bildu artea definitboa

Page 1

bildu artea

UDAL PROGRAMEA 2011

www.bildu.info

Koloreak bildu, hasitakoa borobildu

emon

botoa


2

ZURE AHOTSA, GURE HITZA

bilduartea

Ilusiñoz eta itxaropenezko garaiak bizi doguz Euskal Herrian, aldaketarako aukera atzamar puntakaz ikututen dogulako. Era berean, kezka eta ziurgabetasunez bizi doguzan garaiak dira honek, lan eta ekonomiaren alorretan sistema neoliberala bultzatuten dabezanek sortutako egoera larriagaitik. Bildu koaliziñoa osatuten dogunok urrats bat aurrera egitea erabaki dogu, indarrak bilduz, aniztasunean bat eginaz, abertzalea eta ezkerrekoa dan eskeintza politikoa herritarrei luzatuz. Maiatzaren 22an asko dago jokoan. Zure botoak gu guztion artean eraikitzeko gai izan garen konponbideen eszenatoki itxaropentsu hau sendotuteko balio dezake. Zure botoak abertzale eta ezkerrekoa dan gehiengo sozialaren arabera instituziñoak osatutea ahalbideratu dezake, egun udaletxe eta diputaziñoek erakusten ez daben errealitateari ateak zabalduz. Zure botoak eszenatoki politiko barria azeleratu dezake, herriarengandik hurbilen dagozan instituziñoak demokratizatzen lagundu eta ustelkeriaren nahiz herritarrek pairatuten dabezen arazoen aurrean, egungo alternatiba falteagaz amaituteko aukera eskeini. Hau guztiau dago jokoan eta zure botoa funtsezkoa da. Bildu koaliziñoak arduraz jokatu dau une historiko hau aprobetxatu asmoz. Orain zure esku dago: bildu zure botoa ahalegin honetara, herri honetako abertzale eta ezkerrekoen indar metaketa babestuz! Udala herrietatik hurbilen dagoen instituziñoa dalako, gure politika instituzionalaren ardatza da. Herritarrak eta instituziñoen lana batzea, hau da, gure jardueragaz herrigintza eta udal politika lotzea. Arteako biztanle askoren laguntzagaz ondoren datorren Herri Programa osotu dogu. Diagnostiko parte hartzaile baten bitartez emondako iritzi ezberdin asko jasotzeaz gain, ideiak eta proposamen zehatzak ere bildu doguz. Pertsonen neurriko Artea bat gure dogunez hemen dekozue Herri Programa 2011, Areatzaren gaineko ikuspegi abertzale eta ezkertiarra, eta gure ustez honakoa hurrengo urteetan landu behar diren ekintza eta udal politika ezberdinen proposamen xume bat baino ez da.


3

Bildu koalizioak oinarrizko eta garrantzi handiko planteamendu hauek ditu: -Herri partadaidetza bultzatzea eta bideratzea nahi dugu, herri gune zein auzuneetan batzarrak eginez eta bertakoen nahi eta beharrizanak aztertuz. -Demokrazia zuzena bermatzeko tresnak erabiliko ditugu herriko gai garrantzitsuenetan, herri galdeketak eginez, esate baterako. -Kudeaketan gardentasuna bilatzen dugu, herriko aurrekontuaren eta herriko diruen egoeraren azalpenak emanez eta biztanlegoaren beharrizanak eta lehentasunak aintzat hartuz. -Herriko aurrekontuen eta diru erabileraren auditoria orokorra egitea eskatzen dugu, fase ezberdinetan. -Alkatearen soldata berrikustea nahi dugu. -Bildosolako Industrialdeako enpresa eta zerbitzuekin harremanak aztertzeko eta plangintza bat egiteko beharra ikusten dugu, beti ere herriaren onurarako: bai enplegu arloan, bai kultura eta kirolen babesaren arloan.

bilduartea


4

bilduartea ENPLEGUA GIZARTE ONGIZATEA OSASUNGINTZA Herri txiki batean, duintasunez bizitzeko, honakoa proposatzen dugu: a) Enplegua: gazte, emakume eta helduentzako enpleguaren aldeko plana, beste instituzioekin elkarkidetzan (Jaurlaritza, BFA,enpresak eta abar) b) Gizarte Ongizatea: ongizate zerbitzu iraunkor baten sorrera defendatzen dugu. Hirugarren adinekoei zein dependentzia egoera bizi dutenei dagokienez, eguneko eta gaueko egoitzen lorpenerako laguntzak bultzatzea funtsezko ikusten dugu. Oro har, Arteaztarron bizi kalitatea hobetzea, Kultur aniztasuna babestea, eskubide berdintasuna zaintzea, aisialdia aberastea…dugu helburu. d) Osasungintza: etxeetan ematen den asistentzia hobetzea proposatzen dugu, hirugarren adinekoentzat batez ere. Arratia mailako osasun eskaintza zabala bermatuko lukeen anbulategia defendatzen dugu.

HEZKUNTZA ETA EUSKARA a) Herri eskola berria errealitate bat da, azken legealdian amaitu baitzen. Orain herri eskolako plangintzan benetako partehartzaileaizan behar da Arteako Udala OGGren bitartez. Bere mantenua, beharrizanak eta ekintzak sakonki babestuko ditu BILDUk. b) Haurreskolaren eraikina egitea ezinbestekoa da. BILDUk eraikin duin eta egoki bat bultzatuko du, ez “moduluak”. c) Eleanitzak diren eta Lanbide Heziketa zein Unibertsitateko ikasketekin lotuta dauden enpresa praktiketarako diru laguntzak erraztea nahi dugu, honako zein atzerrirako. d) Euskaraz bizi ahal izateko bermea bilatzen dugu. Euskararen erabilera bultzatzea defendatzen dugu erabilera planak sustatuz, beharrezko baliabideak jarriz eta sektore ezberdinen inplikazioa bilatuz. Euskara plan eraginkor bat abiarazi nahi dugu eta euskara ez dakitenek hizkuntza ikasi eta erabili dezaten baliabideak jarri. e) Euskal kultura (euskal literatura, kantagintza, bertsolaritza…) sustatuko dugu, eskolan nahiz kalean.


5

ETXEBIZITZEN PLAGINTZA Etxebizitzen egoeraren azterketa eta hobekuntza bilatu nahi dugu, batez ere gazteen egoeraren eta haien nahien analisia egin ondoren (babes ofi zialekoak, askeak, erdi askeak, alokatzekoak...).

HIRIGINTZA ETA ARAU SUBSIDIARIOAK a) Herriko bariantea berraztertzea nahi dugu, auzotarren pentsakera eta iritziak kontutan hartuta herri galdeketaren bidez. b) Auzuneetako hirigintzaren plangintza egitea beharrezko deritzogu. “Artea Bizirik�. d) Hirigintzarako herriko aholku kontseilua sortzea nahi dugu (udal zinegotziei aholkatzeko herritik sortua) e) Hiri barneko espaloiaren bukaera bultzatzeari ekingo diogu.

bilduartea


INGURUGIROA INGURUGIROA Ingurugiroa kaltetu dezaketen proiektuen aurrean herritarren borondatea zein partehartze eskubidea errespetatzea defendatzen dugu. Hiri hondakinei dagokienez, autokonpostaia eta atez ateko gaikako bilketa bultzatzen ditugu. Herritarrak zaborraren kudeaketan subjektu aktiboa izatea proposatzen dugu (informazioa eta gaiarekiko sentsibilizazioa bultzatuz, birziklapenerako joera sarituz‌). Energia alternatiboak aztertu eta aintzat izango ditugu, herri bide batzuetan jartzeko nahian.

NEKAZARITZA HERRI BASOAK ETA BIDEAK ARGITERIA Baserri eremuan ematen diren zerbitzuen egokitasuna bermatu behar da (ura, zaborrak, garraioa, argia). Baserri eta auzune batzuetan ez dago argi elektrikorik, eta hortaz, planifikazio plurianual baten bitartez plangintza ekonomiko bat egitea planteatzen dugu, argiteri publikoa finkatuz. Udalaren baso lurren politika aldatu eta hemendik aurrera egin beharreko landaketak aztertuko ditugu (landare autoktonoak sartu, landare inbaditzaileak ekidin‌). Zinegotzi batek hartuko lituzke gai honen inguruko ardurak. Mendi pistak eta herri bideak egoera onean mantentzea eta sarbide egokiak bermatzea da gure nahia. Hiltegi amankomunen jarraipena eta izaera publikoa ziurtatu behar dugu. Udalaren eta baserritarren arteko harreman iraunkorra zaintzea garrantzitsua deritzogu. Bidegorri bat egitea nahi dugu, Bildosolako industrialdea itzuliz. Herriko iturriei buruzko katalogazioa eta inbentarioa egitea eta edangarritasuna bermatzea garrantzizko tzat jotzen dugu


7

bilduartea GAZTEAK Gazteen hitza eta erabakiak defendatuko ditugu. Udalak Arteako gazte guztien parte hartze zuzena ahalbidetu behar du bizitzako esparru guztietan, horretarako komunikazio iraunkorreko mekanismoak sortuz. Gazteen askatasuna eta antolaketa errespetatu eta bultzatzea beharrezkoa da eta horretarako udalak gazteek aurrera atera nahi dituzten egitasmoak babesteaz gain, tresna eta bitarteko ezberdinak eskaini behar dizkie. Gazteek kudeatutako espazioak aldarrikatu behar dira, besteak beste herriko gaztetxea. Gazte Plan eraginkor eta integralak bultzatzea beharrezkoa iruditzen zaigu, gazteen partehartze zuzena bultzatuz (langabezia, prekaritatea, etxebizitzak.., edo beharrezkotzat jotzen diren bestelako gaiak jorratzeko).

EMAKUMEA Berdintasun Plana diseinatzea beharrezkoa da, udalaren funtzionamendu eta eragin eremuetan isladatuz. Sexu diskriminazioa gainditzeko baliabideak behar ditugu eta ildo horretan gogotsu lan egingo dugu.

KULTURA Kultur Plan Estrategiko bat martxan jartzea beharrezkoa da. Kultur Etxea bizirik dagoen gune bat izatea nahi dugu. (musika eskola, liburutegia, KZ gunea, ludoteka, jubilatuen egoitza, Begitu aldizkaria, ikasketa gela‌) Jai partehartzaileak ospatzea ezinbestekoa ikusten dugu, herritik eta herriarentzat sortuak izan daitezen lan egingo dugu. Herriko kultura, toponimia, historia, artea, euskalkia‌ ri buruzko ikerketak bultzatu eta babestuko ditugu udaletik. Kirol gune egokiak eskaini nahi ditugu, kudeaketa eraginkorra emanez eta erabiltzaileen nahiak asetuz. Esku pilota eta beste euskal kirolei berebiziko garrantzia emango diegu.


bildu artea

1. MIREN EDURNE GUMUZIO Aテ選BARRO Andrea 2. AITOR ETXEBARRIA ATUTXA Jauna 3. MARIA CARMEN BRETOS CORTINA Andrea 4. ITSASO ANGOITIA BERNAOLA Andrea 5. JULIAN UGARTE MENTXAKA Jauna 6. IRATXE URIEN LARRABIDE Andrea 7. FRANCISCO ATUTXA LINAZA Jauna Ordezkoa: 1. ZUHAITZ ARENAZA TABERA Jauna

emon

botoa


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.