalde

batzutan,

Museoan,

umeei

zuzendutatko itsas munduarekin lotutako filmak proiektatuko dira. Zerbitzu hau doakoa da eta ez da lekua aurretiaz gorde behar. Filma

bakoitzaren

adinetako

umeei

iraupena

eta

zuzenduta

zein

dagoen

egitarauaren araberakoa izango da. Data eta gaiak Museoan bertan edo Interneten kontsulta daitezke: www.bizkaikoa.bizkaia.eus

www.facebook.com/Arrantzaleenmuseoa


TAILERRAK oporretan: Gabonak, Aste Santua eta Udako oporretan, Arrantzaleen Museoak, 6tik 12

urterako

neska-mutilentzako

tailerrak

antolatzen

dauz

(umeak

laguntzaile barik). Ordu biko saioak dira, 11:00-tik 13:00-ra, martitzenetik barikura. Ezinbestekoa da aurretiaz izena ematea, plazak mugatuak baitira. Oporretako Tailerren salneurria: â‚Ź 1 ume eta egun bakoitzeko izango da.

EGUTEGIA: GABONAK: 2016eko abenduaren 27, 28, 29 eta 30 ASTE SANTUA: 2017ko apirilaren 18, 19, 20 eta 21 UDA: 2017ko uztailaren 11, 12, 13 eta 14

bakarrik,


Beste ekintza batzuk: Urte guztian zehar, Arrantzaleen Museoak adin eta ezaugarri guztiei zuzendutako ekintza bereziak antolatzen dauz. Ekintza honeek, beti ere itsasoa, arrantza edota Bermeorekin erlazionatutako hitzaldi, kontzertu, kurtso, dokumentalen proiekzio, etab. izaten dira. Ekintza honeen programazioa urtean zehar osatzen joango da, hori dala eta, informazio eguneratua lortzeko Museoko Web orrialdea begiratzea gomendagarria da: www.bizkaikoa.bizkaia.eus edo www.facebook.com/arrantzaleenmuseoa


Data bereziak: Badira kontutan izateko data batzuk, urtero ospatzen direnak Arrantzaleen Museoan: IRAILAK 9 eta 10: Museoa zarratuta • Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia Jaiak. URRIA: • Europako Ondareraen Jardunaldiak (bisita bereziak, hitzaldiak, etab.) • Bermistoria (sarrera doan) • Mareak Jaialdia. MAIATZA: • Museoen Nazioarteko Eguna (Maiatzak 18; sarrera doan,…) • Arrain Azoka (bistak, sarrera doan,…) UZTAILA: • ITSAS BATAIOA. Museora bisita eta Hegaluze itsasontzian irteera. ABUZTUAK 12:

• 1912ko Galarrenaren urteurrena (sarrera doan)

Eta beste hainbat ekintza gehiago urtean zehar…


10


INFORMAZIOA eta ERRESERBAK

ARRANTZALEEN MUSEOA Ertzilla Dorrea. Torrontero Enparantza – 48370 Bermeo

Tf. 94 688 11 71 arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus www.bizkaikoa.bizkaia.eus www.facebook.com/arrantzaleenmuseoa



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.