Beren beregi 3

Page 1

Udalean urte bat egin dogu, eta bide luzea egin be. Udal gobernuaren gestio txarra eta jarrera autoritarioa salatzeaz gain, proposamenez jantzi doguz batzorde eta plenoak: herritarren partehartze zuzenaren alde egin dogu, aurrekontu partehartzaileak proposatuz; udalak euskaraz funtzionatzea aldarrikatu dogu, Artean euskaraz bizitzea borondate kontua dalako; Kulturako plan integrala egitea proposatu dogu, herritarren ongizateak eta aisialdiak hori eskatzen dauelako; haurreskola moduloetatik ataratzeko pauso esanguratsuak emon doguz, etab. Esku artean dekozuen aldizkaria, urte honetan udala eta herritarren artean zubi-beharra egiteko sortu dogun tresna da. Udaleko jardunean gertatzen diren joan etorriak ahalik eta zehatzen kontatzeko asmoak eroan gaitu aldizkaria ataratzera. Ez dau esan beharrik, aldizkari hau hobetzeko zein BILDUren jarduna hobetzeko egiten jakuzan iradokizunetara zabalik gauzela.

Halanda be, udalean gauzak ez doaz gure beste ondo. Badakigu Artean asko dauela hobetzeko; badakigu frontoia amaitzeko dagoala, auzoetan gauetan argirik ez dagoala, haurreskola ondino moduloatan dagoala... Horregaitik, urte honetan izan dogun indar bardinagaz behar egiten jarraituko dogu, udal gobernuaren autoritarismoari aurre eginez eta herritarrei jagokozan eskubideak emonaz.


EZ OHIKO PLENOA: Otsailak 22 -2012ko aurrekontuak: 2012ko aurrekontuetarako, batzordeetan, BILDUtik hainbat proposamen egin genduzan; besteak beste, aurrekontu partehartzaileak burutzea (2011ko Uztailan sartu gendun proposamena), alkatearen 24.000 â‚Źko soldata kentzea, EUDELetik (PNVren

eta

Gazte

interes

Planetik

partidistak

irtetea bakarrik

bultzatuten dabezalako), arlo sozialeko partidak

indartzea:

enplegua,

gazteria,

kultura‌ PNVk ez ebazan gure proposamenak aintzat hartu eta ez eban oposizioagaz adostasunetara heltzeko borondaterik erakutsi. Hori dala eta, PNVk aurkeztutako aurrekontuen proposamenak ezezkoa jaso eban, 2011ko aurrekontuak luzatuz. EAJ-PNV 3 alde, BILDU 2 kontra, Aldatuz 2 kontra

OHIKO PLENOA: Martxoak 2 -Lodosako Ikastolari elkartasuna adierazteko mozioa: Lodosako Ikastolak Nafarroako Erriberako ume eta gaztetxoari euskaraz ikasteko aukera eskaintzen deutsie, Nafarroako gobernuak euskararen kontra aplikatzen dauzen politika gogorrari aurre eginez. Azkenaldian Ikastola hau egoera ekonomiko larrian egon da; horregaitik, bertako irakasle, guraso eta umeak Euskal Herriko beste herrien elkartasuna eta laguntza ekonomikoa eskatu eben.

BILDUrentzat euskararen normalizazioaren alde behar egitea ezinbestekoa danez Artean zein Erriberan, Arteako Udaletik 1.000 â‚Źko laguntza lortu gendun. EAJ-PNV 3 alde, BILDU 2 alde, Aldatuz 2 alde


* Mozio honegaz batera beste lau mozio sartu genduzan, baina alkateak ez ebazan plenoko gai-ordenean sartu, jarrera antidemokratikoa erakutsiz. Honen aurrean, BILDUk ez ohiko pleno bat deitu eban.

-Euskal Preso Politikoen Eskubideen aldeko mozioa: bertan euskal preso politikoen eskubideen urraketa

salatzen

zan,

udal

hautetsien

konpromisoa eskatzen zan eta udalean presoak Euskal Herriratzearen aldeko ikurra jartzea eskatzen zan. EAJ-PNV 3 kontra, BILDU 2 alde, Aldatuz 2 ez eben bozkatu gura izan eta

-Kutxabank sorreraren gestioa salatzeko mozioa: Kutxabank entitate berriaren sorreran EAJ-PNVk eta PPk kontrol esklusiboa eta baztertzailea hartu izana salatzen dogu, BILDU koalizioa eztabaidatik kanpo kokatuz EAJ-PNV 3 kontra, BILDU 2 alde, Aldatuz 2 ez eben bozkatu gura izan eta

-GaroĂąa Zentral Nuklearraren kontrako mozioa: zentral nuklearra zarratzea eskatzeko. EAJ-PNV 3 alde, BILDU 2 alde, Aldatuz 2 alde

-Sektore publikoko murrizketak salatzeko mozioa: Madrileko gobernuak inposatutako murrizketan aurrean gure desadostasuna adierazteko. EAJ-PNV 3 abstentzioa, BILDU 2 alde, Aldatuz 2 alde

EZ OHIKO PLENOA: Apirilak 3 -Bateragune mozioa: epaiketa politikoak behin betiko alde batera iztea eta auziperatuak (Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Sonia Jacinto eta Arkaitz RodrĂ­guez) absolbitzea eskatu gendun. EAJ-PNV 3 alde, BILDU 2 alde, Aldatuz 2 alde


EZ OHIKO PLENOA: Apirilak 28 -Frontoia: Frontoia amaitzeko ondiño 250.000 € falta dira PNVren gestio negargarriagaitik. Diru hau lortzeko PNVren proposamenak bozkatu genduzan, lehenago batzordeatan eztabaidatzeko aukera barik: partida batzutatik (taxia, mankomunitatea,…) dirua murriztea eta ganera, bankuari 100.000€ ko kreditua eskatzea ziran. BILDUk plenoan frontoiaren PNVren gestiño txarra eta erabakiak ezkutuan hartzeko ohitura salatu eban. Orain arteko obraren ganeko txostena herriari aurkeztea eta obraren auditoria egitea proposatzen dogu. Kreditua eskatzea eta udala zorpetzea kaltegarria izingo leitikez herriarentzat. PNVren gestio txarragaitik ez dogu urteatarako zorrik gure! EAJ-PNV 3 alde, BILDU 2 kontra, Aldatuz 2 kontra

-Haurreskola eta San Martin ermita: PNVk barrakoietan dauen haurreskolan aire akondizionatua ipintzeko dirua lortzeko eta San Martineko ermitan iaz egin ziren obran zati bat ordaintzeko beste partida batzuk murriztea (udalekuak,…) proposatu eban, lehenago beharrezko argibideak emon barik. Alkateak ez euskun lehenago esan haurreskolaren moduloan aire akondizionaturik ipini ebanik, ez San Martineko obrak ordaindu barik egoazanik (20.000 € falta dira ordaintzeko). PNVk informazioa oztonduten deuskula, gehiengo absolutua baleu moduan jokatzen dauela, eta ezkutuko arrazoiren bategaitik haurreskolak moduluetan mantentzeko gogoa dauala salatu gendun. Haurreskola moduloetatik ateratzearen aldeko apustua egin dogu, umeen egokitasuna eta duintasuna defendatuz. EAJ-PNV 3 alde, BILDU 2 kontra, Aldatuz 2 kontra


EZ OHIKO PLENOA: Ekainak 11 BILDUko zinegotzi batek, lanean egon behar ebalako, udalera joan ezin eban orduan deitu eban alkateak plenoa. Hileatan zehar eskatu jakon alkateari plenoetako ordua aldatzeko, zinegotzi guztiak ahal daben orduan ipinite. Oinarri demokratiko gitxi eta etika gitxiago daukiela erakutsite, PNVko 3 zinegotziakaz bakarrik ospatu zan plenoa, oposizioko zinegotziak eta publikoan egozan herritar batzuk protesta moduan plenotik irten ziren eta. TRANPA guztiekaz PNVk frontoiaren gestio txarragaz jarraitzeko dirua lortu eban, eztabaidarako eta adostasunerako lekurik itzi barik. Tranpa barik, plenoak zinegotzi guztiak ahal dabenean ipintea exijitzen dogu!! Zinegotzien lanaldiak errespetatzea eta kontutan izatea eskatzen dogu, gaur eguneko lan baldintzak kontutan hartute!! BATZORDEAK

-Landa taxia: urte bete daroagu taxi zerbitzua hobetu gurean. Batzordeetan erabilera-irizpideak zehaztu eta erabakiak hartu arren, alkateak ez dau erabakitakoa martxan ipintzen.

-Haurreskola: haurreskola eskolan integratzearen eta moduloetatik ateratzearen alde egin dogu behin eta barriro. Delegaritzagaz eta haurreskolen partzuergoagaz batzarra eskatzeko proposatu geuntson alkateari orain dala hileak, baina alkateak ez eban pausorik emon. Azkenean, BILDUko partaideei eskerrak, Arteako udal plenoa Bilboko Hezkuntza Delegaritzagaz batzartzea lortu dogu. Delegaritzako arduradunen esanetan, Arteako udalak holan erabakiten badau, posible izingo da haurreskola eskolan integratzea edo ostean, kultur etxean leku bat egitea.


-Kanposantua: BILDU Arteako Parrokiako taldeagaz batu zan, elizakoak udalaren laguntza eskatu ebela enterau ginenean. Orain arte kanposantuaren mantenua elizakoak eroaten eurien, baina hitzarmen baten bitartez udalak lan horrek bere ardurapean hartzea eskatzen dabe. Kontuan izanda udala bere kanposantua edukitzera derrigortuta dagoala, baina Artearen kasuan lurrak elizarenak direla, hau da proposatzen doguna: ohiko mantenua (bedarra ebagi, argiaren mantenua, iturria‌) udalaren erantzunkizunetan sartzea eta mantenu bereziaren eta obren kargu eliza egitea (elkarte moduan udalean diru-laguntzak eskatzeko aukerarekin).

-Gorbeialde: Gorbeialderen ordezkaritza BILDUrena izanik, informazioa lortzeko ahalegin handia egin dogu. Gure azterketari eskerrak jakin izan dogu Arteako udalak azken urteetako kuotak zor dauzela. Guztira 26.000 ₏. Alkateak hau jakinda, ez euskun inoz honen barri emon, eta BILDU izan da informazio hau mahai ganean ipini dauana. Batzordeak ez dira eraginkorrak izaten; alde batetik, alkateak gai-ordena egiterakoan beste alderdiak proposatutako gaiak onartzen ez dabezalako, eta bestetik, gaiak ez dabelako jarraikortasunik ez egutegirik (alkateak gai barriak batzordera ekartzen dauz, baina gero ez dau barriro bigarrenez lantzeko aukerarik emoten). Horregatik, hainbat gai bertan behera geratu dira, ezelako erabakirik hartu barik: landa taxia, kanponsantuaren gestioa, ekomuseoaren etorkizuna, kulturaren planifikazioa,‌


BILDUren SALAKETAK •

Arteako udalak ez dau euskaraz funtzionatzen, nahiz eta UEMAn kompromiso hori hartuta izan.

Batzordeetako

eraginkortasun

eza:

egutegirik

eza,

arlo

ezberdineko gaiak nahastea, gaietan ez aurreratzea, alkatearen jarrera autoritarioa gaien aukeraketan… •

PNVk ez dauz gure eskaera eta proposamenak eztabaidatzea onartzen:

mozioak

plenora

ez

eroanda,

batzordeetan

guk

proposatutako gaiak baztertuta… •

Udal hautetsiak eskubide zibil eta politikoen alde egiteko betebeharra daukiela aintzat hartuta, beste bi alderdiek Euskal Preso Politikoen eskubideen alde ez egitea salatzen dogu, lotsagarria iruditzen jakularik.

Plenoen ordua: plenoak oposizioko zinegotziak ezin daben orduan deitzen dauz alkateak, 3 zinegotzigaz PNVk gure dauena aprobatu ahal

izateko.

Arteako

udalean

bizi

dan

egoera

erabat

antidemokratikoa dala jakinarazi behar dogu. •

San Martin baseliza konpontzeko obrak ordaindu barik (20.000 €) izatea, Gorbeialdeko azken urteetako kuotak (26.000 €) zor izatea eta bestelako zorrak oztontzea. Informazioa maltzurkeriaz gestionatzen dau udal gobernuak, oposiziokoen eskuetara ahalik egokienean heltzea oztopatuz.

eta modu


BILDUren PROPOSAMENAK •

2013rako

aurrekontu

partehartzaileak:

iaz

ere

proposatu

genduzan, baina borondate faltagaitik ez zan egin. Aurten be, aurrekontuen inguruan herritarren ekarpenak jasoteko metodologia barria proposatzen dogu: auzoetako batzarrak eta benetako parte hartzerako sistemak. •

Haurreskola moduloetatik atara eta eskolan edo kultur etxean integratzea proposatzen dogu, bide horretan BILDUk hainbat pauso emon dauz jada.

Udalak bideratutako enplegu plana sustatu gura dogu, Lanbiderekin koordinatzea eta lanpostuak sortzeko diru-laguntzak lortzen saiatzea funtsezkoa da guretzat.

Kultura plan integrala egitea gura dogu (diagnostikoa+emaitzak aztertu+eztabaidatu+plangintza

sortu),

herritarren

aisialdia

aberastuko dauana eta kultur etxeari erabilera egokia eman. •

UEMAko

partaide

dan

udalerria

garen

aldetik,

udal

funtzionamendu erabat euskalduna eskatzen dogu. Horretarako beharrezkoak diren baliabideak badaukaguz gure herrian eta aurrerapauso hori emoteko borondatea da falta dana. BILDUkook euskararen aldeko bidean ekin eta ekin jarraituko dogu. •

Arteako gazteen beharrizan eta irrikei erantzuteko helburua dekon plana zehaztea, beraien eritziak eta nahiak batuz.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.