Eneritz Alejos
Oso pozik ginen denok eta harrotuta batzuk. Autobusera igotzeko zerrendaren arabera igo ginen. Miriamek autobusean botaka egin zuen eta kantatzen joan ginen bide osoan. Jarraian, Piratas del Karibe izeneko pelikula ikusi genuen eta batzuk autobusean lo egin zuten, beste batzuk hitz egiten aritu ziren. Bidean 45 minutu eman genituen eta niri oso motza egin zitzaidan bidea eta argazkiak ateratzen aritu ginen autobusean.
BERTIZERA IRISTEN Leire Barahona Bertizera iritsi ginenean, eguna eguzkitsua zegoen. Bederatzi monitore zeuden Bertizen. Aterpera sartu aurretik, parkean geratu ginen jolasten pixkatxo bat, gero, hamaiketakoa jan genuen. Jan ondoren, barrura sartu ginen eta maletak utzi genituen literetan eta gero paseatzera joan ginen. Bigarren egunean, eguna euritsu zegoen, baina geroxeago eguzkia egin zuen, eta ekintzak egin ahal izan genituen. Hirugarren egunean eta azkenekoan, euri ugari egin zuen Bertizeko natur parkean geundenean eta hotz handia egiten zuen. Busti-bustita etorri ginen aterpera, nire zapatak blai-blai zeuden! Lehenengo eguna
Azken eguna
Bigarren eguna
ANE GIL
Autobusetik jaitsi eta gero, parkeko mahai gainean jan genuen hamaiketakoa. Jende gehienak, gailetak ekarri zituen. 3 mahai zeuden: 2 zuzen eta hirugarrena okertua. Gehienak puskatuan jarri ziren, eta arraroa ikusten zen. Maletak izkin batean utzi genituen eta motxilak mahaietan jarrita zeuden. Hamaiketakoa jaten ari ginela, Iru単ako ume batzuekin aurkitu ginen. Beraiek egunpasa egitera joan ziren. Beste gelakoak ea euskeraz bazekiten galdetu zieten, eta Iru単akoak ea zer zen euskera galdetu zuten. Sinestezina benetan!
Asier Jimenez
Bertiz Nafarroan dago. Narbarte herrian kokatuta dago. Aterpetxeak 3 pisu zituen, gero behean jangela, sukaldea, bainu gelak, egongela eta taberna . 2. solairuan irakasleen gela eta 3. solairuan 16,18 eta 27 literetako logelak zeuden. Sarreran kolunpioa eta txirristra bat futboleko zelaia zeuden. Aterpetxean hiru gela zeuden eta lorategi bat ondoan.
AIORA HIJARRUBIA Narbarten bazkaldu genuen (aterpetxe ondoan dagoen herrixka bat).Batzuk frontoian bazkaldu zuten eta besteak parkean. Denetarik jan genuen, makarroiak, tortila, ogitartekoa… Justu bazkaltzen hasi behar genuenean, ume txiki batzuk etorri ziren eta xixatzen hasi zitzaizkigun. Bazkaldu eta gero , Kepa , Eñaut eta Asierrek pelota partidoa jokatu zuten (Kepa bakarrik , Eñaut eta Asierren aurka) eta nola ez , Kepak irabazi zuen (12-9) . Beste batzuk bote-botera jolastu genuen.
Uxue eta Eñaut
Iritsi ginenean hango mutil batek esan zigun, tirolinak 112metro luze zituela. Hango bi mutikok arnesak eta kaskoak jarri zizkiguten. Batzuk beldur ziren eta ez ziren montatu baina beste batzuk ibili ziren. 4 tirolina zeuden 3 tirolina binaka eta bat banaka ibiltzeko. Pisu gutxi zutenak erdian ataskatutak geratzen ziren baino beste batzuk iristen ziren . Gure gelako guztiak ibili ziren eta ausartenak izan ginen oso esperientzia ona izan zen, nahiz eta gero, etxean, inork ez sinestu tirolinen altuera zenbatekoa zen .
URTZI MENDEZ Tirolinetatik bueltatu eta gero, Bertiz aterpetxera bueltatu ginen. Batzuk futbol partidoa eta besteak parkean jolasten eta hitz egiten geratu ziren. Orduan merienda jan genuen :nozila ogiarekin . Hortik 4 minututara, brilet partidua egin genuen ekipoak abizenekin egin genituen :Atik Lra ekipo bat eta Mtik Ztara bestea. Ez zigun denborarik eman bukatzeko afaltzera joan behar genuelako. Jateko 3 mahai zeuden eta guk 2 mahai hartzen genituen. Janaria hartzeko bandeja bat hartu behar genuen (bandejak Ameriketako pelikula bezalakoak ziren) denak apatxurratuak ginen eta ia-ia ez genuen tokirik, baina janaria jangelakoa baino hobea zen: Zopa ,tortila,txistorra eta jogurrak jan genituen.
BERTIZEKO ANEKDOTAK
Maialen Gonzalez Lehenengo egunean, hara iritsi eta ordu erdi beranduago, bazkaltzera joan ginen frontoi batera. Bueltatu eta gero, gure logelak ikustera joan ginen, 15 minutu pasa ondoren, tirolina handi batzuetara joan ginen eta hauek, 460mko luzera eta 120mko, altuera zeuzkaten, handi handiak ziren. Bukatu eta gero, paseotxo bat eman genuen, ondoren, aterpetxera abiatu ginen. Briletean jolastu ginen eta 19:00etan dutxatzera joan ginen, ondoren, afaltzera: zopa, patata tortila txistorrarekin eta postrerako jogurta. Oso gustora eta jator afaldu genuen.
June Montero
Logelak handiak ziren :16, 18 eta 27koak. Jende asko egon zen gaueko 12:00ak arte hitz eta buila egiten. Goizean, 6:30etan esnatu ginen eta zarata egin genuenez, D.B.H koak gure logeletara igo ziren eta oihuka bronka handi bat bota ziguten. Gu haserre jarri ginen eta gainera ez ziguten bakean uzten.
16ko logelak 27ko logelak
18ko logelak
18ko logelak
Na誰ma Mayoral Bigarren egunean joan ginen Bertizeko abentura parkera. Narbartetik oso gertu zegoenez, oinez joan ginen. Iritsi ginenean, arnesak eta kaskoak jarri genituen. Hogeiko hiru taldetan banatu ginen zirkuituetara igotzeko. Bost zirkuitu zeuden zailtasun maila desberdinetakoak: zirkuituetan zuhaitzetik zuhaitzera pasa behar genuen sokak, zubiak, tirolinak, alanbreak etab.... igarota. Jendea erori egin zen baina, arnesetik lotuta zeuden eta ez zuten minik hartu. Primeran pasa genuen.
2.EGUNEKO BAZKARIA Jangela ez zen oso handia, eta 3 mahai zeuden. 2 mahaietan 5. mailakoak geunden eta bestean DBHkoak zeuden eta Nafarrokoak ziren. Jangelako zerbitzaileek zerbitu egiten zuten janaria bandeja batzuetan, baina ogia, kubiertoak eta ura guk hartzen genituen. 2. egunean, bazkaltzeko hau zegoen: 1. platera makarroiak tomatearekin, 2. platera oilaskoa patatekin zegoen eta postrerako mazedonia. Gehienok, gustoko zeuzkaten makarroiak tomatearekin. Oso gustora jan genuen.
KANO-RAFT Aner eta Enara BAZKALDU ONDOREN, NEOPRENO, TXALEKOAK ETAB… JANZTERA JOAN GINEN. AUTOBUSEAN SARTU ETA BIDASOA IBAI INGURUAN, LEHENDABIZI AZALPEN BATZUK EMAN ZIZKIGUTEN. IBILTZEN HASI BAINO LEHEN, BI BOLONDRES ESKATU ZITUZTEN BAKARRIK IBILTZEKO. BATZUK KANOAK ONDO MANEIATZEN ZITUZTEN, BAINA, BESTE BATZUK NAHIKO GAIZKI MANEIATZEN ZUTEN. KANO-RAFT BUKATU ONDOREN, ATERPERA ITZULI GINEN, OINEZ.
OSO GOMENDAGARRIA ETA OSO ESPERIENTZIA ONA!
ASTEARTEKO BITXIKERIAK Naia Gomez Kano-raft: Maialen Mugika eta Naia Gomez Kano-raft egiten ari zirela ez zuten kurba ondo hartu eta zuhaitz baten kontra jo ziren.
Kano-raft:Enara eta Maddi kano-raft egiten ari zirela, arraunak erori zitzaizkien eta Maddik txalupan segitu zuen eta Enara bakarrik utzi zuen uretan. Hiltzailea:Hiltzailearen jolasera jolastu ginen, denon artean
hiltzaileak nortzuk ziren asmatu behar genuen. Denok hilda amaitu genuen. HILTZAILEAK: Oier Guemes, Aiora eta Maialen Mugika izan ziren.
2.EGUNEKO GAUA (GAU BELA) OIER GUEMES
Afaldu eta gero, futbolin gelan musika jarri ziguten, pop eta rocka. Jende asko logeletan egon zen baina, dantzan gelditu zirenak oso ondo pasa zuten: linboan , dantzan, arraunean‌ DJari guk nahi genituen abestiak eskatzen genizkion: pakito txokolatero, linbo, te estaba buscando‌ baina jende asko kanpora atera zen musika oso altu zegoelako. Dantzan ibili ondoren, denak logeletara joan ziren hitz egitera, beno, hori bai, 2.egunean lo gehiago egin genuen lehenengoan baino, oso nekatuak geundelako.
BERTIZ: ASTEAZKENEKO GOSARIA Maitena Garcia
Asteazken goizean, 7:45etan esnatu ginen. Pixkat beranduago jantzi eta maletak, zakuak‌ jaso genituen. Batzuek zakuak gordetzeko laguntza behar izan zuten. Gosaria astearteko berdina zen: Neskuik esnearekin, txokolatezko kruasana, tostadak, gailetak, gurina eta mermelada. Gosaldu eta gero, maletak jaitsi genituen sarrerara eta Natur Parkera joan baino lehen, aterpean gelditu ginen jolasten.
BERTIZ NATUR PARKEA Maddi Miguel
Oinez joan ginen Bertiz natur parkera. Gauza asko ikasi genituen, Euskal Herriko hiru zuhaitz ezagunenak: Pagoa, Haritza eta Gaztainondoa. Gaur egun amerikar haritzak mozten ari dira, zeren hemengo haritzei lekua kentzen ari zaio. Bidetik orein bat ikusi genuen, zorionekoak gu! Natur parkeak 2052 hektarea ditu. Museora iristean, Bertiz natur parkeko istorioa kontatu ziguten: Dorotea eta Pedro natur parkeaz maitemindu ziren. Horregatik, 1896.urtean parkea erosi zuten. Hil baino lehen, Nafarroako gobernuari eman zioten baldintza batekin: ezingo zela zuhaitzik moztu, ezta ehizatu ere. Museoan maketa bat ikusi genuen. Beranduago, museoan bideo oso interesgarria ikusi genuen. Azkenik, autobusez bueltatu ginen aterpetxera.
BERTIZ : 3.EGUNA JANGELA Asteazkenean jangelan bazkaltzeko , jateko zegoen arroza tomatearekin eta batzuei asko eta beste batzuei gutxi jarri zieten eta niri tomate askorekin jarri zidaten . Jarraian ,bigarren platera zegoen saiheskia patatas frijituekin eta oso gozoa zegoen . Jarraian , postrerako zegoen platanoa . Bukatu eta gero maleta sartu genuen autobusera eta igo ginen .
IRUNE MARTIN
Bueltan, autobusean “El niĂąo de pijama de rayas“ pelikula ikusi genuen. Nire lagun batek ikusita zeukan pelikula. Batzuk lo hartu zuten. Pelikula hasieran erderaz hasi ziren hitz egiten. Bukaeran, autobusaren barruan, oharrak banatu zizkiguten eta Mirenek autobuseko mikrofonotik hitz egin zuen. Autobusetik jaitsi ondoren, etxera joan ginen.
Aurreneko 2 egunetan han zeuden mutil batzuekin gaizki moldatzen ginen, baino azkeneko egunean denak ondo moldatu ginen.