1 minute read
sua + aux instagram
'Sua' Alex Tello, Julen Ribas. 80 orri. 18 Euro.
Zein izan da zure lan prozesua komiki hau sortzeko? Elkarrekin egin duzue lan hasieratik ala istorioa
Advertisement
sortu eta gero marrazteko unea etorri da? A: Julenek iruditegiarekin lan itzela egin du (pertsonaiei aurpegia, gorputza, janzkera, toki guztiak eta horiek erakusteko detaile guzti-guztiak) eta marrazketarako pasarte eta abesti esanguratsuenen aukeraketa eta proposamena. Marrazketaren fase guztien nondik norakoak ezagutu eta iritziak, iradokizunak edo proposamenak partekatu ditugu talde bezala. Lau urte hauetan Su ta garreko lagunek komikiaren prozesua osoan parte hartu dute. Beren inplikazioa funtsezkoa izan da.
J: Alexen “eleberria” jaso nuen momentutik hasi nintzen komikia zirriborratzen. Eszenak garatzen. Su ta garrekoekin kontrastatzen joan gara. Lanaren mardula guk egin dugun arren uneoro beraien onespenarekin egin dugu. Marrazkilari moduan askatasun handia eduki dut osoa ez esatearren. Miresmenetik eta errespetutik egindako lan bat izan denez beraien erantzuna apartekoa izan da. Hartu eman bikaina izan dugu.
Formula errepikatzeko asmoa duzue, agian beste talde baten abestiak erabiliz? Sua ikusiko dugu hurrengo
lanetan? A: Beste musika taldeek komikiak egitea ederra izango litzateke. Abestiak eta marrazkiak uztartzen dituen formula irakurketa berezia egiten, hots, hitzei eta doinuei beste dimentsio erakargarria ematen die.
Disko baten moduan, orain aurkezten dugun Suaren istorioak badu bere osotasuna eta bere ibilbidea hasi besterik ez du egin.
J: Sua jaioberria da. Ikusiko dugu biziak zer dakarkion. Beste musika talde batzuekin gauza berdina egitearen harira; Ez. Formula hau errepikaezina da. Zorioneko istripu bat izan da. Mila elementuk egin dute topo proiektu hau ahalbidetzeko. Etorriko dira “enkargu” eta proiektu berriak. Baina esperientzia hau oso berezia izan da. Bakarra. Eta zorionez ezin dugu Sua berrasmatu. David Tijeroren textua.