2 minute read

Euskaraz: Eskerrik asko, Izarbeibar bultzada emateagatik

Eskerrik asko, Izarbeibar bultzada emateagatik

IZARBEIBARKO AEK

Advertisement

“Korrika ez da helduko karriketara”

Martxoan zehar, aurtengo korrika burutu behar zen datetan, BULTZA EUSKALTEGIAK - BULTZA EUSKARA!! dinamika martxan jarri zuen Aek-k euskalduntze-mugimenduaren garrantzia azpimarratzeko.

En AEK hemos puesto en marcha la dinámica Bultza euskaltegiak! -Bultza euskara!, para subrayar, también durante este año, la importancia del movimiento de euskaldunización de las personas adultas.

“Baina altxa eskuak eta batu festara”

Martxoaren 28an, dinamika horren baitan eta Korrika bukatu izanen litzatekeen egunean, Garesko plazan ekitaldi xume bat burutu genuen. Igande horretako ekitaldia kanpaina honen gako bat baino ez zen izan, hiru ardatz izanen baititu: administrazioak eta eragileak inplikatzea euskara ikasteko doakotasuna lortzeko asmoz; ekitaldi xumeak Euskal Herriko 80 herri baino gehiagotan; eta jendartearen babes ekonomikoa lortzea.

Vamos a entregar una carta a las principales administraciones de Euskal Herria, en la que se recogerán las condiciones que necesita el movimiento de euskaldunización durante los próximos años. Además, trabajaremos en común con todo tipo de agentes sociales, para que dichos agentes den más pasos. Por último, también hemos salido a las plazas, breve y sencillamente, en unos 80 lugares de Euskal Herria, para que un año más el testigo del euskera, el impulso a los euskaltegis, esté en la calle.

“Lekukoa mingainean ibiliko gara”

Euskaltegi sendoak behar ditugu, Euskal Herriko herritarren %55 erdalduna baita oraindik. Korrikaren atzerapenak hutsune handia sortu du, eta dinamika honekin euskararen aldeko giroa sustatu nahi izan dugu.

Korrika ordezkaezina da, ez baitago Korrika bezalako ekitaldi bat ordezka dezakeen ezer, eta errealitateak berak argiki eta gordinki islatzen du KORRIKA antolatzea guztiz beharrezkoa dela oraindik ere.

Hori dela eta, aurten KORRIKA izango ez dugun arren, aurten ere KORRIKAren aldeko herri-gogoa, harrotasun hori, pizten segitu nahi dugu.

El 55 % de la población de Euskal Herria no es vascoparlante y, por lo tanto, necesitamos unos euskaltegis en plena forma. El atraso de la Korrika, además, ha creado un importante vacío en la reivindicación de la euskaldunización de personas adultas y del euskera en sí, lo que nos reafirma que todavía es totalmente necesaria.

www.aek.eus/eu/bultza orria martxan jarri da bakoitzak nahi duen diru kantitatea emateko

Bultza euskaltegiak!!

Bide onetik goaz, urtero-urtero 45.000 lagunetik gora euskara ikasten ari baitira horietan, baita pandemiak eragindako ikasturte ezohiko honetan ere. Ikerketek diotenez, jendarteak azken hamarkadetan irabazi dituen hiztun berrietatik heren bat euskaltegietatik atera da. Aurreko guztia kontuan hartuta, euskaltegietan oraindik lan handia dago baina Korrikaren atzerapenak kolpe ekonomiko handia ekarri digu. Horregatik, www.aek.eus/eu/bultza orria martxan jarri da bakoitzak nahi duen diru kantitatea emateko.

Vamos por buen camino, cada año más de 45.000 personas aprenden euskera y, según estudios, 1/3 de los nuevos vascoparlantes ha salido de los euskaltegis. Por tanto, este trabajo es totalmente necesario pero el aplazamiento de Korrika ha provocado, sin duda, un importante agujero y necesitamos del apoyo económico de la ciudadanía para afrontarlo. Para ello se ha creado la web www.aek.eus/eu/bultza en la que se pueden hacer diferentes aportaciones.

eta Bultza euskara!!

Berdintasunean oinarritutako jendartea amets badugu, argi dago herritar helduen euskalduntzea beharrezkoa dugula, guztion eskubideak bermatzeko zubia delako. Gure herrietan euskara erabili eta entzutearen aukera gure mingaina eta belarrietan baitago, erabili, gozatu. Beraz, Bultza ditzagun euskaltegiak. Bultza dezagun euskara!

Si soñamos con una sociedad basada en la igualdad, es necesaria la euskaldunización de personas adultas, y por ello: ¡Potenciemos los euskaltegis! ¡Impulsemos el euskera!

Bitartean, eskerrik asko Izarbeibar bultzada emateagatik.

This article is from: