Ikusi nahi dituzun filmak mailegatuta al daude beti? Hiru pauso samur emanda nola eskuratu azalduko dizugu.
1. PAUSOA Sar zaitez gure http://biblioteca.artium.org/ katalogoan, eta egiaztatu bazkidea zarela.
Eragiketa hauek egiteko, ezinbestekoa da erabiltzailea eta pasahitza idaztea.
Erabiltzailea honela osatzen da: zure izena, beheko marratxoa, lehen abizena, tartea eta bigarren abizena. Guztia letra larriz eta azentu-markarik gabe. Adibideak: Edurne Arregi Fernández: EDURNE_ARREGI FERNANDEZ José María Ruiz de Eguino Asteasu: JOSE MARIA_RUIZ DE EGUINO ASTEASU Pasahitza, berriz, zure irakurle-zenbakia da (NANa -letrarik gabe-, pasaportea edo museoko adiskide-zenbakia). Arazorik baduzu, galdetu. Nahi izanez gero, zeuk erabakitako erabiltzailea eta pasahitza jarriko dizkizugu.
1
2. PAUSOA Erabiltzailea eta pasahitza idatzita sartu ostean, zure intereseko dokumentuak bilatuko dituzu, Gogokoenak zerrenda sortzeko. Dokumentuak zure zerrendara gehitzeko, dokumentuaren erregistroaren ikuspegi osotuan sartu behar duzu. Horretarako, egin klik izenburuan.
2
Hemendik, Gogokoenen artean sartu aukera hautatu.
Agertuko zaizun elkarrizketa-koadroan, Gorde aukera sakatu, eta zerrendan izango duzu zure film gogoetako lehena.
3
Beste film bat gehitzeko, bilaketa egin, eta bigarren pausoa errepikatu. Nahi dituzun film guztiak gehitu ahal izango dituzu Gogokoenak aukerara, eta gainera, hainbat zerrenda sortzeko aukera izango duzu. Bazkide moduan sartuko zaren hurrengoan, Gogokoetan gordetako film guztiak azalduko zaizkizu pantailaren erdian. Zerrendak sortuta izanez gero, eskuinean azalduko dira.
Sortutako zerrenden edukia ikusteko, euren izenburuaren gainean klik egin. Pantaila horretatik ere kudeatu ahal izango dituzu zure Gogokoenak (ezabatu edo aldatu).
4
3. PAUSOA Gogokoenak aukeran, zuzenean ikusi ahal izango duzu zure intereseko dokumentuen egoera zein den, aldi bakoitzean bila ibili behar izan gabe. Era horretan, begi-kolpe bakarrarekin erraz eta bizkor aukeratu ahal izango dituzu zure interesekoak diren eta une horretan mailegatuta ez dauden filmak.
Mailegatuta badaude, zure erreserba egin ahal izango duzu, erreserbatu nahi duzun dokumentuaren ikuspegi osotuaren Aleari buruzko argibideak erlaitzetik. Erreserbatu ikonoa sakatu behar da, eta ondoren, Bidali eskaera.
5
Pantaila bat azalduko zaizu, erreserba egiaztatuko dizuna. Bertan, erreserbatutako dokumentuen datuak egongo dira jasota. Liburutegian alea jasotzen dugunean, horren berri emango dizugu, maileguan etxera eraman dezazun. Oharra bidali ostean, dokumentua gehienez ere hiru egunean gordeko da. Soilik erreserbatu ahal izango dira mailegatuta dauden dokumentuak. Zure kontua, Erreserbak ataletik ere ikusi eta kudeatu ahal izango dituzu zure erreserbak.
Bazkidea zarela egiaztatuta, Zure kontua menuaren bitartez bestelako funtzio batzuk ere egin ditzakezu:
- Zure maileguak berritu eta ikusi. Horretarako, Mailegatutako aleak aukerara sartu, eta sakatu Berritu. Sistemak jakinaraziko dizu ea berritzea behar bezala gauzatu den. Dokumentuak behin berritu ahal izango dituzu, astebeterako, non eta beste irakurleren batek ez dituen erreserbatuta, edo mailegua iraungita ez dagoen.
6
- Zure isunak ikusi, baldin eta isunik baduzu, eta zure erabiltzaile-profilera erabiltzaile profilera sartu. Zure profileko daturen bat ez bada bada zuzena, jar zaitez gurekin harremanetan, eta geuk zuzenduko dizugu (biblioteca@artium.org biblioteca@artium.org).
Interesgarria da, halaber, Berriak Berri aukera, liburutegiko katalogoaren beheko aldean ageri dena.
Espero dugu azalpen txiki hau lagungarria izatea. eta geuk lagunduko dizugu.
Arazorik izan duzu? Zatoz liburutegira
Francia 24, 01002 • Vitoria-Gasteiz Vitoria • 945 20 90 12 • biblioteca@artium.org
7