eszenAZ. Azkuna Zentroaren arte bizien denboraldia 2024-2025
Antzerkia, musika, dantza eta performancea sentitzeko beste modu bat
2025aren hasieran, Azkuna
Zentroaren arte bizien denboraldi egonkorrak haurrak eta familiak izango ditu ardatz, zinema, musika eta literatura barne hartuko dituzten antzerkiproposamenekin.
Horrelakoxea da SCROOGE y los fantasmas ikuskizuna. Helduei zuzendutako muntaketekin ibilbidea egin ondoren, Khea
Ziater konpainiak film eszenikoa haurrei zuzentzeko erronka hartu du bere gain. Denboraldi honetan, gainera, XXI. mendeko zinema mutua itzuliko da Azkuna
Zentrora, Casperveck-en eskutik
eta Buster Keatonen Sherlock Jr filmerako egin duen musikaberrinterpretazioarekin. Galiziako ensemblearen emanaldia aukera paregabea izango da film baten emozioa zuzeneko musikaren bidez bizitzeko.
Lengoaia berriak dira hainbat konpainiaren oinarria. Esate baterako, El Callejón del Gato-k
La niña de las trenzas al revés aurkeztuko digu, txotxongilo, objektu eta proiekzioen ikuskizuna.
Era berean, Lari Produkzioak konpainiak sexuen, generoen eta familia-ereduen dibertsitatea dute hizpide Zaintzaren dantza antzezlan berrian. Halaber, Olatz Gorrotxategiren pieza performatibo berriaren ardatza dira. Aretoko lana da Progreso, eta objektuen antzerkia, ikusentzunezkoa, soinu-fikzioa eta antzerki-testua erabiltzen ditu, unibertsoari eta bertan dugun lekuari buruz jarduteko. Ildo berean, PanicMap-ek bere lengoaia artistiko berezia erabiltzen du Closka pieza berrian, dramaturgia, arte bisualak eta bideo-mapping eta live-cinema bezalako teknologiak uztartuta.
eszenAZ adin guztietako jendeari zuzenduta dago. Horregatik, Imaginart-ek lehen haurtzaroari egiten dio gonbit La guarida de los sentidos instalazio sentsoriala ikustera. Instalazioak deskubritzea, irudikatzea eta amets egitea du xede, eta haurren sentsibilitatea eta jakin-mina piztu nahi ditu arte bizien bidez.
Programazioa
Igandea 02.02 12:00 PanicMap Closka Antzerkia, Arte bisualak +4 urte 40´ 6. orr.
Igandea 02.02 13:00 Caspervek Buster Keatonen Sherlock Jr Zinema mutua zuzeneko musikarekin +6 urte 47´ 8. orr.
Igandea 09.02 12:00
Igandea 09.02 13:00
Igandea 16.02 11:00/11:30 12:00/12:30 13:00/13:30
El callejón del gato La niña de las trenzas al revés Txotxongiloak +4 urte 45´ 10. orr.
Olatz Gorrotxategi Progreso. El último lugar sobre la tierra Antzerkia +10 urte 60´ 12. orr.
elPetit & Imaginart La guarida de los sentidos Instalazioa 0-2 urte 30´ 14. orr.
Igandea 16.02 13:00 Lari Produkzioak Zaintzaren dantza Musika, Antzerkia +6 urte 60´ 16. orr.
Ostirala 21.02 18:00
Khea Ziater SCROOGE y los fantasmas Antzerkia, Film eszenikoa +5 urte 60´ 18. orr.
Sarrerak
Tarifa murriztuak
% 50eko deskontua
-Gurpil-aulkian dauden pertsonak eta laguntzailea.
-Aurrez aurreko erosketa (ikuskizuna baino hilabete lehenago)*
% 30eko deskontua
-AZ txartelarekin
% 25eko deskontua*
-Arloko profesionalak
-65 urtetik gorakoak
-30 urtetik beherakoak
-% 33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak
-8 pertsonatik gorako taldeak
* Sarrerak aurrez aurre bakarrik saltzen dira AZ Infon
Erosi zure sarrerak
azkunazentroa.eus
AZ info
Bihurtu zaitez eszenAZeko komunitatearen parte
eta jaso Arte Bizien programazioari buruzko informazio espezifikoa
PanicMap
Closka 2025eko otsailaren 2a, igandea
12:00 / Iraupena: 40´
Gaztelania
Closka haurrentzako esperientzia eszenikoak edertasunaz eta ingurumenarekiko errespetuaz hausnartzera bultzatzen ditu ikusleak, dortoka bat protagonista duen bidaia liluragarri baten bidez.
Lan berri honetan, PanicMapek bere lengoaia artistiko berezia zabaltzen du, dramaturgia, arte bisualak eta azaltzen ari diren teknologiak (hala nola bideo-mapping eta live-cinema) uztartuz. Closkaren bidaia elementu teknologikoekin elkarreraginez eta proposamen plastikoak sartuz hedatzen da, horrek aparteko aberastasuna eta dinamismoa ematen baitizkie ikuskizunaren narratibari eta plastikari.
Horrela, Closkak kontenplazio poetikotik harago jotzen du, ikusleengan —beren adina edozein dela ere— jakinmina eta sormena pizten dituen indar bihurtuz.
Closka haurrentzako esperientzia eszenikoak narrazioa, gorputza, espazioa eta teknologia uztartzen ditu, ikusleen irudimena eta jakinmina pizteko.
Antzerkia, Arte bisualak Fitxa artistikoa
Antzezleak: Joan Ballester / Laura Valero
Egileak: Juan Pablo Mendiola
Zuzendaria: Juan Pablo Mendiola
Eszenografia: Los Reyes del Mambo
Jantziak: María Almudéver
Musika: Isabel Latorre
Argiak: Radiantelab
Ekoizpena: PanicMap
Teknikaria: Isaac Rovira
Koreografia: Isabel Abril @panic_map panicmap.com PanicMap
Juan Pablo Mendiolak eta Margarita
Burbanok sortutako PanicMap plataforma artistikoak hamarkada bat baino gehiago darama lengoaia berezko bat landuz, narratiba, gorputza, espazioa eta teknologia uztartuz eszenaren mugak gainditu nahian. Diziplina anitzeko ikuspegi horrek harremanean jartzen ditu arte plastikoak, musika, arte digitalak eta dramaturgia, ikusleen irudimena eta jakin-mina suspertzeko.
Caspervek
Buster Keatonen Sherlock Jr
Sherlock Holmes modernoa
2025eko otsailaren 2a, igandea
13:00 / Iraupena: 47´
JBGA
Caspervekek 2016an estreinatu zuen Sherlock Jr. filmerako soinu-banda, biolinez, perkusioz eta pianoz osatutako hirukote baterako. 2024an, Madrilgo Errege Antzokian egindako kontzertua zela eta, Brais González konpositoreak partitura egokitu zuen, instrumentazio berria eta obrari musika-atal berriak sartuz. Emaitza flauta, klarinete, tronboi, perkusio eta pianorako obra bat da, Buster Keatonen komedia fisikoaren elementu sinkronikoak aztertzen dituena.
Aurreko denboraldiko arrakastaren ondoren, Galiziako ensemblea Azkuna Zentrora itzuliko da, swing eta jazz klasikoa tartekatuz ohi bezala komediak konposatzen dituen soinu-banda batekin, eta, oraingoan, koska bat estuago egingo dio detektibe-filmen musika-estiloari.
Galiziako Caspervek ensembleak zuzeneko
musika jarriko dio
Sherlock Jr. filmari, alegia,
Buster Keatonen filmik ospetsuenetako bati
Zinema mutua zuzeneko musikarekin
Fitxa artistikoa
Konposizioa eta zuzendaritza: Brais González
Flauta: Laura Lorenzo
Klarinetea: Virginia Lis
Tronboia: Óscar Presa
Perkusioa: Blas Castañer
Piano: Brais González
@caspervek
Caspervek
2013an sortu zenetik, Caspervek Tríok 300 aurkezpen baino gehiago egin ditu kontinenteko dozena bat herrialdetan baino gehiagotan. Taldeak soinubandak konposatu ditu garai mutuko hogeita hamar bat film klasikorako, hasi Alemaniako Espresionismoaren maisulanik handienekin eta Buster
Keatonen filmetara, abentura-zinema amerikarra barne hartuz.
Caspervek toki hauetan aritu da, besteak beste: Conde Duque Kultura Zentroan, Madrilgo Errege Antzokian, Capitol Zinemetan, Estoniako Arte Museo Nazionalean (KUMU), Letoniako Baltais Fligelis Auditorio Nazionalean, Budapesteko Flux Galerian eta Kopenhageko Lytgen Station-en.
El callejón del gato
La niña de las trenzas al revés
2025eko otsailaren 9a, igandea
12:00 / Iraupena: 45´
Gaztelania
La niña de las trenzas al revés jakin-minari eta irudimenari buruzko ikuskizun bat da, bestelako bizitza-ikuskerak ulertzeko komunikatzeari buruzkoa.
El Callejón del Gato haurrentzako eta gazteentzako erreferentziazko konpainia bat da, antzerki-lengoaia berrien alde egiten duen apustuagatik. Aurkeztuko duen txotxongilo, objektu eta proiekzioen ikuskizunean, erakusten du beste herri eta pertsona batzuk oso desberdinak iruditu arren, hurbiltzen gaituena beti da indartsuagoa urrutiratzen gaituena baino; jakin-minak eraman behar gaitu aurrera, eta ez aurreiritziek.
La niña de las trenzas al revés lanak egokitzapen eszenikorik onenaren Feten 2021 Saria jaso du, Iris Diaz Tranchoren izen bereko testuaren interpretazioagatik. Horrez gain, berdintasunaren aldeko arte eszenikoen Territorio Violeta 2021 saria eta ekoizpen eszenikoaren Teatro Jovellanos 2020 saria ere jaso ditu.
La niña de las trenzas al revés jakin-minari eta irudimenari buruzko ikuskizun bat da
Txotxongiloak
Fitxa artistikoa
Zuzendaria: Ana Eva Guerra eta Moisés González Egilea
Egileak: Ana Eva Guerra eta Moisés González
Antzezleak: Ana Eva Guerra eta Moisés González
Antzezleak: Objektuen txotxongiloak
Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroarekin lankidetzan (Topic)
El callejón del gato
El Callejón del Gato Producciones Asturiasko antzerki-konpainiarik sendoenetako bat da. 2007an sortu zuten ordurako ibilbide profesional luzea egina zuten Ana Eva Guerrak eta Moisés Gonzálezek, eta ikerketa eta sorkuntza eszenikoko proiektu bat zehaztu zuten, profesionaltasun handiko talde artistiko eta tekniko bat edukita horretarako.
Sortu zenetik, El Callejón del Gatok formatu guztietako hamabost antzerkiekoizpen estreinatu ditu, era askotako ikusleentzat, baina arreta berezia jarri du gaztearengan, betiere antzerkilengoaia berrien aldeko apustua eginez. Kritika espezializatuaren arabera, kalitate-maila altua eta zorroztasun handia lortu ditu proposamen artistikoetan.
Olatz Gorrotxategi
Progreso. El último lugar sobre la tierra
2025eko otsailaren 9a, igandea
ESTREINALDIA
13:00 / Iraupena: 60´
Gaztelania
Progreso dokumentu-antzerkiko pieza performatibo bat da, eta gizateriaren historia eta bizitoki duen planetarekin duen harremana ditu hizpide. Gizakiaren sorkuntzaren atzerabegirako lan antropologiko eta existentzialista gisa formulatuta dago, eta plastikoaren asmakuntzaren historia paradigmatikoa erabiltzen du analogia modura.
Aretoko lan bat da Olatz Gorrotxategi antzerkigilearen azken sorkuntza, eta objektuen antzerkia, ikusentzunezkoa, soinu-fikzioa eta antzerki-testua erabiltzen ditu lengoaia eszeniko gisa, unibertsoaz eta bertan betetzen dugun lekuaz hitz egiteko.
Progreso ez da haurrentzako ikuskizun bat, 10 urtetik gorako pertsonak entretenitzeko eta akuilatzeko asmatutako eszenaratze-lan bat baizik.
Progreso ikuskizuna publiko guztientzat da, baina bereziki zuzenduta dago gazteei, jolasteko eta asmatzeko gaitasun handiagoa duelako
Antzerkia Fitxa artistikoa
Zuzendaritza eta
dramaturgia: Olatz Gorrotxategi
Ikus-entzunezkoak: Indi Costa
Antzezleak: Olatz Gorrotxategi, Indi Costa
Audioa: Alberto de la Hoz
Teknikaria: Imanol García Iturrioz
Olatz Gorrotxategi
Eszenako zuzendaria, antzerkigilea, aktorea eta arte eszenikoetako irakaslea da Olatz Gorrotxategi. Performancean lizentziaduna, arte eszenikoetan diplomatua, eskarmentu handia du kudeaketa eta ekoizpen eszenikoan.
Bere lanak ekoizteaz gain, lankidetzan aritzen da Euskadiko eta Estatuko beste konpainia batzuekin. Antzerki garaikidea, dokumentuantzerkia eta lengoaia eszeniko berriak dira nagusi bere obran.
elPetit & Imaginart
La guarida de los sentidos
2025eko otsailaren 16a, igandea
11:00, 11:30, 12:00, 12:30, 13:00, 13:30
Iraupena: 30´
0-2 urte
Instalazio onenaren Feten 2024 saria jaso duen La guarida de los sentidos haurtxoen gune bat da, familian partekatzeko, erlaxatzeko eta gozatzeko, habiaren erosotasunean tolestua.
Zentzumen-instalazio honek espazio pizgarriak ditu, haurtxoek aske eta segurtasunez zeharkatu eta deskubritzeko modukoak, jakin-minak gidatuta, haien laguntzaileak beraiekin daudela.
Arropa eta ehunen habiez osatutako herri txiki bat, txoriek egiten duten moduan eraikia itxuraz, testura eta usain desberdinetako materialekin. Bertan bizi diren bi izaki erakutsiko dizkiguten ustekabez betea. Ezkutatzeko eta munduari behatzeko leku bat. Besteen etxera garamatzaten bideak, non kolore, musika eta zarata arraroak aurkituko ditugun. Burkoak hizketan, zurrungaka, barrez eta kantuan.
La guarida de los sentidos ezagutzeko, irudikatzeko eta amets egiteko esperientzia murgiltzaile
bat da
Instalazioa Fitxa artistikoa
Zuzendaritza eta sorkuntza: Eulàlia Ribera eta Sergi Ots
Diseinua eta eraikuntza: Txell Janot, Isabel Palazón, Miquel Ruiz eta Jaume Nieto
Antzezleak: Claudia Lizeth eta Gloria Román / David Gastelú eta Jaume Nieto.
Zuzendaritza eszenikoa: Eulàlia Ribera
Argiztapen eszenikoa: Artur Gavaldà
Irudia eta bideoa: Artur Gavaldà eta Platea Films
Biraren kudeaketa eta ekoizpena: Jaume Nieto / Imagin.art
laSala | elPetit e Imaginart-en koprodukzioa @festivalelpetit @imaginartscenic elPetit
elPetit lehen haurtzarorako Arte Eszenikoen Jaialdi bat da (0-5 urte), eta elkarlanean aritzen da bertako eta nazioarteko artista eta konpainiekin 13 hiritan ikuskizunak aurkeztuz.
Imaginart
Imaginart lehen haurtzarorako arte eszenikoetan espezializatutako ekoiztetxe bat da, eta arteen hibridazioa du ardatz, publiko guztientzat gero eta eskuragarriagoa izan nahian
Artur Gavaldà
Lari Produkzioak
Zaintzaren dantza
2025eko otsailaren 16a, igandea
ESTREINALDIA
13:00 / Iraupena: 60´
Euskara
urte
Lari Produkzioak Zaintzaren dantza antzezlana estreinatuko du Azkuna Zentroan, haurrei eta gazteei zuzendua eta aniztasunean ardaztua.
Taldea 2019an sortu zen Meri, Mari eta Lari ikuskizunarekin. Antzezlan horrek sexu eta genero ugariak, familia-eredu desberdinak, gure beldurrak saihesteko era eta, azken batean, askatasuna ditu hizpide.
Zaintzaren dantza lanak jarraipena ematen dio helburu horri, eta mezua zaintzaren eremu desberdinetan jartzen du: erantzunkidetasun-ereduak finkatuz, autozaintza eta autoestimua sustatuz, ingurumena zainduz eta desberdina dena babestea bultzatuz, eredu sozial inklusibo baten bidez.
Zaintzaren dantza, begirada bat aniztasunari, publiko guztientzat egokia
Musika, Antzerkia
Fitxa artistikoa
Antzezleak: Jon CasamayorMaria Urcelay
Testua: Maria Urcelay
Kantak: Yogurinha Borova
Sorkuntza eta zuzendaritza: Yogurinha Borova, Na Gomes, Maria Urcelay
Soinu-teknikaria: Na Gomes
Diseinu grafikoa: Pedro de Madrazo
Jantziak: Miguel Biurrun
Eszenografia: Yogurinha Borova- Maria Urcelay, Katamalo eszenografiak.
Ekoizpena: Lari Produkzioak
@yogurinha_borova
@meri_urcelay
Lari Produkzioak
Lari Produkzioak plataformak haurrentzako piezak garatzen ditu, aniztasunari buruzko lana jorratzeko. 2019an Azkuna
Zentroan estreinatu zen Meri, Mari eta Lari ikuskizunarekin jaio zen. Antzezlan horrek sexu eta genero ugariak, familia-eredu desberdinak, gure beldurrak saihesteko era eta, azken batean, askatasuna ditu hizpide. Zaintzaren dantza lanak jarraipena ematen dio helburu horri, eta mezua zaintzaren eremu desberdinetara zuzentzen du: erantzunkidetasun-ereduak finkatuz, autozaintza eta autoestimua sustatuz, ingurumena zainduz eta desberdina dena babestea bultzatuz, eredu sozial inklusibo baten bidez.
Khea Ziater
SCROOGE y los fantasmas
2025eko otsailaren 21a, ostirala
18:00 / Iraupena: 60´
Gaztelania
SCROOGE y los fantasmas Khea Ziater konpainiaren haurrentzako lehen film eszenikoa da. Charles Dickensen Eguberri kanta eleberriaren egokitzapen librea da, egungo garaira ekarria eta Khea Ziater-en sorkuntzen estiloan eta eran eszenaratua, kode zinematografikoek eta eszenak bat eginik. Kasu honetan, panpinak erabiltzen dituzte sorkuntzan.
Helduei zuzendutako muntaketak egiten aritu ondoren, konpainiak haurrentzako antzerkira eraman nahi du formatu zinematografikoa, plano estetikoan eta narratiboan dramaturgia eta zinematografia batzen dituen proposamen batekin.
Gabonetako ipuinaren egokitzapen libre honetan, iraganeko, oraingo eta etorkizuneko mamuek bisita egiten diote diruarekin itsututa dagoen eta maitasunean sinesten ez duen bankari berekoi eta zeken bati
Antzerkia, Film eszenikoa
Fitxa artistikoa
Antzezleak: Na Gomes, Sandra Fdez. Aguirre
Jatorrizko testua: Charles Dickens
Egokitzapena: Alex Gerediaga
Euskarazko testua: Kepa Errasti
Eszenografiaren eta jantziteriaren
diseinua: Azegiñe Urigoitia
Eszenografiaren eraikuntza: Atx Sorkuntza
Panpinen diseinua: Iker García eta Marta Álvarez (La Enanaranja)
Panpinen eraikuntza: Iker Garcia, Marta Álvarez eta Javi Tirado.
Argiak: Oier Ituarte
Espazioa eta proiekzioak: Javi Andraka
Bideoak: Jesús Pueyo
Fotografia: Son Aoujil
Soinua: Ibon Aguirre
Produkzio-laguntzaileak:
Arrate Etxeberria, Leire Ucha
Ekoizpena eta banaketa: Khea Ziater
Dramaturgia eta zuzendaritza: Alex Gerediaga Khea Ziater
Proiektu independente honek antzerkiaren eta arte zinematografikoaren arteko erlazio-kodeak bilatu nahi ditu bere proposamenetan, nola plano estetikoan, hala plano narratiboan. Sorkuntza-lanak, konbentzionalak izan gabe, ez daude inoren sentsibilitatetik kanpo, pertsonok pentsatzen eta sentitzen duguna baitute hizpide.