olentzero-pdf

Page 1

Aurten ere Olentzero datorkigu Iralako auzora Olentzero azken urteotan greban egon omen da, ez baita gure auzotik pasa epe luzez. Hori, edo auzoko umeak gaizto samarrak izan direla azkenaldian. Edonola ere, iaz gauzak aldatu ziren. Zorionez Olentzero berriro izan genuen gure artean, eta, gainera, Mari Domingi lagun harturik. Eskerrak eman behar dizkiegu Olentzero eta Mari Domingi auzoan berriz izateko lan egin zuten erakunde guztiei (Iralako Jai Batzordea, Iralako koadrilak, Iralako Gazte Asanblada, Iralarima, Gaztegunea eta Auzo Elkartea). Olentzero eta Mari Domingiren presentziaz gain, umeentzako tailerrak izan genituen, euskal dantzak, txokolatada, eta, bukaeran, auzo-poteoa antolaketan parte hartu zuten gazte guztien artean.

Irakurgai duzue Auzoak Abian taldeak egindako kronika http://auzoakabian.org/?p=1014 estekan.

Aurten, lekukoa Euskal Txoko-k hartu du, eta auzoko gainerako erakundeekin batera, Olentzero eta Mari Domingi gerturatuko ditu auzora beste behin. Abenduaren 23 -an Araneko anfiteatroan emango diegu ongietorria, ekintza mordoz jarraiturik: 17:00 18:30 19:00 21:00 22:00

Umeentzako tailerrak eta puzgarriak. Olentzero eta Mari Domingiri harrera. Kalejira trikitixa eta buruhandiekin. Txokolatada Etorbide Nagusian. Herri-afaria. (Apuntatu zaitezte 678294529 telefonoan edo euskaltxoko2016@gmail.com helbidean)

Anima zaitezte eta gerturatu arrantzalez jantzita. Lagun gaitzazue gabon bezperan auzoa euskal kulturaz koloreztatzen.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.