ZUZENDARIAREN GUTUNA 2019, Programa Proiektuaren lehen urtea. 2019. urtea izan da 2019-2023 Programa Proiektuaren abiapuntua, gure etorkizunerako ibilbide-orria, 25 lan-ildo baino gehiago biltzen dituena. Horren bidez, Azkuna Zentroa etapa berri batean sartu da, gizartearen eta kultura garaikidearen arteko topaleku gisa. Oso urte ona izan da, eta nabarmen hazi dira jarduerak eta publikoa. Urte honetan, zeharkako programazio baterantz egin dugu bilakaera, programazioak hizkuntza artistikoak eta diziplinak zeharkatzen baititu, horiek gurutzatzen eta agerian jartzen baititu; eta, era berean, berdinak eta desberdinak lotzen ditu; praktika artistikotik prestakuntza eta heziketa ematen ditu; arrazak, sexuak, hizkuntzak, geopolitika eta identitatekoa zeharkatzen ditu, forma guztietan; kontzientziak eta gorputzak eragiten ditu; mugak eta topikoak zeharkatzen ditu‌ Hori guztia artisten eta kultura-arloko agenteen botere katalizatzailearen bidez, horiek ideien lurralde berriak eta irudien, formen eta denboren paradigmak lotzen baitituzte. Jarraian, egindako proiektu guztiak xehetasunez kontsulta daitezke, baina garrantzitsutzat jotzen
dut lehenengo urte honetan espazioak zabaltzeko eta ikusarazteko hartu dugun lana, etorkizuneko proiektuak baitira. Horixe da Lantegiaren kasua, gure ideia-laborategi berria. Jarduera Osagarrien Zentroa proiektu artistikoak ekoitzi eta irudikatzeko habitat bihurtu dugu, eta horrek sustatzen du publikoaren komunitateek hiriko kultura-ekoizpenean parte hartzea. DendAZ. This Basque Design gure denda berriarekin, leiho bat ireki genion diseinuaren esperientziari eta publikoen komunitateen eta sorkuntza-lan eta eskulangintzaren arteko topaketari. 2019an Mediatekaren eraldaketa hasi genuen, XXI. mendeko liburutegi bihurtzeko. Sorkuntza artistikorako, ikaskuntzarako eta esperimentaziorako gune berri bat, non pertsonek kultura praktika, prozesu eta esperientzia gisa bizi ahal izango duten. 2019an hasitako prozesuaren zati gisa, hazten jarraitu nahi dugu, baina, batez ere, gure publiko-komunitate guztien esperientziak hobetu nahi ditugu. Memoria honen bidez, datu kuantitatiboak eta kualitatiboak bateratzeari ekin nahi diogu, etorkizunean Zentro honetako jardueren ikuspegi orokorra izateko. Fernando PĂŠrez. Azkuna Zentroko zuzendaria
2019ko TXOSTENA
AZKUNA ZENTROA - ALHĂ“NDIGA BILBAO
3