2 minute read
Zuzendariaren gutuna
2019, Programa Proiektuaren lehen urtea.
2019. urtea izan da 2019-2023 Programa Proiektuaren abiapuntua, gure etorkizunerako ibilbide-orria, 25 lan-ildo baino gehiago biltzen dituena. Horren bidez, Azkuna Zentroa etapa berri batean sartu da, gizartearen eta kultura garaikidearen arteko topaleku gisa.
Advertisement
Oso urte ona izan da, eta nabarmen hazi dira jarduerak eta publikoa. Urte honetan, zeharkako programazio baterantz egin dugu bilakaera, programazioak hizkuntza artistikoak eta diziplinak zeharkatzen baititu, horiek gurutzatzen eta agerian jartzen baititu; eta, era berean, berdinak eta desberdinak lotzen ditu; praktika artistikotik prestakuntza eta heziketa ematen ditu; arrazak, sexuak, hizkuntzak, geopolitika eta identitatekoa zeharkatzen ditu, forma guztietan; kontzientziak eta gorputzak eragiten ditu; mugak eta topikoak zeharkatzen ditu… Hori guztia artisten eta kultura-arloko agenteen botere katalizatzailearen bidez, horiek ideien lurralde berriak eta irudien, formen eta denboren paradigmak lotzen baitituzte.
Jarraian, egindako proiektu guztiak xehetasunez kontsulta daitezke, baina garrantzitsutzat jotzen dut lehenengo urte honetan espazioak zabaltzeko eta ikusarazteko hartu dugun lana, etorkizuneko proiektuak baitira. Horixe da Lantegiaren kasua, gure ideia-laborategi berria. Jarduera Osagarrien Zentroa proiektu artistikoak ekoitzi eta irudikatzeko habitat bihurtu dugu, eta horrek sustatzen du publikoaren komunitateek hiriko kultura-ekoizpenean parte hartzea. DendAZ. This Basque Design gure denda berriarekin, leiho bat ireki genion diseinuaren esperientziari eta publikoen komunitateen eta sorkuntza-lan eta eskulangintzaren arteko topaketari.
2019an Mediatekaren eraldaketa hasi genuen, XXI. mendeko liburutegi bihurtzeko. Sorkuntza artistikorako, ikaskuntzarako eta esperimentaziorako gune berri bat, non pertsonek kultura praktika, prozesu eta esperientzia gisa bizi ahal izango duten.
2019an hasitako prozesuaren zati gisa, hazten jarraitu nahi dugu, baina, batez ere, gure publiko-komunitate guztien esperientziak hobetu nahi ditugu.
Memoria honen bidez, datu kuantitatiboak eta kualitatiboak bateratzeari ekin nahi diogu, etorkizunean Zentro honetako jardueren ikuspegi orokorra izateko.
Fernando Pérez. Azkuna Zentroko zuzendaria
PROGRAMAZIOA AZKUNA ZENTROAREN ERDIAN DAGO, KUDEAKETA-EREDU BAKARRA ERAIKITZEKO.
Lantegia. Ideien Laborategia proiektu berria da Azkuna Zentroak proiektu artistikoak ekoizteko eta ikustarazteko duen espazio berria, eta parte-hartzea, sorkuntza, berrikuntza, jakintza, irisgarritasuna eta dibertsitatea sustatzen dituena.
Mediateka BBK proiektu berria sorkuntza artistikorako, ikaskuntzarako eta esperimentaziorako gunea da, proaktibitatea bultzatzeko prestatutako bilduma bibliografikoaz eta kultura-programazioaz hornitua. Zentroko programazioa Kultura garaikidea 6 programazio-ildotan lantzen dugu eta elkarrekin hizketan jartzen ditugu eredu hibridoen, programazio hedatuen eta “ko”, “multi”, “trans”, “inter” eta antzeko formatuen bidez, aukera ematen baitigute gaur egungoaren egunerokotasuna lortzeko. • Arte garaikidea • Zinema eta ikus-entzunezkoak • Arte biziak • Gizartea • Kultura digitalak • Literatura
43.000 m2 erabilgarri eraikin osotik hedatzen den programazio baterako, ohiko espazioei balio berria emateaz gain, toki berrietara iristeko.
Espazio konplizeak, AZ esperientzia indartzen duten zerbitzu osagarriak. • Mediateka BBK • dendAZ. This is basque design • Ekitaldiak, guneen alokairua • Ostalaritza • Zinemak • Jarduera Fisikoaren Zentroa