
2 minute read
willis drummond + mazoka
sei hilabetez. Azkenean, udazkenean ulertu genuen gauzak ez zirela segituan hobetuko eta jada pasatu genituen sei hilabete jo gabe. Guretako record bat! Beraz, erabaki genuen formatu akustikoa lantzea garaian irekirik mantentzen ziren aretoetan jotzeko: antzokiak nagusiki. Erabakia hartzea erresa izan zen. Pixkat zailagoa izan zen jakitea zer eginen genuen zehazki. Nahi genuen zerbait interesgarri proposatu, ez Willis Drummond cheap bat.
Erabaki arriskutsua izan arren, une hartan egin behar zena izan zelakoan zaudete, hain ukituta zegoen eszena
Advertisement
bultzatzeko? Uste dugu ideia oso ona izan dela. Lehenik, sinpleki musikalki plazer handia hartu dugulako, eta horrengatik egiten da musika. Bigarrenik, ohartu ginen eman genuen lehen kontzertuan, jendeak musika behar zuela. Nahiz eta eserita egon eta muxukoarekin izan, kontzertua eta gero, jendeen begietan ikusten genituen irribarreak, benetan. Eta ze garrantzitsua den zerbait konpartitzea, zerbait elkarrekin bizitzea eta sentitzea, hain beste denbora bakoitza bere aldetik pasatu eta gero! Azkenik, uste dugu importantea zela ere sektoreko jendeari, batez ere teknikariei, lana ematea. Kontzertu bakoitzean azpimarratzen dugu normalki: hauek gabe, musikariak ez gira deus. Beraz ahal genuen neurrian, saiatu gira ere aktibitatea mantentzen.
Zer ekarri dizue Vicent Bestavenekin laukote-formatura
itzultzeak? Esaten nizun bezala, nahi genuen zerbait "interesgarri" proposatu, eta egoerari egokia. Publikoa eserita egon behar zen? Bah, eserita joko genuen. Publikoak ezingo du dantzatu? Bai musika goxoagoa emanen genuen. Eta bagenekien konfigurazio hortan aldiz, jendeen belarriak zorrotzagoak izanen zirela ere, eta estetika ere landu behar genuela, guri so egonen zirelako mugitu gabe ordu batez. Horrengatik aldibidez saiatu ginen argi montage berezia prestatzen... Jendeak musikaren bidez bidaiatu dezala. Eta musikalki beraz, pentsatu genuen proposamena aberatsagoa litzatekela 4. kide batekin. Vincenti pentsatu genuen, Felixekin proiektu ezberdinetan jo eta jotzen duelako, eta bagenekien fidagarria zela. Krisiarekin, bere bakarkako proiektua ('Botibol') stand-by-en zegoen eta beraz libro zen ere. Eta batez ere, musikari paregabekoa da, gitarretan, teklatuetan edota ahotsetan, oso jatorra izateaz gain... Beraz, nahiko ebidentea izan zen bera hautatzea! 2018tik 2020ra arte hirukote formatuan egon ginen, eta experienzia bikaina izan da, beste dinamika bat sortzen duelako power trio izateak, bai musikalki, bai kontzertuen energiari dagokionez, bai lan dinamika orokorraren aldetik ere. Baina guk beti erraten dugu importanteena beti "kanta" dela, eta kantaren zerbitzuan ezartzen gira. Egin nahi genuenarentzat, argi genuen laukote izan behar ginela, eta beraz naturalki egin da, segituan ikusi dugulako kantek irabazten zutela horrela, formato honetan. Sergio Iglesiasaren textua.
Willis Drummond Donostiako
Dabadaban arituko da abenduaren 10ean, 18an Bilboko Kafé Antzokian, 26an Ondarroako Beikozinian eta 30an
Zumarragako Zelai Arizti Aretoan.